 |
ARKUMEA ETA OTSOA
Bildots gizen-gizen bat
dago artegian,
be egiten duela
amaren ansian;
belar-izpi bat ez zan
aren tripan sartzen,
iru ardik esnea
zioten ematen.
Begira dagoala
ate-zirritutik,
agertzen zaio norbait
kanpoko aldetik;
artzaia zala uste
zuen lenbizian,
gero ikusi zuen
otsoa sasian.
Asten zaio ojuka
barrendik esaten:
«Jakin beazu preso
naukatela emen;
au onela ez balitz,
emendik irtenik,
ez nezake nik utzi
otsoaren antzik».
Otsoak itzkuntza au
aditzearekin,
dio: «Ez det protxurik
izango onekin;
seguru dagoela
au da señalea:
nitzaz barrendik farraz
burla egitea».
Izaten oi da gizon
txit ikarakoia
toki segurutika
guztiz fanfarroia.
|
 |