 |
3. OGI-EZPALAK
Eskual-Herrian zabilan, orduan ere, Jesus Jauna, JonDoni Petri lagun.
Landa handi batean, ogi sartzen ari ziren jendeak, eta Jesusek galdegiten diote: «Hean baduten polliki?». —«Gauza gutti, Jauna, arras gauza gutti».
Jesus, hitz bat gehiago erran ere gabe, urrundu zen berehala.
Urrunago, bertze landa batean, hala hala, ogi sartzen ari ziren jendeak. «Baduzue polliki?». —«Bai, Jauna, bai! Gutiago ere izan ginezakeen, eta Jainkoak emanaz, Jainkoari zor diozkagu eskerrak».
Jesusek orduan JonDoni Petriri: «Jende horiek ezpal bezanbat gaitzeru izanen die».
Eta JonDoni Petrik, gibel aire puxka bat gelditurik, ahapetik berehala jende heieri: «Ezpal hainitz egitzue, eta egitzue beraz ttipiak!».
|
 |