 |
SAN INAZIOREN MARTXA
Inazio, gure patroi andia,
Jesusen Konpañia
fundatu
eta dezu armatu;
ez da, ez, etsairik
jarriko zaizunik
iñolaz aurrean
gaurko egunean,
naiz betor Luzifer deaurrua,
utzirik infernua.
Zure soldaduak
dira aingeruak,
zure gidaria
da Jesus andia;
garaitu ditu zure Konpañiak
etsaiak;
ez dauka fedeak,
ez, kristau nereak,
ez dauka beldurrik
iñongo aldetik;
Inazio or dago,
beti ernai dago,
armetan jarria
dauka Konpañia,
txispak armaturik,
bandera zabalik,
gau eta egun
guk guztiok pakea degun,
beti gau eta egun.
Bildu dezu, Inazio, munduan,
arritzeko moduan,
jendea
fede biziz betea,
jende jakintsua
eta indartsua,
beti dabillena
gerretan aurrena,
Elizaren etsaiak billatzen,
topatu ta garaitzen;
dituzu anaiak
gerra egin naiak,
da oien legea
etsai garaitzea;
oiek ditu bere defensoreak
fedeak;
dirade ezagun,
dabiltza gau t'egun
Europan, Asian,
Afrik'Amerikan;
idorrez, itsasoz
dijoaz ta datoz;
dabiltza nekean
indio tartean
edo naiz kortean
manera berean
beti pelean,
bizitzak dirauen artean,
beti-beti pelean.
Dira, Inazio, zure anaiak
txit mariñel andiak,
arraunak
bogatzen dakitenak;
Pedroren ontzia
badago ertsia
arroka tartean
egunen batean,
bertatik botean dira sartzen
eta arnaga joaten;
sokakin loturik
arroken artetik,
baldin badu etsairik
oiek garaiturik,
an daramate ontzia kaiera,
leorrera;
naiz izan ekaitza,
bogatzeko gaitza,
eta bagen goiak
naiz busti odoiak,
arraunak arturik,
botean sarturik,
korajez beterik,
«Boa! boa!» deirik,
bizitzaz azturik,
dijoaz kaietik,
bultzeaz killa,
Pedroren ontziaren billa,
beti bultzeaz killa.
|
 |