www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Herri literatura - astolasterrak

 

aurrekoa hurrengoa

JUANIK HOBE ETA ARLAITA

 

(Olhaibi, 1788, 27-X. Bordeleko Herri Liburutegia, MS 1695, 13.)

 

 

LEHEN PROLOGUA

 

Egün hun desiratzen deiziet,

konpaiña uhuratia,

beha athenzionereki

zien date profeitia.

 

Istoria bathen egiteran

ükhan dügü deliveratü,

othoi, athenzionereki

behar düzie behatü.

 

Ihasko Phanzarten semiaz

gira minzatüren,

anza Juanik Hobe

hura beita deitzen.

 

Eta haren emastia

Arlaita ahalkegabia,

deitzen ahal dügü,

gizon saflazalia.

 

Ikusiren düzie hura

bere senharraren saflatzen,

behar ondoko, sifflet

eta ausuki egiten.

 

Gizon miserablia

ümilkhi minzatüren,

üdüri beitükhe ezi

ari dela hilzen.

 

Hori jakhinik jüstiziak

eskü dere harthüren,

nahiz zerbait atzaman

gorati minzatüren.

 

Beste egitekuak oro

ütziren dütie,

eta senhar emaste haiez

minzatüren diradie.

 

Bi avokatü futre hurak

dira pleiteiatüren,

batha kontre bestia althe

dira minzatüren.

 

Mons de Colus date

haien kontre minzazale,

mons de Zerbait althe

presentez ase beitie.

 

Bena nahi bada present

eta finezia jokatürik,

estira libratüren

kondenatü gaberik.

 

Zeren atzione itxusia

beitie kometitü,

paphakan eraunz düe

eta emastia gehientü.

 

Ikusiren düzie orano

emastiak senharrari

behar ondokoz ari

eta ausukiz maxelatz.

 

Bai miserable gizuna

onxa dolügari dela,

besotz eta maxelatz

ausukia beitate.

 

Kohat eta sifflet,

eta behar ondoko,

emazte harek dizü

hala tratatükho.

 

Oh, zer emastia!

Hura deia onxa egitia

senharrarren safflatzen

ützirik ahalkhia?

 

Jinkuak begira gitzala

gü bat bedera

arakontra eztezagün

halako emaste bedera.

 

Aldiz, eskontürik zirienek

gogoman ezazie onxa,

har estizazien

emastea abantaila.

 

Ezi behin eskhia

gaiñen pausatzen badeizie,

mementhoroz bilhuetan

xilinxan dütükhezie.

 

Anza Juanik Hoberi

hala helthüko,

Perverina emastiak

abanthaila hartü beitü.

 

Ez nor izan baliz,

etzon ez hartüren,

eztira batere gizon

lotxa direnak emasten.

 

Zer lege propia

den hobe pratikatzen

onxa egin giniro egitez

asto lasterkhen.

 

Anza Juanik Hobe

ikusiren düzie ünheririk egiten,

eta izerthü beitate

athoraren galdatzen.

 

Perverina ahalkhegabiak

phipilki arafüsatxen,

bere amari galdatzera

juan dadin manhatzen.

 

        GM

 

Ordüan senhar harek

eginen zon onxa,

makhila bat hartürik

onxa baratzia.

 

        GM

 

Bena miserable gizona

etzen, ez, ausartü,

aiharia emon lizon

ümilki zon galdatü.

 

        GM

 

Emastiak arapostia

berzian ezari ziala,

eta han bestereki zon

jauzi bilhuetara.

 

        GM

 

Nula emastiak gizona

phorokatzen beitzian,

mithilak ikusirik

nausia faboritü zian.

 

        GM

 

Perverina, despitez,

ordian zen koleratü,

zeren eta espeitzen

nahi bezala sangatü.

 

        GM

 

Aizorietak oihüz

eta heles zen hasi,

eta, aropak bildürik,

hanti nahi izan jalki.

 

        GM

 

Bena, gizon oilo miserablia,

ordian da lotxatüren,

eta mithilari begiratzez

manü dü emanen.

 

        GM

 

Mithilak aropak eta berak

dü barnerat sareraziren,

eta gai hartan emastia

solaian lothü zen.

 

                Arlaita has jalkhi

 

Ikusi düziela Juanik Hobe,

ene senhar hüstüxa,

espeitü solament balio

harek horaren putxa.

 

Non ere beita,

segür niz ostatian dela,

aleta hizamaiten dot

behar althekoz bethatzera.

 

Banua, banua xerka

hura den lekiala,

bena etxera denian

phakatüren dü zalxa. (soné)

 

                Retira. Juanik Hobe jalki.

                Juanik Hobe.

 

Izan zeit emastia

ostatüra xerka,

eta geros aldiz lobat

egin düt net huna.

 

Orai gosetü benis,

non düt baraskaria,

esta, ez, posible

jan gabe egoitia.

 

                Arlaita jalki. eskia südürila.

 

Onxa merexi düt

hik jan deza,

güti saritan orai

jauxzera nitzirot müthüra.

 

Bai, merexi düt, merexi,

hik erekeitatzia,

merexiago hüke

behar althekoz bethatzia.

 

                Ekürü bila biribilkatürik südürila.

 

        Arlaita

 

Güti saritan orai

jauxerazi nitzirot südüra,

bai etare bürüko bilhorik

astaparrekila.

 

                Soné.

                Io. Thira bilhoti. Bataila.

                Airia. Jalki separerazi.

 

        Airia

 

Zer traza dira horik?

Zer penxatzen düzie?

Norbaitek jakhiten badüe,

astolasterkak eginen dütie.

 

Lan xarrak dira horik

senhar emasten arteko,

hola ari zirieno

etzirie jinkuren gogoko.

 

Ala badere soberanzia,

Arlaita, zuretako

gizun hartü düzia

hola tratatzeko?

 

        Arlaita

 

Airia, ixil zite,

zure elhe xarrekila,

eta ützi nezazü senharrari

khürübila kolpü emaitera.

 

                Soné. Eman. Lot. Bataila. Partirazi.

 

        Airia

 

Jaja, bego, ützazü

Juanik Hobe miserablia,

balima dolütü ziozü

zure senhar izatia.

 

Beharrago likezü

jan baraskaria,

onxa dolügari beita

gizon miserablia.

 

        Juanik Hobe

 

Etzakizat zer düdan eginen,

ala nizan bühürtüren.

Onxa merexi belüke

olhatzia heben.

 

Etzakinat, etzakinat

eztianez phakatüren,

jizan bezalako inpertinenta

zabaltürik ütziren.

 

                Jo. Arlaita

 

        GM

 

Honzaz güti saritan

emanen düt kolpü bat,

bai eta hartara

aidatüren bilhuak.

 

                Sone. Lot. Bataila. Separerazi.

 

        Airia

 

Ken zite, Arlaita,

eta juan hebeti,

zure kolera

gaistho horreki.

 

                Airia retirerazi Arlaita

 

        Juanik Hobe

 

Etzakik zer lükin merexi

debrü emaste horek.

Ezüren haustia

merexi likezü horek.

 

                Arlaita jalki. Karaka hegarekila.

 

        Arlaita.

 

Ezürrak eni haux eia?

Aigü, aigü, astua,

nik nahi diat hori karakatü

ipurdiko zillua.

 

                Soné. Inkarara jo. Bataila.

                Juanik Hobe gero onxa jo.

                Karakalagas ere borta bateti

                sar. Separerazi.

 

        Arlaita.

 

Aiei, aiei, hel, hel,

jentiak bara ezazie, arren

eni bestala orai

erhoren nai heben.

 

                Juanik Hobe retira. Negar.

 

        Airia

 

Merexi düzü. Arlaita

sobera düzü theritatü.

Hotz behar dizigü

hebeti eretiratü. (Soné).

 

                Retira biak lotürik.

                Satan jalki.

 

A, zer plazera den

senar emaste haren ikhustia!

Eni egiten deitadie

haiek plazer handia.

 

Hara ari direno

ene zerbütxari dirate,

erekonpenxa ere

eneganik ükanen düe.

 

Herriaren erdian

badükek kaidera bedera,

han ezariren beitütüt

bero ditian nahi badira.

 

Hola, hola, ziek ere

ari balin bazintie,

hura, hura

ene plazera lizate.

 

Jaja, ixil zitie,

Jigant animal bat hanxe

zamariz jiten agerzen

eta jiten zeizie.

 

Aigü, aigü hunat,

bertan enegana,

nik gidatüko hait

behar dian lekiala.

 

        Jiganta zamariz

 

Hor iza, Satan?

Erak zer kartieretan nizan.

Enük heri huntan

ni seküla izan.

 

Nahasirik nabilak

mündian lasterka.

Erak, ene pausatzeko

mendi zabal bat badüka?

 

        Satan

 

Aigü, hau dük heben

Aoxelako mendia.

Huna igaraiteko

eman izadak eskia.

 

Heben ükanen dük, bai,

aharis asia,

estük goserik iraganen

hun badük apetitia.

 

        Jiganta

 

Apetitia huna nikek

urde ahari kustila jateko.

Aigü, jin hakik huna,

behar naik lagüntü igaiteko.

 

                Eraiz, lagün igaraiten

                gibeleti. Soinas pusa.

 

        Satan

 

Altxa izak zanko horik,

alimal phezü handia,

üdüri dük badiala

hamar kintaleren pezia.

 

                Zübürü thinietan irthoki.

 

        Jiganta eroria

 

Ale, izan bezalako

Satan mithiria,

hola düka, hola,

ene erabilteko aidia? (Jaiki)

 

Nahi hait, bai, orai,

mailü hunes lehertü,

bai etare gero

zünzürin behera gaintitü.

 

        Satan

 

Gezüra eranen dük,

ni iretxirik.

Zanko haur sartüren diat

lehenago zinzüretik. Soné.

 

                Bataila. Satan eskapa bortha

                bateti. Sar besteti. Jalki ari.

                Satan eskapa.

 

        Jiganta

 

A, Satan bugria,

baliatü zait laster egitia.

Banua, bai, ni ere

ahari zonbaiten jatera.

 

                Soné. Retira. Janfort jalki.

                Passeia. GM. Avokatiak oro.

                Jeanfort jalki eta passeia.

 

Jaunak, huna nitzaitzie

mezü inportant batez

eta mündü oro

estunatürik den batez.

 

        Bala & Vilota

 

Juanik Hobe eta Arlaita

senhar emazte eli batzü,

beti papakan ari dütüzü,

eta emastia beti gehien dizü.

 

Papakan haga kolpüs

eta kandeler / tüpina kolpüs

gizuna tratatzen dizü

bai eta kürübila kolpüs.

 

Hori dela kausa, Agremon eregia,

egorraiten nizü ziegana,

egiteko hori jüstizian

pleiteiatü behar düziela.

 

Eta letera bat, mons de Colus,

badit zuretako,

estizü atzione horek

ützi behar pünitzeko.

 

                Eman letera.

                Mons de Zerbait.

 

Jauna, estit sinhesten

horik egiak direla,

berek ziozie norbaitek

gezüra eraiki deiela.

 

Estütüzü hurak hartako

ene uste orotan,

kontrariuk direla baizik

etzirozük nik eran.

 

Eta orano leterak dio,

emastia jan zila olasko bat sendoa.

Bai, nahiago likezie

segürki salzeko. (Nahasirik)

 

Jaunak, haren althe nizate

ni ja segürki,

behar bada egiteko horek

pleiteiatzen ari.

 

        Janfort kapitaina

 

Jaunak, sinhex ezazie

haien phapaka egia dela.

Aizua eta oro

bildü estire ia.

 

Püblik dela püblik,

nik eraiten deiziet,

eta jakile behar bada

nik erekariko deiziet.

 

Eta egin dezazien ziek

zien egin bidia,

bestela ükanen düzie

errege Agremonten desgrazia.

 

Adio, korthe nublia,

pharka izadazie,

nik eranen sinhestea

komeni ezaizie.

 

                Retira korthia orai egin nº 4.

                nº 4. Fastol. Janfort. Agremont.

                Jalkhi. Agremont.

 

Janfort, behar düzü

zük juan berhala

jüstiziari eraitera

senhar emaste haien phapaka.

 

Nula Juanik Hobe

eta Arlaita anderea

phapakan ari direla,

hori atzione ixusia beita.

 

Eta mons de Coluri

letera haur emozü.

Hortan arazua

hobeki badütüzü.

 

                Kapitain Janfort

 

Sira, banuazü

orai berhala,

zük eman komisionaren

bertan egitera.

 

Eta plazer badüzü,

eretira zitie berhala,

etzitadazü kostaren haniz

harako bidajia.

 

                Soné. Jeanfort paseia, beste

                retira. Avokatia jalki

 

                (Bala eta Vilota astolasterka

                tartekatzen da)

 

...

Espaiñula jalki.

A, zer plazera dü

senhar emaste haien ikhustia!

Eni egiten deitadie

haiek plazer handia.

 

Hala ari direno

debriren zerbütxari dirate,

erekonpenxa ere

han ükanen düe.

 

Iferniaren erdian

badükie kaidera bedera,

han behar beitükie

bero ditin nahi badira.

 

Hula, hula ziek ere

ari balin bazirie,

hura, hura

ene plazera lizate.

 

Ja, ja, ixil zitie,

Jigant animal bat hanxe

zamaris agerzen

eta jiten zaizie.

 

Aigü, aigü hunat,

bertan enegana,

nik gidatüko hait

behar dian lekiala.

 

                Jiganta zamaris jin.

 

Hor hiza espaiñula?

Erak zer kartieretan nizan,

enük herri hontan

ni seküla izan.

 

Nahasirik nabilak

mündian lasterka.

Erak, ene pausatzeko

oihan zabalik badüka?

 

        Espaiñula

 

Aigü, haur dük heben

Sorhegiko oihana,

huna igaraiteko

.................................

 

Heben ükanen dük, bai,

urde aharis asia,

estük gosserik igaranen

hun badük apetitia.

 

        Jiganta

 

Apetitia hun nikek

urde ahari kustila jateko.

Aigü, jin hakik huna,

behar naik lagüntü igaiteko.

 

                Eraiz lagünt igaiten.

                Gibeletik sunaz pusa.

 

Altxa itzak zanko horik,

animal phezü handia,

üdüri dük badiala

hamar kintaleren phezia.

 

                Zübürü thinietan irthuki.

                Jiganta eroririk.

 

Ale, hizan bezalako

espaiñul urdia,

hola düka, hola

ene erabilteko aidia. Jaiki

 

Nahi hait, bai, orai

malü hunes lehertü,

bai etare gero

zünzürin behera gaintü.

 

        Espaiñula

 

Gezüra eranen dük

ni iretxirik,

askora hau sartüren diat

lehenago zünzüretik.

 

                Bataila. Espaiñula eskapa

                Borta batetik sar besteti jalki.

                Eskapa. Jiganta.

 

A, espaiñul bügria,

baliatü egin laster (...)

.....................................

.....................................

 

                Sarganta, kapitaina, errege jalki.

 

        Errege.

 

Kapitaina, behar düzü

zük juan berhala

jüstiziari eraitera

senhar emaste haien phapaka.

 

Nula Bala, Phanzart

eta Vilota anderia

phapakan ari direla,

hori atzione itxusi beita.

 

Eta mons de Colusi

letera hau emozü.

Hortan arazuak

hobeki badütüzü.

 

        Kapitaina

 

Sira, banuazü

orai berhala

zük eman komisionaren

bertan egitera.

 

Eta plazer badüzü,

eretira zitie berhala

etzitadazü kostaren haniz

harako bidajia.

 

                Kapitaina retira. Bestik retira.

                Colus prozüradoria. Jüjia.

                Zerbait jalki. Kapitaina.

 

Jaunak, huna nitzaizie

mezü inportant batez,

eta mündü oro

estunatürik den batez.

 

Bala Vilota,

senhar emaste eli bazü,

bethi phapakan ari dütüzü,

eta emastia gehien dizü.

 

.........................................

 

Hori dela kausa, Agremont eregia,

egorraiten nizü ziegana,

egiteko hori jüstizian

pleiteiatü behar düziela.

 

Eta letera bat, Mons de Colus,

badit züretako,

estizü atzione horek

ützi behar pünitzeko.

 

                Eman letera. Sogin orok.

 

        Mons de Zerbait

 

Jauna, estit sinhesten

horik egiak direla,

berek ziozie norbaitek

gezüra eraiki deiela.

 

Estütüzü hurak hasteko

ene uste orotan,

kontrariuak direla baizik

etzirozük nik eran.

 

Eta orano leterak dio,

ardua düela hurtatü.

Mithil gastek, eraidizie

ardua nahiz den famatü.

 

Jaunak, haren althe nizate

ni ja segürki,

behar bada egiteko horek

pleiteiatzen ari.

 

        Kapitaina

 

Jaunak, sinhes ezazie

haien phapaka egia dela.

Aizuak eta oro

bildü estireia.

 

Püblik dela püblik,

nik eraiten deiziet,

eta jakile behar bada

nik erekaxiko deiziet.

 

Eta egin dezazien

ziek zien egin bidia,

bestela ükanen düzie

segür Agremonten desgrazia.

 

Adio (...)

 

        GM

 

Ikusiren düzie kapitaina

bere süitaren

khantoren kantatzen

alagranziarekhi.

 

Phanzart, Juanik Hoberen anaia,

beste zonbaiteki gero,

bataila handi eginen dü

kapitaina aldiz goithüko.

 

Ikusiren dütüzie hanitzetan

phapaka eta gerlak,

zeren handi diren

emaste haren photeriak.

 

Askhenekoz jüstiziak Arlaita

Marxapipirat kondenatüko,

iruten delarik kapitainak

lepotik lothürik dü libratüko.

 

Zeren eta bere güsaitha

bidila beita galthüko.

Han dira batailatüko,

kapitainak bataila beitü ütziko.

 

Jaunak, inposible zait

süjet ororen esplikatzia,

sari, othoi, beha zitie

konprenitüren tüzie güziak.

 

Orai ni banua, jente hunak,

ene lagünetara,

eta erekharten tüt

esplikazioniak egitera.

 

...........................................

 

        GM

        Fain. Soné

 

                Ceste piece a ete representée par la jeunesse

                dolhaiby le jour 27 8abre 1788.

                Dagün üdan guk pastoral bat egin gei beitügü

                orai beno hobeki egiten essaiatüko gütüzü.

 

        KONKLÜSIONIA

 

Jaunak eta anderiak,

eniz hanbat kapable

zien eremediatzera,

jiten niz halere.

 

Egin deiküzie ohure

ikustera jitez,

bai etare orano

athenzionereki behatzez.

 

Eremestiazen zütiet, aren

ene moldegaiskherian,

eta exenplü har ezazie,

egünko gure istorian.

 

Gizon eskontik, zier

nitzaizie minzatzen,

emaster abainthaila

ahalaaz etxeki dezazien.

 

Ezi egünko egünian

bada emaste mithiririk,

lotzen beitzitze gizuner

bürüko bilhuetarik.

 

Hori ohartürik nihaur ere,

eniz ausart eskonzera,

halako bat arakontra baneza

juan naite desesperatzera.

 

Bena ez, ene fedia,

eniro ützi zaflatzera,

ez eta solamente

inkharü egitera.

 

Ützi etxenplü egian

ikusi düzie,

sependent Peverina

baratü Marxapipira gabe.

 

Izüsi düzie nula

kapitainaganik libratü den,

gozaita jinik,

hura lepoti lotzen.

 

Orano ere segür niz

phelatüren diala senharra,

hura egiten badü

izanen da astolasterka.

 

Orai merexitürik

izan beita baratü,

istoria haur

onxa da konposatü.

 

Onxa kostarik segürki,

eta espiritia penatürik,

inprimürak dio

zela okhüpatürik.

 

Jinkuak osagarri diola

Biblioteka denari,

eta begira zitie

halako emastetarik.

 

Etzükian Peirot Juan Hobek

eran eskonzeko zenian,

halako zolasik behar ziala

izan haren eretzian.

 

        GM

 

Pastoral bat ezin eginez

haur representatü dügü,

solaz propi xipigorik

mündin ez ahal düzü.

 

        GM

 

Estügüla onxa representatü

erregre bat badügü,

bena pharka huzkak oro,

zieki danzatü behar dügü.

 

        Fain

 

Jakin ezazie, Lanbaretarek

Phanzart egin dügüla,

hartakoz aktür güti

giradiela.

 

Adio, jente huna

eskitzatziela trüfa,

orok eran ezazie

net onxa egin dügüla.

 

Estügüla behar bezala

ez agradableki representatü,

nahi deizügü gihaureq

ümilki aithortü.

 

Bena daigün üdan gora

pastoral bat egin gei beitügü,

haren egitera hobeki

preparatü nahi gütüzü.

 

Konjit galthatzen deiziet,

konpaña uhuratia,

desiratzen deiziet

orori ossagarria.

 

Bertsio honen iturria: Patri Urkizu, Zuberoako irri-teatroa. 1998.

 

aurrekoa hurrengoa