 |
8. LAMINAK BAZTERRETXEAN
Bazterretxeko jendeek, arrats guziez, oherat joan gabe, gopor bat esnerekin artho-xigorrak eta xingar-axalak zuten zituzten, supazter xokoan, zartaineko urin ondarren gainean.
Oro lokhartu zirenean, Laminak jausten ziren su-phizkiari beheiti, eta murtxa eta murtxa, marrumaƱo batean artzen ziren, supazterreko puxka-miko guziak azkeneraino jan arte. Eta, gero, ixil ixila joaiten ziren su-phizkiari goiti.
Eta, biharamunean, Bazterretxeko jendeek kausitzen zituzten ongarriak hedatuak, erreka guziak garbituak, lurrak irauliak, arthoak jorratuak.
Gau batez, gopor esnea, xingar-axalak eta artho-xigorrak supazterrean emaitea ahantzirik joan ziren guziak oherat, eta, Laminak, gaitziturik, joan ziren bertze bas-herri batetarat, urrun, biziki urrun, sekulan gehiago ez baitziren Bazterretxeko lanetarat agertu.
|
 |