 |
11. ESPAINIA ETA BAKEA
Aldi hartan, Jesus Jauna eta JonDoni Petri bazabiltzan Espainian. Herri batean iragaiten ari zirelarik, herri hartako buruzagiak jin zitzaizkoten, Ebanjelioa entzun beharrez.
Ebanjelioa entzun eta, JonDoni Petriri hurbildurik, erran zioten ahapetik: «Jauna, zure beharretan ginitazke. Nausiaren ganik ardietsi behar dauzkutzu lau gauza, gure erresumarentzat: ogi, arno eta haragi nasaiki, eta gero bakea, bethi bakea».
Baina, Jesusek, heien galdea entzunik eta heiek alderat itzulrik, erran zioten: «Lau gauza horiek ez doazke elgarrekin. Ogi, arno eta haragi, izanen duzue, eta nasaiki, bainan ez bakerik».
Horra zertako baden Espainian jateko eta edateko, bainan, geroztik, eskas dute bakea.
|
 |