 |
17. BI BESO, BI ZANGO, SABEL BAKAR BAT
Egun batez, JonDoni Petri, gogoetan luzaz egonik, eman zitzaion galdez Jesus Jaunari:
«Jauna, bi beso, bi zango, bi begi, bi beharri ditugun bezala, zertako ez ditugu ere bi sabel?».
Eta Jesus Jaunak ihardetsi zion berehala:
«Baten hazteak ere lanik aski emanen diolakotz gizonari, Piarres».
|
 |