20. KUIAK
Jesus Jauna eta JonDoni Petri bazabiltzan beraz Eskual-Herrian, aldi hartan oraino.
Hor nonbeit, Lapurdin, batzen dute emazteki bat, kuia bat buruan zoana, bertze bat eskuan.
JonDoni Petrik erraiten dio Jesusi:
«Kuia hoik ebatsiak ditu, Jauna! Lephoa utz nezake...
—Ago ixilik, Piarres, eta arnegurik ez hola egin: ur baizik ez duk kuia... Ez hakiena hoi, gaizoa?».
Horra zertako haizu omen den, geroztik, bertzeen kuiaren hartzea landetan! Ur baizik ez da!
|