 |
EIZTARIA ETA ZAKURRA
Pinto erbi-zakurra
txit zan eiztaria,
beñere ez zitzaion
faltatzen zauria;
basurdeen eizera
zoan bakoitzean,
odola zeriola
sartzen zan etxean.
Guztiz zartu zan Pinto,
eta orregatik
nausiak zerabillen
eizaren ondotik.
Egun batez atzeman
zuen basurdea,
baña ortzen artetik
joan zan aberea.
Nausiak deitzen dio
ojuka, dak, dak, dak,
arrapatzen du berriz,
sartzen dizka ortzak.
Nola bere aldetik
ez zan basatia,
igesi joanagatik,
mutill beldurtia,
asten zaio muturka
eramanik griñak,
eta sartzen diozka
bere letagiñak.
Uzten dio zakurrak,
iges egiten du;
zauriz betea Pinto
guztia uzten du.
Nagusiak, arturik
makill bat eskuan,
jotzen du bizkarrean,
jotzen du buruan.
Pinto gaisoa dago
lurrean etziñik,
negarrez deitzen: «Jauna,
ez daukat indarrik;
adiñ andiak dakar
indarren galtzea,
basurde ori berriz
da guztiz gaztea;
sei urte gutxiago
baldin banituke,
ori eta beste bi
nik ilko nituke.
Oroitu bear luke
nere nagusiak,
oraindaño atzeman
ditudan guztiak,
il ditudala beti
txiki eta andi,
eta egun batean
ill nituela bi.
Baña gaur bakarrik da
berori oroitzen
lenago zein nintzan ni,
ez orain zein naizen.
Ongi esan nezake:
auxen bai pagua!
Onen leial izana
daukat nik damua!
Baña ez, gaizki diot;
zakurren jabeak
ez dirade guztiak
onen eskergeak;
berori bezelako
nagusiagatik
errepañak diola
sinistatzen det nik:
Esker gabeetatik
sekula guztian
ez esperatu ezer,
bazaude premian».
|
 |