MENDIA AURGITEN
Turmoiak ortik, tximist emendik
ikusirika, jendea
egun batean bide zegoan
arras beldurrez betea,
eta, egiaz, posible etzan
sosegurik izatea.
«Dudarik gabe —esaten zuten—
juizioko eguna
da aditzera tormenta onek
guri ematen diguna,
bear bezela prestatutzeko
egin zagun al deguna».
Onetan norbait badator eta
orra nun duen esaten
txit urrutian mendi andi bat
omen dagoala aurgiten,
onetarako deadar aiek
dituela ark egiten.
Ikara utzi alde bat eta
jendea dago ixilik,
zer gauza andik bear ote duen
atera aren barrendik,
zergatik gauza txikirik ezin
diteke irten menditik.
Badator norbait berri andia
jendeari ematera:
dala mendiaren sabeletika
sagu txiki bat atera;
au aditu ta jende guztia
juan zan algaraz etxera.
Onela gerta oi da, kristabak,
maiz urrutiko gauzakin,
argatika guk bizi beagu
gure errepain zarrakin,
geldi ez gaitezen, asko bezela,
gero txalma andi batekin.
Urrutitika egiñagatik
intxaurrak soñu andiak,
alderatuta izan oi dira
askotan intxaur txikiak;
egia andi au erakutsitzen
digu esperientziak.
|