 |
22. BARDOTZE
Jesus Jauna eta JonDoni Petri, lur-gainean zabiltzalarik, unhatuak heldu izan ziren Eskual-Herriko mugarat, eta bide bazterean jarri ziren biak.
Hatsa pitta bat hartu eta, bazterreri behako bat emanik, JonDoni Petrik erran zion Jesusi:
«Zer eginen duzu, Jauna, toki huntarik?
—Ba, to, ez Eskualdun eta ez kaskoin... eginen diagu Bardotze».
Eta, xutitu eta, egin zuten Bardotze.
|
 |