 |
ERREMENTARIA ETA ZAKURRA
Errementari batek,
kanpora joatean,
etxe-zai uzten zuen
zakurra atean.
Egun batez lapurrak
dirua kutxatik
ostu zuten, sarturik
atzeko aldetik.
Oartu zan orduan
errementaria
falta zala etxean
zan diru guztia,
burua galdu eta,
arturik makilla,
etxe guztitik dabill
zakurraren billa.
«Atorkit onontz, Turko!»
oju egiten dio;
zakurra ixill-ixill
badijoakio,
guztia beldurturik,
belarriak bean,
burua makur eta
buztana anka-pean.
«Turko —esaten dio—,
zertarako aut nik?
Ez diok etxeari
egiten konturik;
malluen otsak ez au
beñere esnatzen,
plater-soñuak berriz
laster au ernaitzen;
lanari utzi eta
ni jaten astean,
falta gabe an aukat
zut aldamenean.
Ez dek iñoiz ikusi
nere sutegia,
maiean ikusten dek
ire nagusia;
uste dek noski, Turko,
aizela kondea,
orrela bizitzeko
ase ta betea,
beti etziñ eta lo,
altxa gabetanik,
sukaldera joan eta
asetzeko baizik?».
Itz oien ondotika,
Turkok, ikustean
nausiaren makilla
zuela gañean,
iges egin ondoren
aurreko atetik,
ojuka asten zaio
burua jasorik:
«Zer du geiago, Jauna,
nik baño kondeak?
Nik bezin ongi daki
bere mesedeak
sortzetik dakarrela
nork bere patua,
naiz dala zakurra ta
naiz dala katua;
ez zituen zakurrak
egin Jaungoikoak
lanean aritzeko,
baizikan astoak».
Nausiak, ikusirik
burua ain gora,
beldurrez ez zekion
saltatu lepora,
erantzun bide zion
modu onarekin:
«Ez det nai, konde jauna,
nik jardun zurekin;
oiek guztiak dira
zure erausiak,
akabatu ditzagun
gaur gure auziak.
Zuk badakizu dala
etxe au nerea,
eta nai det emendik
kanpora joatea.
On da ikus dezazun,
Turkotxo, gaur bertan
nola bizi diraden
beste etxeetan».
Ikusirik zakurrak
ala despeditzen,
asten da emen sartu
eta andik irten,
ez du Turkok gustoko
etxerik topatzen:
an erabilli beau
tornu-burruntzia,
erretzeko arentzat
ez dan arikia;
emen itxu-aurreko
da aren jarduna,
beti barau, ez dezan
galdu osasuna;
azkenik beste etxe
aberats batean
gau t'egun an daukate
loturik katean.
Onela ikusten du
dirala laratzak,
errian diran etxe
guztietan, beltzak,
eta lan egiteko
gure Jaungoikoak
guztiok gaituela
egiten astoak.
|
 |