 |
6. MUNDARRAINGO LAMINAK
Lehenago, Laminak omen ziren Mundarraingo mendiaren gainean, eta Bas-Andrea joaiten omen zen, goiz guziz, —bainan hatik iguzkia atheratu gabe— mendi-kaskoan bere buruaren orhaze urhezko batekin orhaztatzerat. Eta hori bazakiten inguru hetako artzain guziek.
Aldi batez, argia gabe, artzain batek ebasten dio bere orhaze urhezkoa, eta gero ihesari emaiten da.
Ohartu deneko, Bas-Andrea ondotik abiatzen zaio. Eta aantzu gibeletik atxemana duelarik, horra non agertzen diren iguzkiaren lehenbiziko inharrak...
Eta, hantxet, on bazitzaion eta ez, Bas-Andreari bere ziloan sartu behar izan zitzaion, eta orhazearen jabe gelditu zen artzaina.
|
 |