|
PIERROT ETA XARROT
(Bordeleko Herri Liburutegia, MS 1695, 22.
I. Mozosen transkripzioa, Ihauteria Euskal Literaturan,
Eusko Ikaskuntza. Donostia, 1986)
(...)
(Pierrot jelgi sonez)
Pierrot
Ah Phantzart! Hire irusa
eta hire lagünena!
Eztük segürki berdin
ororen sortzeko orena.
Hi bezala ezkuntzeko
balin banitz ni ere,
imita ahal hindirot
zenbeit aldiz bedere.
Ezkuntzeko nintzanian
beste gisaz nündian.
Ihuren arrenkhürarik ez
eta zenbeit sos sakolan.
Halere üdüri zitada
enintzala untsa orano,
bena egün hala banintz
enirok desira haboro.
Orai badiat familia
eta ükheiteko bidia,
etxian nihaur, laur gerren
eta emaztia izorra lodia.
Ezpeitü auherretan
hanitx denbora galdü,
eta mirakuillü date
lehenagokua ezpadü.
Bena deüs balio badü
ene atentzioniak,
harek uste beno hobeki
eginen tik khuntiak.
Ezpalin bada enia
ezterot pharkatüren.
Segürki kartier hontan
eniz hanitx zahartüren.
Ah ezkuntiak abis hunik
ziek düzie emaiten,
bena ezkuntzeko denak
maleruski ez sinhesten.
Ezkuntzeko denari
üdüri zaio bethi,
emazte bateki beizi
eztitekela bizi.
Ordian direla hasten
gizunaren plazerak,
bai preseski salduetan
haren ürkha bülhürrak.
Adio jenthe hunak
sobera erran niroke,
eta eztit prefeitürik
beizik konfüsione.
(erretira sonez)
(Phantzart jelgi lagüneki)
(...)
(Pierrot juan ohialat)
(Xarrot jelgi eta paseia)
Xarrot
Jenthe hunak ala beiniz
estatü tristian!
Eta kontsolazale hunik
ez aldiz etxian!
Arauez nihaurek ere
ene ogenak badütüt,
bena enizate untsa
güstü huntan behar badüt.
Ezta aise bunet batez
bi bürüren kukutzia,
hori da gure etxeko
konparantza güzia.
(juan ohialat sonez)
Xarrot
Aiei, aiei Pierrot!
Hanitx gaisto dit trenpia!
Inposiblezki gaur
sorthü behar dit hümia!
Othoi, jeiki zite
eta sü haundi bat egin,
hartan berotzera
ni ere jeiki nadin.
Pierrot
Zük eztüzü orano
betherik tenoria,
edo bestela haurra
eztükezü enia.
Gure lanian hastiak
bazakit zenbat dien,
bai eta haurrak jiteko
zenbat denbora behar dien.
Xarrot
Zer erraiten düzün
aments badakizia?
Ene eretzian arren
phentsamenthü hori düzia?
Eztit ez nik hartü seküla
zureki beizik pharterik.
Ene haurrak eztizü
zü beizik beste aitarik.
Pierrot
Arren egon zite
ohi bezala ohian
Nik badakit tenoria
noiztsü jin datian.
(Apakha)
Gizuna, zer mintzo zirade?
ützazü jeikitzera.
Eztüzü beste baten berdin
oraiko horren afera.
Tenorian edo gabe
sarthiak behar dü elkhi.
Aments libro ützezazü
nahi bada jeiki.
Zuria den bezala
egiozü serkus,
norat nahi düzü orai
ükhen dezan errekurs?
(Xarrot jeiki eta erretira)
(Pierrot jeiki eta paseia)
(Basalise jelgi)
PIERROT, BASALISE
Basalise
Nun abila muthikua
orai tenore huntan?
Ala zerbeit berriago
badük aments etxian?
Ala aments emaztia
jarri da haur minetan?
Bestela ehintzan jinen
huna tenore huntan!
Pierrot
Bai arauz, bai gisala
intziré frango badizü,
bena segürki enegati
berak haziren dizü.
Denboraren konforme
haurra eztüzü enia,
eta hartakoz enüzü
batere obligatia.
Basalise
Haurra, zer phentsatzen dük?
Hala baliz ere hori,
eztezala holakorik
erran ihun irrigarri.
Desuhuratzen dük emaztia
bai eta hire büria,
bai eta hain aitzina
ekharten dien fruitia.
Hura bizitzen balin bada
eztikek uhurerik,
eta hik ere aldiz ez
erri beizik jenthetarik.
Emaztiaren desuhuriaz
hik eztükek plazerrik,
hartakotz arren hobe dük
egoitia ixilik.
Eta holakorik ezpada
ihun ere deskubritzen,
mündiaz berdin estimatü
ziradie izanen.
Aigü, hots emak eneki
eta ütz phentsamenthü hori.
Holakorik ez erran
desuhuragarri.
Pierrot
Bena ama haur hori
segür eztüzü enia!
Basilise
Eztela haurra hiria
eztezala har bürian!
Emaztek berdin sortzen tie
zazpi hilabethetan,
zerbeit estropü dela khausa
edo Jinkuaren nahiz.
Holakorik ez phentsa
gizuna balin bahiz!
(sonez biak erretira)
(Xarrot juan ohialat)
(Pierrot jelgi)
(...)
Pierrot
Ala beiniz othien
ni memento tristian!
Ezpeiniz segürki halere
hula üsatü gaztian.
Beste gisaz ene denbora
phasatü dit segürki,
ala lanian ala plazan
ala neskatileki.
Neskatilaz ere
enien miseriarik,
halere ez orai bezala
familiaren perilik.
Ahal banien ükhen,
ezin banien phasa,
bethi ere libro nintzan
patheleta tinka eta.
Orai aldiz nahi badüt
egin konplasentzia,
hain segür düt haur bat
nula lehen kolpia.
Zer behar düt nik egin?
Haur da ezin bestia!
Ükhürü egon behar düt edo
haurrez bethe etxia?
Gisa batila edo bestila
ezin falta penatzia,
ah ezteia haur arren
tristeki bizitzia?
(paseia sonez)
Orai determinatü düt,
hain hun düt pairatzia,
eziez familia ezin haziz
peko erreka joitia.
Behar dit apart egon
emaztiaren oheti,
eginen badüt ere
zenbeit aldi lo güti.
Jiten bazeit builta
ezin egonezko bat,
juanen nüzü ene adiskide
zahar haieterat.
Jenthiak suitaz behar dü
zenbeit aldiz ohartü,
nahi ezpada miseriarik
gaitzenian sarthü.
(jar Xarroten ohe khantian)
(sonez Xarrot mintza)
Xarrot
Zer phentsatzen düzü arren
gizun zentzü gabia?
Eztükia bientako
aski haundi ohia?
Ziauri hunat ohialat
kaidera hortarik
eztüzü ez zure
lekhia theütürik.
Pierrot
Enüzü ez arrenkhura
theiü ala garbi den,
bena halarik ere zureki
enüzü etzanen.
Xarrot
Zer sino düzü arren
bürian sarthürik,
ala dolütan zira
eneki ezkontürik?
Pierrot
Ezpeitüt sarthü nahi
bet betan familian
hartakotz nahi dit lo egin
kaideraren gañian.
Ber denboran eztizügü
debatik ükhenen,
ez eta ere ihuren
kapa estalgi izanen.
Xarrot
Eztüzü zer düdan egon
ustez besterik jinen den,
eta zihaur jinik ere
nik etzütüt bortxatüren
Zihaur egoiten bazira
ni aise egonen nüzü,
horrengati trankil
lo egiten ahal düzü.
Apatha (tapiz gañeti)
Zer phentsatzen düzü Pierrot?
Hor ezpazirade lothü nahi,
nik badit ohian lekhü.
Ene ganat ziauri.
Eta bestalde badüzü
ohe bat hütsik gure etxian
lotzen ahal beitzirade
beroki hartan barnian.
Untsa estonatzen nüzü
maneria horrez egiazki,
holakorik enizün
seküla orano ikhusi.
Enüzü seküla egon
emaztiaren ihesi,
eta bai jin zeizkün haurrak
gogo hunez hazi.
Jiteko bezain segürki
aise dütüzü juaiteko,
eztüzü ez familia
jin gabe khuntatzeko.
Pierrot
Batere enüzü egonen
gaiaz etxe huntan,
egünaz lanak eginen tit
eta lothüren bestetan.
Etxerat juanen nüzü
gaiaz etzatera,
eta egünaz jinen
lanian aritzera.
(Apatha aphal)
(satanak jelgi)
BELTZEBÜT, SATAN,XARROT, PIERROT
Satan
Ho Pierrot gaizua!
Eztüka mobimentürik?
Emaztia ütziten dük
bera ohian bakharrik.
Beltzebüt eta ni
etzan giniztek hareki,
hireki beno hobe likek
orano gütarik bateki.
Beltzebüt
Ah Xarrot miserablia!
Zenbeit barur dün eginen,
espalin badün ikhasten
senharraren trunpatzen!
Zer behar dün arren egin?
Thapatüren zein zilhua,
ezpalin bazein ernatzen
Pierrot giza gaizua.
Satan
Xerkhatüren doat nik
Pierroti beste bat,
ezpadü haurrik nahi
ükhenen dik manjo bat.
Eta Xarrotentako hik
zerbeit phentsatüren dük,
gaitz ororen erremedia
mündü huntan badük.
Dügün eman dantza bat
amiñi bat berotzeko,
denbora hunek badik
fresk aire bat orano.
Gero behar diagü
Mus de Baküs ikhusi,
odolak eztezan aments
lehen bezala ataki.
(sonez dantza, bestiak erretira)
(Xarrot jelgi)
(...)
Xarrot
Ah ezteia haur othien
tristeki bizitzia?
Maradikatüren ahal düt
nik ja ezkuntzia!
Ezkontürik niz eta
senharra aldiz etxian,
eta halarik ere
lagünik eztit ohian.
Ene izaitiaren parerik
ezta ihun besterik,
ezkuntzeko balin banintz
orano enüke axolik.
Nurk kunpreni dezake
gure misteriua?
Senharra ükhen eta lagünik ez,
haur da istoriua!
Ükhen düt nik denbora
ezpeinien senharrik,
bena ez seküla plenitü
ükhen gabez lagünik.
Ükhen dit lagün frango
hitz bat eztit erraiteko,
bena ene anbizionia zen
nahi beinien bethiko.
Faxus beitzen segretian
bethi ebatsiz denbora,
eta gure aita bethi erne
hala nula pholbora.
Nahi ükhen dit ezkontü
trankil izaiteko,
libroki gizunareki
gustian egoiteko.
Othien ene prekoziek
hori ziena merexi,
zamariti astora
izan beiniz erori.
Eta orano haboro
astoti lürrera,
solamente etzeit jiten
gaiaz ere ohera.
Egin nahiz düpha bat
eztit egin barrika ere,
ene doloriak dira
orrible pare gabe.
Bena salda laster güti
ükhenen dü ene gati,
beharrago lütüzke
olhuak bizkarreti.
Adio jenthe hunak
pharka ene ausartzia,
halere üntzütia hobe da
eziez eta sofritzia.
(sonez erretira)
(Pierrot jelgi korreak bizkarrian)
Pierrot
Ah zer laborari etxenko
gibel ondo propia!
Gure xahalek eztie
uhuraturen barrükia.
Sabelak hain herdi eta
aldiz gaisto bilhua,
gure etxean edaten die
horiek behar esnia.
Areta entzünen die
ezpadie ere sinhetsiren,
amiñi bat eztit
nik ere etsitüren.
(sonez paseia. Xarrot jelgi)
PIERROT, XARROT
Pierrot
Nun ezari düzü
gaurko behien esnia,
behar düzieia ziek xahaler
sofri erazi gosia?
(jun kaminetiala)
Haur düzieia maneria
zirien bezalakuak
untziak esnez betherik
eta goserik xahalak.
Haiek eztizie edanen
bena ez ziek ere,
beste aldian hobeki
khasü eginen düzie.
(ixur oro eta erretira)
Xarrot
Ale, abere salbaja!
Maradikatü etsaia!
Ahalkerik eztian
zikhiro bisaia!
Hi huna gabe ere
hazi tiagü xahalak,
hastiel mila debria
egiten tük ahalak!
Aments balin banü
hire khorphitzaren erdia,
ezar nitzirok berotürik
bizkar mila debria.
Bena nizan xipirik
orano eztük erranik,
eztiala ükhenen
kolpü zonbeit idorrik.
(sonez erretira)
(...)
(Jülise jelgi)
(Pierrot jelgi)
Pierrot
Zien etxen izanik
jiten nüzü berriz huna,
phentsa beinien aprüpes
heben zinatiala.
Jülise
Ni ere huna jin nüzü
ustez heben zinen
jinen zinela labürzki
phentsatzen beinien.
Pierrot
Bildots huak nuiz jinen ziren
banizün arrenkhüra,
eta jin nüzü zerbeit
berriren jakitera.
Jülise
Ilhinti bat har eta
berhala jiten nüzü.
Ükhürü egon zite
ilhintia hiltzen zitazü,
gero etxera onduan
sürik gabe gütüzketzü.
(erretira biak sonez)
(...)
(Pierrot jelgi, mintza)
Pierrot
Jenthe hunak hanitx
phentsamenthü bihotzian,
nik iragaiten düt
iragan aspaldian.
Amerika horietarat
nahi niz deskanpatü,
etxe debrü huntarik
nurapeit espakatü.
Eta berri hunik ere
eztit hanti entzüten,
zer behar düdan jauki
ihunti ezin dit phentsatzen.
Han berri gaistuak
eta heben gaistuago,
ene xangrinak dira
seküla beno haundiago.
Segür niz ükhen nirola
galthua ere segürki,
ni heben nula nizan
nurbeitek balin balaki.
Alo eztakit nihaurek
behar düdanez igorri,
phentsamentüken egitera
banua barnialat hebenti.
(sonez paseia)
(Basalise jelgi)
Basalise
Zer phentsatzen dük muthikua?
Egon hadi kartierrian!
Ehiz hi dolügarriena,
hi untsa hiz etxian.
Eztik behar fantesiarik
hartü sobera gorati,
nahi ezpalin bahiz
gero aphal erori.
Laboriak eztik behar
sinpleziarik hartü,
lürrak bethi trabaillatüz
emanen dik fruitü.
Pierrot
Ama hori sinhesten dit
hatsarre huna badizü,
den xipia fruitü ekharle
huna agitü zitazü.
Eta hartakotz ere dit
ükhen deliberatü,
aise bizitzeko beitzeizt
sino xarrak abiatü.
Basalise
Eztiat nik hori erraiten
sobera hiz abantzatzen,
beste trabaillürik bizitzeko
hik eztüka phentsatzen?
Ni ere hun izan nük
eta ekharri diat fruitü,
nahi bada azkenian
eztüdan hanitx prefeitü.
Denbora hartan lagüna
nik ere bania etxen,
eta aspaldian batere
eztüdanian hirriskatzen.
Areta enikek aspaldian
perilik familiaren,
estima nirok lagüna
zenbeit aldiz bederen.
Bena hain hun ere eztük
fortünarik enetako
jin beharrak han ditie
bere edo bestentako.
Ene penak oro ikhusiz
pena hartzen diat bestez,
emaztiari bere senharra
etziok sobera ene ustez.
Hartakotz arren behar dük
egon hire emaztiareki,
bizi zitaie unionian
han biak alkharreki.
Heltü bada hiaurek
egin hiro fin gaisto,
eta herresbestürik familia
jar litakek oro.
Finka hadi etxian
deüsere eztükek hoberik,
juan bahendi emaztia ützirik
ehüke uhurerik.
Hots gitien erretira
barnialat hebenti,
holakorik ez erran
mündiaren irrigarri.
(erretira biak sonez)
(bildotsetarat juan Jülise)
(Xarrot jelgi)
Xarrot
Jenthe hunak haur zer da?
Pena baten ahatzgarri,
handiago bat jiten zeit
khorphitzaren eihargarri.
Badü zenbeit egün
ezkontürik nizala
badüdala etxian
senhar baten itzala.
Erraiten ahal dit
segürki ere itzala,
bi ohetan lotzen gira
anaia arrebak bezala.
Eztüdanez aski pena
bai eta ere malür,
hura izan dadin
gisa oroz hain zühür.
Gaiza klarra düzü
eztüdala hanitx maite,
bena ustez khanbiatüren (...)
eztirot hastia ere.
Hebenti deskanpatzeko
ideia bat badizü,
sekülakotz baliz
axolik enikezü.
Beinüke abantailla
beste baten hartzeko,
ahal badüt lan buxi bat
tratian irabazteko.
Nahi bada mement huntan
eztien mobimentürik,
haregati enüzü orano
esperantza galdürik.
Bena juaiten bazeit
orai Indietarat,
ene intrepesak,
eginen dü tarrat.
Ezpeiniz izanen ahal
berriz ezkontürik,
ez eta ükhenen etxian
senharraren itzalik.
Bena goguaren kuntre
behar dit karesatü,
amorekati egon dadin
nahi nüzü intseiatü.
Gero ützi dienian
delibero hori,
eztiot hanitx gaiza
pharkatüren segürki.
Behar dit bai salda egin
hura etxerat jin deneko,
tenoria dit düphiñaren
süian ezarteko.
(sonez kozina egin)
(Beltzebüt jelgi)
Beltzebüt
Adio aspaldiko Xarrot!
Eta nun dün Pierrot?
Xarrot
Khen akit aitzineti
bisaiako Aztarot!
Beltzebüt
Xarrot ago ixilik
harrezan pazentzia,
eztün errefüsagarri
orano ene presentzia.
Hire senharragati
bahüke ene beharra,
eta kupable hura lüken
hauts bageneza pegarra.
Xarrot
Apho barbalot haundia
emanezadak bakia!
Eztiat trüfa beharrik
aski diat ene gabia!
Beltzebüt
Aigü Xarrot eneki
bera egosiren dün ilharra,
behar diñagu igitü
zankharteko belharra.
Pierrotegati segürki
han berian hirotüren dün
denbora huna deno
belakatürik hobe dün.
Xarrot
Eztiat ihuren beharrik
idorrik diat belharra,
khen akit aitzineti
urde satan zaharra!
Beltzebüt
Othien ehiz nahi behatü
areta behar tün patitü,
bestetarik ere eztün
ükhenen hanitx pratikü.
Pierrot lo khantian
eta hi nahiz errabian,
balin bahü parada
estima hiro ordian.
(Beltzebüt erretira)
(Pierrot jelgi)
(Pierrot jar eta mintza)
Pierrot
Zer salda düzü hori
horren gorri koloria?
Ene ustez ez ahal düzü
hori salda mehia?
Xarrot
Salda huna düzü bai
ilhar motzez eginik,
orai egün hoietan
ezpeitügü besterik.
Pierrot
Zük badakizü nik eniela
ilhar motza saldako,
erran neizün behar ziela
begiratü saltzeko.
Hobeki eginen zünian
phorrü salda eginik,
eta aldiz ilhar motza
saltzeko begiratürik.
Xarrot
Lehen ere egin dizügü
gük ilhar motzez salda,
eta ilharren saltzia eztüzü
gizunen afera.
Pierrot
Ni egonen nüzü jateko
bena bai zü ere,
hau ere gure phartez
urdek janen dizie.
(thüpiñ hüts bertzialat
eta erretira sonez)
Xarrot
Maradikatü dela gizuna
izaitekotz holako!
Hoinbeste erakutsi
etxenko menajüko!
Sobera hun nizalakotz
hartzen dizü ausartzia,
areta badit bai nik ere
ene gaisto phartia.
Xipi izanagati
eztizü fidatzeko,
beste gisa batila ere
kapable niz jokhatzeko.
Arzara beste behin
egiten badeit afruntü,
beharko dikezügü
hobekixago samürtü.
Erremedio bat beizi
eztit esprabatzeko,
bena uste dit aski datian
haren arranjatzeko.
Ükheiten balin badügü
arzara beste gerlarik,
ikhusiren düzie emazte xipiak
badükienez korajerik.
(sonez erretira)
(Jülise jin bildotseki kanpoti)
Jülise
Ene denboran ari niz
ahalaz gizunez khausitzen,
bai eta ere ardüra
heien manien egiten.
Eta oranokuan ja eztit
profeitürik berdin,
lotsa niz behar düdan baratü
azkenian mütxürdin.
Bethi zerbeit manka
edo ezin beste,
ezkontü behar tenoreko
gizun horiek badizie.
Eta bizkitartian
besteki ezkuntzeko,
gaizak güziak erreglan
prest dütie oro.
Eta onduan ere
nik ezin hastia,
jenthe hunak othian,
haur da ezinbestia.
Hunat arres debria
jarreik adi lagüner!
Pierrot ere bidiala
eztük jiten hain laster.
Areta etxeradino juanik
eztik erri eginen,
halere jenthek die
aski elhe erranen.
(Pierrot juan kanpoti)
Pierrot
Horra zireia Jülisa?
Ekharten tüzIa bildotsak?
Bazendazki barda zureki
egin dütüdan ametsak!
Amets egin düt zü
ene emaztia zinela,
eta bildots horik ere
oro guriak zirela.
Hanitx plazer zureki
ükhen dit gozatü,
bena behar dizügü
orano egiaz obratü.
Jülise
Hots zuaza orai etxerat
ereman itzazü bildotsak,
ikhusten bagütie heben
mintzoren tüzü jenthiak.
(juan bi gaindietarat)
Pierrot
Etxen zireia Jülise
elkhi zite leihora,
edo herabe ezpadüzü
borthala jin bestela.
(Jülise tapiz gaiñeti)
Jülise
Zer zünien Pierrot
etxen nüzü memen huntan,
doi doia jinik nüzü
izanik aizo hortan.
Pierrot
Egin erazi züniena
nik eman ezko hura,
orai jiten nündüzün
espresüski jakitera.
Jülise
Bai, bai eginik düzü
eztakit kunten ziratenez,
sar zite barnialat
ikhusteko untsa denez.
(sonez erretira)
(Xarrot jelgi, paseia)
Xarrot
Hainbeste jenthe egün
guri beha bazaudie,
bena arauez etzirie
dekrotür ihur ere.
Ihur ere bazirie
pratika emanen düt,
senharraren oskiak
ziratzeko beitütüt.
Bena zer hobe düt
zien aidürü egonik,
denborarik galdü gabe
hobe tüt nihaurk eginik.
Behar ditit ezarri
argitürik zirajiaz,
nahi beiniz prebalitü
nihauren uhuriaz.
(sonez oskiak zira)
Pierrot jelgi)
Pierrot
Nik aldiz eztit axolik
uhure beharrez,
nahi ditit oskiak
beltxatürik urinez.
Xarrot
Ixilik egon zite
nik nahi tit ziratü,
eztütüzü ez izanen
lasterrago zilhatü.
(Pierrot oskien hartzez)
Pierrot
Nihaurek eginen tit
thema gaisto debria!
Zirajiak ezarten din
gogortürik larria.
(Xarrot ostiko emaitez)
Xarrot
Ez axol mila debria!
Hiaurek egin itzak!
Hirekilan egoitez
desuhure bazitak!
(Xarrot erretira)
Pierrot
Hobeki egin dün bai
hüstü beitün lekhia,
hizan bezalako
atrebitü debria!
Hiaur beno gorago
zankhua düna altxatzen?
Aiei, aiei azpia!
Haur da ostikua ozen!
Zankho debrü hori arauez
eginik dün bürdüñaz,
etzina eginen haboro
arotzak marteillü haundiaz!
Eia fidatzeko denez
emazte xipiari!
Orai zer erremedio
nik eginen dot azpiari?
Behar dit oskiak bezala
azpia urintatü,
aments izan eztakidan
dolorerik formatü.
(sonez erretira)
(Xarrot eta Pierrot ohian)
(...)
Xarrot
Gizuna huillent zite
badüzü lekhia franko,
seküla zük eztüzü
üzkia beizik enetako.
Senhar emaztiak eztützü
gisa huntan egoiten,
bena bai alkharreki
untsa libertitzen.
Pierrot
Bena libertitziak
ekharten dizü besterik,
hartakotz hobe dizügü
biek ükhürü egonik.
Xarrot
Sofrierazten ditazü
eni hanitx miseria,
eta bentüraz zük badüzü
kanpo horietan asia.
Pierrot
Ez ahal düzü enetako
entzün berri gaistorik,
eztüzü ihunti ageri
arauz beharri gorririk.
Egon banendi ere
zer import zeizü zuri,
eztüdanian egiten
ogenik etxiari?
(Xarrot ostiko emaitez)
Xarrot
Khen akit saihetseti
hagüa haundi banua!
Eztiat hire beharrik
bistati abilua!
(Pierrot eror)
Xarrot
Eztiat gizun beharrik
ohian lagünetako,
ezpalin badük ideiarik
ene zerbütxatzeko.
(Xarrot jaiki eta erretira)
Pierrot
Oraikuan behar tit
damiak eta erriak,
soizie nun egotxi naien
emazte mila debriak!
Behar niena ikhusi
lürrian ene büria?
Altxeiriaren pare da
emazte haren zankhua!
Leheneko kolpüti ni
ezin sendotüz azpia,
hura bezain estropiatü
ezarri deit bestia.
Hulako mirakuillürik
heltü othe da mündian?
Ezin xütitüz behar dit
arauez egon lürrian!
Bena behar dit deskanpatü
nurapeit etxe huntarik,
gure emaztiaren zankhuek
eztie arrailleriarik!
(paseia. Basalise jelgi)
Basalise
Zer mirakuillü dük
zankho horietan muthikua?
Hire ürhatsak üdüri dik
xahal sorthü berria,
zuina jenatzen beita
xüti ezin egonez,
eta gero erortzen
indarrik aski gabez.
Pierrot
Ama idekazü bortha
jin nadin jartzera,
enüzü hain sarri ützüliren
mankhatü nizan lekhüra.
Erranen deitzüt berriak
phausatü nizanian,
eztüzü mirakuillürik
heltzen eztenik mündian.
Basalise
Arauez maillükatü aie
etxekuak oro lothürik!
Aigü, aigü muthikua,
gitien erretira bertarik!
(sonez erretira)
BARBERA, PIERROT
Barbera
Errazü ene gizuna
gota düzia zankhuetan?
Edo zeren ibiltzen zirade
marxa suerte hortan?
Pierrot
Ez jauna, ez segürki
zankhuak hun tit beraiñez,
bena behar nikezi erremedio
jauna zure muianez.
Plazer banaizü bisitatü
ahalik lasterrena,
ezi ja banikezü
orano zankhuen beharra.
Jar eta bisita.
Barbera
Zure zankhuek eztizie
ihun plagarik ageri,
ala sofritzen düzü
aments hezürreti?
Pierrot
Jauna goraxago
azpietan tit kolpiak,
eta belhaiñetara ziztatzü
eraitsi doloriak.
Barbera
Bohor ostikuak dütüzü
bena etzizün ferrarik,
zeren ezpeita ageri
(...)itzen herexarik.
Pierrot
Ez jauna, ez behar ere,
etzizün ferrarik,
bestela ikhusiren nündüzün
bi azpiak muztürik.
Bena eztüzü phensatü
zer den ene kolpia,
areta eztüzü propi
nihaurek erraitia.
Ahalke nüzü jauna
jenthe horien aitzinian,
hala plazer badüzü
erranen deizüt barnian.
Barbera
Marka xarra düzü
zure sendotzeko,
ahalke bazirade
mina zer den erraiteko.
Biak erretira. Sonez.
Jauna egin ezadazü
othoi seiñadüra bat,
eta haren ondoti
plazer badüzü ajüta bat.
Gero minzatüren gütüzü
arrastakuez barnen
zure phakamenthia ere
han deizüt emanen.
(seia eta eman ajüta sonez)
Beltzebüt badakika hik
konposatzen bersetik?
Banakikek nik hebentxe
süjet bat untsa propirik!
(khanta)
Jenthe hunak khantore bat
orok entzün ezazie,
eta aldiz ene süjeta
hebentxe ikhusten düzie.
Soizie Pierrot hebentxe
emaztiaren ohe khantian,
nula haren beldürrez dagon
kaideraren gañian.
Othe da mündian gizunik
Pierroten parerik,
emaztiaren ihesi
oheti kanpo dagonik?
Eztüt phentsatzen popülia
balizatiala zietan,
atzemaiten eztienik
plazer hunik emaztetan.
Hek, hik, hek, hok!
Mestüra dük millok!
Ekhar ezadazie ehün lükhainka
eta bi ehün tripot.
Idi baten barnian den
aragia egosirik,
prepara ezadazie
mahañiala bertarik.
Aretxe bat gresillan,
beste bat gerrenian,
berrogeita hamar purailla
haiekila istantian.
Huak oro behar dira
mementian preparatü,
eta Baküs nahi diat
baskaitera khumitatü.
Jenthe hunak ziek ere guri
düzie so eginen,
guren jaten ikhustiak berak
orori gosia idokiren.
(igan triatiala)
Satan
Jenthe hunak bazüdie
hanitxak nigarrez,
untsa estonatzen niz
emazte zahar horiez.
Baküs, hoien adiskide haundia
ikhustiaz hilik,
oro jarri dirade
begia beltzatürik.
Eta Phantzart haundia
ükhen die presun hartü,
horien adiskidiak
debriek ereman dütü.
Zenbeit aldiz etxezain
egon dira Phantzarteki,
eta Baküsek üzkiari
adarrak eman ahoti.
Bester jan erazi die
Goixümaren aragia,
eta berek aldiz,
Phantzarten tripot haundia.
Zenbeit aldiz ükhen die
Baküsi xilhua idoki,
eta harek bere odola
abondantki ixuri.
Bürü kheiñü düzieia egiten?
Gaitzi zeizie naski!
Bena ziek zer egiten zünien
nik enien ahatzi.
Adio jenthe hunak,
eztit denborarik,
üzten dit zerbeit haboro
orano erran nahirik.
(erretira)
(khanta)
Ah Baküs giza gaizua!
Hil hiza othian?
Eztüka bada ardurik
orai barrikotian?
Gazte hintzanian
bahian
arian
egon hiz
aurthengo negian.
Orai behar dik berotü
hire ano untziak.
Ifernüko debriek
eginen die jauziak
ikhustiareki
gureki
hi jiten
phantz haundi horreki.
Bertsio honen iturria: Patri Urkizu, Zuberoako irri-teatroa. 1998.
|
|