16. HARRIA ETA BEHI-ONGARRIA
Jesus Jauna et JonDoni Petri bazoazin egun batez elgarrekin.
Bazterreri beha eman zen JonDoni Petri, eta harri handi bat zangoarekin koskatu zuen, ontsa min hartu baitzuen, gaizoak.
Kexaturik, hartu zuen eskuetan, besagainka arthikitzeko. Bainan, Jesus Jaunak erran zion orduan:
«Ez hadila hola kexa! Harri gogor hortarik eginen diat Eskualduna». Eta hala egin ere zuen.
Urrunago, berriz bazoazilarik, zabal zabala erortzer zen JonDoni Petri, behi-ongarri baten gainean lerraturik.
Kexatu zen oraino gaizoa. Baina, Jesus Jaunak erran zion:
«Ez hadila bada kexa, Piarres; eta go'mak non zangoak eman!... Zer eginen diagu behi-ongarri hortarik?
—Egizu Gallegoa, Jauna.
—Gallegoa eginen diagu beraz, Piarres». Eta hala egin ere zuen Jesus Jaunak.
|