|
KANIKO ETA BELXITINA
(Jakes OIHENARTE, Larribarre, 1848, 30-IV.
G. Arestiren transkripzioa, Lur 1971.)
DRAMATIS PERSONAE
I. Satanak (zamariz)
1.- Jupiter
2.- Buljifer
3.- Satan
II. Praubiak (uiñez)
4.- Juanes
5.- Gilento
III. Jiantak (zamariz)
6.- Ferragus.
IV. Partidak.
a.- (karratan)
7.- Postillüna.
8.- Belxitina.
9.- Kaniko.
b.- (bohorrez).
10.- Sabant.
11.- Salhatan.
V. Jüjeak (zamariz).
12.- Barbera
13.- Kürriera.
14.- Üxera.
15.- Presidenta.
16.- Luzien.
EDIREN - BIDIA
Lehen entrada: 001 - 052
Lehen sataneria: 053 - 125
Trajeriaren lehen phartia: 126 - 274
Trajeriaren ündar phartia: 275 - 505
Trajeriaren sataneria: 506 - 555
Ündar entrada: 556 - 573
LEHEN ENTRADA
Jinkuoak egün hun deiziela,
jaunak eta anderiak;
hunki jin ziriela,
xipiak eta handiak.
Hartü düzie phena
gure ikhustera jitez.
Nik ere hartzen düt libertatia,
mintzatzeko bi hitzez.
MARTXA
Satisfazionetan gira,
zeren, heben ikhustez,
ühüre errezebitzen dügü
jente hanitxen jitez.
Orai gure trajeriaz
nahi nintzate mintzatü,
atentzione ükheitiaz
nahi züntükeiet othoitü.
Jente hunak, badakizie
Pariseko errebolta;
hartarik da güre egünko
süjetaren kausa.
Jente hunak, ikhusten düzie
kasi herri orotan,
errejuisantza bat egiten
haren uhuretan.
Gük badügü orano
segür arrazu haboro,
zeren hasi izan beita gerla heben
Parisen beno gaitzago.
Nuzpait izan da lehen ere
gerla zibila deithia,
bena ordian etxekitzen zian emaztiak
senharraren phartia.
Bena orai, maleruski,
emaztia senharrari.
Jente hunak, ezteia
hori harrigarri?
Aren, orok behar dügü
Jinkuoa erremestiatü
zeren güre errebolüzionia
izan beita zesatü.
Bai eta othoitz egin,
hebetik aitzina
gisa hortako gerlarik
eztadin alarma.
Orai behar dügü aiphatü
gerla hasi diana;
haren izena da, aren
Madama Belxitina.
Harekin, aldiz, Kaniko
gerlari bühürzalia,
zuiñ baratü izan beita
tristeki blesatia.
Trajeria hunen uhuretan
erakharri tügün feitak,
barber, jüsitizier, bolant
eta testimoniuak.
Beste hanitx ekipaje drole
bere bersetekin;
jiant terrible bat ere
izenen da haiekin.
Phezaren hatsarrian,
aren, düzie ikhusiren
bi espiün sataneriak
nola tian trüfatüren.
Harzara jinen da berriz
jiant Ferragus handia;
defendatüren deo Buljiferek
triatian sartzia.
Bena bere maillü handiaz
eginen dü bidia,
eta laster hüstürik
ikhüsirik triatia.
Ikhüsiren düzie orano
Ferragus kolera handian,
Belxitinak Kaniko
zerentako jo dian.
Beste ekipaje batzü
dirade libertitüren;
nik heben erran beno hobeki
düzie kunprenitüren.
Gero ikhüsiren düzie postillüna
zarrato eder bateki;
haren barnian tüzke jaun-andere
hauk algarreki.
Triatiala igaranen dütü
trionfa handitan,
lürreti zunbait berset
emaitiarekilan.
Geroxeago jinen dira
bi jaun gazte bohorretan,
zuiñ hasiren beitira
Kanikorekin tratian.
Bat deitzen dügü Sobant
eta bestia Salhatan,
ikhüsiren dütüzie
bohor haiez trükadan.
Tratiaren egitian zunbait
botilla ardu die edanen,
eta Kanikok emaztiari
beste bat dü galdeginen.
Bena botilla arduoaren
ükheiteko plazan,
paso batez ezarriren deio
pipa axisetan.
Ikhüsiren dütüzie
oro algarreki lothürik,
droleki erretiratzen
eskuiñeko aldetik.
Harzara gero berhala
Ferragus handia,
hek han atzaman nahiz
üdüri errabiatia.
Botilla bat ardurekin
gero jinen da Kaniko;
harekin konplasentzian
aizo batetan sarthüko.
Behin gibelerat eginen dü
emaztia ikhüsirik;
bizkitartian emaztiak
eztero eginen kasürik.
Ikhüsiren düzie Belxitina,
erhatz bat bizkarrian,
latsagiaren xahatzera juoaiten
errabia handian.
Zeren ezpeitakike solamente
senharra nün dian;
kolpatü dianez othe sobera
erranen dü ordian.
Hainbeste phena badüke, ithürria
behar dialakoz xahatü;
düda gabe senharrak egiten,
beitzen kostümatü.
Ützültzian ütziren dü
erhatza bortha batian,
eta xerment biltzen
sarthüren miñabesian.
Erhatza hartüren dü
senharrak, han sartzian;
miserable Kaniko,
bere zorigaitzian!
Erhatza Kanikoreki
hatzaman zianian,
ikhüsiren düzie ederki
zerbütxatzen bizkarrian.
Lehentxago entzünen dütüzie
Sabant eta Salhatan,
berset zunbaiten khantatzen
errepüblikaren gaiñian.
Gero ikhüsiren düzie
Kaniko barberian,
sangre eta operazione
eginen düte ordian.
Enfin, ikhüsiren dütüzie,
bai bata, bai bestia,
zunbatenakuoa zen
haien desesperazionia.
Külpadüra ber bekhatiak
üsü beitü erratzen,
ikhüsiren düzie Kaniko
Xatonen zedülatzen.
Zeren beldür baitate
egon eztadin ixilik,
hobe diala jüstiziaz
kraintan etxekirik.
Jentiak melatüren dira
hark merexi beno hobeki,
bena atentzionerak
eztü eginen ihuri.
Berak ere jüjiak
kundenatüren dütü,
zeren untsa har ditzan
ezpeilizate meritü.
Ikhüsiren tüzie berak ere
jüjiaren aitzinian,
hitz bat ezin erranez,
konfüsione handian.
Ezpaneza illabürt
nunbait finitzeko,
jente hünak, banüke
arrats arte hüntako.
Ikhüsiren düzie bai
ekipaje propirik,
bai eta ürhentzian
jianta ere hilik.
Nik erran beno hobeki
düzie kunprenitüren,
zeren ezpeita posible
ororen erraitia heben.
Zien atentzione hünaz, othoi,
nahi nitzaitzie gomendatü,
eta ene libertate oroz
pharkamentü galthatü.
Nüla gazte berriz orano,
eta ez ikhasirik mintzatzen
hartü libertatia
pharka dezadazien.
ERDIAN
Nahi bada ezkiren kapable
gü untsa errepresentatzeko
othoi, ükhezie hüntarzüna
gure falten gordatzeko.
Adio, jaun-anderiak,
phartitzen niz mementian,
lagünak prestik beitauzte
ene haidürü aspaldian.
Zien permisioniarekin, aren,
banua haien xerkha,
eta üntsa, beharra beitüt
bi kolpüren edatera.
(Satanak jin zamariz. Lürreti mintza Satan.)
Satan
Jaunak, ezteia hau
palazio agradablia?
Eztüta nik othian
egün bonür handia?
Amiratürik nago hebeko
prepario ederrez;
ene bihotzak eztaki
zertan den plazerez.
Orai behar dügü, Jaunak,
gük sarthü plazeretan;
zunbait fortünaren bidia
bada hiri hüntan.
Buljifer
Bai, jauna, agradamentü
ederrik badüzü heben;
sonü-egiliak ere
dantzatü nahi denaren.
Hik zer diok, Jupiter?
Badüka satisfazione?
Hebeko preparü ederrez,
eztüka erraiten deüs ere?
Jupiter
Jaunak, ezta kestionia
hebenko agradamentiaz;
behar dügü mintzatü
horra igaraitiaz.
Satan
Igaran zitaie, Jaunak,
triate hortan gaiña,
ikhüsi nahi beitüt
zien dantzatzeko manera.
Jupiter
Igaraiten lagünt gitzatzü,
Jauna, plazer badüzü;
eskiaren emaiteko
ühüria egigüzü.
Buljifer
Dantzalaz geroz
satisfatüren zütügü;
hartakoz, aren, igaraiten
lagüntü behar gütüzü.
Satan
Sonu-egiliak, emazie
plazer düzien airia,
zeren ene mithilak
feitian beitira.
Behar düzie dantzatü;
alo, ene mithilak;
ezpadüzie hütsik egiten,
izanen zidie phakatiak.
(Soinü. Dantza mithilak. Satan jar. Jupiter mintza.)
Jupiter
Gure dantzako maneraz
kuntent zireia, Satan?
Zük ere ari behar düzü
phiko bat gurekilan.
(Satan jeiki eta mintza)
Satan
Set ase, mesius;
arren, gitian dantza;
selui ki mankerak
phakatüren dü phitxerra.
Lehen hütsa egiten dianak
phitxerra phakatüren dü;
gogo hunez kolpü bedera
orai edanen dügü.
(Dantza eta Satan so larga-bistaz eta mintza.)
Satan
Soizie, ene mithilak.
Hantxeko hür handi hüra
larga-bixtaz ikhusten düt:
Ardu bilhakatü da.
Buljifer
Aiei, aiei, Jupiter,
guazan bertan lasterka;
hüriala khanbiatü gabe
betha dezagün barrika.
Jupiter
Satan, zü dantza zite,
gü huna artio;
üzküz gora sarthüren zütügü
barrika hartan gero.
(Mithilak erretira. Sonu. Satan dantza.
Praubiak jin, asto bederatan, triate aitziniala.)
Satan
Zer jente zirie ziek,
zien asto xarretan?
Ala espiü zunbait?
Erradazie bertan.
Gilento
Jauna, ezkütüzü gü
jiten espiünatzera,
bena bai zerbait karitate
badükegünez jakitera.
(Satanek eman eskia eta ütz erortera)
Gilento
Jauna, zü zünbait
izpiritü gaixto ahal zira;
gü ezkitizie jentek ihün
hola trüfatü seküla.
Satan
Igaran zitaie, aren,
hots emazie bertan;
nahi zütiet khako hunez
biak thiratü batetan.
(Biak abia eta ütz erortera.)
Juanes
Jauna, gützaz erri egitera
jin ahal zira espresüki;
bena othoitzen zütüt
ezkitzatzüla interrunpi.
Satan
Hots, aren, ezdeüsak;
oraiko aldian bedere
behar düzie finkatü
haboro erori gabe.
Aigü hunat, Buljifer.
Nün ago barne hortan?
Bi enbasadore batiagü heben
ekipaje eder batetan.
(Buljifer jin)
Buljifer
Jauna, horiek nur dütüzü
hain untsa ekipajatürik.
Badizie horiek gisala
zunbait ahari propirik.
Hots, orai zankho horik,
aren, finka itzatzie;
sala eder huntara
iragan behar düzie.
(Orai iragan praubiak triatiala
eta han eror bi aldetarat.)
Satan
Alo, Buljifer behar tiagü
jaun horik eraiki;
xüti ebilten orano
ez ahal die ikhasi.
Buljifer
Alo, jaunak behar düzie
orai xüti finkatü,
bestela zankho-petan
behar düzie lehertü.
Gilento
Jauna, gü ützi gitzatzie,
othoi, gure gisa;
ala zien erri-garri
huna jin izan gira.
Juanes
Ezpiritü gaixtuoak, zuoazte
hürrün gure ganik;
ützi gitzatzie errepausüz,
egin gabe trüfarik.
(Sonu. Erretira bi aldetarat.
Jianta jin zamariz. Mintza lürreti pasaiüz.)
Ferragus
Ha! Ha! Jentiak, arauz
erhotü ahal zirie.
Hainbeste gure so egitera,
zertara jin zirie?
Badeia khiristirik batere
kanpaña huntan? Errazie!
Ene maillü handiaz
zapha dezadan hebexe.
Kaniko deitzen den batek
osoki nai erho-erazi,
zeren emaztia ützi dian
bere bürüzagi.
Jakin ezazie badüdala
ehün gizunen indarra.
Eztüzieia ikhüsten ene müstra
lau khana gora dela?
Agertzen bada khiristirik
eni deüs ere erraitera,
behar düke beste mündialat
bona-xera egitera.
Khiristi arraza oro
arrabaskiren dütüt;
ezpata eta maillü kolpüz
oro erhoren dütüt.
Igaiten niz mahaiñ hortara
hor arrapausatzera,
zeren eta hau beita
ene jauregi ederra.
(Jaits zamariti. Buljifer jalkhi eta
mintza.)
Buljifer
Egüriok, jiant asto handia;
ehiz jauregi huntan sarthüren,
nün eztian bidajia egün
untsa phakatzen.
Zer müstra propian
hizan huna jiten;
areta, behar dük ikhasi
sarri laster egiten.
Ferragus
Ale, eskelle fripuoa,
nula zaitan mintzatzen?
Maillü hunez zabaltzen ait,
ezpahiz hortik khentzen.
Eztüka ikhüsten, hi ene althian
üñhürri bat hizala,
eta aho-kolpü batez
iretsiren haidala?
Buljifer
Enaik ez iretsiko,
zunbat ere behiz üsatü;
ezpata hau estomaketi
nahi deat lanthatü.
Arropari hori orai
ahal baderat trankatzen;
zankhoz gora bertan
hortxe ait ezarten.
Ferragus
Üñhürri hümia,
Mintzo iz fierki.
Ene mailliak berak erhoren ai,
mobitü gabetarik ni.
Aski dük bera hau
hire erhaiteko.
Abil. Erran ezak etxian
orai lehenik adio.
Buljifer
Eztiat erran nahi adiorik;
enük lotsa hiretako.
Jiten bahiz aitzina
sinketa zaik khostako.
(Ferragus igaiñ triatila)
Ferragus
Ale, apho mithiria,
fier hiza, fier heben.
Maillü huntaz hi eta hire lagünak
oro zütiet zabaltüren.
(Sonu. Batailla. Buljifer eskapa.)
Ferragus
Ha! Miserable üñhürria!
Bortha düka zerratzen?
Maillü huntaz derat
nik bertan hautsiren.
(Erretira. Sonu.
Praubiak jalkhi eta paseia)
Gilento
Egün hun, künpaña ederra,
bai eta ilüstria;
Jinkuoak detsala harzara berriz
alkhar salüta erriz.
Juanes
Jinkuoak benedika zitzela oro,
merexi düzien beno haboro.
Bai gü ere zieki
trata gitzala miserikordiuski.
Gilento
Benedikatü ziradiela oro,
graziaz lagüntürik alkharreki.
Zien hun eta kaballeki,
poseditzen dütüzien ororeki.
Juanes
Egizie, othoi, karitatia;
pratika bethi berthütia;
jente pietatez bethia,
heda ezazü, aren, eskia.
Gilento
Eia, jente galant eta hunak,
emadazie zerbait amoina,
sos, ardit edo tolosan,
hark berak satisfatüren zütie.
Karitatiaren egitia,
hori komeni da, popülia;
eztüzü aski fediaren ükheitia,
behar dizü fedia, esparantxa eta
/karitatia.
Juanes
Eia! Othoi! Jente hunak,
ematzie zien amoinak;
segür da ezi Jinko hünak
emendatüren deitziela hunak.
Gilento
Amoina egitiak eztü
seküla ihur praubetü;
Jondane Phaulek erraiten dü;
ezta behar düdatü.
Juanes
Ez deia heben ihur ere
guri emaile, deüs ere,
ez artho-muxi bat ere?
Eta nula biziren girade?
Gilento
Ezteia jaun aphezik, ez nublerik,
ez damarik, ez andererik;
heben ezta deüz emailerik,
ez aberatsik, ez prauberik.
Juanes
Jente horiek eztie arauz entzüten,
ezpaderek azkarki oihegiten;
oihü egin ezek, aren,
bena lotsa nük eztügüla deüs
/ükhenen.
Gilento (Oihüz.)
Jente hünak eta pherestiak,
idek itzatzie beharriak,
eta entzün itzatzie praubiak,
oihüz beitirade miserabliak.
Juanes
Orai ikhusten dit inütil dela
heben pheredikatzia;
hots, hür-xorta baten edatera
ihün ithürririk balin bada.
Gilento
Bai, bena ene lagün maitia,
nula da posible edatia;
nik ja erran behar badüt egia,
jateko hobe nikek apetitia.
Juanes
Areta, segürtatzen ait nik ere,
edatez mintzatü baniz ere,
jateko apetitia hobe düdala halere,
ezi aspaldian eztiat jan deüsere.
Guazan, guazan barne hortara;
mentüraz nurbait badük,behar bada
heben eztiagü besterik
baizik eta erri eta karkaza.
Gilento
Orai gü baguoatza.
Adio, anderiak eta jaunak.
Agian sarthüren deitzie
astuoak üzkian belhaiñak.
(Sonu. Erretira.JJupiterter, Buljifer
eta Satan jalkhi. Postilluoa juoan karretala.)
Satan
Giradianaz geroz, jaunak,
alkharrekin adixkidiak,
behar dütügü egin
fidelki kundizioniak.
Buljifer
Jauna, gure fidelitatiaz
eztüzü behar mintzatü,
zeren mündü orotan
parerik ezpeitügü.
Jupiter
Jauna, zer galthatzen düzü
gure fidelitatian?
Mintza zite, aren,
zer düzün phentsamentian.
Satan
Badakizie, Jaunak,
ni errege bat nizala,
eta ene zerbütxüko, ziek
üste düt propi ziriela.
Hartakoz behar düzie ziek
enekila engajatü;
gero izanen ziradeie
merexi bezala phakatü.
Buljifer
Nahi bagütüzü, jauna,
untsa errekunpentsatü,
zerbütxari hoberik
mündian eztükezü.
Hik zer diok, Jupiter?
Hun düka bihotza?
Jaun huneki engajatzeko,
eheitekia mintza?
Jupiter
Ezta kestionia, jaunak,
heben akordatzeko.
Gitian erretira hebenti,
errefletzionen egiteko.
TRAJERIAREN LEHEN PHARTIA
(Erretira. Sonu. Jin postillüna, karrera bateki,
asto bat thirazale. Egin paseiü eta postillüna mintza lürreti.)
Postillüna
Jente hünak, badeia heben
ihür aizinatürik?
Ezi badügü heben
ekipaje propirik.
Jaun-andere batzü dira
enekin bidajatü,
zuiñ beitia ollaltegiko
haga bezaiñ xahü.
Eginik dira deja
tapaje handirik.
Gizun bat badügü heben
kolpüz lapidatürik.
Emaztia hartü ükhen balü
bere eskü-peko,
egün etzükian, heltü bada,
barbera beharko
Orai karrosa hortarik
jalkhi zitaie bertan:
nik iganen zütiet
trionfa handitan.
Orain karruxatik elkhi eta igan
trionfan triatiala, postillünak
bandera etxekiz, paseiü bat egin
eta gero erretira. Sonu. Hirür satanak jalkhi.
Satan
Behadi hünat, Jupiter.
Egin düka errefletzione?
Behar nikek jakin
denborarik galdü gabe.
Jupiter
Bai, jauna, egin tizüt,
eta soberaxe merke.
Oürthian behar nikezü
bi sakolen bethia ürhe.
Satan
Sakolak aski xipi badütük,
horrez akort gütük.
Eta hik, Buljifer,
zunbat beharko dük?
Buljifer
Sira, ni gütiagoz
kuntentatzen nüzü;
bi milla libera, aments.
Behar nükezü.
Behar nikezü haiegati
hamar neskatila phüntzela,
güstü düdan oroz
libertitzeko hariekila.
Jupiter
Aiei, nik ere, jauna, banizün
bizpahiruen beharra.
Etzitazü ohartü, adesa,
horren erraitera.
Satan
Neskatila phüntzelak aurthen
arraroxe dütük;
plaza huntan orotan dena
hantxeko hüra dük.
Buljifer
Jauna, berzale zünbait düzü hura
bizkarraz alde hüntarat.
Gero zük ikhüsten dütüzü
haren bertz iphürdiak.
Jupiter
Ez tüzü ez mündü huntan
halako neskatilarik,
seküla balinda sorthü
emaztiaren üzkü-zilotik.
Satan
Ago hi, Jupiter.
Mintzo iz korteski.
Orizie ene larga-bista
eta so egin hobeki.
(Eman larga-bista eta biek so egin)
Buljifer
Aiei, jauna, hura düzü
mustro ikharagarria.
Begiak berak baditizü
bi xaskiren bethia.
Aho bat ere badizü
labia bezaiñ handiko
eta ezpaiñak propi
zaldari biltzeko.
Jupiter
Hura phüntzela izanik ere
eztüzü estonatzeko;
nik ja eztit nahi;
atxikazü züretako.
Buljifer
Hura kapable düzü
gizunaren joiteko,
eta orano bestalde
osorik iresteko.
Eztakizia egün ere
zertako giren heben?
Ifernialat eramaiteko
emazte gizon joiten.
Satan
Jaunak, ez, aren, xerkha
neskatila phüntzelarik,
zeren eta ezpeita
ohakuetan baizik.
Jupiter
Satan, ezpadüzü guretako
batere phüntzelarik,
ezar itzazü horiek oro
üzkü-ziloti sarthürik.
Buljifer
Eta gero zuaza
zihaur Zarabozalat,
galdeginik baitzira
erhuen palaziulat.
Satan
Ezpalin bazinezte
zien zankhuer fida,
ez ahal zintake
eni hola mintza.
Jupiter
Ezkütüzü zure beldür
haboro ezi ez ülü baten;
laurdenkatüren zütügü
ezpazira untsa mintzatzen.
Satan
Ale, kanailla salduoak,
maradikatü debriak,
orai nahi deitziet
bier idoki erxiak.
(Sonu. Batailla. Mithilak ezkapa.)
Satan
Bazuazte, jaunak, bazuazte,
adiorik erran gabe;
sarri ere, balinda, nünbait
heltüren girade.
(Kaniko sar. Xaribari.)
Kaniko
Hünen beste jente
egün heben badügü,
zien uhuretan nahi dit
billart bat plantatü.
Herri huntan ezpeita
egündano jokhatü,
beste aire batian behar dizügü
egün libertitü.
(Satan jalkhi herritatzera)
Satan
Ai, urde asto pürrua,
fantesiaz bethia,
hire bizkarrian dük egünko
libertitzeko lekhia.
Zer tresnak dütükan
billart baten egiteko
beste lanik badik, bai,
hire emaztiak hiretako.
Kaniko
Ene emaztia eta hi,
biak algarreki,
ezarriko zütiet
hortxe zankhoz goiti.
Satan
Hobe hüke emaztiaren
nausi izatia,
eta hüra nausitü onduan
besten desafiatzia.
Jinen tük, bai, berhala,
hire zorigaitzian,
bi gizon bohor bederetan,
ari nahiz tratian.
Hire emaztia gero
buillta baten bürian;
hire bizkar handi hortan
ariko dük billartian.
Kaniko
Ezpiritü gaixtuoa,
khen akit aitzineti,
ala, aments, akort iz
ene emaztiareki?
(Satan erretira. Sonu. Sabant eta Salha
tan zamariz jin eta paseia triate aitzinian;
Kaniko jalkhi eta mintza.)
Kaniko
Nürat ari zira
künpañarekin, Salhatan?
Nahi zira ari gitian
güre bohorrez trükadan?
Salhatan
Nula ez gira ariko
tratian ere, Kaniko?
Zunbat emanen düzü?
Errazü gañeatiko!
Sabant
Hamabost libera balio tizü
züriak haboro, Kaniko.
Bütilla bat ardu idok ezazü,
tratiaren egiteko.
Salhatan
Ützi nezak ene gisa
egiteko hortan,
ala hi kunprenitzen iz
behorren tratian?
Kaniko
Jaunak, aren, banua
arduoaren xerkha.
Jar zitie arten hüntan.
Hebenxe da mahaiña.
(Sonu. Ekhar arduoa eta hiruak mahai ñia jar.)
Kaniko
Nahi düka egin dezagün
jaun hunen erranetik?
Ezi hamabost libera
eniak hiriak beno haboro balio tik.
Salhatan
Eztüzü ez batere
hunen errana balable;
hamabost libera behar tit
eta ene behorra züre.
Sabant
Behar derozü, Kaniko,
eman hamar libera,
eta tratia hortan finitü.
Dügün edatera.
(Edan)
Kaniko
Jaunak, eginen dügü hortan,
bena behar dügü thermaño;
bost libera eginen dit Bazkoz,
eta beste bost Phentakosteko.
(Jan eta edan.)
Alo, aren, jaunak
akort girenaz gaiñan,
beste botilla bat ardu
phakatzen ahal düt konpañan.
Eta lehenik pipatü,
jaunak, ziekilan;
ardua erakharriren düt
gero mementian.
Salhatan
Ez presa batere;
pipa ezazü, Kaniko.
Ala eztüzü, aments, emaztia
ere zure manüko?
(Orai pipatzen has Kaniko;
argiarekin pipatzen. Gero mintza)
Kaniko
Nun ago, Belxitin?
Barne hortarik aigü hunat,
idok ezagün mementian
ardu butilla bat.
(Belxitin jalkhi eta mintza, südürriala juoanik Kanikori.)
Belxitina
Ale, ürde gormant,
zorriek jan-beharra!
Hüntarzünaren igorteko ere,
behar düka neskatua?
Oürde auher zarrak!
Eztüzieia jeiki ordü?
Ala nahi düzieia
barrika oro hüstü?
(Ferragus zamariala. Kanikok har botilla
eta abia balenzan. Belxitinak urthuki
mahaiña eta argia; gero loth Kanikori;
joiten dialarik, pipa urthuki.
Kanikok ostiko eman nahi eta ezin atzaman.
Sabant eta Salhatan loth.)
Sabant
Ale, milla debria! Eta horik?
Zer jesto dütüzie?
Gü girela kausa, lehen aldian
hasi othe ziradie?
Salhatan
Ez, debria baliz ere ez,
orai odol hotzian:
Ale, itxüsi zarrak!
Gorde zitaie mementian.
(Oro erretira. Sonu. Ferragus jiganta
zamariz jin, üzkialako aldialat delarik.)
Ferragus
Ha! Ha! Khiristiak,
nürat gorde zirie?
Ni ikhüsi naizienian
laster egin düzie.
Hatzeman bahündüt, Belxitina,
senharrari jokaz,
janen züntiedan biak,
zabaltürik ene mailliaz.
Bena balinba, zunbait
atzemanen zütiet.
Arrakuntratiak oro
zedi-eraziren beitzütiet.
Apetitü hun bat badüt
Khiristien jateko;
eznütüke hamabost
sobera apairüko.
Olandako landetan
bizi nintzan orai artino;
han ere ezdüt orai
bizigarririk haboro.
Iretsi dütüt hanko
zamari eta aberiak,
bai eta artzaiñer ere
bortxaz bere ardiak.
Mahaiñ huntan nahi niz
orai bertan plantatü,
eta maillü handi hunez
khiristiak oro zaphatü.
Ez da mündian sorthü
ni bezaiñ gizün handirik;
khiristiak xahatüren dütüt
ene maillü handiaz nik.
Orai mahaiñ huntan
gaiña igaraiteko,
lagün bat hün nüke
goiti thiratzeko.
(Jaitsi zamariti. Satan jalkhi.)
Satan
Hau naiala ni orai
hire lagüntzera jiten;
khako hün bat ere badiat
hire thiratzeko heben.
Aigü hunat bertan;
ekharrak eskia.
Nik thiratüren ait
khako hunekila.
(Thira eta Ferragus mintza.)
Ferragus
Ja, Satan, ja, emeki,
enezala hola thira.
Khako xar horrez
xilatzen deitak larria.
Satan
Igan adi, aren,
animal handia;
üdüri dük badiala
hamar kintaleren phezia.
Ferragus
Ale, debrü mithiria,
ützi ezadak larria.
Igaten baniz horra
idokiten derat bizia.
So egin ezak hunat,
ene maillü handiari;
hünek aphua bezala
lehertüren behai.
Satan
Igan adi, aren
triate huntan gaiña;
ikhüs dezagün bertan
nula zaphatüren naia.
Ferragus
Nahi düka ikhüsi othian,
ene müstra orriblia,
igaiten baniz horra,
zer lasterra eginen dia?
Satan
Ale, animal handia,
eztiat lasterrik eginen,
bena bai khako hünez
hi therresta eramanen.
(Igan triatera)
Ferragus
Alo, Satan, orai
behar diagü kunbatitü;
küküso bat bezala
nahi ait zaphatü.
(Batailla. Satan ezkapa.)
Ferragus
Ha! Miserable ülia,
ihesi juoan iza?
Hik zer eginen hian,
nik phentsatzen nia.
Bena jiten bahitzait
harzara herritatzera;
lehertüren ait hebexe
karakoill bat bezala.
Ni orai banua
aphür bat errepausatzera.
Sarri ützülien niz
khiristi zunbaiten jatera.
(Sonu. Erretira.
Kaniko jalkhi eta mintza)
Ha! Ezteia malerus
mündian ene zorthia?
Behar düt desesperatü
edo galdü bizia.
Zerentako abiatü niz
berritan ezkuntziari,
emaztia ükheitekoz
nihauren bürüzagi?
Hobe lüke gizunak
bere büria ithotzia,
ezi ez eta emazte
gaixto baten hartzia.
Ikhüsten düzie, jente hunak,
nüla agizü zaitan;
bai, eta orano ere
ni bardin arriskian.
Arduren idokitzera
hura manha nezan,
arrazuiñ bat zena othian,
olhuoak ükhen nitzan?
Bena daigün aldian
ezin badüt garhaitzen,
xahüki errabiatürik
naizie ikhüsten.
Ale, perfida traidoria,
maradikatü debria,
kostümaren üzteko ere
sobera iz trebatia!
Jente hünak, banua;
eniz batere fida,
ükhen eztezadan, aments,
püblikuoan deshuhuria.
(Erretira. Sonu. Belxitinatina jalkhi eta mintza.)
Belxitina
Nürat othe zait
ene senharra Kaniko?
Naski beharko dü harek
orano zünbait phanpako.
Ala sobera kolpatü
othe düt azken aldian?
Aleta, ükhenen tü bai
lehen errekuntrian.
Hanitx emazte ikhüsten tit
senharrak bürüzagi;
brida laxuegi üztiak
egiten dü hori.
Emaztekiak elüke behar
izan sobera astaiña;
jo behar die gizunek
bizkarreti behera
(Satan jalkhi eta mintza)
Satan
Arrazu dün, Belxitina;
behar dün lahardekatü;
gero, hura hil denian,
beste bat xerkhatü.
Ordian irabaziko dün
bentüraz zerbait tratian,
eta gero gureki
erreren ifernian.
Belxitina
Ifernian erreik edo gabe,
eztiat ja sofritüren;
hünen beste nizano,
petik diat etxekiren.
(Belxitina erretira)
Satan
Trüblamentütan nago,
ezpiritia nahasirik,
ene mithilak nün diren
ezpeitakit berririk.
Bügre hürak, aren
nünbait lo dütüt,
ezi bi oren hüntan
ezin edireiten dütüt.
Buljifer, hiri ziuoat:
Aigü hunat fite,
bai eta haiñ üntsa
Jupiter aphua ere.
(Buljifer jin eta mintza)
Buljifer
Jauna, zer othe düzü
hainbeste azantzekin?
Ala uste düzü egonen
girela bethi zurekin?
(Jalkhi Jupiter)
Jupiter
Zer düzie, jaunak,
hainbeste azantz egiteko?
Haur naiziela Jupiter,
eta zer düzie erraiteko?
Satan
Eztiat erraitekorik
zientako batere,
bena nün egon zirien
bertan errazie.
Buljifer
Jauna, eztüzü propi
orai erraiteko züri;
hartakoz pazentzia
har zazü arranküra gati.
Satan
Propi ala ez propi
erradazie fite;
bestela aldiz, kanpuoa
biek har ezadazie
Jupiter
Jauna, atsülütoki
jakin nahi badüzü,
hortxe, etxe gibelian
khaka egiten egon gütüzü.
Lan hori gük
zure zerbütxüko egin dügü,
eta satisfet güntükezü
hala kuntent bazina zü.
(Satan mintza khexatürik)
Satan
Beste manerarik ehiana
arrazu horren esplikatzeko?
Ziauzte, badiat nik xarpa
zier üzkiaren xahatzeko!
Buljifer
Lan hortako, jauna
eztüzü aski ezti hori;
egitekoz, egin itzagüzü
zure mihi lüziareki.
Satan
Errespetiak oro
nürat ützi dütüzie?
Alo, untsa mintzatzen
ikhasi behar düzie.
Defenda zitaie eni,
edo goguoa emazie;
bestela biek biziak
galdü behar dütüzie.
Buljifer
Koraje, to, Jupiter,
loth akio Satani;
larrütü behar diagü,
ene fedia, oraikoti.
(Batailla. Mithilak belharika.)
Satan
Eztü deüs egiten orai
heben belharikatziak.
Alo, eni eraküts etzatzie
xahü tüzienez üzkiak.
(Batailla. Ezkapa mithilak.
Satan dantza; gero erretira.
Belxitina, erhatz bat bizkarrian, jin.)
Belxitina
Ene senharra naski
oraikuan galdü dit;
ithürria ere nihaurek
xahatü beharko dit.
Areta, baliatü zaio,
zeren den eskapatü;
bestela beharko zükian
latsagia xahatü.
Gizunari etzaio behar
deüsere pharkatü;
emaztia malerus da,
gizunak gaiña hartzen badü.
(Erretira ezker. Sonu. Sabant eta
Salha tan jalkhi eta khanta paseiüz)
Biak
Biba la liberte, egalite,
Frantziako errepüblika,
nahi bada ükhen dügü
herrian erreboilta. (Sonu.)
Parisen erauntsi die
aberatsen kuntra;
heben aldiz emaztia
senharrari joka. (Sonu)
Parisen erauntsi die
hanitx diharü gatik;
heben aldiz botilla bat
ardu futüte gatik. (Sonu.)
Parisen erauntsi die
Frantzia oro gatik;
heben aldiz emazte batek
porra pasatzia gatik. (Sonu.)
Dügün, ene lagüna, egin
bazkari bat handirik,
eztügülakoz etxian
haiñ emazte gaixtorik. (Sonu.)
(Orai mahaña ezar eta biak jar.
Jaten ari; Kaniko ager bistara
botilla bat ardureki.)
Kaniko
Zer diozie, jaunak?
Badeia apetitü?
Nik ere hau badüt,
nahi banaizie khümitatü.
Sabant
Aigü, aigü hunaxe,
nahi bahiz, Kaniko;
gü bezaiñ hun iz, bai,
phartiaren thiratzeko.
Salhatan
Har ezak kaidera hori;
nik phartitüren diat orori.
Hobeneti idoki düka
botilla ardu hori?
(Orai Belxitina jalkhi ezkerreti,
erhatza bizkarrian; Kaniko erretira berhala eskuiñ.)
Belxitina
Egündanoti ez da ihun
eni lana falta;
orain ere behar düt juan
xermendien biltzera.
(Belxitina erretira eskuiñ;
ützi erhatza. Kaniko jalkhi eta juan
mahaiñera, borthan erhatza hartürik.)
Kaniko
Jaunak, ez erran eztüdala
seküla deüs ekharten;
erhatza ere badükegü
xahatzeko barnen.
(Jar mahaiñian; jaten has.
Belxitina jalkhi eta juan mahaiñera.
Khexatürik mintza.)
Ale, mila debria!
Zerk ekharri hai hi hüna?
Ni erhatzaren onduoan
eta kasü ere heben düka?
Ala ekharri dük, aments,
bizkarrian zerbütxatzeko?
Ezpadük hala ekharri ere
etzaik faltatüko.
Kaniko
Emazte mila debria,
khen akit aitzineti!
Aiher nün bi ostikataz hezadan
zankhaz gora urthuki.
Belxitina
Ale, koki bugria,
hik bahia eni ostiko?
Ükhenen tük, bai, erhatzaren
giderra hauts artio.
(Belxitinak erhautzaz jo;
Kanikok ostikoz atzaman nahi.
Sabant eta Salhatan lot.)
Sabant
Aiei, debrü emaztia,
gizuna hilen dün;
eta gero beste bat,
nün atzeman dün?
Salhatan
Holako emaztiaren, badük
segürki gizun bat franko.
Miserable tristia
phena ikhusteko!
(Erretira. Ferragus bera jalkhi eta jar
pipatzen.)
Ferragus
Ha! Zer plazera
piparen zihikatzia!
Neskatilak, erradazie.
Ezteia hori egia?
Miserabliak, ardüra
hütsik pipatzen düzie;
halere zien mihian
arrakastak handi dütüzie.
Nik pipatüren düt;
batüt arnes güziak.
Bena hantxeko mithil haiek
dütie zien pipen ziriak.
Soizie, soizie, hantxeko hüra,
begiak ürratürik,
ene bereki eraman nahiz,
ahua zabaltürik.
Areta, enai ükhenen
zeren tian begiak gorri;
bat beitüt hitzartürik
hogei mila liberareki.
Jaiki eta pase(ia.)
Ha! Zer plazera egün
heben paseatzia!
Üntsa aserik denak
desiratzen dü lotzia.
Ni ere arrigolatürik niz
itxain bat bezala;
idi bat jan düt bere larrü
eta aztaparrekila.
Orai nahi nintzate
aphür bat errepausatü;
ixil egon zitie, mement bat
behar beitüt lothü.
Bena othoizten zütiet
enezaziela interrunpi;
bestela lehertüren zütiet
maillü handi huneki.
(Etzan eta lo.
Satan bera jalkhi.)
Satan
Ha, ha! Hor intzana,
animal handia?
Aigü, jaik adi,
behar dük jin enekila.
Alo, bertan, aren,
iratzar adi berhala;
bestela khako hünez
eramanen ait therresta.
Ferragus
Zeitera iz hüna,
debrü Satan xarra;
khen akit horti,
eta ni ützi lotara.
Satan
Ehait nahi ützi,
maraut urdia;
behar dük orai phakatü
eni egin afrüntia.
Aurkhi, lasterkatü naik
lehü bat bezala,
bena orai nahi ait eraman
iferniaren erdira.
Ferragus
Ene eramaiteko
iferniaren erdira,
behar litikek, aments,
hi bezalakorik sei mila.
Satan
Aski ni nihau
hire eramaiteko;
jaiki adi bertan
eneki künbitatzeko.
Ferragus
Khen akit hebeti,
eta ni ützi lotara;
bestela lehertüren ait
apho xar bat bezala.
Satan
Enük khendüren
seküla, hi jeik artino;
nahi diat ikhüsi
hire tailla oro.
Ferragus
Nahi düka ikhüsi,
ene mustra handia?
Bena laster eginen dük,
leheneko aldian bezala.
Satan
Eztiat eginen, ez,
hire gatik lasterrik,
bena bai hi eramanen
bizkarrian hartürik.
Ferragus (Jaikitiarekin).
So egin ezak hünat,
ene maillü handiari;
hünek aphua bezala
lehertüren behai.
(Batailla. Satan ezkapa.)
Ferragus
Baliatzen zaik, Satan,
arhin baitük aztala;
bestela lehertüren ait
sagü-hüme bat bezala.
Bena jiten bahiz
berriz herritatzera;
ehiz eskapiren,
oraiko bi aldietan bezala.
Orai behar düt erretiratü
zerbaiten xerkhatzera,
idi bat ahal badüt ediren,
gero haren jatera.
(Erretira. Sonu.)
TRAJERIAREN ÜNDAR PHARTIA
(Barbera jin zamariz)
Barbera
Jente hünak, jiten niz
egün herri hüntara,
zuiñ hau deitzen beita
Konstantinople herria
Hau naizela, aren, Barbera
egün zien herrian,
aprobazionez kestione
mintzatüren niz mementian.
Hünen beste jente heben,
güziak ene haidürü;
hartakoz behar düt
berhala jauregi huntan sarthü.
Hebenti mintzatüren niz,
eta lanian ariko;
nik sendo-erazten dütüt
eritarzün suertiak oro.
(Igan triatiala eta jar.)
Jente hünak, huillan zitie,
eri blesatü güziak,
konkor, xainkü, begi-bakhotx
ütsü, mütü güziak.
Haginian min düzienak,
abis bat nahi badüzie,
hüra zuiñ zien etxetan
aisa eginen düzie.
Haginian min düke gizon batek,
eta eskiez ezin idok;
nik emanen deiziet abis bat
eginen beitüzie orok.
Nik ikhüsi düt Bersaillen
hazienda-büria hortzak batere ez /higitzen
tripa saldan egos eta
güziak esküz khentzen.
Jente hünak, hori
aise eginen düzie,
minik haboro ezdükeziela
ni bermatzen nitzaitzie.
Eta orano beste alde,
badüt erremedio,
neskatilek berek nahi dütien
senharrek ükheiteko.
Neskatilek preferatzen die
mantharik gabe ebiltia,
eta erremedio haren
botigan erostia.
Nik ikhüsi tüt neskatilak
Pariseko hirian,
bere martxandiza saltzen
beste muienik etzianian.
Neskatilak, eros ezazie
arragretik gabe,
nünbait arranjatüren gira
martxandizala gabe.
Nahiago dit erremediua
merke konposatürik,
hari phütz bat egin eta
hüra eman kitorik.
Gero ezküntüren zirie
phütz-egile zünbaiteki,
ohian büriak untsa kükütürik
berotüren algarreki.
Hantxeko huak ere
ezkontü dira aitzineko egünetan,
bena errexistruak egin dütie
nünbait, zokho horietan.
Khündia behar balüte,
bai eman hebenxe;
erran liote egin dütiela
nünbait piragainkaxe.
Orai zien presentziak
plazer balin balü;
nahi nintzate kargü hau beno
handiago batetan sarthü.
Jaun-anderiak, zien botzetan
behar naizie izentatü;
nahi nüke sarthü maiatzian
Parisen depütatü.
Ene eletzionian,
aski botz ezpada,
maiatzian emanen deitade
asto güziek bedera.
(Kaniko jalkhi esküñeti. Paseia.)
Kaniko
Jauna, hau naizüla
eri miserable bat,
züre sokhorriari
aprezatzen den bat.
Malür bat ükhen dit
iragan astian,
errekuntra dezadan
künpaiña bat auzuan.
Barbera
Jar zite lehenik hortxe
kaidera hortan gaiñian,
xüti egoitez, aments,
akhit etzitian.
(Jar Kaniko)
Esplika zaite orai,
ene jaun maitia,
eta erradazüt zer gisaz
zü ziren kolpatia.
Kaniko
Jauna, erran den künpaiña hartan
gustian nintzalarik,
ene emaztia hara jin da
üdüri errabiatürik.
Bazkaitan ari zütüzün
güstian algarrekin;
ni ere hara juan nündüzün,
botilla bat ardürekin.
Erhatz bat banizün
ekharririk nihaurekin,
hartaz eman ditazü ehün ükhaldi
gütien gütieneti.
Beste aldiz ere, Jauna,
pegesa baten gaiñeti,
paso batez ezarri zitazün,
pipa frikazeiatürik.
Barbera
Ha! Emazte gaixtuak,
holaxe egiten düzie;
senharrak maite ezpatüzie
joka erabilten dütüzie.
Zeren espeitie ükheiten ahal
berek maite dütien hürak;
hartakoz, emaiten dütie bester
ogenik gabe olhuak.
Emaztekin ezta
seküla fidatzeko;
horra nün zirien hirriskian
biziaren galtzeko.
Jauna, nezesari da
prüdenki aji nadin;
aments, kolpü horietarik
heben berian hil etzitin.
(Bisita eta mintza.)
Aiei, eta jauna, bexküra horiek
oro kolpiak dütüzü,
üstez züre koloria zünian
abantzü nüzü trünpatü.
Kaniko
Jauna, so egin ezazü untsa;
nezesari da so egitia,
ezi ene egitez ere arrastan
badit segürki beltx airia.
(Barberak so egin eta mintza.)
Barbera
Orano enian ikhüsi
kolpü horien parerik;
areta, ene denboran
zunbait eri bisitatü dit.
Sangre bat behar düzü
lehenik zankhoti,
odola behera
eraits dakizün bürüti.
(Seiña eta mintza.)
Orano züre odola
alteratürik da biziki;
beldür nüzü erremedio
eztügün orano aski.
Labamentü bat behar zünüke
odolaren freskatzeko,
eta ez heben lagünik
haren emaiteko.
Kaniko
Jauna, eztit nahi
ihür ere lagünik;
nihaur egonen nüzü hortxe
üzküz gora jarririk.
Barbera
Alo, aren, jauna,
zük bihotza hün düzü;
denborarik galdü gabe
hartü behar düzü.
(Eman aiüta.)
Kaniko
Aiei, aiei, jauna,
eztüzü khausitzen xiluoa;
ifernian erre balitz
xiringa horren mokua!
Barbera
Zaude ekhürü, aren;
kilika düzü üzkia!
Sühartüren zaizü ziluoa,
gizün milla debria.
(Erretira. Sonu. Barbera jalkhi paseiüz.)
Barbera
Jente hünak, ikhüsi düzie
ene operazionia,
nüla sendo-erazi düdan
gizon blesatü hüra.
Sangria beno hobe da
orano labamentia,
zeren zaphoratzen beitü
barne kurrunpitia.
Labamentiaren operazionia
difizil da, popülia,
zeren aisa beita küntreko
ziluoaren atzamaitia.
Süstut, neskatiler
neke da aplikatzia
zeren aisa beita
biez bat egitia.
Bizkitartian ausartago dira
berak Barbera beno;
hartakoz baratzen dira
trunpatürik gero.
Presuna bakhoitxak batü
bederatzü zilo,
eta haietan bat baizik
ez labamentiarentako.
Jente hünak, erredazie gero
gaitz denez trunpatzia;
ezta, ez, mirakuillü üsü
heltzen bada desordria.
Hanitx neskatilak
ekhar-azten die Barbera
eta gero behar berek nahi
düten lekhian xiringa.
Zünbait malür ezda heltzen
izanik ere Barbera;
ikhüsi dügü baratzen
üzkü-ziluoan xiringa.
Eta gero hüra
emeki-emeki hantzen;
bederatzü hilabeteren bürian
berriz operazione egiten.
Jente hünak, horra
nüla agitzen den;
abis gaistuoaguoak dira
batzietan üntsa phakatzen.
(Erretira. Sonu. Kaniko jalkhi.)
Kaniko
Eztüt beste berririk entzüten
orai bazter orotan,
baizik nahi direla libertitü
güre uhuretan.
(Ürhatsa khexa.)
Areta, mila debria,
pentsatzen dit nurk erran dian,
bena beldür niz bidaje bat
enekin eginen dian.
Banua; behar düt orai
mementian zedülatü,
bai eta sekülakoz
presuntegian zerratü.
(Erretira. Sonu. Kürriera jin zamariz.
Salhatan jalkhi.)
Kürriera
Jauna, letera bat
badit zuretako;
aski gomendatürik niz
xüxen emaiteko.
Salhatan
Erremestiatzen zütüt,
jauna, züre phenaz;
zerbait inportantzia
hola diozünaz.
(Salhatanek irakur letera;
paseiüz. Gero mintza.)
Salhatan
Zeren debrü behar düt juan
jüjiaren aitziniala?
Jente gaisto da batzütan
ikhüstia sobera.
Behar bezala ezpeitüt
ihün gezürrik erran,
ezpadie entzün nahi,
eztie egin behar.
(Erretira. Sonu. Kürriera jin zamariz;
mintza lürreti.)
Kürriera
Badeia ihür ere
audientzia hortan?
Ezi badit istoria franko
paper eli batzütan.
(Presidenta jalkhi.)
Presidenta
Ikhüsi itzak hünat
eia zer dioten;
Pariseko berriak
düda gabe heben.
Kürriera
Jelos nüzü hatik
othe direnez hantik;
huillanagotik ere
berri xarrak sendi tit.
(Paperak har. Kürriera juan.
Presidentak irakur paseiüz ixilik;
gero mintza.)
Presidenta
Ago, milla debria!
Heben düguia erreboilta?
Baia emaztiak hasi
senharren phanpaka?
Bada mira barberak
ezpeteit deüs erran;
areta, ikhüsi düt
orano egün goizan.
Behar düt, bai, irakurri,
gure audientzian;
behar dügü libertitü
arratsaldi hüntan.
(Erretira. Sonu. Kaniko jalkhi. Paseia.)
Kaniko
Ale debrien egina,
holako kartiera!
Berri-kharreiazaliak
bethi badireia?
Ala fortüna tristia,
betzait eni gerthatü;
orano ere behar dit
tribülazionian sarthü.
Helas! Thürmentü düt
bethi lekhü orotan;
bat ezin süporta
eta gero berritan.
Hürrari behera duenak ere
zer nahi phentsatzen dü;
hartakoz behar dit egia
gezürriala khanbiatü.
Behar düt abantzatü
nihaurk abiatü,
aments püblika dezen,
pleinta bat phausatü.
Ikhüsi gütien huak
behar tit zedülatü,
berria barreia eztezen,
jüstiziaz kreintatü.
Ordian gero hürak
beldür beitiateke,
halaz ene ühüria
gorderik dateke.
Egiteko horrez
behar düt orano kontsültatü
eta gero ahalaz
fite zedülatü.
Ha! Debrü emazte gaixtua!
Hik dün hori khausatü;
lehenik olhuak behar eta
gero ahalkia pasatü.
(Jalkhi Barbera eta presidenta.)
Presidenta
Behadi hünat, Kaniko!
Horik zer jesto dütük?
Gizun hoiek zer gisaz
zedülatzen dütük?
Kaniko
Jauna, amurekatik
ihün eztitian mintza,
malerus horiek beitie
bethi zerbait pleinta.
Barbera
Zer debrü nahi dük? Hoiek
eztie deüs deklaratü.
Ala hik behar dük
herria gobernatü?
Nahi badük herria
ixilik etxeki,
goizetan behar dük
orai beno goizago jeiki.
Kaniko
Bena nahi tit menazatü,
ixilik egoiteko;
kapable beitira solazaren
aitzina phusatzeko.
Presidenta
Bena, debrü gizona,
hori zer solas dük?
Garbiki mintza adi.
Gü ignorant gütük.
Kaniko
Bazakit nihaurek
zertaz mintzo nizan;
nahi tit etxeki
amiñi bat kreintan.
Barbera
Zer kreinta nahi dük hik
herrian phausatü?
Hitzaz eztük ihur
izanen enbrasatü.
Presidenta
Bena, maradikatü gizona,
hik badük zerbait goguan.
Eztük nahi ezarri araber
ignoranta jüstizian.
Kaniko
Bena beitakite nurbaitek,
emaztiak ni jo niala,
hartakoz nahi tit erakharri
eztitian deklara.
Eta naski deja
hasi beitie geia,
nahi dit bara ditian
errerik üzkia.
Barbera
Ha, ha, ha!
Hori dük, hori! Debria!
Hiaurek beno hobeki eztik ihurk
barreiatüren berria.
Presidenta
Heben orok jakinik ere,
ezpeita harat heltia,
hiaurek Sabantürik
ezarriren dük jüstizia.
Barbera
Eta hori hala bada
hiaurek eztakila?
Nüri nahi dük horrez
eratxeki külpa?
Ixilik egon bahendi
eta etxerat itzül horti,
hiaurrek ezarriren dük
saltsa kharatsegi.
Kaniko
Eztiat batere axolik
zer nahi beita den.
Nahi dütüt kreintatü;
ezteret pharkatüren.
Presidenta
Jaunak, hau düziela
gizunaren büria;
abil, abil, juoan adi
eta liberti-eraz mündia.
Kaniko
Banua bertan halere,
denborarik galdü gabe;
bihar zortziko
zedülatürik beitire.
(Erretira)
Barbera
Gizon hüra juan da,
ürhatsa aski üsü.
Alo, jaunak, gük ere
erretiratü behar dügü.
(Erretira. Üxera, presidenta eta
Luzien jalkhi eta jar.
Gero, Salhatan eta Kaniko jalkhi.)
Jinkuoak egün hun deiziela,
kunpaiña ohoragarria;
badakizie zer gisaz den
gure bidajia.
Halaz xüxen jin niz,
hartü günian orenian;
horra nün düdan külpablia
ekharten neürekilan.
Üxera
Jaunak, behar dügü
exenplia phausatü,
eta kalomnia-erailia
gaztelian zerratü.
Presidenta
Ditzagün biak entzün,
prozesaren jüjatzeko;
ageriko da, defautian
zuiñ diren aitzinago.
Luzien
Kontzentziaren erditi
erran ezadazü, Salhatan,
eia ikhüsi düzünez emazterik
senharrari jokan.
Jauna, ene arrazuoa
bethi gisa bat düzü;
ikhüsi eztüdanik eztit
seküla deklaratü.
Luzien
Egia erraiteko
hala behar da, Salhatan.
Zeren erauntsi düzü Kaniko
hunentako pleintakan?
Salhatan
Enetako lükezü bada
jaun hau obligazionetan;
Nik begiratü ezpanü,
emaztiak hilen baitzian.
Luzien
Egün zortzi jinen zira
zure emaztiareki. Kaniko.
Ordian badit zier
bi hitz erraiteko.
Kaniko
Ene prozesa, hartan
düzieia jüjatü?
Nahi dit Pauberat
plainta deklaratü.
(Erretira berhala)
Luzien
Jauna, idek azü bethi
ahalaz elhe güti;
egiak ere eztizü
erran behar bethi.
Erretira zite orai,
nahi zirenian,
eta ez jin haboro
diskus horiekilan.
(Salhatan erretira eta bestiak ere
gero berhala. Sonu. Satan jalkhi.)
Satan
Soizie, soizie, xorrotx hek
neskatila haien kota-petan.
Maradikatiak, ezar itzatzie
eskiak sakola horietan.
Zeren hor beitie zunbait sos
etxekuer ebatsirik,
üzkü-zilo horietan aldiz
sei-arditeko bat baizik.
Areta, hüra ere ez da
segürki hanbat küriusa,
xürian balin badie
oihal gorriaren buketa.
Marixalak, bil ezazie
bost liberako horietarik,
zeren ezpetzaizie biltzia permis
erregeren figürarik.
Hunak oro biltzen tügü
ifernüko maseko,
zeren ezarri beitü
Frantzia trublatürik oro.
Jente hünak, hori
aisa da künprenitzeko;
ifernialat jiten zirenian
han dütüzkezie oro.
(Erretira)
(Jüstizia jalkhi eta sonü.
Belxitina, Kaniko jalkhi. Oro jar.)
Luzien
Erradazü, anderia;
zük kolpatü düzia jaun hori,
bai eta bizkarrian
erhatz-giderra hautsi?
Bai eta beste hanitx aldiz ere
pasokaz pipa hautsi?
Holako plainta franko
ekharri beitie eni.
Orai erradazü, horiek
egiak direnez, Belxitin;
egiak balin badia behar düzü
gaztelian sarthü mementin.
Belxitina
Jauna, nik eztiot horri
holako lanik egin;
ixilik egoiten ahal düzü
bere astokeriekin.
Kaniko
Erran. Hik enünduiana
erhatzaz jo ederki,
ündarreko behor haren
tratiaren gaiñeti?
Ehintzana hiaur jin,
bohorra hartürik,
baizik eta bazütiala
harek defaut handik?
Ordian enünduiñana ezarri
odol gorriz betherik,
jenten ahalkez egon benintzan
hiri südürra hautsi nahirik?
Hire eskü idorrekin
den gütienian pasoka
hireganatüz geroz, sakolan diñat
hogei eta hamargarren pipa.
Beste hanitx aldiz ere
ahalke ezpanintz aiphatzia,
lübürü bat egin laiten
Graduela bezaiñ handia.
Luzien
Gizüna, behar zünian
zihaurek ere abisatü;
emazte gaixtuoari
ezta behar fidatü.
Presidenta
Ala, prozes drolia!
Etziradeia ahalke?
Hebeti kanpo egoiteko,
ziek propiago zinezteke.
Zihaurek üdüri feitak
etxekiten dütüzie;
biak gaztelian sartzia
merexi zünekie.
Üxera
Süjet horreki etxian
egoiten ahal zinaudian;
holakorik ezdügü ikhusi
orano audientzian.
Gizonak behar dü bai izan
aski asto purro,
emaztiaren arrazak
gisa hortan joiteko.
Luzien
Zuazte fera futre,
ene aitzineti,
ziek etzirade hün
alkharrekilanko beizi.
Ezi jiten bazirie
haboro ene gana,
ziren bidajiak
badüke zerbait phena.
(Sonu. Erretira plaiñantak; gero jüstizia.
Praubiak jalkhi bi aldetarik.)
Juanes
Nüla iz, Gilento?
badüka osagarririk?
Nüla deramak denbora?
Ükheiten düka amoinarik?
Gilento
Ene lagüna, tranquil bizi nük;
eztirat arranküra handirik.
Ene hünak ezin arranjatüz,
eztiat enbrazürik.
Ene etxiak, lürrak eta kabaliak oro,
ezinago untsa dütük.
Nik zer jan balin badüt,
untsa baizik ezin izaten nük.
Balin badüt zerbait bildürik,
alagera nük ordian;
pintü ardü zunbait edaten diat
sakolan diharü düdanian.
Bena orai jentiak gaixtotü dütük;
eztie sinhesterik amoinan.
«Jinkuoak eman dizaziela» erran eta
üzten die praubia borthan.
Beste zunbaitek erraite die
«Nürk iraiñ lio prauber emaitez.»
«Oüntsa eginen düzie,»
«gü bezala tribaillatzez.»
Beste zunbait badük karitatüsxago:
Artho-buxi bat emaiten die.
Bena hura eman beno lehen Pater /eta (Abemaria)
hamarretan erran-erazten die.
Nüspaiko denboran ohart nük
aiphatzen banian Jinkuren izena,
emazte xahar eli batek betzeitadan
emaiten nahi niena.
Zünbait nahi merkhat-egünez
egiten düdan oihü handirik;
bena orai denbora khanbiatü dük;
ezin ükheiten diat tolosarik.
Erraiten diat merkhatzaler:
«Emadazie zerbait, jente hünak.
«Erreküntrü gaixtuetarik
«begira zitzela Jinkuoak.»
«Eman dezaziela grazia
«etxilat irüski ützültzeko.»
Bena haboruoak baduoatzak
deüs khüntürik egiteko.
Deüs emaiten eztien haier
erraiten diat ene bihotzeti:
Bizkarra eta lephua hauts ditzatziela
jalki gabe merkhatüti.
Segür da ene maraditzioniak
sartzen zaitzela zünbaiti,
ezi hilik edo kolpatürik
merkhatü-bide horietan badük bethi.
Jinkuoak begira litzake
eni amoina egin baleze,
bena taharnetan horditzeko
dihariak begiratzen tie.
Barneko malezia zaharrak
agertzen zitzek orditü onduoan,
eta makhila-khaldüz hasten dira
algarren kuntre ordian.
Zihauriek ikhüsten düzie, jente hu /nak,
zonbat malür heltzen den;
amoina eni egin gabez
horiek oro dirade gerthatzen.
Juanes
Oüntsa mintzatü iz, Gilento;
egia handirik erran dük.
Bena haregatik horietan gainti
zünbait karitatüsik badük.
Parropia hünez etziruat erran;
heben jente hünik badük.
Biarnon eta Nafarrian beno
milatan karitatüsago dütük.
Heltü nük ni horietan gainti,
emaztiak berak ziradianian;
sükhaldiala sar onduan
galthatzen niana ükheiten benian.
Emaiten ditade lehenik
beraiek artho-bürü ederrik;
hürak ükhen onduoan galthatzen diat
xinkhor bat Jinkuoaren amurekatik.
Hürak ükhen onduan erraiten diat
Pater bat eta Abemaria bat,
eta ardürik balin bada galthatzen
edatera kolpü bat.
Erraiten dik etxeko anderiak
berhala neskatuari:
«Abil, Maria, ekharran gathülü bat /ardu,
«gizün orazione-erraile horri.»
Holako jente zünbait nik
edireiten diat heben ere,
eta haier emaiten
milla beneditzione.
Orai ere badiat xinkhor bat,
etxe hüntan ükhenik;
mestüra-buzi batzü eli bat ere
goiz hüntan bildürik.
Beste aragi-poxi bat ere
ogi-zerratto batekin;
neskatilla batek eman diztak
lehen lehen etxian.
Hik balin badük beste haiñ beste
janen tiagü algarrekin,
edo bestela jin adi
botilla bat ardürekin
Gilento
Nik ere ükhen diat bai
hortxeko etxe hortan,
xinkhor bat propirik
mestürarekilan.
Eltze handi bat bazian;
bazkari die gisala.
Segür nük jente horiek oro
khümitatürik direla.
Nüla sü handi bat baitzen,
han erre diat xinkhorra;
agian hüra jatian
arduoa ükhenen niala.
Bazko biharamenareki,
etzükeia ez mirakuillü,
ükhenik ere hüra jatian
Bizpahirür ardu kolpü.
Juanes
Jente horietan bildüko dük bai
zünbait bi-arditeko;
erran ezek behar diala
familiaren hazteko.
Gilento (Galtha)
Jente hünak, emadazie
othoi zünbait sos bakharño;
familia handi bat dit
eta inkomodatiak oro.
Erranen deitziet orazioniak
hitz bat hüts egin gabe,
Jinkuoak lagünt zitzaten
malürik ükhen gabe.
Pater noster at boniat,
fiat bolont astoooooa,
et ne nos inducas in tentazionen,
set libera nos a malo. Amen.
Abe Maria domines tecon,
et in terra imilieribus. Amen.
Errekien donais domine.
Loria patri. Sikut erat. Amen.
Ene lagüna, eztiot
ardit bat ere ükhen.
Segür nük ardü horren prepausa
entzün diela erraiten.
Juanes
Ene lagüna, Üharterat
behar diagü phartitü.
Pillart-enian janen diaigü,
deüs ükheiten badügü.
(Erretira. Sonu. Hirür satanak jelkhi;
Sataneri, mithilek atxiki beso-onduetarik.)
Satan
Jaunak, errabiamentü bat
badüt bihotzian sarthürik,
ezin beitirot ükhen
ihün errapausürik.
Jupiter
Sira, eritarzün horrek
behar dizü erremediatü;
labamentü bat berhala
behar düzü hartü.
Buljifer
Sira, Jupiterrek dizü,
züre gaitza ezagütü;
hartan gaiñen berhala
erremediuoa phentsatü.
Üzkiaren üzkia baizik
ezta beste izenik formatü;
hartakoz aiütaren hartzeko
behar düzü preparatü.
Satan
Bai, ene kanuoak bethi
thiratzen dik okher;
astalila giña eta
südürra dik atzemaiten.
Buljifer
Jupiter, nik etxekiren diat
errege beso-ondoti;
hik aldiz eman ezok
salda gibel-aldeti.
(Eman labamentia.)
Satan
Jaunak, ene gaitzeti
aiütak nai edeki.
Phena hartü düziena
phakatüren deiziet sarri.
Jupiter, ezagützen ait,
espiritüz penetrant.
Erresumako enperadore
orai izentatzen haut.
Sira, züre izentatzez ene
enperadore erresümako,
kuntent dira mündü oro,
sarri benaie ezagütüko.
(Erretira. Sonu. Belxitina jalkhi.)
Belxitina
Zer ikhüsten düt orai ere
heben hainbeste jente?
Aizuoak eta oro
kargatürik hebe.
Gützaz erri egitera
dirade bai bildü.
Ala fortüna tristia!
Behar düt desesperatü.
Ha! Maradikatua hi!
Debrü Salhatan handia!
Zorigaixto zela hire
güre etxian gerthatzia.
Hiri banjatü nahiz
behar diat galdü bizia;
seküla eztük zesatüren
ene malezia.
Ha! Bohor-arrazak orok
leher egin balü;
süjet hünen kausa
ordian zen formatü.
Ha! Madarikatü gizünak
eza emaztiak sinhetsiko
deseiñian direnian
gaizen begiratzeko.
Hobe deia, aren
kanpokuekin igortzia,
gero, finitü denian,
etxian aharra emaitia?
Ordian izanen dira
emaztiak edale handi;
ezdü ez barrikak senditzen
zunbait arrüsta gati.
Hobeki senditzen dü bai
zintzür lüze horieki,
batzietan ezpeitira kuntent
bira pintarekin.
Areta orano segür
gero dük bai bihar;
eztükek hortarik, Kaniko,
erreproxürik egin behar.
Bestela izanen dük
orano süjet haboro;
ezteiat pharkatüren,
balira ere debriak oro.
(Jupiter eta Buljifer jalkhi.)
Jupiter
Buljifer nizanaz geroz,
enperadore erresümako
badiat, aren bothere
hire manhatzeko.
Buljifer
Seküla ehait nahi
ezagütü bürüzagi,
zeren ezpeiteiat ikhüsi
astokeriarik baizik.
Jupiter
Eztük zer erran, to,
nitan badela astorik;
bestela erranen die
hitara nizala süsatürik.
Buljifer
Eztiat estüdiatü nik
instrükzione hun baizik;
hik zer erraiten dian ere
ene ustez eztakik.
Jupiter
Badüt büria hün badüt gaixto,
bürüzagi nük hiretako,
izendatü benai Satanek
enperadore erresumako.
Buljifer
Erresumaren gobernatzeko
gizün bürü-hüna ezarri dik;
hitaz ez ahal dik ihurk
eginen khuntü haundirik.
Jupiter
Hik jakinen dük sarri
eginen dianez khuntürik,
erakutsi nahi derat
hanbat denbora gabetarik.
Buljifer
Khaka to hiretako.
Hi, zer enperadoria!
Elükek eskü gaistuoan
erresumako gobernia.
Ehait ezagützen nik
hi bürüzagitako,
zeren ezpeitük treitürik
ene üzkiak beno haboro.
Jupiter
Enperadore bati deia
gisa hortan mintzatzia?
Ezarrak ezpata eskiala
balin badük korajia.
(Batailla. Buljifer blesa.)
Buljifer
Sira, errendatzen nüzü,
obedient izan nahi nüzü.
Zer plazer düzün orai
othoi erran izadazü.
Jupiter
Behar dük, aren juoan
orai Satanen gana,
khündiak egin behar tügüla,
erakhar huna
Buljifer
Sira, banuoazü
orai mementian.
Ekharriren dit errege
bertan nihaurekilan.
(Erretira. Kaniko jalkhi eta paseia.)
Kaniko
Ale, kanailla salduak.
khen zitie horti;
ziek begiratüren zütiet
ene lürretarik.
Nünti zer ikhüsiren düzien
zirie bai jiten,
harzara gero salhatzeko
müthil gazte horier.
Areta, mila debria,
ezpaniz zapartatzen;
solas horien abiatzia
zaizie dolütüren.
Eniz gelditüren batere
muienik düdano;
hatzemanen düt adixkide
zien kuntre orano.
(Erretira. Hirü satanak jalkhi.)
Satan
Jaunak, zerbait meskredenzia
ziek badüzie düda gabe,
ala ene zerbütxian
debeiatü ziradie.
Jupiter
Jauna, badizü denbora
zerbütxatzen zütügüla,
nahi bada eztügün deüs ükhen
züre ganik seküla.
Eta plazer badüzü orai
jente horien aitzinian,
ditzagün khuntiak egin
garbiki presentian.
Buljifer
Arrazü dük, Jupiter;
khündiak eginik garbiki
hobe ükhenen diagü
beldür nük jaun huneki.
Satan
Jaunak, eniz ene beithan
orai khündien egiteko;
behar düt ükhen denbora
errefletzione egiteko.
Beste aldiz batez, jaunak,
eginen tügü hobeki.
Hor emazie orai aldiz
phausatzera hebeti.
(Erretira.Sonu.Praubiak jalkhi, hordiak.)
Juanes
Jente hünak, eztüguia
egün fortüna egin?
Emazte bedera baizik
etzen etxe bakhoitzin.
Ükhenen bagünü bira tripa,
nahiago günükian,
zeren eta haboro
janen baikünian.
Gilento
Emazte hürak ari ziren
ixil askari egiten;
nahi tügünak ükhen tügü,
ixilik egon ginten.
Bere familiak zütüztela
errepüblikaren banketian;
gero hek ere behar zütela
egin beren gisa etxian.
Othoi ez erraiteko
berria ihüri ere,
hek bezala eginen
güniala gük ere.
Juanes
Eztie segürki arriskatzen
erranen dügün ihün.
Miserable emaztiak,
fortüna egin diagü egün.
Ez, ene fedia, Juanes,
eztie segürki merexi;
hel direla medio gütük
untsa aserik eta ordi.
Guoazan taula hartara
lo bederaren egitera;
gero juanen gütük
hantxeko ostatü hartara.
Juanes
Bai, ene lagüna,
orai aserik beikira;
lo egoiten ahal gütük
oren bat edo biga.
(Jan eta lo taulan gaiñen.
Kaniko jalkhi, eta taula hartziarekin mintza;
praubiak eror zankhoz gora.)
Kaniko
Oüste düziela taula hok
dütüdüla zientako?
Ürde zizill zarrak!
zorriz bethatzeko?
(Erretira.)
Gilento
Ale, ürde infame,
zezen bürü-tzüta!
Taula horren hartzeko,
beste manerarik eztüka?
Juanes
Hire emaztiarentako
izan bahintz horren fier,
debrien astapituoa
hobeki eginen hien.
Zer üste dük, ene lagüna,
behar dügüla egin?
Bersü bedera behar dioagü
khantatü algarrekin.
Gilento
Bai, bai, ene lagüna,
gitian has mementian,
emaztiak gizünaren
joitiaren gaiñian.
Khanta
Kaniko giza-gaisuoa,
zer zaian gerthatü?
Emaztiak ümen hai
ederki zanphatü.
(Sonu.)
Hori etsenplü hüna dük
arrastako emazten;
ez ahal die ükhenen
axol handirik gizünen.
(Sonu.)
Bena behar bezala
beita orotarik,
eztie üsü atzemanen
hi bezaiñ gizün astorik.
(Soinü.)
(Khanta orai Belxitinaren.)
Emazte marimartin,
kolore berdia,
üste düna permis dela
gizünaren joitia?
(Sonu.)
Hik merexi üke, bai,
bizirik erratzia,
eta gero hire erhautsak
aiziari ürthükitzia.
(Sonu.)
Hire senharra eztün hün
jalkhitzeko borthara,
jenten ahalkez behar din
barnen egon lotara.
(Sonu.)
Bena hatzemaiten bahait,
erran den Belxitina,
galdüren dün gizünari
joka hasteko mina.
Juanes
Guazen, ene lagüna,
pinta-erdiaren edatera;
nik sei ardit badiat.
Guazan ostatü hartara.
Gilento
Guazan, ene lagüna;
hamar ardit batiak nik ere.
Ordian janen diagü
sos baten ogia ere.
(Erretira. Sonu.)
ÜNDAR SATANERIA
(Satanak jalkhi.)
Satan
Jaunak, egin tit ene beithan
errefletzioniak seriuski,
zien soldaten phakatzeko
diharüz jeneruski.
Denbora iragan horietako
eman nahi deizüt ardit bat,
eta zerbütxatüren naiziela
hebentik aitzina orobat.
Orai ez deiziet eman nahi
gal dezazien beldürrez,
gero has beitzindaizte
haurrak bezala nigarrez.
Buljifer
Bet diable! Zer soldata
bi mithilen phakatzeko!
Ezkütük gaixki izanen
taharnetan ebilteko.
Hik nahi düzü, Jupiter,
zerbütxatü Satan.
Beldür nük eztian
ardit bat ere sakolan.
Jupiter
Jauna, ezkütüzü haboro
entertenitüren gezürrez.
Eia! Ikher azü sakola
batere badügünez.
Satan
Ale, ziraien bezalako
enpertinent xarrak!
Errege bati erraiteko
horik direia disküsak?
Ale, infame paria;
ziek zertarako zütiet?
Sabre-kolpü hünez
büriak idoki nahi deitziet.
(Batailla. Mithilak ezkapa.)
Satan
Jente hünak, tradizione bat
behar düt egin zieki;
ziek eztüzie deüsere
ixilik egoitia baizi.
Jiant handi hüra
nahi nüke atzaman,
eta gero ezarri
iferniaren zolan.
Hebexe behar düt
lekhü bat preparatü,
eta pholbora-meta bat
gero barreiatü.
Gero konposatüren düt,
behar den bezala,
hüra hüna deneko
bere mailliarekila.
Lehen maillü-kolpian
beitü sü jauz-eraziren,
otso phütz bezala
da zapartatüren.
Ni orai banua hebenti,
ez othoi aberti;
bestela erra-eraziren zütiet
oro algarreki.
(Konposa eta erretira.
Ferragus jalkhi eta mintza.)
Ferragus
Zeitera zirie, kanailla saldua?
Zer disküs dütüzie nitaz?
Zuiñ ziradie hardita
mintzatü ziradeiana ene erhaitiaz?
Ha miserable ükhatiak!
Zer phentsatzen düzie jitez hüna,
mündü hüntan egoitez,
hain debeiatü zinandiena?
Solamente eni so egiteko
bihotzak ikhara dütüzie.
Lürrian barna fünditzen zütiet,
khentzen ezpazirie.
Eztüzieia ikhüsten zihaurek?
Üñürri eli bat zirie ene althian,
hartzen bazütiet aztaparretan,
osorik iresten zütiet eztarrian.
(Maza-ükhaldü eman;
tiro bat thira triate-pian.
Ferragus eror hilik.
Satan jalkhi eta mintza.)
Satan
Ha! Zer plazera!
Egün beitüt ikhüsten
ene partida handia
hilik edireiten.
Othian eztüka erran nahi
nürk erho haian?
Üste nia etzela izanen
hire parerik mündian.
Hanitxetan lasterkatü naik
hire maillü handiareki;
egün ifernüko kapitxale-gei
nahi ait ezarri.
(Alxa amiñi bat.)
Ale, animal handia,
eta horren phezü intzana!
Ago, ago, airian ezpada
eramanen hait therresta.
(Thira amiñi bat.)
Nün dira oithian
orai ene mithilak?
Ni aldiz ürratürik
ezin eginez lanak.
(Bi mithilak jalkhi.)
Buljifer
Aiei eta, zer da hau
müstro ikharagarria?
Eta nüla phentsatzen düzie
hünen eramaitia?
Ez, ez, enüzü beldür,
bagina ere azkarrago,
ez eta jinik ere
ifernüko debriak oro.
Abil, ua, Jupiter,
bertan zotüka adi;
soka pare bat hünik
ekharrak nüntipaiti.
(Ekhar sokak.)
Jupiter
Egürü, jaunak, behar dügü
zankhuetarik estekatü;
ostrailla bat bezala therresta
gero eramanen dügü.
(Esteka eta thira.)
Hots, hots, orai, jaunak.
higitzen dügü halere.
Dügün eraman bertan,
phausatzera ützi gabe.
Orai behar diagü, Baljifer,
gük untsa libertitü,
güre soldaten khostüz
alagaraki plazer hartü.
Diharü frango badiagü
orai irabazirik;
eztiagü segürki
gaiski izateko biderik.
Buljifer
Bai, hala dük, Jupiter,
orai dük denoria;
beharko dik largatü
bere mültsa haundia.
Edo bestela ikhüsi
bera sarri ützülirik;
eztik ükhenen profeitürik
zonbait gezür phentsatürik.
Satan
Zer ikhüsten düt nik,
edo ziek zer zirie?
Badüzieia aire hünik,
ala ene mithilak zirie?
Enezaziela trübla-erazi
ene phentsamentian,
eta ene mithilak bazirie,
mintza zitie bertan.
Buljifer
Ezkütüzia ezagützen
züre mithilak girela?
Arauz büria nahasi zeizü,
ala, aments, hordi zira.
Jupiter
Nabasiki ütsütü zira
eta zentzia galdü.
Nahi düzia ene larga-bixta?
Hünez ikhüsiren düzü.
(Jeiki eta eman makhilaz.)
Satan
Enük orano ütsü ez hordi,
ez eta galdü zentzia;
etxek ezazie present hau,
fripü ahalke gabia.
Buljifer
Hau hil gabe eztiat nik, eztiat,
ükhenen deskantsürik.
Alo, Jupiter, dezagün erho
edo ezar laurdenkatürik.
(Batailla. Jupiter ezkapa.)
Vient icy, Jupiter.
Üzten naika nihaur?
Tu es un grand cobart,
ezpanaik lagüntzen gaur.
Jupiter (Jalkhirik.)
Quesquilia de faire,
moncher Buljifer?
Il faooooot que nous murrons
le Roi de l_Enfer.
Satan
Que dit-tu, foutut bougre,
grand pendart Jupiter?
Tu viens en colere,
determine deme tuer.
Bena hots orai, aren,
prend l_epee a la main,
eta segürtatzen ait nik
tu ne sera en vie demain.
Jupiter
Heben nük orai, Buljifer,
biziaren arrixkatzeko;
nik phausuak ükheitekoz,
behar diagü Satan erho.
Gero tranquil gütükek
paseiatzeko gure gisa.
Behaiñ phakürik hune ganik
eztikeiagü seküla.
Buljifer
Zer phakü nahi dük
ükhen dezagün hune ganik?
Hünek eztik besteik deüsere
gezür baizik.
Satan
Ale, pandart koki,
müthür ahalke-gabiak!
Orai nahi deitziet
bier idoki biziak.
(Batailla. Bi aldetarik mithilak.
Satan ezkapa.)
Jupiter
Buljifer, oraiko aldian
garhaitü diagü Satan,
bena güre soldatak
eraman tik berekilan.
Buljifer
Ho! Maradikatia hüra!
Ez dük gaixki trüfatzen.
Bena behar dik phakatü,
ezpagütü phakatzen.
Jupiter
Adio, jente hunak.
Gü baguatza hebentik.
Ziek ere jin zitie
nahi bazide gureki.
Buljifer
Jente hünak, orai
adio deiziegü erraiten,
eta plazer düzienak oro
dantzala khümitatzen.
ÜNDAR ENTRADA
Ikhüsi düzie, jente hünak
güre trajeria finitzen;
hartü düzien atentzioniaz,
oro zütiet erremestiatzen.
Gure plazera lizate
libertitü zinandian,
eta kuntentamentüreki
etxerat erretira zitian.
(Paseia.)
Orok etsenplü har ezazie;
holakuoak arraro dirade.
Ümilitatia pratika,
koleran eman gabe.
Süstüt, emaztekiak,
süjet hau zier dago.
Etzünükie behar hitz bat erran
beste bat beno gorago.
Ezagüt etzatzie, othoi,
kasü erreserbatiak,
etzitien izan, aments,
eskümüküz joak.
Ezkirela agradableki
eta behar bezala konportatü,
nahi deiziegü presentian
gihaurek aithortü.
Hütsik egin ezpagünü,
mündüko lehenak ginatian;
bena ezkira plañitzeko,
hütsa haiñ komün denian.
Güre aitzinekuetarik ere
izan da hüts-egile,
Adan, aita lehena,
eta Salomon zaharra ere.
Bena ezta eni eman
süjet horiez mintzatzia,
zeren hartako haitatiak
Elizako aitak dira.
Ene disküsa nahi düt
bi hitzetan finitü,
eta kanpaña ühüragarria,
ziek oro othoitü.
Othoitzen zütiet, aren,
ene aurhide maitiak,
erretira zitaien oro
ahalik goizena etxerat.
Amürekatik ezkandalik
kausa eztezazien,
eta etxekuek xangrinik,
aments, ükhen eztezen.
Goizik erretiratzen bazirade,
plazer eginen düzie;
beste aldiko kredita
gero beitükezie.
Beste trajeria bat illabürzki
baitügü errepresentatüren,
ordian ere asestitzez
oro zütiet othoitzen.
(xapeka eskian)
Esperantxa horreki batian
konjit beiziet hartzen,
eta ene insüfisentziaz
pharkamentü galthatzen.
(erdian)
Aren, kuntentatzen niz
habororik erran gabe,
zeren eta juoaiteko etxerat
sarri ordü baitateke
Plazer badüzie ihürk ere
gürekilan dantzatü,
mementian soniak
has-erazten dütügü.
Libertitzez uneski
orai niz gomendatzen,
eta ber-denboran, jente hünak,
gai hün bedera suhetatzen.
Bertsio honen iturria: Patri Urkizu, Zuberoako irri-teatroa. 1998.
|
|