7. JONDONI PETRIREN ZALDIA
Egun batez, Jesus Jaunak erran zion JonDoni Petriri: «Zaldi bat emanen deat, Gure Aita erraiten badautak, bururen buru, gogoa batre barraiatu gabe».
«Bai! hoi gauza errexa manatzen dautazu!...».
Eta tarrapaten hasten da JonDoni Petri: «Gure Aita zeruetan zarena, erabil bedi sainduki zure izena... Bainan, Jauna, zelarekilakoa izanen da zaldia, ala zelarik gabekoa?».
Eta Jesusek: «Ez duk orai izanen ez zaldirik, ez eta ere zelarik».
|