 |
SUGEA ETA NEKAZARIA
Gizon bat zijoan bein
zelaitik etxera,
goiz guztian lan egin
eta bazkaltzera.
Ikusten du bidean
etziñik sugea,
otzak erdi illika,
korderik gabea;
kupiturik sartzen du
gaisoak kolkoan,
ango beroarekin
pizteko asmoan.
Etxera joan zaneko,
sugea asi zan
kolkotika kanpora
atera nairikan.
Kanpora botatzeko
gizonak artzen du,
eta suge gaiztoak
ortzka pozoitzen du.
Orra esker ederrak!
Zitalen eskutik
ez du izango iñork
beñere gauz onik.
Illabete baño len
suge ura bera,
otzak ikaraturik,
dator sukaldera.
Ojuka asten dira
etxeko guztiak,
jarraitutzen diote
morroi-nagusiak;
sartzen da ukulluan,
badabiltza billa,
arkitzen dute eta
uzten dute illa.
Zitalkeriak ez du
beñere gauz onik,
eta iñork ez du nai
ikusi zitalik.
|
 |