13. ONAK ETA GAIXTOAK
Ihurzuria, egun batez, herri baten gainera eroririk, JonDoni Petri gaizoak galdegin zion Jesus Jaunari: «Jauna, ihurzuria hola zertako erori da jende onen eta tzarren gainera? Zertako ez gaixtoen gainera bakarrik?».
Jesusek ez zion kuxean deus ihardetsi.
Urrunago joan eta, Jesus Jaunak erraiten dio JonDoni Petriri: «Piarres, erle-ume hori harrezak».
—«Kofoinik ez dugu, Jauna».
—«Bardin dik: golkoan emak».
Golkoan emaiten du beraz JonDoni Petrik, eta berehala, oihuz ere hasten: «Atx! Denak sista ari zaizkit! Atx!...».
Urruntxago gero, Jesus Jaunak: «Emanezadak erle-umea, hortxeko kofoin hortan sarraraz dezadan».
—«Jauna, segur guziak lehertu ditudala».
—«Zertako?».
—«Sistatzen baininduten».
—«Sistatzen? Guziek? Zertako leher beraz guziak, onak eta gaixtoak?».
|