|
PIERRIS ETA KATIXE
(M. Heguiaphalen eskuzkiribuetarik.)
Pierris
Merkatzalia zinena,
zü ere aren, Katixa,
egin düzia hunto
aren merkhatia?
Katixa
Zer nahi düzü, Pierris?
Banabilazü bethi
xangri handi bat
nahis idoki bihotsxa.
Alhargüntsatüs gerostik,
hanitz tristi nüzü,
mentz bat gaias et bethi
borogatzen beitüt.
Pierris
Zer nahi düzü, Katixa!
Koraje har ezazü,
phena horik ahastera
ützi behar tüzü.
Ni ere, Katixa,
berhünaz hartürik nüzü.
Solaiatzen ahal bazütüt
zure zerbütxari nüzü.
Katixa
Biba, Pierris! Hori
elhe huna düzü,
horen besten entzütiak
segür aspaldi dizü.
Bena khümitatzen zütüt
gaür aihaitera,
eta bai ere, plazer badüzü,
gaian eneki igaitera.
Pierris
Gogo hunes, Katixa,
akeptatzen zütüt.
Mement bat goxorik
zureki igan behar düt.
(Erxa besarka. Pierris eta Katixa)
Katixa
Ah, Pierris, Pierris,
hanitz maite zütüt,
süfrimen handi batetarik
solajeatü benaizü.
Pierris
Katixa, behar dizügü
jaun erretora mintzatü,
eia plazer gütünez
othoi, harek espusatü.
Katixa
Bai, Pierris, behar dizügü
Jaun hua elhestatü,
barda egin bekhatia
ber denboran kofesatü.
Erranen diozogü
izan girela tentatürik,
bekhatiala erortera
garaski bortxatürik.
Erretia. Jalki apheza.
Pierris
Jinkuak egün hun düzüla,
Jaun erretora,
kuna gütüzü afea inportant
bates zue mintsatzera.
Apheza
Bai, zier ere,
Pierris eta Katixa.
Zer plazer düzün
erradazüt berhala.
Katixa
Jaun erretora, Pierris eta ni
gütüzü amorostürik,
eta plazer bagütüzü
othoi, espusatü.
Apheza
Mila plazereki, Katixa,
hori eginen dizügü.
Besterik ere behar bada,
orai mintsatü behar düzü.
Katixa
Jaun erretora, barda
izan gütüzü tentatürik,
bekhatü egitera
ezinago bortxatürik.
Apheza
Zer nahi düzü, Katixa,
amorosak debriak tentatzen tü.
Bena hortan gañen Jinkua
hanitz miserikordius düzü.
Etzerona lehen müntian
Maria Maidalenari
kasü hori agitü, zeren
izan beitzen tentatürik.
Beno, Jesüs Xristek berak
irozün pharkatü,
sier ere, Katixa,
Jinkuak eginen düzü.
Pierris
Erremestiatsen zütügü,
eta plazer badüzü,
bihar espusatsera
presentatüren gütüzü.
Bena baliz ere norbait,
tüt tüt tüt egitera dezidatürik,
algara gabe nahi güntükezü
izan espusatürik.
Apheza
Bihar borts orenetan
sien serbütxüko nizate.
Thenue hortan ziek
jakileki ziauste.
Erretira
Jalki Pierris, Katixa, Andres
Madalen.
Apheza
Pierris eta Katixa,
hunat huillant zite,
sakramentü saintia
errezebitü behar düzie.
Jar belhariko.
Apheza
Pierra, hartsen düzia
zue espusatako,
Katixa, heben
present dena?
Pierris
Bai, Jauna.
Apheza
Katixa, hartsen düzia
zue senharetako,
Pierris, heben
present dena?
Katixa
Bai, Jauna.
Apheza
Pierris eta Katixa,
Eliza saintan arabera,
senhar emazte zida.
Aitaren eta semiaren,
eta espitü saintaren izenian.
Ego et conjugo vos,
melez vos gigots.
Jalki Pierris, Andres
Andres
Huna hiza, Pierris?
Eta, nuat hua hola?
Aigü, gitian juan
pintuan edatera.
Pierris
Andres, hoi
phensamentü huna dük.
Guazan berhala,
egariak hartürik nük.
Triate sokuan mahain batetan
edan eta khanta, beste sokuan
Katixa sopan egiten.
Jalk Madalen.
Madalen
Adio, katixa,
huna nün hie ikhustira,
eta amiñibat hireki
berrikaxetara.
Katixa
Hunki jin hizala,
Madalen maitia,
elhestatüren gütün
egiten düdalarik sopa.
Madalena jar, Katixak promenatera
xuit, berdenboran küküso atzaman
eta mahañan gañen eho.
Madalen
Ekhari diñat txorta bati,
Andresen ixilik.
Gük ere estiñagü habaris haiek
süntzürian minik.
Katixa
Biba hi, Madalen!
Dügün, aren, edan!
Gero eran izadan
hor gaindi zer berri den.
Madalen
Badakin, Katixa,
Peiriteniko alhaba
mündiak xun
isora dila?
Katixa
Uste düna hala dela?
Ala hua debota süña
nur othe heltü saia
ala beren müthil sahara.
Madalen
Estakiñat deuz ere.
Eztiñe eraiten.
Bena, ene fedia, jakiren diñat
denbora illabürütan barne.
Katixa
Eztüzüia eraiten
Tantoxeneko etxekandejak
Jakon Liriki senharari
adarak egiten deitzola?
Madalen
Eztiñat deuz entzün.
Hori nurk eran dizü?
Bena, hala bada ere,
enün estonatsen.
Nur da gütarik
hori egiten estienik?
Pierrisek ere batin
ederrak hik eginik.
Nik ere ja, ene fedia,
ükheiten düdanian pada,
phatsen nün ützirik
Andresen aragreta.
Bena orai Pierris
hantxe huna dün.
Orai banuan eta
bihar ara jinen nün.
Pierris jin. Brion kathüs.
Pierris
Baskaria prest düna?
Gosetürik huna nün
elhorin erauntsirik.
Orai goiza lüzi dün.
Katixa
Pierra, estizadala erran
es eni gezürik,
ezi huna hiz
urdi bat bezala aserik.
Pierris
Enün es, ni aserik.
Estün ikhustin hire büria?
Hi hiz aserik, bêna
ekharan hunat sopa.
Eman sopa
Pierris
Zer debrü sopa
suerte dün haü?
Gordinik dün eta
jan izak hiaük.
Katixa
Ah, urdi asekaiz,
friant ejera!
Espahiz kontent,
abil hobe den lekhila.
Pierris
Nula ixara? Behar nañ
beste gizas errespetatü,
izan bezalako karruña,
edo hü larrik phakatü.
Katixa
Uste badük hik loxa hizala,
urdi adar handia,
korajeria balin badük,
aigü, aigü, ene hunkitsera.
Pierris
No, hortxe dün,
urde (püta sara) (gm) ahardia.
Laria idokiko diñat,
mando müla eihara.
Katixak erhatsas eman
eta mintsa.
Urdi ponitü mistü,
txankallit txara,
nahi diat erdiatü
erhatz huneki büria.
Jo Pierris erhatzaeki.
Pierrisek Katixa kanaeki.
Katixa eskapa
Pierrisek kana urthirik.
Katixak gordañia borthatik m.
Pierris, banuak orai
berhala jendarmetara.
Igori nahi hait
Donaphaleun behera.
Pierris
Ago, egion,
mando müla sikina!
Nik lagüntüren hait
juaiten jendarmeiala.
Urthirik thipiña. Erretira.
Katixa eta Notaria.
Katixa
Egün hun, jaun notaria,
abis bat plazer badüzü
zue inploratsera
egün huna nüzü.
Notaria
Bai zuri ere, Katixa,
zer plazer düzü?
zue zerbütxaria,
zui beha diagozü.
Katixa
Jauna, Pierrisek nüzü
sinez olhatzen.
Divorzatü nahi nündüzün,
ahal balin bazen.
Notaria
Divorzatseko, Katixa,
frais handiak dütüzü,
eta hortako avokat bat
elhestatü behar düzü.
Katixa
Jaun notaria, esta
beste moienik
sosik igori gabe
separatsen ahal denik?
Notaire
Estit ikusten deuz ere
moien hunik.
Suaza avokat batetara, eranen (...)
mentüras abis hoberik.
Eretira.
Abokatia eta Katixa.
Katixa
Jaun abokatia, huna nüzü
zue elhestatsera,
ezi dezidatürik nüzü
divorza egitera.
Bena sosik estit
prozes baten jaukitseko,
plazer badeitazüt eman
abis hun bat hortako.
Avokat
Katixa, divorza egiteko
prozedüra kario düzü,
bena badüzü moien bat
sinplekiago (egiteko, gm) dükezü.
Separatsen ahal zira
prozesik bate gabe,
Hortakos ene aitziniala
biek jin behar düzie.
Konvokatüren dit Pierris,
ortzialian hamaretako huna,
zü ere thenore hartako
jinen zia, Katixa.
Eretia.
Pierris, Katixa, abokatia.
Avokat
Pierris, deithü zütüt
ene aitziniala jitea,
Katixa dezidatürik beita
zue ganik behestea.
Zue egin bideak diotzü
estüzüla behar bezala künplitsen,
eta bai aldiz hua
üsü üsia olhatsen.
Holako senhar bat
estela ahal süportatsen,
eta aferas horez
ni naiala kargatsen.
Pierris
A, mando müla,
bugresa debria,
izan bezalako
es deus gezürtia!
Jauna, horen eraner
etsitiala, es, beha,
zeren eta hori beita
gezürti debria.
Katixa
Hi hiz, hi, gezürtia,
bai eta asekaiz tristia.
Kanpun andrekan eta
etxea ondun deuz ez baha.
Ehait nahi ikhusi
deus ere gatik saihetsian,
adarak nahi deitsat egin
üxa bat lüze borontian.
Pierris abia kanas
emaitea, avokatiak bara.
Avokat
Pierris, ükhü egon zite,
eta es jo emastia,
behala behar düzie sinatü
separationesko aktia.
Konditioniak nula dien,
beha site unxa,
gero etzitaien jin,
huna karamailla egitea.
Acte
Par devant moi, moussu Mustachu
Chevalier de l'ordre des cocus,
ont comparu Pierris et Caticha
en residence a Loqa, eta il a eté
convenu ce qui sont Pierris et Catiche
s'engagent mutuellement, et d'un plein accord,
de ne plus coucher sur le mème lit
sans cas urgent, ils vivront separement
libre de tout engagement. Cette convention
qui prend effet a la date de ce jour
pourra ètre annulé par accord des époux.
Sinas Pierris et Caticha
Katixa
Bena erazü, jauna,
estit unxa konprenitü,
arauz Pierresen sunbat aldiz
besaraldi estiket defendü.
Avokat
Ez, Katixa, es.
hori estizü legiak defendatsen.
Pierriseki ahal dükezü
inbea badüzü mement bat gozatsen.
Erretia.
Pierris, Katixa, apheza.
Apheza
Pierris eta Katixa,
Ene devoirak nai mahatsen,
eskandal horez
mintsatsera obligatsen.
Eliza saintaren
legian arabera,
bazuaste xüxen-xüxen
ifernü solala.
Katixa
Zer nahi düzü, Jauna?
Pierrisek dizü ogena,
kanpuan ase eta
ohian lo seria bezala.
Ühit düzia, jauna,
bestordüs pharkatü bekatia?
Etsirozü orai üsü
heltsen kasü hua?
Estit nik senhar beharik,
ohian lo egoiteko.
Nolako gizon bat
hobe lükezü küsoki esarteko.
Pierris
Jauna, ahal niena
bethi egin ükhen dit.
Hortan estit hunhartsen
Katixan arraproxürik.
Sük bezala jan baneza
kostilla eta ollaskoki,
eta edan Bordeleko
ardu hun hetarik,
enikezü antsia
Katixan sastifatsias,
baliz ere sordeiago
haren pretentsionia.
Bena, ükheiten dit
nik gordinik sopa,
eta desertatako
mihiki saltsa.
Apheza
Abis bat hunik
nahi düzüt eman, Katixa.
Etxekandere hunak
unxa haz dezala ollara.
Pierris, behar düzü Katixa
satisfatsera iseiatü,
eta haren haboro olhatsetik
hebentik aitsina begiratü.
Apheza
Zük, aldiz, Katixa,
unxa iakin sue senhara,
nahi badüzü izan dadin
nahi düzünian askara.
Katixa
Bai, Jauna.
Apheza
Aria esteielako,
bestato bat egin ezazü,
eta orai phartitseko
algar besarka ezazü.
Besarka.
Apheza
Katixa jinen zitsait
berien ekhartera,
eta gaür Pierris nula
konportatü din eraitera.
Katixa
Bai, Jauna.
Erretia. Jalk. Pierris, Katixa.
Katixa
Pierris, behar dizügü
besta bat plantatü,
Andres eta Madalen
baskaitara khümitatzen.
Behar düzü juan
Jean Pierra gana,
ehün libra phestatsen
ahal düzünaez galthatzen.
Oillo pari bat ere
saltseko balin badü,
eos etzotzü. Geo
phakatüren dizügü.
Pierris
Katixa, banuazü.
Hori eginen dit,
Jean Pierrak estizü deus
eni errefüsatsekorik.
Eretia.
Pierris
Jean Pierra Katixareki
ara akordatü gütüzü,
eta okasione hortan
besta bat egin nahi ginikezü.
Bena badizügü hartako
ehün liberaren beharra.
Phestatsen ahal badeitazüt
eginen düzü ere affera.
Ollo pari bat ere
Katixak exi,
eia plazer düzünez
othoi, enplegi.
Jean Pierra
Pierris, phestatsen diat
ehün liberakua,
bai eta ekharten
Katixan oillo paria.
Bena, estikala ahaz
phakatsera jitia,
nahi badük begiratü
geroko kredita.
Pierris
Jean Pierra, trankil
egoiten ahal zira,
onxa plazatürik dükezü
zue ehün liberakua.
Eretia. Katixa Pierris.
Andres-Madalen
Madalen
Biba, biba, Pierris eta Katixa,
eta biba zien kümitia!
Egün izanen dügü
egünto bat goxua.
Katixa
Tziauste antsina,
sar zite. Berhala
baskaria prest düt.
Guazan jatera.
Jan, edan, khanta,
dantsa, eretia biok.
Pierris eta Pierra.
J. Pierra
Pierris, elheto bat
behar nia erran.
Phestatü sos haen
orai behara banian.
Pierris
Zer diok, Jean Pierra?
Uste düka sosa prest düdala?
Ahalke izan behar hüke
galthatsera jitea.
J. Pierra
Pierris, espanü ükhen
sos haren beharünia,
enündia jinen
hire inportünatsea.
Bena, debruilla adi,
eta phaka eni sora,
bestelan eslükek
enñheri jaun jüjia.
Pierris
Hire ehün liberakua
estük es galdüren,
sakola xilo ükhenagatik
ni nitzaik bermatsen.
Menazatsen naik deitsez
jüjiaren aitsinila.
Junen gütük, junen,
plazer dian bezala.
Emastia borokatü dütadala
nitzok plañitüren,
eta ehün libeakua saritzat
begiratsen düdala eranen.
Eretia.
Jüjia, Pieris eta Jean Pierra.
Jüjia
Pierris, zer galthatzen düzü
errozü Jeanpierrari,
akordatsen ahal bazinde eta
bestelan jüjiamentia emanen dit sati.
Pierris
Eskandal bates jauna
nahi nitzaizü plañhi,
zeren haren kausa oro
Jean Pierra düzü.
Katixe guriareki
kokü egiten nizü,
hori estit sofritüren
muza largaten espada.
Jüjia
Jean Pierra, zer diozü
aküsatione hortsas?
Kupable zia
holako egitehs?
Jean Pierra
Jaun jüjia, Pierrisek
inola dikadala,
haren emastiareki
arrolatsen nizala.
Pierris
Jaun jüjia, estit
hori ahal probatsen,
phensatsen ahal düzü
gordeska direla ajitsen.
Jüjia
Pierris, behar düzü juan
Katixan txerkhara.
Ene aitsiniala ekhar
bertan interrogatsera.
Pierris juan Katixan
txerka. Jüjia jurnala
irakur. Pierris eta Katixa.
Jüjia
Katixa, aküsatürik sia
Pierrisi infidel izates,
eta Jean Pierrareki
erelatione hartsez.
Behar deitazüt erran
hortan egia bera,
eia fondatürik denez
aküsatione hua.
Katixa
Jauna, Pierris düzü
gezürti handi bat.
Enüzü sekülan eta segür
hunki Jean Pierrek.
Bena hala baliz ere
enirozü eran egia,
zeren desuhure benio
emaste leñhüria.
Orhit zite, jauna, emastik
badüla berthütia,
kestione horez mintso
begiratsen diela segretia.
Pierris
A, karuña müla,
bugresa debria,
ehüna eraiten ahal
gaiza hala zela?
Mintzatü bahiz ni bezala
irabastin giniña ehün libea,
bena pharkatüren tün hori
juatsen diñat, ene fedia.
Jüjia
Pierris, estüzünas gañen
proba hoberik,
eretia zite hebentik,
espazia nahi izan kondenatürik.
Eretia.
Pierris eta Katixa.
Pierris
Ale, kanalla figüra,
orai behar dün phakatü,
Jean Pierra düñalakos
jüjian salhatü.
Eman sarta bat
Katixa
Urde txarra, hi,
phakatüren deistak
lüzerik eginen deitsa,
segürtatsen hait adarrak,
Pierrisek jo.
Jalki jendarmak.
Pandore
Au nom de la loi,
Pierris arrasta cité,
devant le juge,
vous serez cité.
Pierris
Jauna, Katixak
nizü menazatsen
adarak deistadala
lüzerik eginen.
Ta ra ta ta,
ez guri egin ereflexionerik.
Jüjian aitsinian
emanen tüzü esplikationik.
Egin berhala. Eretia.
Pierris, Katixa, Jüjia.
Jüjia
Pierris eta Katixa,
üsüto heben zide.
Bethi zien hebe ikhustez
debeiazirik naizie.
Pierris
Jaun jüjia, espalis
mündian jente okherik,
elükezü ordian
es jüje beharik.
Gü bezalako jentek
zütü oro hasten,
gue astokeriez
beitzirade prebalitsen.
Jüjia
Pierris, etzitiala
jüstizias futi hola.
Sigürtatzen zütüt
besarkatüren zütü bihotzeti.
Madalen
Sohirütik izan behar din,
segür izan adi.
Emaste behara badin
harek ere deja düla aspaldi.
(Bena aigü gurekila,
gü gütün bermi jarten,
errezibitüren haiala
phunpa handirekin.)
Gü gütün berme jarten,
errezibitüren haila,
hartürik, ai, segür nün.
Aigü gurekila.
Katixa
Guazen, aren
Jintian pharti berhala.
Nahi nüke atentiboki
igaran hareki gaia.
Eretia.
Andres, Madalen.
Katixa et Pierris.
Madalen
Pierris, huna gütük,
ekharten deagü emastia.
Phentsatsen diat gaür
ohiltüren düziela logalia.
Errezibizak unxa,
eta egin hie egin bidia.
Vakantsa hortarik landa,
segür nük badüziela behara.
Pierris
A, Katixa maitia,
ene bihotseko lilia!
Tzauri bertan
ene besarkatzera.
Katixa
Oh, Pierris, Pierris,
gaür deus ere badakizia?
Inposible zitazüt
hola habo egoitia.
Pierris
Nik ere, Katixa,
nüzü zü bezala, bezala.
Inpazient nüzü
nahis igaran mement bat zurekila.
Madalen
Horik oro gaiza ederrak,
espagiña gü egari.
Ekharzü edatera,
eretia gitian ahal bezain sari.
Gero probatüren düzü
alkhari zien amodiua.
Andresek eta nik ere
eginen dügü etxea ondun bergisa.
Eman edatia,
artekitaik Pierrisek eta Katixak
alkhar besarka, pot eman.
Andres
Alo, orai, Madalen,
behar diñagü erretiatü,
ezi Pierris eta Katixa
inpazient ditiñagü.
Pierris, bagutzak orai.
Liberti zite unxa,
bihar jinen nük
barikotan txerkara.
Eretia. J. Andres. Pete.
Andres
Pete, behar diat
gaur Pierrisen etxea,
barrikot bat
arduen txerkara.
Hitz eman sitadan
Katixa banon ekharten,
barrikot bat ardu
seitadala emanen.
Phezü beitate
nihauk biskarrin ekhartseko,
plazer düka jin
eni lagüntzeko?
Pete
Gogo hunes, Andres,
nik hait lagüntüren.
Intartan okasione hartan
txorta bat diat edanen.
Andres
Pierrisen etxia
guazan, aren, Pete.
Horek ikhusi gabe,
hik behar dükek gorde.
Ni sarthüren nük
eta barikota hartüren,
eta gero biak gütük
alagerarik erretiatüen.
Pete gorda, jalki Pierris.
Andres
Gai hun, Pierris.
Huna nük barikotan txerka,
eta barda gaia nula izan düzün
berien jakitera.
Pierris
Andres, bardako gaia
ezinago goxo sia,
bena hor beita Katixa
harek emanen deik bere inpresionia.
Elhestatüren zide
eta nik barikota betheren,
eta gero diagü
hiruek algareki dringatüen.
Katixa
Heben zia, Andres,
jin zia aren arduaen txerkha?
Unxa merexitü düzie,
egiaski, ene fedia.
Barda izan dit
gai bat hun ezinago,
Pierris estüzü izan sekülan
orai beno amorosago.
Ni, aldiz, ene fedia,
enündüzün entrabalian.
Orai bezain amorosa
enüzü izan sekülan.
Bakanza lüze hortarik landan,
estakizü zunbat den esker.
Libertitü gütüzü unxa,
eskerak emaiteko tizügü zier.
Eretia. Jalki bi jendarma.
Piti
Oh, hun Pete,
deskanpatü behar diagü.
Sankuak biskarin ezar eta
laster egin behar diagü.
Bestelan beldür nük
gaxki juan dadin afera,
jaunto horik egin dezen
arautserik hautsi gabe muleta.
Pete eskapa.
Jalki Andres barikota biskarin
Andresek hüstü egin eta m.
Nun his, Pete?
Guazan orai, berhala.
Eretia gitian bertan
orai gue etxea.
Jendarma
Halte la, arasta adi,
au nom de la loi,
Pete, il est escapatu
salhuxko, par ma foi.
Jendarma batek elki barikota
eta pharti hua biskarin.
Bestiak izena galtha.
Jendarma
Kontrebanda egites
aküsatürik sira.
Behar deitazüt eman
mementian zue izena.
Lanpe eletrika Andresek etxek.
Jendarmak eskiba.
Andres
Jauna, deitsen nüzü
Andres Ardunoi,
bena othoitsen zütüt
pharka dizadazüe delit xipi hoi.
Jendarma
Esteizüt pharkatsen ahal
legian arabera,
jaraiki zite eni
juan gitian jendarmeiala.
Andres jendarman ondotik.
Jendarma
Andres Ardunoi,
jendarmeia hürün beita
autorisatsen zütüt
zihauren etxeat sartsera.
Pharkatsen dereizüt
oraiko aldian,
bena jinkuak begira zitiala
hatsaman sitsadan beris kontrebandan.
Andres eretia lasterka artetan
gibel so egiten.
Jendarma
Uf, esta sariegi
izan nadin hortaz deskargürik.
Permis da, othian, Jinkuak
ezar dezan mündian holako estorik.
Eretia.
Jalki jendarmak eta gasteria.
Toto triatian eta edan barikotitik.
Khanta, dantsa.
Jalki Pierris, Katixa, Andres, Madalen.
Andres
Pierris, entsün diat
berrito bat ejera.
Hirian egiten deitsü,
egün asto lasterak.
Katixa
Asto lasterak zer dien
estakiñat nik ja,
bena hen uhuretan
eginen diñagü gük ere besta.
Edan, khanta.
Eman buhame dantsa.
Bertsio honen iturria: Patri Urkizu, Zuberoako irri-teatroa. 1998.
|
|