www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Herri literatura - astolasterrak

 

aurrekoa hurrengoa

BUBANE ETA XILLOBERDE

 

(XVIII. m. Campan-Latsague bilduma.

Baionako Euskal Erakustegiko Liburutegia, MS 10.)

 

                Bubane jalkhi eta minza.

 

Jente hunak ni niz

laborari triste bat

ene etxen ezpeitüt

pheretxürik hanbat.

 

Badü zunbait urthe

ezkuntü izan ninzala

unxa izateko lekhin

hanitz malerus da ene izatia.

 

Emazte bat ere heltü zait

Oh pandarda handia

harek nai ekarten

hanitz jnkietatia.

 

Gizon gaztiak harek

ni beno maitiagotü

haiek egiten beteie

nik beno haboro zerbütxü.

 

Eta hori nulaz

nik ahal düt erraiten

nik behar errekeitiak

haiek beitütie ükheiten.

 

Nik trabailla etxia

eta gozua (?) thira

ordian da ordian azkatzen

zilimindrin mons Pira.

 

Harek nai harek ni

osoki eihartzen

eta bethiere ari

besteren haur hazten.

 

Soizie zonbat adar

sorthürik düdan bürian

pardie espetakit hoier

zer egin behar deredan.

 

Sendo erazi ahal banitza

jhurk jkhusi gabe

amenx berrien sortzeko

unxa sendo balite.

 

Bürüa oro betherik

sarri deitazie jkhusiren

zeren eta ari beitirade

egün oroz sortzen.

 

                Paseia.

                Jalki Xillo Berde

                eta bürüs eta minza.

 

Gizona zer phenxatzen düzü

ala büria nahasi zaizü

zure plinta horiez

estonatzen naizü.

 

Ziauri bertan etxerat

barazkaria prestik düzü

mithila ere ingoiti

gosetürik dizügü.

 

        Bubane m.

 

Pardie eztün ez hura

ni bezala barurik

bena bai segürki

tranxa eta arraulziak janik

 

Eta haiekila gero

arrustabat ederrik

 

        Xillo Berde minza

 

Ziauri bertan etxerat

egon zite jxilik.

 

                Retira biak. kapet mithila pott

                eta Xillo Berde jalkhi eta Minika ere.

                Hirurak jar.

 

        Kapet minza

 

Zunbat haur da etxe huntan

behar deitazie deskubritü,

haur saldo hünek

ükhen nai estonatü.

 

        Minika minza

 

Badiagü, bai, heben

hirur veritable segürra,

bena laurgarrenaz

izanen dük malürra

 

                (enirok eskua alxa.)

 

Laurgarren hori enia bada ere,

eztiat hartüren besula,

zeren eta hori

enia ezpeita.

 

                (Bena horrez eztiat

                arrankürarik batere.)

 

        Xillo Berde

 

Gitian barazkal orai,

oro algarreki,

gero elhestatüren gira

güziak algarreki.

 

                Xillo Berde retira.

 

        Kapet minza

 

Ale, bugre pergüta,

Zer arrazunamentia!

Eztükik, ez, horik

gizonen egitatia.

 

                Jo xüfletez. Batailla

                bi mithilak. Minika eman

                bi ziflet eta unxa pella

                eta bi aldetalat.

                Sataneria jalkhi. Satan jar

                eta minza Satan.

 

Jaunak behar dügü orai

zerbait majia phenxatü,

eia popülü ezdeuz haur

nula behar dügün trunpatü.

 

Bulgifer, erran ezadak hik

orai avisbat solidorik,

Jupiterrek ere gero

beria emanen dik.

 

        Bulgifer m.

 

Jauna, popülü (satanen) trunpatzia

eztüzü gaitz izanen,

zeren ezpiritiak nik

beteitzit nahasiren.

 

Nik nahaseraziren zitit

senhar emaztiak

eta ifernian ezariren

ederki plazatiak.

 

Lehenik ezariren dirot

emaztiari bürian

adarren egitia dela

meritü handibat lürrian

 

Gizona irus datiala

adarren ükheitiaz,

eztükiala behar düdarik

zelialat juaitiaz.

 

Gizonari erranen dirot

erho dezan emaztia,

gisa hartan güziak

gure izanen dira.

 

Jupiterrek ere orai

eman beza phenxamentia,

gero jakinen dizügü

zuin dükezün hartia.

 

        Satan m.

 

Eia Jupiter, arren,

zer den hire avisa

Nik jügatüren diat

zuin datian hobena.

 

        Jupiter min.

 

Jauna, ene sendimentia düzü

Bulgiferreki jüntatü

eta zük behar gütüzü

gü biak manhatü.

 

Net aisa dizügü

gük eginen lan hori,

zeren hanitz mündü beita

adar egiten ari.

 

Nik bazakit emaztebat

hartan kurrunpitürik beita,

senharra hilik eta

libertitzen beita mithilarekila.

 

        Satan

 

Hura behar dügü, hura

gük unxa karesatü,

eternitate orotako

emanen derogü ostatü.

 

Bulgifer, hik behar dük

ipurdirat juan

eta hire majia ederrak

unxa enplegatü han.

 

Hi, aldiz, Jupiter,

jarraiki adi emazte hari,

hura behar diagü gure

ez ezkapatzera ützi.

 

        Bulgifer

 

Jauna, ni juaitekoz iphurdirat

Jupiter behar dit eneki.

Enüzü batere phartitüren,

nun enizan Jupiterreki.

 

Nahibada koraje düdan

lagüna deizüt galthatzen

eta ezpadeitadazü emaiten

batere enüzü phartitzen.

 

                Satan jaiki eta minza khexü.

 

Koraje diala erraiteko

hori marka txarra zitak,

ene odren egiteko

horik eztütük feitak.

 

Eza hi juanen

nahi bahiz eta ez,

thoza present hoiek

eta pharti fitez.

 

                Eman bi ziflet Satanek. Jupiter

                artian sar eta minza Satani.

 

Satan egoiten ahal zira

zaflatü gabe mithilik,

nahi ezpazira baratü

zaragoillak khakaz betherik.

 

        Satan

 

Ale, bandit paria,

eni konpari zitie.

Jupiter, hi ezarten ait

zaragoilen xehazale.

 

                Batailla belharika mithilak.

 

        Bulgifer minza.

 

Satan, othoi, pharka

gure muldegaizkeria,

obeditüren zütügü

hebenti eta aitzina.

 

Ezta kestione jaunak

orai belharikatzia,

bertan egin itzazie

nik eman maniak.

 

        Bulgifer

 

Ez, ez, futre, ezküzüzü igorriren

 

        Jupiter

 

Lehenago zihauri deizügü

tripa xarra ürratüren

 

        Satan

 

Eia, ürra ezadazie,

ale, pergüt paria,

orai xesteren düzie

ene besuaren airia.

 

                Batailla. Bulgifer eskapa.

                Satan haren undoti. Jupiter

                Satanen undoti egin bi

                üngürü barneti eta bara.

                Bulgifer har Satan artian.

                Batailla eta mithilak ezkapa

                Retira.

                Minika paseia. Jalki Harbürü

                eta Gaspar. Sar biak.

 

        Minika min.

 

Jinkuak egün hun deiziela,

ene adiskide maitiak,

othoi, eman etzadatzie

zien sokhorriak.

 

Bai zuri ere, Minika,

eta, nulaxe zira?

Zure heben ikhustez

estonatürik gira.

 

        Gaspar m.

 

Zer düzü Minika?

Nurk holakatü zütü?

Arauz nurbaiteki

izan zira bataillatü.

 

        Minika minza

 

Bai, Kapeteki ükhen dit

zerbait dispüta,

eta phorrokatürik ezari nüzü

ageri düdan bezala.

 

Othoi, behar naizie

etxe hartara lagüntü.

Kapet jauna, nahi nüke

zien aitzinian minzatü.

 

Eia zer arrazu dian

koki harek ene zaflatzeko,

eta gisa huntan ene

phorrokatürik ezarteko.

 

        Har bürü m.

 

Gaspar behar dizügü

miserable hori lagüntü,

zer arrapostü emanen dian

jakinen beitügü.

 

        Gaspar m.

 

Bai, bai, hotx,

ahal bezain bertan,

kolpü horiek gero

hersi behar die mementian.

 

                Paseia hirurak.

                Jalkhi Kapet, Xillo Berde.

                Jar biak.

 

        Harbü. minza.

 

Egün hun suhetatzen deiziegü,

mithil bürüzagisak,

orai huna jiten gira

ikhusirik hunen plagak.

 

        Xiloberde m.

 

Bai zier ere, jaunak,

eta, zer plazer düzie?

Zien heben ikhustez

estonatürik girade.

 

        Gaspar m.

 

Anderia, jaun hunek

gü behartü gitizü,

huna jiteko phena,

othoi, nahi genon hartü.

 

Horren estatia ikhusirik

deliberatü dizügü

zieki behar güniala

bi hitzez elhestatü.

 

        Har bürü m.

 

Orai, minza adi,

Kapet miserablia,

eia nurk egin dera

hire bürüko zauria.

 

        Minika m.

 

Jaunak, kolpatü nai

hortxeko gizon horrek borthizki,

nun plagak oro

ageri beitira klarki.

 

        Kapet m.

 

Gizona, zer minzo zira?

Etzütüt solamente ikhusi.

 

        Minika m.

 

Eta zük, etxeko anderia,

enaizia heben ikhusi?

 

        Xilloberde

 

Bai, ikhusi zütüt

nik zü segürki heben,

bena ützi züntiedan

biak sükhalten barnen.

 

Eta nihaur jalkhi

mementian kanporat,

hala beinütian nik

ene besuñak.

 

        Minika m.

 

Ikhusten düzieia, jaunak,

eia etzirenez akord.

Banuazü jaun jüjiagana

Eta egitra raport.

 

Erremestiatzen zütiet

zien bidajiaren feitaz.

Ohart etxekazie bethi

nik erran hitzaz.

 

                Retira jakiliak. bestiak paseia.

                Jalkhi grefiera eta jüjia, eta jar.

 

Egün hun suhetatzen deiziet,

jaun jüjia konpaiñareki,

ziegana jiten nüzü

kolpatürik borthizki.

 

Phorrokatürik ezari nizü

egün hoietan gizonbatek

eta hura deitzen dizie

herri orotan Kapet.

 

Jaun jüjia, behar deitazü

ene pleinta rezebitü.

Ahal badüt jaun hura

nahi nikezü pünitü.

 

        Jüjia minza

 

Ikhusazü plaga

har dezadan mesüra,

eta gero ezar dezan

erreglan prozedüra.

 

                (So egin)

 

Il i a zink ku de baton,

trois puze de longür,

üne puze de largür,

et ün puze de profondür.

 

        Grefiera m.

 

Il a bien asez

pur metre en prison.

Il faut envoier les jendarmes

pur perte ze fripu.

 

                Brigadiera jalkhi.

 

        Jüjia m.

 

Jauna, arrasta ezazü

Kapet, fripon hura,

eta ereman beharla

gazteliaren zolala.

 

                Brigadiera minza.

 

Cest asse, monsieur,

nous irons promtement.

Il faut fare puny

ce miracle tourmant.

 

Unxala behar ginikezü

un mandat d_arrettez,

amenx arrastatzera

jin eztakigün ihur ere.

 

        Jüjia m.

 

Orizü, brigadiera,

arrastatzeko mandata.

Unxa abisa zitie,

amenx eztadin ezkapa.

 

                Retira jüstizia erditi.

                Bestia esküineti.

                Jalkhi Harbürü, küre et Bubane,

                eta jar hirurak. Xilloberde m.

 

Ale, gormant xarra,

hola behar iana jarri

hire tripa beltxa

eztük ez egarri.

 

        Harbürü minza

 

Emaztia, ezar ezazü

gizon hori oherat.

 

        Emaztia m.

 

Gizon hori oherat?

Lehenago establialat.

 

                Harbürü retira.

                Kapet jalki eta minza.

 

Nik eramanen dit, bai,

gizon hori oherat

edo eta bestela

barrükü zokhualat.

 

                Har bilhuetarik eta ereman

                barrükürat eta han untsa mata.

                Xilloberde minza.

 

Jaja, Kapet, jai

orai badizü aski,

ützi behar dizü hor

lo dadin aisaki.

 

Orai, hotx, emazü oherat

zü eta ni algarreki,

ezpeitü horren axolik

libertitzera ederki. Retira.

 

                Sataneria jalkhi.

 

        Satan m.

 

Amiratürik nago hanitz,

ene popülü maitia,

eman diezaziela orori

üzküti adar bedera.

 

Kargü uhurezko hau

ükhen düt akisitü,

ezpeitüt denbora

net gaizki enplegatü.

 

        Bulgifer m.

 

Bena jaun andere hoiek

ezinago eder dira,

uste beitie arauz

prinze zonbait direla.

 

Bena ene büria

bada hoiek bezanbat,

ezpeiniz ahalkez

egonen hanbat.

 

        Jupiter m.

 

Jente hunak, behar düzie ikhusi

orai istoria ederbat,

üzker batez jauzeraziten

enperadoriari begibat.

 

Ala, neskatila elgerrak,

erri deiküzie egiten.

Ez ahal düzie guretako

gaur bortharik zabaltüren?

 

Egün egin düzie segürki

hunat jiteko egin ahala,

ustez ükhenen zünien

heben mila arrakasta.

 

        Satan

 

Igaran zortziko zikhinak

aigardentez tüzie xahatü,

bai etare hunat jiteko

egün oroz fardatü.

 

        Bulgifer m.

 

Ni ere fardatü niz

bena ziek beno merkiago,

ezpeitüt ene büria etxekiten

ziek beno gütiago.

 

        Satan

 

Soizie hanxeko hari,

nula daguen begiak ürratürik,

ene bereki eremaiteko

hortz haginak iskinatürik.

 

        Jupiter m.

 

Ni ja enai eremanen

bere begi gorrieki,

bat beitüt maithatürik

hogei mila liberareki. Retira oro.

 

                Jalkhi Xilloberde

                eta Bubane eta biak jar.

 

        Bubane m.

 

Aseia emaztia nahi nüzü

phartitü zureganik,

eman itzatazü ene phildak

juan nadin hebenti.

 

Gisa huntan bizitzia

inposible zitadazü,

ene arropak bertan

eman itzatazü.

 

        Xilloberde m.

 

Ezteitzat ez emanen

nik hiri arroparik,

hebe behar tük higatü

desplazer dialarik.

 

Uste beitük ezi

ükhenen tiala arropak.

Abilua, fera futre,

nahi izan lekialat!

 

                Emazti retira, paseia.

                Bestia jalkhi. Sataneria.

 

        Satan minza.

 

Zer phenxatzen dük, Bubane,

eztezala etxia kita?

Lehenago emaztiari

ürra izok tripa.

 

Bethi desuhoratzen ai

eta adarrez kargatzen,

eta hihau, aldiz,

miseriaz hazten.

 

        Bulgifer m.

 

Eman ezok aren bi üngürü

hire bihotzari,

eta hobekixiago vanga

hire emaztiari.

 

        Jupiter m.

 

Galerazten dira gero

harek hire uhuria,

merexi dik, merexi,

unxa zaflatzia.

 

        Satan m.

 

Eztüka sendimentürik hartzen

oraiko gure erranez?

Etxerat ützül eta erho ezak

emaztia sabre batez.

 

                Retira gizona.

 

        Satan minza.

 

Sinhetz balinbaleza

gizon harek gure errana,

ezar giniro mementian

iferniaren zolala.

 

        Bulgifer m.

 

Gizon harek orai

emaztia erho baleza,

harentako lizateke

ifernüko leze beltxa.

 

        Jupiter m.

 

Gisa hartan biak

gure lirateke,

iferniaren zolan

ehortz beikinzake.

 

                Retira. Jalkhi Kapet eta Xilloberde.

 

        Xilloberde m.

 

Kapet, behar düzü

labeko süia phiztü.

Ahal bezain bertan

behar likezü berotü.

 

                Kapetek süia egin. Xilloberde

                juan labiren ikhustera.

 

        Kapet minza.

 

Ah, ene bürüzagisa maitia!

Amurioz etzakit zer egin,

behar dizügü jokhatü

partidabat heben berin.

 

                Mithila lot emaztiari eta aplika

                jokiari. Satanak jalkhi eta

 

        Satan m.

 

Hola, hola, Xilloberde,

hola behar din ari.

okasione orotzaz

bethi profeita adi.

 

        Bulgifer

 

Hik ere bai, Kapet,

egin izok ahala oro,

merkhatian arthua

hogeira sos jar artio.

 

        Jupiter m.

 

Hun degiziela orai

zien lana eginik,

Kapet tontua ükhenen dük

unxa merexitürik.

 

                Retira oro nurk bere gainti.

                Jalkhi Bubane eta minza paseiüz.

 

Jente hunak, jiten niz

egia baten zier erraitera,

emaztiareki eztüdala ükhen

pharterik aspaldi diala.

 

Hamar hillabete badü

enizala emaztiareki frekantatü

eta emaztia edireiten da

bost hillabetetako oküpatü.

 

Hura da emaztia

nik pharterik gabe

haurrak egiten dütü,

senharra ützirik bestalde.

 

Ihuiz ere ene emaztia beitzen

haur minetara,

jun ninzan berhala

emaginagana.

 

Othoitü nian ordian

emazte hura nik,

jin plazer zeitan etxera

memento hartan beretik.

 

Etxerat ützüli ninzan

emaginareki,

emaztia ediren nian

haurra sorthürik mithilareki.

 

                Retira. Jalki Paket eta Zilloberde

                haurraren ükheitera. Egin faizua.

 

        Xilloberde minza.

 

Aiei, aiei, othoi

lagünt nezazü Paket

 

        Paket m.

 

Orai etzirade, ez

egitian bezain laket.

 

Orai libre zirade,

jinkua dela laidatü,

zure sabelak behar dizü

ene zintüraz trozatü. (Troza.)

 

Xilloberde, lot zite

orai eni lephoti,

bürüzagia jin gabe

khen gitian hebenti.

 

                (Har emaztia besuetan eta

                minza.)

 

Hotx, emazü oherat

eta har koraje,

salda ekharriren deizüt

oren erdibat gabe.

 

                Ereman oherat...

                Emagina eta Bubane jin

                haurragana eta minza.

 

Soizü, soizü, Bubane,

haurra nun den sorthürik

eta oihalto batez

ederki trozatürik.

 

Seiñerren haura dizüt

etxe huntan eraikiten,

Xilloberderen obretarik

oro dira jalkhiten.

 

                Vubane minza Xapelari lothürik.

 

Pardie, pardie, eztüzü

haboro eraikiren

edo eta eztütüzü

ene izenian izanen.

 

                Retira haurrak oro.

                Jalkhi Kapet Xilloberde eta

                Bubane mahañila eta partaga

                Tripota. Xilloberdek eman phüntati

                buxibat eta minza Xilloberde.

 

Orizü, Bubane,

buxi hori zük,

beste arrastako haur

janen dizügü gük.

 

        Bubane m.

 

A, zer emaztia zü

senharrarentako!

Senharra beno

mithila beitüzü maitiago.

 

Eztakit zerk nadükan

hauxe gabe müthürra,

ziren bezalako emazte gaisto

ahalkerik bater eztüzüna.

 

Mündü oroz zirade

hanitz blamatürik,

zure mithil elgerrareki

uhuria oro galdürik.

 

        Xillo berde minza.

 

Uhuriaren galtzeko

eztit egiten ogenik.

Zer egiten düdan

nihaurek bazakit.

 

Utzi nezazü ixilik,

zük zure aldeti.

Gü phürü minzo zira

beste ororen aitzineti.

 

Etzitadazü hanbat propi

zure hola minzatzia,

ziren bezalako, ez deus,

miserable, galdia.

 

        Bubane m.

 

Hik nain miserabletü,

apho ahalke gabia,

ago, ago, egürion,

emanen deiñat phakia.

 

                Inkara joiera, emaztia

                ezkapa, mithila artian sar.

 

        Paket m.

 

Emekito, nausia,

ez emaztia hunki.

 

        Bubane m.

 

Hire profeitütan hi ere

khen akit aitzineti.

 

                Retira oro. Sataneria jalkhi.

 

        Satan m.

 

Soik. soik, Bulgifer,

Zonbat neska eder!

Arraxen hurak gure

nahi batügü ber.

 

        Bulgifer m.

 

Soizü zük ere, Satan,

nula daudian admiratürik,

bere ophilak besapetan

tranxaz eta arraulzez betherik.

 

Hurak gureki jateko

ekharten tizie bereki,

bere amer atzamanik

beste hanitz gaizareki.

 

        Jupiter m.

 

Bulgifer, arrazu dük

eztie beste lanik egin

arraulze biltzia baizi

igaran hillabetin.

 

        Bulgifer

 

Haien amak khexürik

bere arraulziak galdürik,

etxiak oro ezari tie

hanitz desolatürik.

 

        Satan

 

Posible deia othian

horik oro hala diren,

neskatila miserable haiek

hain zenzü xipiak dütien?

 

        Bulgifer

 

Bai, bai, Satan,

horik oro hala dütüzü,

soizü hanxe berian bat,

guri kheñüz ari düzü.

 

Beste elibat ere hanxe

bere xalanten besapetan,

haiek eginen dizie

etxerakuan hanitz lan.

 

        Jupiter

 

Aribite nahi badira

zunbat nahi trabaila,

agian ezariren die

arthua hirurna libera.

 

        Satan

 

Beude, beude egitera

nahi diena oro tratü,

gük emanen deregü gero

sekülakoz ostatü.

 

        Bulgifer

 

Atzo hotz egün bero,

(hik bethi bilzen dün)

mahax hanitz goititzeko,

eta nik ez ikhusten

batere haboro.

 

Hihaurek jaten dün mahaxak

plazer tügün ororeki,

eta beste hanitz gaiza,

eta ez emaiten pharterik

hire senharrak.

 

                Satanak jalkhi.

 

        Satan minza.

 

Atzo hotz egün bero

jente gaztia bethi erho,

gure ikhustera jin zahar horik

ez gü beno zühürrago.

 

Horra, horra, jente hunak,

je vous dis la verité,

apres tout cela.

paseiura zuazte.

 

                Retira. Jalkhi Minika eta paseia.

                Berberri ere jalkhi kaiderala.

 

        Minika minza.

 

Berberri, nahi züntüket

othoitü gaiza batez,

eztitzazün haur hurak trata

regrus izatez.

 

Nula zük beitüzü han

prebilejio handirik,

trata itzazü eztiki

ene amurekati.

 

Izaten ahal baniz behin ere

zure eretzian kapable,

egin ahala eginen deizüt

zuri bethiere.

 

        Berberri minza

 

Aski düzü Minika,

ohartüren nüzü,

eztütüzü ez haur hurak izanen

nitzaz gaizki tratatü.

 

                Retira nurk bere gainti.

                Jalkhi Kapet eta Xilloberde eta

 

        minza Xilloberde.

 

Kapet, behar düzü juan üxiara

present konsiderable bateki,

eia espusatzen ahal gütienez´

konsülta zite hareki.

 

Sei hilabeteren bürian

ahal gitakianez espusa,

othoi, eran dizagün

hortan gaiñen egia.

 

Har ezazü zureki

axuribat ederrik,

ollo parebat, lakhabat inzaur,

beste lakhabat hürreki.

 

Laur buteilla ardu,

hoben hobeneti,

horik eman itzok,

nik kexi gurainzi.

 

                Emaztia retira, jalkhi maira eta jar.

                Bestia juan presentiki gabe

                mairagana eta minza.

 

Egun hun, jaun maira,

jinkuak eman dizagüla,

zuregana jiten nüzü

avis baten galthatzen.

 

Eia errejistratzen ahal gütüzünez

Xilloberde eta ni,

senharra hila zaiola eztizü

sei hillabete baizi.

 

        Maira minza.

 

Ez ene gizona, ez,

ezin zütiet egiten,

hamar hilabete betherik

nun eztüdan ikhusten.

 

        Mithila m.

 

Adio, arren, jauna,

zure zerbütxari

eta desiratzen

bake eta osagarri.

 

                Mithila paseia. Bestia retira.

                Jalkhi Xilloberde.

 

        Mithila m.

 

Xilloberde eran ditadazü

maira harek eni,

inposible dela egitia

segürki lan hori.

 

Hamar hilabete künplitü unduan

juaiten ahal girela,

errejistre hori ordian

aisa eginen dügüla.

 

        Xilloberde m.

 

Hori dük mithila, arren,

behar diagü pazenziatü,

gitian retira behar diagü

gaur unxa aihaltü.

 

                Retira biak. Jalkhi phasturaleti.

                Mithila eta bürüzagisa jalkhi

                eta minza Xilloberde.

 

Kapet, har itzak present hura,

behar diagü abiatü,

hamar hilabetiak

künplimentürik beitütügü.

 

                Har presentak eta juan. Biak

                paseia. Jalkhi Maira.

 

        Xilloberde minza.

 

Egün hun, jaun maira

orai heben gütüzü,

errejistratü zük

plazer bagütüzü.

 

Present hoiek har itzazü,

ez ützi gütiz,

eta othoitzen zütüt

ahalaz unxa ajitziz.

 

        Maira minza.

 

Hor tüzieia püblikazioniak

deserbantak emanik,

ekhartzie hunat

kuxatzeko rejistrin.

 

        Xilloberde m.

 

Aiei, jaun maira,

ezkenüküzün behar güntiala,

ezkütüzü ez ohartü

segürki gü hartara.

 

        Maira m.

 

Ene jente maitiak, zuazte

kridak eman erazi itzazie,

present hoiek heben

üzten ahal tüzie.

 

        Mithila m.

 

Jaun maira, pharka izagüzü

othoi, berriz artio,

gai hun eta osagarri,

eta izan zite sendo

 

                Retira nurk bere gainti.

 

Bertsio honen iturria: Patri Urkizu, Zuberoako irri-teatroa. 1998.

 

aurrekoa hurrengoa