 |
12. JAINKOAREN BEGIA
Egun batez, Jesus Jauna eta JonDoni Petri elgarrekin zoazilarik, JonDoni Petri, goseak zinez hamikatua, lurrerat erori ogi-buruen altxatzen eman zen, erhien artean bihiak porroskatu eta, heien ixilka gero jateko.
Eta horra Jesusek erraiten diola: «Piarres, hean, behazok bada ene buru-gibelari».
—«Ai, Jaun! Baduzu hor begi handi handi bat!».
—«Bai, eta begi horrekin ikusia haut doi-doia, ogi buru biltzen ari hintzela».
|
 |