 |
5. LAMIN-ELTZEA
Behin batez, Lamin bat haurra beharra zen.
Igorri zuen beraz bere lagunetarik bat, emaintzan ari zen herriko emazteki baten bilha.
Bidean heldu zirelarik, laminak erraiten dio emainari: «Nola, lana zuk egin ondoan, hautatzerat emanen baitauzkitzute bi eltze, bat axalean urhearekin, bertzea axalean hautsarekin, hautaazu hautsarekilakoa, zeren urhea harek bakarrik izanen baitu barnean.
—Baietz, segurki!».
Hitzeman bezala egin zuen emainak, eta laminak errana hala hala gerthatu zitzaion guzia.
|
 |