 |
ADISKIDE BI ETA ARTZA
Adiskide andi bi
dijoaz bidean,
elkarrekin itzketan
umore onean;
artz andi bat zaiote
basotik irteten,
ikarak arbolara
bata da igoten;
bestea gelditzen da
gaisoa bakarrik,
artz andiari ezin
arpegi emanik.
Zer egin onelako
estutasunean?
Illa balitz bezala
jartzen da lurrean.
Nola artzak ez duen
gorputz illik jaten,
usai egin ondoren
da aurrera joaten.
Bereala jatxitzen
da arbolakoa,
eta lagunagana
lasterka an dijoa.
«Adiskidea —dio—,
txit det nik atsegin
zu emen arkitzea
osasunarekin;
zer ikarak ditudan
zugatik eraman,
beldurrez zu noiz artzak
bear zinduen jan!
Ixilik belarrira
dizu ark itzegin,
zer esan ote dizun
nai nuke nik jakin».
«Ara zer esan diran
artzak belarrira:
Munduan adiskide-
-mota asko dira;
ez dezu artu bear,
jakizu gaurdandik,
zure adiskedetzat
gizon beldurtirik».
|
 |