www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Herri literatura - astolasterrak

 

aurrekoa hurrengoa

XIBERUA ETA MARZELINE

 

(XVIII. m. BNP, FCB, MS 136.

Tx. Peillenen transkripzioa, AFJU, XVI, 1982, 263-326.

Beste aldaera: Patri Urkizu, AFJU, 1973, VII, 118-188)

 

Aktüren izena

 

Xiberua

Tomalina

Ama

Marzelina

Semia

Lüküs abokatia

Española

Bedezia

Grefiera

Arnegi

Paiot

 

 

SATANERIE I

 

                Satan eta Belzebut jalki

                Satan m(intza).

 

Belzebut, zer diok?

Erak hire üdüria,

Enüxentü behar düdala

badiat süspeizionia.

 

        Belzebut

 

Satan, behadi hunat,

nahi derat eran egia.

Aspaldian enüxentü inzala

banian süspeizionia.

 

        Satan

 

Ala, Pandart alkhegabia,

müthür mithiri debria,

arazu hori hik

eni eran behar heitana.

 

Badikik hik, Belzebut,

Ene mithil izala.

Eta hire eginbidia dela

Eni errespektü kareiatzia.

 

        Belzebut

 

Bai, nik zuri errespektü ekar

badit obligatione propirik,

orai artio ükhen dit zure ganik

segürki rekonpensa propirik.

 

Zerbütxatü zütüt

Ene egin ahal oroz fidelki,

Eta ez ükhen orano

Soldatarik zure musatik .

 

                Satan retira Belzebut m.

 

Jente hunak, juan da

Satan hebetik,

Ene soldataren xerka

Arauz aparenki.

 

Horegatik badüt beldürra

Ezten juan tresoriala,

bena bai garotebaten xerka

Emaiteko bisaretik (sic) behera.

 

                Satan jalki bursareki eta

                maki(la bat) eskian eta m.

 

        Satan

 

Behadi, Belzebut,

Orai soldata behar dük

Eta bursa huntan

ürre eta zilhar badük.

 

Horez kunten ezpahiz

ükhenen dük biskaretik

Ehün eta hamar kolpü

makhila hunez fierki.

 

        Belzebut

 

Cette bursa propia düzü,

Zihaur üdüri düzü,

Kure begira ezazü

Eta sar üzkütik.

 

Eta makila hori

Üzten ahal düzü

Eta bestella kartak

Ez behar tizügü phartitü.

 

        Satan

 

Belzebut, behadi

Enük orai khexü,

bena eztük behar ene

diharürik galthatü.

 

Debriak, eztik diharürik

gezür baizik betherik,

andre zunbait nahi badük

franko badiat hetarik.

 

        Belzebut

 

Andre ükheitekoz

Pünzela behar dit,

bestela, ene fedia,

Eztit bathere halako beharik.

 

        Satan

 

Belzebut, eztük heben

Bathere Pünzelarik.

Pünzela ükheitekoz

Behar diaigü juan hebetik.

 

                Marzelina jin zamaris

                Xiberua jalki paseia

 

        Satan

 

Soik, soik, Belzebut,

Marzelina nun den

bere galant ororeki

hainxe gainti jiten.

 

                Retira Satanak

                Pazetareki jalki Marzelina,

                paseia. Jalki Arnegi

                eta m.

 

        Xiberua

 

Igaren gaihan amex bat

Egin düt ohin ninzalarik.

Neskatila eder bat

Oihanbatetan arakuntratürik.

 

Amesak oro gezür direla

Estüzü osoki egia,

zeren nihaurek ikusten beitüt

orai heben aproba .

 

        Marzelina

 

Osagarri düt ere

hori beita osagari.

Eritarzün segrepat badit

ezpeitüt eran ihuri.

 

Eritarzün horek nizü

amiñibat esitzen,

bedezirik ezin ükenez

beniz phenatzen.

 

        Xiberua

 

Zerda zure eritarzüna?

Edo, hainbeste sofritzen düzia?

Nik sendo ahal bazintzat

Eremedi zinzaket berhala.

 

Bena enüzü barbeo, ez bedezi,

eritarzün süberte baten baizi.

Süberte hartarik badüzü

Egin giniro eremedi.

 

        Marzelina

 

Badüzü, bai, eremedi,

konforme ene eritarzünari.

Bena enüzü erraitera ausart

zer düdan heben klarki.

 

        Xiberua

 

Hire eritarzünaren ezagüzia

etzitan üdüri difizil dela,

dezagün, aren, egin

mementian bedezinajia.

 

Hox, eman berhala, aren,

hainxeko haritx haren undoala.

Hara unduan eran izadan

akort izanen giradia.

 

        Marzelina

 

Hox, emazü berhala

zük nahi düzün lekiala,

Zük badükezünes animorik

hura izanen beita.

 

 

SATANERIE II

 

                Paseia / Sataneria jalki.

 

        Satan

 

Hola, hola, Xiberua eta Marzelina,

Ene zerbütxari maitiak,

Suita etzazie, suita,

h(art)ü (d)ütüzien ürhasak.

 

                Xiberua eta Marzelina retira

 

        Satan

 

Egüneko exenplietan

Ene mithila kuntent iza?

Xiberua eta Marzelinareki

behar dügia libertitü unxa.

 

        Belzebut

 

Ene bürüzagia, behar tizügü

bethiere türmentatü,

gure zerbütxari fidelak

hurak izanen dütützü.

 

Nula beitzira danzaz enherik,

ahua egarik idortürik,

guazan kolpübederaren

edatera hebetik.

 

        Satan

 

Jente hunak, bagoatza,

izan ziteie unxa,

unduan sogin ezagüzie,

astuak jo zitzaiela.

 

                Retira .Jalki Lüküs eta Jermain.

                Paseia

 

        Jermain

 

Nula ekarten zira,

Musde Lüküs abokatia?

Unxatho zirela üdüri zünüke,

zihauren dispositionelat ja.

 

        Lüküs

 

Unxatho ekarten nüzü, jauna,

Musde Jermain abokatia.

Egün horietan ereus nüzü

hargatik ene bihotzian ja.

 

Abokatü izatia hun da,

balinbada hanitz pratika,

bena egün hoietan

eztügü zer pleteia.

 

        Jermain

 

Izanen da bai pratika.

Egiteko gaistuak estauka finik.

Present ederik jinen da, bai,

orano gure gana.

 

Jinen zaikü, bai, guri

ollasko zunbait eta axuri,

elle ederik eran behar deregü

halako ekarliari.

 

        Lüküs

 

Oillaskoki eta axuri

Eni ere hun zitazü izigari,

bena, nahiago nikezü dobagei

ahüñe zunbait eta erbi.

 

Haietarik unxa ase eta

gure egitekua eginen

dügün bethi zerbait bil

zer nahi jinen den.

 

        Jermain

 

Abis galthazaler ere

dizegün egin gure gisa,

nula ere uste beitügü

enzün nahi diela.

 

        Lüküs

 

Bai, eta eman ere,

bethi ere esperantxa.

Bere egiteko orotan

bürütan juanen direla.

 

Behar dügü izan segret eta abil,

Estezagien deusere deskubri,

Bestella Ifernüko debrietarat

juanen dira gure pratikak,

«idokiren gütie gure kargietarik»

 

        Jermain

 

Bai, hori hola düzü,

abisazia komeni düzü.

bena hox emazü presentin,

behar dizügü baraskaldü.

 

                Retira biak Jalki Marzelina eta

                Tomalina.

 

        Marzelina m.

 

Beha zite hunat, ene ama,

orai biak hebe beikira.

Nahi neikezü deskubritü

zer den ene phentsamentia.

 

Bena othoizen zütüt graziaz,

beharnaizü lagüntü.

Ene desein hunetan

bethiere obeditü.

 

Xiberua, behar ginikezü

aihaitara kümitatü,

amoriua hartan ezari beitüt,

inganazera iseiatü.

 

        Tomalina

 

Nik pentsatüren diñat remedi.

Trankilki egon adi,

debria espadü hura,

inganatüren beitügü eijerki.

 

Eginen diñaigü, bai, friko,

unxa hun beitate jateko.

Aragi freskareki nahasirik

asto hün eta olio.

 

Hura eremedio huna dün

Mutikuen gogatzeko.

Behin nihaurek esprabi diñat

estün holakorik orano.

 

        Marzelina

 

Benedika dakizüla ispiritia,

ala pentsamendü huna,

beharik ausartü nüzü

ene ideiaren deskubritzera.

 

Hanitz phena ditadazüt

orai zure kitazia,

bethi handitzen ziztadazüt

orai ene doloriak.

 

        Tomalina

 

Dezagün, aren, berhala

presta gure doba.

Prestatü gabe amenx,

jin estakigün huna.

 

                Retira biak. Jalki sataneria.

 

 

SATANERIE III

 

        Satan

 

Ene ustez Xiberuak

behar dik unxa aihaltü,

Tomalina eta Marzelina

dobabaten prestatzera juantük.

 

Xiberu heiek eijerki

inganatzen die,

emaste gaistuek eskierki

ifernüko debriak dire.

 

Belzebut, zük eta nik bazakizügü

mündü orotako beri,

bena holakorik orano

ez ahal dizügü ikusi.

 

                Jalki Marzelina eta Tomalina

 

        Satan

 

A, Tomalina eta Marzelina,

Xiberuk behardü ailhaltü unxa,

askenekos unxa pakatüren dü

debrien asto zinzaria.

 

        Belzebut

 

Hoien izpiritiak

Eztizü, ez, bere saria

bethiere gaizki egiteko,

Ifernüko mila deabria!

 

                Satanak retira

                Xiberua jalki m.

 

Gaihun sutazen deiziet,

Tomalina eta Marzelina,

ama alhabak algarrekila,

nulaxe igaran düzie egüna?

 

        Tomalina

 

Unxatho igaran dizügü egüna,

hunki jin zirela, Xiberua.

Marzelina, ekaran kaiderabat,

jar dadin hortan berhala.

 

Jar zite horxe, Xiberua,

amiñibat, plazer badüzü,

Gero, zük daskizün beriak

kuntatüren deisküzü.

 

                Tomalinak ezar mahaina eta minza

 

Kaidera horeki, Xiberua,

huilant zite mahaiñiala.

Buxi bat behar düzü jan,

orai gure konpaiñan berhala.

 

        Xiberua

 

Eniz orai mengua

jiteko zien mahaiñialat,

eztü orano oren bat

etxen aihaltü nizala.

 

        Tomalina

 

Eztüzü deus eran nahi

zü etxen aihaltia gati,

eztüzü heben deus handirik,

ez egin konplimendürik.

 

        Xiberua

 

Batere mengua enizalarik,

jiteniz zien obeditzia gatik.

Egon ahalzinatekien

hartü gabe holako phenarik,

 

                Jar oro eta jan. Xiberua m.

 

Ala, buxi huna,

hulakorik estüt txesta seküla.

Eztüzie eran nahi zerden,

ala amenx erisikia da.

 

        Marzelina

 

Egün goizan ihizlaribat

borta huntara jin düzü,

erbibat bazizün atzamanik

eta hura erosi diozügü.

 

Egin dizügü gero dobabat,

egün ahal bezain unxa,

goguan erabili dizügü

xesta erazi behar geneizüla.

 

Jaten ahal düzü trankilki,

esteizü eginen gaitzik,

eztüzü ükhenen hain sari

erbi jateko abantaillarik.

 

        Xiberua

 

Ala beitzen haur doba huna!

Gogo hunez jan düt, ja.

Eremestiatzen zütiet hanix,

Ene ama alhaba maitiak.

 

        Tomalina

 

Ene haorak, berantzen hasi beita

Oherat ni banoa,

ziek ellesta ziteie

amiñibat algarekila.

 

                Retira Tomalina Xiberua m.

                Biak paseia.

 

Nula ekarten zira,

ene maitia Marzelina?

Zure arranküran nüzü,

zü bistan etzütüdanin ja.

 

        Marzelina

 

Eni ere lüze bertan, aren;

zure ikusi gabia

eta bihotzian düdan phena

deskubritü nahia.

 

        Xiberua

 

Minza zite bertan, aren,

zer deizün phena egiten,

zure bihotzian zer den

ene ahal zira deskubritzen.

 

        Marzelina

 

Askenik algar ikusi günianian

beitakizü zer egin günian.

Gük segretian egin eta

izan behar beita püblikian.

 

        Xiberua

 

Posible deia othian

gradü hortan giradian?

Lan hortan ari ginandian,

enigma hori phentsamentian.

 

Eztüna segretü hori

deskubritü eni baizik,

arauz amak jakinik ere

estikeñaigü ansiarik.

 

        Marzelina

 

Amaren zeren ansiarik

behar dügü arren ükhen?

Harek bazakizü, kasi,

gü zer ari ginen.

 

Amaren araproxiek

eztitarie, ez, anxiarik.

Ni hauren suitako malürak

emaiten diküzü bai handigorik.

 

Eta zük, aldiz, ez emaiten

bathere satifationerik,

lehen aldiz eraiten zeneitan

franko elle ederik.

 

        Xiberua

 

Hiri elle eraitez

lehen ere enün net phenatü,

zeren hihauk beteitan

bethi arakuntrü xerkatü.

 

Beste althe entzün diñat

beste elle ederik ere,

ebilten inzala hi

beste hanixeki ere.

 

        Marzelina

 

Enzün badüzü hala,

Eztüzü hori egia,

eztit ükhen atentionerik

kureki baizik seküla.

 

Ama, jalkhi berhala

orai badit zure beharra.

Leheneko elle ederak

ikusten tit trunperia.

 

                Tomalina jalki hiroak paseia

                Xiberua retira.

 

        Tomalina

 

Eran izadan ene haura

zer dün hainbeste oihütan.

Zer egiten deiña phena

deskubri akit berhala.

 

        Marzelina

 

Zer düdan ene phena

nahi deizüt eran berhala,

zointan izigarri beita

nik düdan aflitionia.

 

Xiberutan ükhen nizün

ene amoriua plazatü,

bena loxa düt debrü horek

naian ederki trunpatü.

 

Arakuntrü ükhen nizün behin

hareki belar mundoil batetan

eta loxa dit ordüko arrakuntrütik

orai oküpatürik nizan.

 

Ene ama maitia,

hunek phena emaiten ditazü,

zihaurk ezagütü zazü, bena

sabel xipia han zitazü.

 

        Tomalina

 

Ene haura, horregatik

ehadila, ez, afliji.

Lehen ere ajitü zitaña

ber kasia nihauri.

 

Ni tronpatürik baratü nündüña

prekozionen jakin gabez,

hik segürtatürik dün gero amez

asto hunaren poterez?

 

        Marzelina

 

Eremedio horek poteria

uste banü balükiela

beste zunbaiteki harte huntan libertitzeko       

Har niozü phena.

 

        Tomalina

 

Orai aldiz, ene haura,

gitian hebetik retira.

Trankilki egoiten ahaliz.

hüra hiri izanen dela.

 

 

SATANERIE IV

 

                Retira biak. Sataneria jalki.

 

        Satan m.

 

Eran ezadak, ene mithila,

eia, zer üdüri zaia,

Xiberuak ala Marzelinek

eruanen diela biktoria.

 

        Belzebut

 

Ene bürüzagia,

hori ezin jakiten dizügü,

bena nunti nahi hati

gure zerbütxari geiak dütüzü

 

                Retira. Jalki Tomalina. Marzelina

                paseia. Jalki Xiberua eta m.

 

Zien zerbütxüko nis,

ene ama alhaba maitiak,

lüze üdürizen zeitadan

zien ikusi gabia.

 

                Paseia oro

 

Marzelina, erradazü

nulaxe zira libratü?

Orai üdüri zitadazü

khanbio düzüla hartü.

 

(edo leheneko estatü zirela

üdüri zitazü libratü)

 

        Marzelina

 

Estüzü behar düdatü,

leheneko estatü nisala khanbiatü.

Izigarri iruski

izan nüzü, bai, libratü.

 

        Tomalina

 

Behazitie, ene haurak,

orai beita phüntia,

gure egitekuez gitian

aphürbat elhesta.

 

Algaren hun beitziradie

bethi etxeki behar düzie.

Oraidanik jüntazeko hatik

orano gastetto ziradié.

 

        Xiberua

 

Espaiñan esne saltzeko

pratika handi bada.

Heltübada ünhüde kunbaiten

beharra han ajitüren da.

 

        Marzelina

 

Ene ama, Xiberuaren

eta zure deseiña hala bada,

zien obedizia gati

aren nurat nahi banua.

 

        Xiberua

 

Españalat nahi bahiz abiatü

nihauk nahi ait lagüntü.

Ni Franziarat ützüli gabe

ni ere bai plazatü.

 

Bena gaiza bat behar diñaigü

orano harzara pensatü,

anaie arreba girela

orori han deklaratü.

 

        Marzelina

 

Xiberu, nahi banaizü lagüntü

behar dizügü, aren, phartitü,

eta lehenik aldis orai

ekipajia prestatü.

 

 

SATANERIE V

 

                Retira. Sataneria jalki.

 

        Satan

 

Azo hotz, egün bero,

plaza huntan zunbat erho.

Huna jin ziren zaharrak

eziradie gü beno zühürrago.

 

                Retira. Jalki Marzelina eta Xiberua astuareki.

 

        Marzelina

 

Ala phena handia

herritik phartitzia,

bena adiskide bat beitüt nihaureki

hura düt ene konsolia.

 

                Jalki españula, españulika.

 

        Xiberua m.

 

Ave Maria pouisima

 

        Españula

 

Sen pecado conçebida

 

        Españula

 

Hunki jin diradeiela,

Ene Franzez maitiak,

ziauzte barnialat

abürbat deskantzazera

 

                Triatila jagain. Oro jar.

 

        Españula

 

Franziarik zer berri

deitadazie ekarten neri,

edo zer enplegütara jin zirien

zaküskuie deskubri.

 

        Xiberua

 

Franzesaren esnia

Espaiñan unsa saltzen dela

Enzün ükhen dizüt eta

Plazatü nahiz, huna jin gütüzü.

 

        Españula

 

Bien benido, mi amigo,

honji etorri zirastela

nirekin plazeto

behar dügü orai apanatü,

La Conte Konpostegin galthatü.

 

        Xiberua

 

Nula Franzez hunek

esne huna beitü,

Salario hun baten emaitera

zük ere beharzü phentsatü.

 

        Españula

 

Hilabeteko onza ürhia

lizate ene boronthatia,

eia zü kuntent zirenez

emadazü repostia.

 

        Xiberua

 

Hilabeteko unka ürria

badiñaigü orai ellia,

eia kuntent izanez

emaden hik repostia.

 

        Marzelina

 

Ene anaie maitia,

zü kuntent bazira

estit arabokatüren

zük abonitzen düzün ellia.

 

        Españula

 

Franzesa Marzelina,

eran ezadan orai egia,

lagün hori zer ürrasiteko düña

badiñat arainküra.

 

        Marzelina

 

Ene bürüzagi Jauna,

eraiten deizüt egia,

anaie bat düdala

unsa ofizier huna.

 

        Españula

 

Hire anaie izateko

sudura din zorosto,

begia gaisto eta

beldür nün bera hire gogoko.

 

        Marzelina

 

Sinhexi behar düzü, Jauna

Ene anaie bat dela

Eta xerka izozü pratika

Muru egilé hun bat beita.

 

        Españula

 

Kantero huna bada

ükhenen din pratika

lana franko Españan,

bere markekin jiten bada.

 

                Españula retira. Xiberua (m)

 

Adio, Marzelina, adio,

Franziarat orain nün ützültzen,

bena hanko berrieki

ahal bezain sarri nün ützüliren.

 

Bena saje izatiaz

hiri nizain gomendazen,

ni oraiko boronthate hunian

hire eretzian bethi nün izanen.

 

        Marzelina

 

Saje izanen nüzü, Xiberua,

orai artio bezala.

Besterik ajizen espazait

trankil juaiten ahal zira.

 

                Retira bedera alde, Xiberu erdialat

                Marzelina jalki, paseia,

                jalki Arnegi.

 

        Arnegi

 

Nula ekarten zira,

neskatxa gastia?

Iduritzen zitazü zu

franzesa ziradila.

 

        Marzelina

 

Bai, Franzesa nüzü,

Ez hanbat lazetü,

amiñibat allageratzen nüzü

zü heben beitzütüt rekuntratü.

 

        Arnegi

 

Eni ere plazer egin ditazü

zure heben arrakuntratzia,

franzes giren bezala

behar tizügü egin ezagütziak.

 

Franzesak franzesaren ikustik

bethi plazer egiten du,

hartakos behar dizugu

zuk eta nik algar konsolatu.

 

        Marzelina

 

Zer aldetako zira zü?

Eradazü, plazer badügü,

edo eta heben gainti

zer ofizio pratikatzen düzü?

 

        Arnegi

 

Basanabare aldeko

hargin bat nuzu,

ofizio hura hemen gainti

nik pratikatzen beitüt.

 

Zu ere, neskaxa, nunko zira?

edo hemen gainti, zer ari zira?

denbora eradazü,

eia nula duzun izena.

 

        Marzelina

 

Xiberu aldeko nüzü,

eta izena, aldis, Marzelina,

ünhüde heben plazatürik

Españul elli batekila.

 

        Arnegi

 

Ebien, Marzelina,

aren ünüde bazira

aren pratikatürik zira

heben ofiziua.

 

Ikasia ahatz estakizün

behar zünüke praktikatü,

eta abantailla ükhaiten duzünin

bethi hungi perexatü.

 

        Marzelina

 

Perexa nio gogo hunez

abantaillaren ükheitia,

hebeko Españulezia

estie deuse balia.

 

        Arnegi

 

Hox, emazü, Marzelina,

nunbait xokobatetara.

Ikusten dizüt orobat

beharüne handian zirela.

 

                Retira / jalki sataneria

 

 

SATANERIA VI

 

        Satan

 

Oh, Oh, Marzelina,

bethi nunbait ajizen izana,

beharrünin edireiten is

Franzian eta Espaiñan.

 

Behadi hunat, Belzebut,

Marzelinaz izigari kunten nük,

zeren gure legia

ederki etxekitzen beitü.

 

        Belzebut

 

Kanbia estadin, amex,

behar dizügü bethi tentatü,

oranokoz ja hori

gure zerbitxari fidela düzü.

 

                Retira/ Xiberu zamaris jin

                / jalki Marzelina eta Españula

                / biak jar.

 

        Xiberu m.

 

Jinkuak gai hun deizüla,

Marzelina Españularekila,

Nulaxe igaran düzie

aspaldi huntako denbora?

 

        Marzelina

 

Honki jin zirela, Xiberua,

ene anaie maitia,

Xiauri aphürbat barnialat

Ingoiti eiñerik beitzira.

 

                Xiberu igain

 

        Españula

 

Gizun hori hemen gainti

zer ari da bethi?

Anaie düñala oxes,

galant txar kunbait heitan hori.

 

Karako, uste balinbanü

hola lizatekiela hori,

bira ostikata eman eta

ideki zinzakeiet hementi.

 

        Marzelina

 

Sinez ezazü, Jauna,

egiaz anaie düdala,

eta etxenko berrien jakiteko

gitian hebeti retira.

 

                Retira / Jalki Marzelina, Xiberua paseia.

 

        Xiberua

 

Ikusi düna, Marzelina,

hire bürüzagiaren airia?

Hiri eta eni nula

mesfidatü zaikün Espaiñula?

 

        Marzelina

 

Estizü horek deus egiten

haur mesfidatürik ere,

ene aita eta ama nulaxe diren

kure ganik jakin nahi nüke.

 

        Xiberua

 

Unsa tüzü zure aita et_ama

herenegün goizan ja,

bai eta orobat

arastako familia.

 

Eta zü zertan zira?

Edo nula gobernatzen zira?

Ene eretzian fidelitatia

bethi etxekiten düzia?

 

        Marzelina

 

Mintzatü zira fidelitatias,

harez estüzü behar düdarik,

sekülan ezin jalkiten

ahal zitziat bihotzeti.

 

Balinbanü ere abantailla

nahi estüdan bezala,

bestek eliozie ez ükhen

nitan parterik seküla.

 

                Arnegi jalki eta m.

 

Hori zer debru gizon da

eran ezan, Marzelina,

edo zer urrasetan den

minzakit berhala.

 

Amenx galant zunbait duna?

Uste banu hala dela

buria erdia nizeion

debruen zameola.

 

        Marzelina

 

Anaie bat dit haur

nure ikustera jinik,

estezazüla othoi eran

aizinago ellerik.

 

        Xiberua

 

Eran ezan, Marzelina,

haur zer garamatika da,

gisun horeki, arauz

badün zerbait gorabehera?

 

Eheitana aurki eran

fidelitatia etxekiten eitana?

Orai ezagützen diñat, bai

debrien urde hardia.

 

        Arnegi

 

Zer egiten duk huneki,

debruen kara gaistoa?

Khen adi hebeti, bestella

ükhenen dük bi ostikata.

 

        Xiberua

 

Que men fouti de tout,

alatürik goihena,

balin bahiz ere hi

Ifernüko mila debria.

 

                Makila khaldüs has /

 

        Marzelina m.

 

Jinkuaren amorekatik.

Othoi, ükhüra zitaie.

Arnegi, aren, pazenzia

har ezazü zük ere.

 

        Arnegi

 

Khen akit hebenti,

enezaiñala hunki,

behar diuñat biskara hauxe

apho txar huni.

 

                Xiberua eskapa, oro retira.

 

 

SATANERIE VII

 

                Sataneria jalki. Satan jar

 

Aiei, hel, Belzebut,

tripa diat garotatürik,

bai eta alte erxia

bere platinan okertürik.

 

Behar deitak eremedio

hik zerbait phentsatü,

bestela behar diat

hil edo zapartatü.

 

        Belzebut

 

Satan, zer düzü othian

zure tripa belsian?

Hain gaiski zireia

zure barne koronpitian?

 

Behar düzü eremedizeko

zure pe de busa laxatü,

gero jakinen dizügü behar düzünes

libratü ala zapartatü.

 

        Satan

 

Bai, othoi, Belzebut,

Abilua lasterka

eta zer bait eremedi

ekar izadak berhala.

 

                Ekar kristelbat / Satan m. retira

 

Aiei, othoi, Belzebut,

estük kausitüren xilua.

Ifernian ere baledi

lanza horen moskua.

 

        Belzebut

 

Zaude ükhürü, Satan,

eman dezadan unxa,

bestelan karatüren zaizü

zure üsküko fonsa.

 

Kure ertxe priorik

behar dizü laxatü,

labamentü hunez baizik

behar zünin zapartatü.

 

                Retira / Jalki paketareki.

                Marzelina paseia.

                Jalki Arnegi eta m.

 

Posible deia, Marzelina,

Franziarat abiatü zirela,

ala betaut phena egiten

zure ganik phartitziak.

 

        Marzelina

 

Eni bergisa aren

pena ditazü, Arnegi,

bena plazer badüzü

behar düzü jin eneki.

 

        Arnegi

 

Suitako, Marzelina,

gu algaren hun bagina

jin ninzu, bai, zurekin

eta lagunt etxera.

 

Zer da zure gradua

edo deux egin ginirua?

Eran izadazut zuk ere

deseiñik bazunukia.

 

        Marzelina

 

Prima hun bat nüzü,

Arnegi, sinhexi behardüzü

eta zureki eskuntzeko

desiña banikezü.

 

Othoitzen zütüt, graziaz,

behar naizü lagüntü,

fortüna hanbat emeki

zük eginen beitüzü.

 

        Arnegi

 

Kure eranetan konfidatürik

jiten nüzü zurekin,

bena othoitzen zutut

ez egin trunperiarik.

 

                Paseia Arnegi

 

Eskieia gu helturen

sekula zure etxera,

ala erunerasten nauzu

amenx mündiaren basteriala?

 

        Marzelina

 

Etsitiela, ez, debeia.

Abanzü dizügü bai bidia

huntarik landa dizugu

lehen, lehen heria.

 

                Paseia / Jalki Tomalina /

 

        Marzelina m.

 

Jinkuak gai hun deiziela,

ene aita et ama maitiak,

plazer egiten dereit

zien osagaritan ikustiak.

 

        Tomalina

 

Adio, ene haur kariua,

othian aren heltü iza?

Honzi jin izala

hire konpaiñarekila.

 

        Paiot

 

Lagüntho hori zer düña,

eran ezadan, Marzelina.

Horek üdüriago liken

maneisto bat lizatekila.

 

        Tomalina

 

Ene haurak, eiñerik beitziradie

pausatzera, hox, emazie.

Gero zien beriak

kuntatüren deiskützie.

 

                Retira oro / Jalki Marzelina /

                Arnegi m. paseia

 

Trunpatü nain, Marzelina,

nun da hire primajia

espahenzat laurdenka

guti luken artia.

 

Debruen bisaia,

ala apho zanko elgera,

uzi ere ahal nundukeña

Espaiñatik erakari gabe huna.

 

        Marzelina

 

Enüzü orano prima bena

segür izanen nüzü,

solamente gure aita et ama

behardizügü kausitü.

 

                Paseia / Jalki Tomalina Paiot /

                Jar oro.

 

        Tomalina

 

Alo, Arnegi ta Marzelina,

orai beita phüntia,

behar düzie heben harat phentsatü

erejistratü behar düziela.

 

Eta egün berian

gitian, aren, abia,

geruak tornü hunik

espeitü ekarten seküla.

 

Hox, emazie berhala

berantzen hasitho beita.

Iskiribatuen igaraiteko

ükhen dezagün denbora.

 

                Paseia Arnegi m.

 

Heltü gabe hara beriala

nahi dut eran ene egia.

Hunekin erejistratzeko

estut hanbat hun gogua.

 

        Paiot

 

Orai düka püntütua

arazu hoien eraitekua?

Borxaz edo amorioz

jineniz (sic), bai, aizina.

 

        Arnegi

 

Ziek bortxatüren nauziela,

bai debruen gezura.

Ziek bezain hun dut, bai,

süstengatzeko arazua.

 

        Paiot

 

Zer dük hire arazua,

eran ezak, Arnegitua.

Marzelina nahi ükia ützi

orai bi haur horekila?

 

        Arnegi

 

Bi haur balin batu,

Erazu nunganik dutu,

eneganik balutu ere

aragretik enikezu.

 

Marzelina Espaiñatik

gezures nizu erakari,

zuntan eraiten bezeitan

prima hun bat zela eni.

 

        Paiot

 

Espadüzü nahi erejistratü

haur bat behar dozü hartü,

bestela güstiziala

mementian behar dizügü.

 

        Arnegi

 

Holako kunbersarik

haboro eraiten badeitazu

hebenxe berian

biskara hausten deizut.

 

        Paiot

 

Ene biskara hausteko

so egiten dük aphaltito,

sakolan sartüko hait

eta ha lephua tinkatüko.

 

        Arnegi

 

Zuk ni sakolan sartuko

estuzu holako ogi buxirik ükhen / orano,

debrien animal zikinzia,

orai dizugu ikusiko.

 

                Arnegi jo Paiot eta urthuk.

                Bestek bara.

 

        Arnegi

 

Hor debrien animala,

orai aski baduzia?

Enauzu zuk, es, ni

aisa bildüko sakolala.

 

                Arnegi retira / Marzelina m.

 

        Paiot

 

Ah, eta haur zer da?

Othian posible deia

azione haur gük orai

ikusi behar güniena?

 

        Tomalina

 

Paiot, othian aren

ezin jaikiten zira.

Marzelina, behar diñaigü

eruan biek arteka.

 

        Paiot

 

Unxa kolpü gaistotua

eman ditazü, Tomalina,

Arnegi debrüto horek

Estia besaire fripua.

 

                Arteka har eta retira / Jalki

                Arnegi paseia / Jalki Jermain

                jar / Arengi m.

 

Jinkuak egün hun deizüla,

Musde Jermain abokatia,

jiten nuzu zure gana

inportantzia handirekila.

 

Present txipi haur orizu,

zure gomendazen nizaizu,

Egitekobat zuk

behar deitazut pleteiatu.

 

        Jermain

 

Zer düzü egitekoa

esplika izadazü, gizuna.

Ene lepua berme

zü bürütan juaiten espazira.

 

        Arnegi

 

Marzelinak badizu

bi haur nuntipaitik,

eta ene direla oxes

nahi diestadazie harerazi.

 

Marzelinak Espaiñatik

gezüres nindizun ekari,

prima hun bat zela eraitez

eskuntüren ginela algareki.

 

Desidatü nizu gero

behar dugula güstiziala,

bena ené aldia etxekazu zuk,

pakatuko deizüt behar déna.

 

        Jermain

 

Trankil egon zite, gizuna,

egiteko hori ützazü nitara,

eta zortzi erian jin zite

ordian eraikiren düzü jügamentia.

 

                Retira Jermain erdialat bestia basterialat.

                Jalki Tomalina paseia/

                Jalki Lüküs jar.

 

        Tomalina m.

 

Jinkuak egün hun deizüela,

Musde Lüküs abokatia,

jiten nüzü zuri

grazia batez othoizera.

 

Arnegik ükhen gitizü

gü egiaski trunpatü,

eta egün zortzi aldiz

jüstiziala behar dizügü.

 

Bi haur ene alhabareki

harek bazitizü,

eta orai, aldiz, gisala

ükatü nahi diozü.

 

Egiteko hortan, Jauna,

Zük behar gütüzü lagüntü,

Zure phena oros onsa

Izanen zira rekonpensatü.

 

        Lüküs

 

Esteizüt hitz emaiten presiski

bürütan juanen zirela,

bena eginen deiziet

bethiere nik egiten ahal düdana.

 

Eta zortzi erian gero

jin zitie kortiala,

bataren fabori segür

jügamentia izanen da.

 

                Retira badere alde / Jalki grefiera,

                Jermain, Lüküs Jüjia, oro jar.

                Jüjia m.

 

Grefiera, izkiriba ezak

orai Jaun hoien eranak,

eta frauderiarik izan estadin

goguman ezak unxa.

 

        Grefiera

 

Trankilisa zite, Jaun Jüjia,

Eginen dit egin ahala.

Ene lepua berme izkiribian

frauderiarik izaten bada.

 

        Jermain

 

Jaunak esta kestione

behar dügü minzatü,

eta gure egitekuez

ere bai esplikatü.

 

Kausa konsekenta egün

badügü esplikatzeko,

attentione plazer badüzie

hartü eni behatzeko.

 

Arnegi oxes gizun bat

jin izan zeitan etxera,

zointan eran üken beteit

Marzelinak trunpatü diéla.

 

        Lüküs

 

Hori beste kunbersa

Marzelinak trunpatü diela

deusere phensatü gabe

estezazüla ideki diskusa.

 

Marzelinak bi haur batü,

biak Arnegiganik ümentü,

eta orai aldiz harek

nahi beteiko ükatü.

 

Hortan gaiñen, Jaunak,

emazie zien üdüria.

Estüzü aparenziarik Marzelinak

Arnegi trunpatü diela.

 

        Jermain

 

Jaunak, pharkamentüreki

esta orano hortan aski.

Marzelinak ükhen zian Arnegi

Espaiñatik gezüres erakari.

 

Alegazen zeion Marzelinak,

Ezi prima hun bat zela

hareki jin ledin Franziarat,

algarreki eskuntüren ziela.

 

Eta beste alte ere orano,

Eia nun dira aproba

bi haurto hurak

Arnegiganik dütiéla.

 

        Lüküs

 

Estizie, ez pübliki,

arauz, egiten lan hura

nunti nahi düzü harek

ükhen ahal dezan aproba.

 

Eta beste alte ere orano

Marzelinak nahi zizün espusatü,

bena Arnegik trunpatü undüan

Etzeion nahi behatü.

 

        Jermain

 

E bien, Mesieur Lucus,

Cela s_il est vrai,

Zer nahi düzü Arnegik egin dezan

Marzelinak nahi ükhenik ere?

 

Zer egin zinirozü zük,

gezüres nonbaitik erabili bazüntü?

Eraiten deizüt hortan gaiñen

arazurik bathere estüzü.

 

        Lüküs

 

Eztea küs eta kuinüs

in mandüka meo,

zük bezain hun düt bai

arazua süstengatzeko.

 

Eta zük, Jaun Jüjia,

emazü zure jügamentia

legiaren konforme

Jüsto izanen den bezala.

 

        Jüjia

 

Jügatzen düt eta ordenatzen

Presentian orai heben

egiteko hori izanen dela

Marzelinaren kuntre.

 

Marzelinak Arnegi

gezürez zeren zian erakari,

hartakoz arazu hori

baliatüren zaio Arnegiri.

 

Beste althe esten aproba

haurak Arnegiganik dütiéla.

Hartakoz hor akitüren da.

Pai de bentura, mai de segura.

 

                Jalki Tomalina, erditik sar.

                Jalki Arnegi, basterretik sar.

 

        Jüjia m.

 

Grefiera, izkiribatzen düka

nik eman jügamentia,

eta eman ezak Arnegiri

eraiki dezan berhala.

 

        Grefiera

 

Izkiribatü dit, bai Jauna,

orai zük ditatiak.

Arnegi, orai hüllant zite.

Orizü jügamentia.

 

                Retira oro / Jalki Marzelina m. /

                paseia

 

Behar düt orai arnegatü

motikuer haboro fidatzia,

eta ezgabe esküsa

haur beita phena debria.

 

Arnegi fripu harek

eijerki nai trunpatü,

eta sekülan besain beharrin

nihaur aldiz baratü.

 

Haur da phena maradikatia,

eztakit orai zer phensa

deus erailerik arauz

estüt ükhenen seküla.

 

Neskatila kunbaitek beitie kostüma

unsa nahirik kunplimentü egiteko,

nik espadüt galthazalerik

nihaurek düt eskentüko.

 

Hobe düt ahalke labüra

eziez damü lüzia.

Grado hortan ja,

Inposible zait pazenziazia

 

Hanxe gainti gikunbat

hunat jiten ari beita,

goguak eraiten deit hura

ene bedezia ahal dela.

 

                Paseia / jalki Buxera m. zamaris

 

Jinkuak egün hun deizüla

neskatila gastia

neskato jari nahi lizatienbat

ihur ere bazanakikela.

 

                Kamaritik eraix, Igain triatiala

 

        Marzelina m.

 

Zer gradotako, ene gizuna,

nahi düzü zük neskatua,

eia hun izanen denez

nik xerkatüren deizüdana.

 

        Buxera

 

Lan suerte orotako

hun izanen den gisako

emasterik gabe beiniz

nik behar nikezü halako.

 

        Marzelina

 

Zük emasterik estüzüla,

bai orano berri ja.

Separatü zireia algarganik

ala amenx hil zaizia.

 

        Buxera

 

Etzitazü, ez, orano hil,

bena ideki dit etxerik.

Egündano esta sortü

halako milla debrürik.

 

Enirozü haboro pazenzia

halako personarekila,

ene hüxartian bethi jauneki

eta ni unxa mesperetxa.

 

        Marzelina

 

Halako emastia

othian aren badüzia?

Merexiago likezü harek

adar ordarien egitia.

 

Eta nahi deizüt orai, eran,

zer den ene pensamentia.

Ni nihaur nündükezü

neskato jarri ninzana.

 

        Buxera

 

Goguan erabilten nizün,

ah, zü izan bazina!

Bena ene gustokorik

etzitadazün ajitüren seküla.

 

Aurki eran beteitadazü emastiari

adar ordariak egin behar neizola,

haien egiten ere aren

zük lagüntüren naizia.

 

        Marzelina

 

Laxüki hortan gaiñen

eskütüzü bilaiskatüren,

mereximentia badiela

nihaurek beitüt ikusten.

 

        Buxera

 

Eta soldatatako

kunbat phensatzen düzü?

Harez ere behardizügü

orai arauz minzatü.

 

        Marzelina

 

Hilabeteko bost libera

zuri espazaizü sobera,

hortan gaiñen emadazü

zük zure repostia.

 

        Buxera

 

Hortan akord izanen gira

badükezü hilabetian bost libera.

Gero behar deitazüt egin

emastik egiten zeitan zerbütxia.

 

        Marzelina

 

Akordian reserbatzia

estüzü propiki egitia,

bena akort izanen gütüzü.

Gitian hebeti retira.

 

 

SATANERIA VIII

 

                Erretira biak esküa. Jalki,

                Satan bera m.

 

A, Marzelina, Marzelina,

hire suiak bethi iraiñen dia,

areta suitan ükeiteko

aski hun dün, bai, ürhaxa.

 

Belzebut, nun iz,

ene mitil perestia,

unsa ase eta

lan güti egilia?

 

Jalki adi bertan huna,

bandit bürü handia,

espanto egile eta

obren apart üzlia.

 

                Jalki Belzebut

 

Zer diok, Satan,

gizun balient izigaria,

unxa ase eta

lo zabalik egilia?

 

Bethi plainta betherik iz

hi enetako,

eta ere deus emaiten

aldiz soldatako.

 

        Satan

 

Belzebut, arazu diat

ingoiti zerbait eraiteko,

estiat mithil beharrik

nik auher egoiteko.

 

Leheneko mitilitarik

badiat kanbio,

hi ja hobe iz

bona xera egiteko.

 

Soldata nahi badük

hik ene ganik,

kargübat nahi derat eman

estrena-gei lehenik.

 

Ezarten ait, Belzebut,

horen karikatik idekizale,

eta orurik egin estezen

ahuen tapazale.

 

        Belzebut

 

Kargü propia emaiten deitazü

ene nausi egin bidexia,

debriek bola zitzala

zure kargü ororekila.

 

                Retira / Buxera jalki, paseia,

                jalki Xiberua m. ordi.

 

Gai hun, Buxera,

egariareki helzen nüzü huna.

Pintubat ardu

Ideki plazer deitazia?

 

        Buxera

 

Bai, gisala, zer egaria

Erorten izan eta,

apho gixa txar, beti

orai jiten itzait etxera.

 

Kanpua hartü behar dük,

bestela bi pelat ükhen dük,

sobera xerka eran gabe

sinhexirik hobe dük.

 

        Xiberua

 

Bi pelaten emaitia

uste düka hain aisa dela?

Gezürra eranen dük müthüretik,

debrien aphozankua!

 

Ke men futi de tut!

Enaik idekiren etxe huntarik,

Marzelina beharbeitüt ikusi

jalki gabe hebetik.

 

        Buxera

 

Estük ikusiren Marzelinarik,

eia ehaidanez idekiren etxerik.

Toza bi pelat hoiek

eta juan hadi hoieki.

 

                Eman bi pelat bilaiska bat

                Marzelina jalki separatzera eta m.

 

Horik zer faizu dütüzie

edo zien artian zer ükhen düzie?

Xiberu, othoi, zuaza etxera

ohialat aldis zü ere.

 

                Retira Xiberu erdialat /

                Bestiak basterialat

                Marzelina jalki paseia /

                Jalki tratalanta eta m.

 

Nulaxe iz, Marzelina?

Üdüri dün unxa izala,

baniña orai hiri

deskubritzeko gaiza bat.

 

Bena enezañala arafüsa,

dolü estakidan erana,

behar itzait orai jin

nüsteneko kanbera hartara.

 

Egün ene tratian

egin diñat irabazi,

eta trenpia hun beitüt

nahi nündüken libertitü hireki.

 

        Marzelina

 

Hox, emazü aren berhala

ahal bezain segreki,

bestela galdia nüzü

jakiten badeit bürüsagik eni.

 

                Retira biak besapez, jalki Marzelina.

                Buxera paseia

                Marzelina m.

 

Ah, ene bürüzagia,

ala beitüt phena handia,

bena zük, othoi, konsolanezazü

othoitzen zütüt, graziaz.

 

        Buxera

 

Zer da zure phena,

eradazü, Marzelina.

Eginen deizüt, bai, nik

egiten ahal düdanik bada.

 

        Marzelina

 

Gure lan segretak

deskubritü behardizie,

enüzü haboro egoiten ahal

zuri deklaratü gabe.

 

Sabela zitadazü, bai, hanzen

pensatzen beitüt zer den,

bena denbora igaran

zaitadala denin mehatüren.

 

        Buxera

 

Hortan gira, Marzelina?

Enizün phensatzen areta,

nurganik düzün gero

unsa badakizia.

 

        Marzelina

 

Ah, holako arazua

oithian emaiten deitazia?

Enüzü, ez, ni antatü

zureki baizik seküla.

 

        Buxera

 

Enzün diñat kunbersa,

estakiñat gezüra ala egia,

tratalantbat eta Xiberu

bethi hiri etxeka zirela.

 

Beste althe, enün nahi ni

besten haur hasten ari,

jüstiziala behardiñaigü,

eia zer eranen deikien guri.

 

                Retira biak / Jalki paseia

                Buxera jalki Jermain jar /

 

        Buxera m.

 

A, Jermain, Jermain,

zuri nüzü hersatzen

eta egiteko inportant bates

ere bai gomendatzen.

 

Kausa hortan, Jauna,

zük behar naizü lagüntü,

zure phena orotzaz

Izanen zira satisfatü.

 

        Jermain

 

Zer da hire egitekua?

Eran izadak, ene gizuna,

eta klarki mintzadi

pleteia nadin aisa.

 

        Buxera

 

Ene neskatuak, badizü

haurbat nuntipaitik

eta nahi ditazü Jauna

hura eni erexeki.

 

        Jermain

 

Hau dük kestionia,

ene gizun maitia,

neskatila hura hik

seküla hunki düka?

 

        Buxera

 

Bai Jauna, nik

zunbait aldis hunki dit,

bena badüzü beste zunbait

nik beno haborotan hunki dienik.

 

        Jermain

 

Espahü hunki bathere

egitekua klarago zükia,

bena egin ahala eginen diat

hire fabori bethiere.

 

                Retira bedera alde Jalki Marzelina

                paseia / Jalki lüküz jar /

                Marzelina m.

 

Zure neskato, jauna,

mus de Lüküs abokatia,

orizü present hau eta

othoi aphüra pharka.

 

        Lüküs

 

Hunki jin izala, Marzelina,

Presenza deitana ekarten

hitz emaiten deiñat nik

estüñala hik galdüren.

 

        Jermain

 

Badakizia gero unxa

büxeraganik dia haura?

Marzelina ebilten züzün

beste hanitxekila.

 

Nurk daki Marzelina

zuinen kolpütik zen baratü,

o haren jakitia

lan gaistua dizügü.

 

        Jüjia

 

Jermain, eran ezak,

deusere badakika?

Buxerak neskatila hura

behin ere hunki dia?

 

        Jermain

 

Eran ditazü, Jaun Jüjia,

behin hunki ziela,

eta ordian egin ziela

bere fonzionia.

 

Bena behinkua gatik

estizü harek krimarik,

zunbatetan esta heltü

Marzelina bestereki.

 

        Lüküs

 

A, Jermain, Jermain

areta esteizü eskolak gainti egiten,

bena zihauren mihitik zira

orai atakirik ikanen.

 

Buxerareki behin heltü dela

orai badügü borogainxa,

besterekila ere antatü dela

orai ekarzü aproba.

 

        Jermain

 

Tratalant batheki bazin

kanberabat afermatürik,

eta hura es zerbütxatzen.

Marzelinareki baizik.

 

Hurak han zer ari ziren

Ala orazione eraiten,

esterozü es Buxerari

zük hura eraxekiren.

 

        Marzelina

 

Kausa zenzialbat badizüt

zuri esplikatzeko,

eta zure beharra

ere bai hartako.

 

Nula neskato beiniz

haurbat badit bürüzagiaganik,

eta orai trunpa onduan

es kasürik egin nahi.

 

Ükazen ditazü, Jauna,

estüdala horeganik.

Ororeki botinajin izateko

enüzü ez hain nahasirik.

 

        Lüküs

 

Haur hura Buxerari

nik diuñat erexekiren,

present hunen ekartia

ezain, es, dolütüren.

 

Eskü xilinxan jiten

ikusi nahi niken,

nik behardena eginen diñat ordin

trankilki ahaliz juaiten.

 

                Retira bedere alde / Jalki Grefier

                Lüküs, Jermain, Jüjia /

                Oro jar

 

Grefiera, behakit unxa,

bai eta ere izkiribik,

hortan gaiñen eman ahal dezadan

nik ere jügamentia.

 

        Grefiera

 

Jügamentü eta pleteiü

bai eta ere izkiribik,

konforme jinen dütüzü

estezazüla bathere anxiarik.

 

        Lüküs

 

Jaunak, behazitaie

orai ni minzo benizaizie,

behar dügü orai pleteiatü

kausaren konforme.

 

Marzelina ümen dü

bere bürüzagik trunpatü,

algarreki hanbat egün

nahi beitero ükatü.

 

Ihaurk ikusi tüka

ofiziuan ari ziela,

espadüzü haren aproba

haura Buxeraren da.

 

        Jermain

 

Espalinbadüzü zük

arazu hoberik fornitzen,

esterozü Buxerari

zük haurik eretxekiren.

 

        Lüküs

 

Ixilik, musde Jermain,

espalin bazira egoiten,

zure pleteiü orotan

nik zütüt interditüren.

 

        Jüjia

 

Jaunak, aski enzün düt,

orai jügatü behardüt.

Buxer hura izanen da

haur harez kargatü.

 

Espazin nahi haztia,

etzizün behar aitortü,

bere mihitik izanen da

gizun hura kondenatü.

 

Espalü behin baizik hunki

eraiten dian bezala,

elikezü balio ordükuagatik

haur bathez kargatzia.

 

Bena, hala eranik ere,

balima esta egia.

Bena nik ja legiaren konforme

behar düt eman jügamentia.

 

                Jalki Buxera erditik, jar

                Marzelina basteretik jar.

 

        Jüjia

 

Buxera, hunat behadi,

haur hasten behar dük ikasi,

eta hebenharat estezala

haboro honki Marzelina.

 

        Buxera

 

Haura hazi behar düta

behin hunkiagatik Marzelina?

Ifernüko debriak bola beza

holako bizitzia!

 

        Marzelina

 

Behin baizik enaiküla hunki?

Ene aitzinian, es eran holakorik.

Biga, hiruetan erauxi gabe,

seküla igaran dügia gayik?

 

                Buxera retira haurrareki

 

        Grefiera

 

Marzelina, orizü orai

harzan jügamentia.

Nurako nahi libre zira

kotak iharauz eta iharos.

 

Hola libratzen bazira

ez dolü, Marzelina,

aizinara ere ariskatzen dizü, bai,

orano ajitüren zaizüla.

 

Abisbat nahi deizüt eman,

zure unxa hun beitate.

Mutikueki harzara helzen zirenin,

haren ixilik ezarzü bi jakile.

 

Orai eijerki libratü zira

bere mihitik hatzaman beita,

bena abiseizü lagünak

etzizan tronpa.

 

        Marzelina

 

Nahi nüzü orai zühürtü

eta gizunez ez fidatü,

eta orai aldiz plazerez

Jaunak, ziek eremestiatü.

 

                Egin gürbat / Oro retira /

                jalki Sataneria / jalki Marzelina paseia /

                jalki Bedezia jar /

                Gürbat Marzelina m.

 

Zure neskato, jaun bedezia,

nulaxe ekarten zira?

Enzün dit gobernanta baten

beharin ziradiela.

 

Banizün nik ere ideia

nonbait plazatzekua,

boronthate hortan jin nüzü

orai zure gana, jauna.

 

        Bedezia

 

Hunki jin ziradiela,

nunko ere beitzira,

eia komenizen ahal ginenez

gitian aren ellesta,

 

eta beste gaiza bat ere

eran behar deitazü,

Pünzelajia emanen deitadazia

zihaureki balinbadüzü?

 

        Marzelina

 

Ene pünzela ikates

estüzüla bathere düdarik,

areta igorteko abantailla

hanixetan ükhen dit.

 

        Bedezia

 

Othian posible deia

zü pünzela zirela,

eta etzira determinatürik

aren igori behar düzüla.

 

        Marzelina

 

Enizün determinazen Jauna

loxas tronpatürik bara,

orai kasi delibera niozü

okasionia agitzen bada.

 

        Bedezia

 

Hox emazü barna

soldataz ellestatüren gira,

goguak eraiten ditazü

zü eta ni akort giratiela.

 

                Retira eskün, jalki Jermain eta Lüküs

 

        Lüküs

 

Musde Jermain, badit

zuri eraiteko bat,

gure asken audianzan

hartürik maleziabat.

 

        Jermain

 

Zer düzü malezia?

Mintza zite, aren, berhala,

ükhenenzü ümilitate

zure loxa denik bada.

 

        Lüküs

 

Zeren behar zünian pleteiatü

gisa hortan ene kuntre,

Buxeraren süstengatziagatik

arazurik bathere gabe?

 

        Jermain

 

Marzelinaren abokatü zinelakoz

badüzü handi mentia

eta ez ezagüzen egia,

haboroziez astuak latia.

 

        Lüküs

 

Zük badakizü legia

abiseizü gaintirik egin eskolak,

eia hamar eta hirur zunbat

Ideki ezazü kuntia.

 

Eki Jaun handito zira

bena enezazüla sobera kuluna,

bestella baratüren zira

kaskatürük sinketa.

 

        Lüküs

 

Gizun unesta zirazü,

abokatü izateko,

kargü hortako beno haboro zinateke

bortiala urdain juaiteko.

 

        Jermain

 

Estit nik zü bezala

gezürez tronpatü,

bena hori izanen düzü kausa

nahi zütüt denonzatü.

 

        Lüküs

 

Zer arazu düzü zük

ene denonzazeko?

Estüzü ja leterarik igoriren,

Iskiribatzen espeitakizü orano.

 

        Jermain

 

Halere zük beno haboro nik

kausa idekiren dit,

etzütüt nahi haboro ikusi.

Khen zakitzat bistati!

 

                Retira bedera alde / jalki Bedezia /

                paseia

 

        Marzelina

 

Ah, ene bürüzagia,

esteia haur phena handia?

Bista galzen ezagüzen dit

egünetik egüniala.

 

Zelüko Jinkuak

orai pünizen nizü.

Haren boronthate saintia

bethi dela konplitü!

 

        Bedezia

 

Posible deia, Marzelina,

galzen zaizüla bista?

Bena orano jinen zaian, bai,

etzitiela, ez, loxa.

 

A, Marzelina, bethiere

Jaunari gomenda zite.

Harzaz zunbait aldiz

hartü behar zünüke

 

        Marzelina

 

Ene bürüzagia, orai ere

kasi estit ikusten deusere.

Bista gal ürrentü gabe

etxerat abiatü behar nüke.

 

Bedezi ziren bezala

eremederik bazanakikia?

Orai ariska nirozü

zureki düdan soldata.

 

        Bedezia

 

Nik eremedi emanen deizüt

harek hun eginen beteizü,

südüretik tabak harezazü

bista erakariren beteizü.

 

Eta juan nahi bazira,

gitian hebeti retira.

Nik montürabat prestatüren deizüt,

gogohunez juan zitin eta.

 

 

SATANERIE IX

 

                Retira biak / jalki sataneria

 

        Satan

 

Marzelinari zer heltü zaion

enzün düka hik ere?

Askenekoz, gisala

aski dobatü die.

 

Mündü huntan igaran dik

zunbat gorabehera,

eta igaranen ere bai

orano bizizen bada.

 

        Belzebut

 

Estadin amenx kanbia

orai loxatüxerik beita.

Satan, dezagün aren

gük bethiere tenta.

 

                Retira. Jalki Marzelina montüras.

                Jalki Tomalina eta Paiot.

 

        Marzelina

 

Ene aita eta ama maitiak,

huna nitzaizie tristerik,

begiétako bista

kasi oro galdürik.

 

        Tomalina

 

A, ene haur maitia.

othian posible deia

hik galdürik düñala

begietako bista?

 

        Paiot

 

Eraix adi montüra hortarik,

eta hox eman barna.

Barbertobaten xerka

ni banuan berhala.

 

                Eraix zamaritik aita amek har

                artian eta retira /

                Marzelina jalki, paseia

                jalki Xiberua eta m.

 

Nulaxe iz, Marzelina?

Enzün diñat bista galdü düñala,

unsa phena hartü beitüt

segürki ene bihotzian.

 

        Marzelina

 

A, Xiberua, Xiberua,

estizügü leheneko denbora.

Askenekos plazerak oro

jiten tüzü finizera.

 

Orai halere begi bateti

zerbait ikusten dit

bena izan nüzü, bai,

bista oro galdürik.

 

        Xiberua

 

Jinen zain, bai, bista

ehadila, ez, loxa.

Orano ni izanen nün

hire konsolazalia.

 

Orai diela dozena bat urthe

beitakin zer egin günian,

behardiñaigü, arren, pratikatü

ordüko negozia, Marzelina.

 

        Marzelina

 

Soberanzia lükezü

orai arauz, Xiberua,

eta jakiten badeik galdik

gero zure emastiarekila.

 

        Xiberua

 

Egon adi trankilki,

esteiñala horek phenarik,

estiñaigü ene emastiaren

itsü baten beno haboro axolik.

 

        Marzelina

 

Hox, arren, berhala

zure boronthatia halabada.

Enitezü ni ausart

zuri arafüsatzera.

 

 

SATANERIE X

 

                Sataneria jalki. Satan m.

 

Biba, biba, Marzelina,

hire korajik estin aphür balia,

mündü huntan esta sorthü

arauz, hire paria.

 

Belzebut, ikusi düka

Marzelinaren apetitia?

Bista galdürik eta,

ezin ützi ofiziua.

 

        Belzebut

 

Hori neskatila menguanta,

jin züzün mündü huntara

gogun dit es othe denez

hori aseren seküla

 

        Satan

 

Bai, bai, aseren dük

O hatxak deronian mankatü,

arte huntan arastan

inposible izanen dük.

 

                Retira. Jalki Xiberua / paseia,

                jalki Marzelina.

 

        Xiberua

 

Huna nizain harzara,

ikustera Marzelina,

inposible zitadan hiregana

jin gabe egoitia.

 

        Marzelina

 

Enzün düt kunbersa,

estait gezürra alla egia,

guri jelostürik emastik

zerbait eran deizüla

 

        Xiberua

 

Bai ixiltü ere bai,

debria, espadü bertan

mintzatü den bezain sarri

ezari diñat kanpuan.

 

        Marzelina

 

Nik ere errekuntrü egin

hanxe errekabatetan,

eta mesperetxatü dit

deusen ere hun esten gisa,

 

eta eran derodan bezala

eginen nirozün obra.

Solamente mintzatü balis

hausten nirozün büria.

 

        Xiberua

 

Estin zer eni ere

aipa dizadan deusere,

bestella etxerik idokiren dik

hitzik enzüten badüt solamente.

 

        Marzelina

 

Laxüki elkit ahalzü,

ni jinen nitzaizü,

bestella zure eihargari

hori izanen düzü.

 

Bestella ere orano,

nuntipaiti bengatüren nizozü.

Aizürbatez nahi nikiozü

büria erdiatü.

 

        Xiberua

 

Agian orain hilen dün

eri dela üdüri beitü.

Behar diñaigü jakin lehen,

jinkoauak nahi dinez erekeitatü.

 

        Marzelina

 

Bai amez heri baledi,

bista hortarik laxüki,

izan estadin mündü hori

zure eta ene eihargari.

 

        Xiberua

 

Hox, emazü, Marzelina,

nonbait xokobatetara,

ene emastiaren despit

libertitü gitian unsa.

 

                Retira Jalki Lüküs eta Jermain

 

        Jermain

 

Et bien, monsieur Lucus,

comment porte vous?

Eté vous faché

comme l_autre jour?

 

        Lüküs

 

Etés vous faché?

que men fouti si non tabé,

c_est pourquoi jénipas,

zure axolik bathere.

 

        Jermain

 

Je m_en fou a moi aussi,

espeitüt zure axolik bathere,

autrement si vous voulez ami,

izaten ahal gütüzü hola ere.

 

Eberbous carom factoun est,

bazakit nik latia ere,

et autrement ausi,

beste lenguaje hanix ere.

 

        Jermain

 

Autrement ferafoutra,

zük lenguaje ükhenik ere,

aussi je né pas besoin,

düdan beno haboro batere.

 

Une fois je mavai porté,

espeitüt axolik eranik ere,

un homme quelque chose,

eta zuri seküla ez deus ere.

 

        Lüküs

 

Par me foi a moi aussi,

Marzelina tabé,

zure presenzaren espeizen,

hura ahalke bathere.

 

        Jermain

 

Oh, Lüküs abokatia,

gitian hebeti retira,

Pariseko kortiala juaiteko

zü eta ni kapable gira.

 

        Lüküs

 

Hanko abokatiak

gü beno sabantago othe dia?

Ez, segür düzü estakiela

gük bezain bat lenguaje.

 

        Jermain

 

Hanko abokatiak oro

interditü behartizügü,

ezi gure ispiritüak

parégabe dütüzü

 

        Lüküs

 

Beste gaizabat ere badüzü,

nula eskola handia beitügü

behar dizügü traditiones

debria oro phensatü.

 

                Retira. Jalki Xibe, paseia.

                Jalki Mark.

 

        Xiberua

 

A, Marzelina, Marzelina,

plazerez jiten nün hiregana,

askenekoz orai badiñaigü

libertate edera.

 

Orai artio insültazale

ükhen beitügü bethiere,

Jin behardün ene etxerat,

beharra beitüt hire.

 

        Marzelina

 

Askenekoz pünitü beita

gure inturunpizalia,

bihua, bihua bistatik,

jinkuak lagündakiola.

 

        Xiberua

 

Orai artio segretin

beikinen gü bethi ere,

orai estiñaigü axolik püblikin

ihuren ere.

 

        Marzelina

 

Hox, emazü, Xiberua,

mementian zure etxera,

nik zerbütxatüren zütüt

zük nahi düzün bezala.

 

                Paseia jalki semia

 

        Xiberua

 

Alle, apho zankua,

estük egin ene mania?

Orai jauz eraziren derat

biskareko erauxa

 

                Haura kaska, zafla

 

        Xiberua

 

Aren, sinhez ezak

beste aldian ere aita,

bestela iradokiren derat

ore korpitzetik haxa.

 

        Marzelina

 

Haurek unsa kreintatü behardizie,

bestela gaiñia hartzen dizie.

Nik beste hainbeste emanen dirot

zü eiñerik bazirade.

 

                Marzelina zafla haurra eror eta m.

                Haurra belhariko

 

Jinkuaren amorekatik,

üzi nezazie bizirik,

ah, ene ama gaxua,

ikus bazinza zure haur tristik.

 

                Xiberua Marzelina retira.

 

        Semia

 

Büria düt hantürik,

korpiza minez betherik,

amaganat behardüt

nik ere sari.

 

Zü zelian zira

balima jinkuarekila,

zure haur tristia hebe

aita krüdelarekila.

 

Aita krüdela eta

amaiñu-geia krüdelago,

jinkuak ebaki zin arauz

gure zortia holako.

 

                Retira jalki Xiberu bere amareki

                paseia.

 

        Xiberua

 

Nula ene ama beitzia

zureganik behardit abonimentia.

Behardeitazü permetitü

Marzelinareki eskonzia

 

        Ama

 

Ez, ene fedia,

goititürik besua.

Esterat nik hori

abonitüren seküla.

 

Hire emaste zena

harek eihar erazi zia,

urde ahardi haren harzia

estiat abonitüren seküla.

 

        Xiberua

 

Borxaz edo amurioz

abonitüren deiküzü,

zük es nahi ükhenik ere

legiaz bortxatüren zütügü.

 

                Retira bedera gainti / jalki Marzelina

                Tomalina Xiberua, Paiot paseia.

 

        Xiberua

 

Ene amak enizü

egün nahi ükhen abonitü,

Marzelinareki eskunzia

espeteit konsentitü.

 

        Paiot

 

Nik testamentü huntan

Irakuri diat legetua,

amak nahi es ükhenik ere

borxazen ahal dügüla.

 

        Tomalina

 

Zeren estü nahi abonitü?

Ah, debrien eihara!

Areta haren despit

eginen dizügü ja.

 

                Ama jalki Xiberua M.

 

Ama abonitzen deitadazia?

Eraiten deizüt harzara,

bestela ere, sinhex ezazü

borxatüren zütüdüla.

 

        Ama

 

Ene goguaren kuntre

hox, arren berhala

hitz emaiten deizüt nik,

orano aseren zirela.

 

                Paseia oro. Jalki mera, jar /

                Xiberua m.

 

Egün hun, jaun mera.

zük plazer badüzü.

Marzelina eta ni

nahi güntüzün errejistratü.

 

        Mera

 

Sedepe edoun hassiou

açet queban ha biste

c'est pourquoi aujourd'hui

non baga pas gouaie.

 

                oro jar mera m. jaiki jakilik

                Xiberua, harzen düzia Marzelina

                presentian dena zure emaste?

 

        Mera

 

Adora que lei heit

avoste escritura

pagam d_abort eta

apres fera outre entadehora.

 

                Paka Mera eta retira Mera eta jakilik,

                bestiak paseia, Xiberuren Ama eor

                eta m.

 

Aiei, aiei, flaküz

enainte jin aizina.

Behar naizie, othoi, lagüntü

Igaiten aston gaiñan.

 

        Xiberua

 

Nahi bazira, jaiki zite,

eta ahal bazira, jin zité.

Orai estizügü gük

zure beharrik bathere.

 

Estizü, ez, merexi

horek gure lagünguareki,

zeren esküntin obeditzen

egin gabe konplimentürik.

 

                Retira oro. Jalki Marzelina

                Xiberua / Jar / Xiberua m.

 

Aspaldiko deseiña

orai diñaigü kunplitü,

behar diñaigü aren, orai,

gogohunez aihaltü.

 

Presta ezan mahaiñia

eta aiharia adela,

esteiliar saldo bateki beno

trankilago izanen gira.

 

Deus hun dienak hoiek

oro jan lizakeñe,

bena behardiñaigü intertan

gihaurek unxa aihaltü.

 

                Marzelinak mahaiña heda

                eta ezar arto eta sagar ere.

 

        Marzelina

 

Pasteix hox eta sagar ere,

Esteiak aruntho dirade,

bena espeikütü ihurke ikusten

estügü axolik bathere.

 

                Jaten ari Jin Zamaris Satanak

                eta jeneral Cornut

 

 

SATANERIE XI

 

        Jeneral m.

 

Eran ezak, Xiberua,

ni nur nizan ezagüzen naika?

Egün hona jiten nitzaik,

hiri bisita egitera.

 

Behar dük orai uhuria

kargübaten ükeiteko,

zuintan unsa agradable

hura izanen beita.

 

Ni nük jeneral Cornut

eta izena Plat futüt,

bena nahi derat orain

hiri korona zeditü.

 

Emastia arauz pünzela

enzün diat hartü diala,

nahi diet orai tabalaerazi

Franzian eta Espaiñian.

 

                Igain triaten gaiña

 

        Jenerala

 

Alo, aren berhala,

huillant akit, Xiberua,

behardük orai rezebitü

uhuresko korona.

 

        Xiberua

 

Eran ezadak hik zer izendia

edo zer korona emaiten deitala.

Hire mina gaisto debriareki

enizaik sobera fida.

 

        Cornut Jenerala

 

Korona hunen süstanzia

eranen derat berhala,

entelega ezak Franzia orotako

kurnatik handiena izala.

 

Eta hori zer dük kausa

espahakin, eran nahi derat

hire emastia delakoz

püta ororen gehiena.

 

Etük ükenen eskapirik

orai korona huntarik,

nahi bahinzan huni ebitatü

ehin behar hartü emaste hori.

 

        Satan

 

Allo, allo, Xiberua,

gogo hunez harzen ahaldük,

beitiable egual

kargü ederra behardük.

 

                Ezar korona bürian

 

        Xiberua

 

Hau hain pezürik,

zer mila debria da!

Üdüri zait mündia

oro gaiñen düdala.

 

        Belzebut

 

O, zer uste dük dela

adar kargaren handia?

Sofri ezak, sofri

pazenzia handiarekila.

 

        Satan

 

Jaunak, etkaiua ederki

korua hori egoiten?

Kargü hortako etkükeia

propiagorik ediren?

 

        Belzebut

 

Gitian orai retira

gure jeneralarekila.

A, Xiberua, Xiberua,

ehiza orai gizun edera.

 

                Retira oro.

 

Bertsio honen iturria: Patri Urkizu, Zuberoako irri-teatroa. 1998.

 

aurrekoa hurrengoa