AIZKORA ETA KIRTENA
Egurgille bat sort egitera
joan zan basoan barrena,
eta bidean galdu zitzaion
aizkoratika kirtena.
Sort egiteko beste berri bat
egin nairik aizkorari,
gaia eskatzen asi zitzaien
an zan arbol bakoitzari.
Iñork ez zion gairik eman nai,
eta arteak bakarrik
adar metxo bat eskeiñi zion
gaiso artaz kupiturik.
Kirten berria egin ondoren
sartzen dio aizkorari,
eta golpeka asitzen zaio
arte arixe berari.
Au ikusi ta asten dirade
zumarrak eta lizarrak
arte onaren kontra egiten
oju eta deadarrak:
«Asto andia —esaten die—,
ez al ekien oraindik
egurgilleak bizi dirala
guk galtzen degun bizitik?
Orra zer esker ematen dian,
orain asi dek igandik,
sarri ez geatzik bat bakarrika
basoan utziko zutik.
Iri bakarrik egin bazian,
tontotzar orri, kaltea,
ezer ez uen; baña guretzat
ez dek izango obea».
Bere etsaiari eman badio
noizbait norbaitek eskua,
len edo gero ikusiko du
galdurik bere burua.
|