21. ZAZPIGARREN MANAMENDUA
Behin batez, Jesus Jauna eta JonDoni Petri harat hunat bazabiltzalarik Eskual-Herrian, JonDoni Petri hasarre gorrian eman zen, ikusirik, ezker, eskuin, oro ohointzan ari zirela, nausi ala sehi, saltzaile ala erosle, langile eta deusere-ez egile.
«Jauna, zafraldi bat ona eman behar diozute ohoin tzar horieri...
—Ago ixilik, Piarres! Ohoinak balire bezala horiek oro.
—Ez direla ohoinak? Zer dire bada?
—Ohoinak izaiteko, behar liketek zazpigarren manamendu bat... Eta aspaldixkoan, nere manamenduetarik zazpigarrena khendua ditek gizonek. Horra zertako ez den gehiago ez ohointzarik, ez eta ere ohoinik.
—Bainan, zuk ez baituzu ordean manamendu hoi khendu.
—Hori duk ba, Piares!... Eta, gizonek nahi ala ez nahi, horra zertako bethi badiren —zorigaitzez— gaztigatuz beharko diren ohoinak».
|