|
LOLLO, EDO BEDAR GAISTOZKO SORTA BAT ERRETAKO SURTAN
Danik onena izan arren soloan ereinten dan azia, ardura andiaz ateretan ezpadira lollo, ta bedar txarrak, frutu gitxi, urri, ta meatzak emongo ditu. Ea, jaramon ez egizue, ta ikusiko dozue, lo-zorrora emoten bazara, ze zur-irazarria egongo dan gizonaren arerio asmutsua, ta ereingo dau lolloa, zuek erein dozuen azi onaren ganean, utsak, ta prestuezak urten dagien zuen bear-neke guztiak.
Agaitik bada, zoli, ta prest egon bear dozue, erein ez daian, ta ereinten badau, bedar txarrak azi, ta ito eztagiezan bertutezko lora ederrak. Ai! Gure lenengo gurasoak bekatu egin ebanik, lar-bere geratu-zan gure biotza makurturik, ta gai gatx guztietarako. Bada orregaitik, aramen non opa deutsuedazan atera, ta erre bear dozuezan bedar gaistoak; izan ditezen zuen biotzak lorategi maitegarriak Jesusentzat.
Lenengo bedar txarra
Lenengo, aldaizuen guztia urrindu bear zara dantzeetatik, komedia, zezen, erromeria, ta bisita kostotsuetatik; gizon ta andreen batzarretatik, eztirianean premiñazkoak. Bai, zerren ezta erraz jakitea, ze kalte gogorrak dakazen oneek guztiok, ta zeintzuk eureetarik egiten dituen gatx andiagoak gure ariman.
Esango dozue, gauza gatxa, ta neke andia dala, dibersiño oneek largatea. Bañ nik diñot, eun bider gatxago dala, baneria ta dibersiño oneek maite izanik, Jangoikoaren lege gordetea. Eta esan: etzagoze bearturik lege santuau gordetara, ezetan ausi baga? Begira bada, egarriak illik dagoan gaiso bat, errazago egongo danez edan baga, urik estakusenean, ala bere aurrean, ta bere eskuetan basu bete ur garbi-otz ifinten deutsenean.
Bigarren, eztagoz beste milla dibersiñlo oneekj baxen obagoak, pelligrurik, ta gal-biderik eztakardenak? Guri ondo ezpaderitxagu egin ebena Adan ta Eba gure lenengo gurasoak, itxirik beste fruta gozo eder asko, jan ebelako Jangoikoak eragotzi eutsen frutu galazoa, zergaitik gura deutsagu jarraitu euren erakeria ezainari? Galarazoa daukagu gozoagotzat? Ezta itsutasun ikaragarria?
Eukirik bere aukeran edari bi; bata gozoa, baña edendua; bestea ez ain gozoa, baña osasuntsuagoa, au itxi ta bestea edango baleu, ez geunke esango zenzunik ez eukala? Baña gitxi diñot; bada gozoago baderitxagu gauza eragotziari, da, aoa mindurik daukagulako. Gaiso batek jatekorik onena dauko garratz-mintzat.
Orrez ostean, orain neke-gatx egiten bajat itxitea naiera gitxi batzuk, eukirik beste dibersiño bekatu eztirian asko; zer izango da egotea beti-betiko erretan infernuan, pozkari, ta dibersiño oneek baga?
Esan dot, aldaizuen guztia urrindu zaitezeela, zerren onetariko gauza batzuk, v, g, dantzak premiñazko aldiren baten laketu litekez; baña eun kondiziñogaz dantzea baño len, dantzan, ta dantza ostean. Irakurri egizue onen ganean san Franzisko Sales bere sart-aurrean.
Bigarren bedar txarra
Joko luzea ta diru askotakoa. Au baga bere bago zetan emon dirua, ta denporea, zeintzuk ezeutsuezan emon Jangoikoak onetan urtu, ta galduteko. Bago zorrik? Bago seme alabarik? Bago pobre eskekorik? Zer bada, gustia emongo jako dibersiñoari?
Irugarren bedar txarra
Kuartelak gitxitu bear dira sko, irudi arren onak; bada esan ze, gau bakotxean emon bear diriala ordu bi, edo iru utsik; eta au ez lan-neke-bear andiak igaro ezkero, ezpada paseo, ta dibersiño ostean; adiskidakaz berbaz luzero egon ezkero; maitik jagi zanik, ez gox guztian anis garau batek balio daben dun beste gauzarik egin ezik; esan, ain denpora luzea emongo dala dibersiñoan, ez eukirik ordu lauren bat, libru on bat irakurteko, ta beste bat meditaziño, ta gure arimeko lan santu bearren dogunean emoteko; esan gure etxeko familia eukiko dogula azturik, ta gogaiturik gure begira; ta gogaerazoko deutsagula geiago, kuarteletik belu, aldi txarrekoak, ta aserraturik gatozelako, edo jokoan dirua galdu dogulako, edo lartxo edan dogulako; esan azkenez, berandu joango gareala oera, itxirik errosarioa, esan daien etxekoak, edo lenago errezau ebalako; eta belu etxunik, belu jagi, ta gox geiena emongo dogula, ezer egin baga; ondo deritxazue oni? Eta au guzti au eukiko dozue gauza ontzat, santutzat, merezimendutzat beti iraungo daben zeruko gloriarako? O alperreria santua! esango neuke, alan balitz; baña ezta au itsutasun ikaragarri bat?
Laugarren bedar txarra
Bisita luzeak, ta sarritakoak eztira gitxitu bear esan dodazan errazoiakaitik? Etxeko otseñak badakie, ze egunetan, ta ze ordutan doazan etxeandrak bisitara, etxake faltako eurai bere nok bisitau daizen. Au alan da, alan ikusten da, ta ezagutzen dira emetik datozen gaistakeriak, baña jaramoten ezta. Jesusek itxiten eban oraziñoa, bere ikasleak zaindu, ta jagotarren.
Bai, askok urtengo dabe arako esate ondo esana, baña ez ondo adituaz: len dala deboziñoa baño obligaziñoa; au esaten dabe, iges egin gura dabenean oraziñotik, elexatik, Jangoikoaren gauzetatik; baña eztabe alan uste, gitxituteko bisitak, paseoa, loa, oean luzero ta loaz aspertu artean egotea. Ze itsutasuna!
Enda zer, kuartel, ta bisitetan batzen badira erabatera gizon, ta emakumeak? Onelako batzar nastuak bildurgarriak dira, onak, ta angeruzkoak izan arren personak. Milla gauza esaneiz onen ganean; baña eztot ixilduko san Agustinek dirauskuna; diño bada: San Jeronimo, ta san Ambrosio baño sendoagoak zirudienak, erakutsi ebela euren argaltasuna, sarriturik okasiñoa, ta ifinirik pelligruan. Zetako bada gagoz orren segurutzat? Sartu daigun eskua bularrean, ta idoroten ezpadogu, zeri negar egin, bildur izan bear gara, izan ez daitean ori gure egokera txarraren señale adigarria.
Bostkarren bedar txarra
Lotsa-bagetasun edo modu txarra berba-egitean, begiratutean, ibiltean, zenzun ta ganora baga gauza guztiak egitean; eskutadak, txaloak, barre ta sansoak. Zer doa, nik ez eukitean gogo ta intenziño deungarik? Dauko arerioak. Nik intenziño, ta asmo deungarik euki ezarren, egongo da erre baga lastategia, urtuten badeutsat sua? Zer ezpada sua, dira zuen erakeriok? Zer da gizona, erretako prest ta gai dagoan lasto ta bedar igartua baxen?
Nagusitu eztidin lar librotxo au, itxiten dot emen. Norbera begiratu bedi; ta eskatuten badeutso humiltasunaz argia Jangoikoari, erakutsiko deutso Jaunak, zer itxi, ta zer artu bear daben ona izateko. Artu begi bakotxak j. j. bi dituan konfesore bat, au da jakintsua, ta justua, ta emongo deutsaz adi-bide on bearrenak.
Bakarrik daukedaz zer adierazo gauza bi. Lenengoa, erakeria andiena dala uste-izatea, eldu gintekezela bertute ta santutasunera, egin baga zerbait gure aldetik Jaunaren graziaz batan. Dira bertuteak lorak legez, ta arimea lora-tegi, edo jardin bat legez. Esaizue, eleuke eukiko barregarritzat gizon bat, aserratu, ta kexatuko balitz, ez etorrelako lorarik bere hortuan, berak ez ereinik, ez landurik, ez urik ezarririk, ez lora-landarak ifinirik, ez jaramonik? Onelan bada da esan dogunean; baña alanbere ezta bietan bardin, bada lora-tegia loraz bete lei besteen eskuz, ta bitartez; baña arimea norbverak ta ez bestek landu lei.
Arimeko apaindurea ezta gorputzekoa legez; au ederrik dabillen, asko da dendari batek jazteko eder bat jostea, ta urre-gillak joia perla galantak emotea; baña arimeko soñeko polita norberak josi bear dau. San Agustinek diño, zu ezer-ezetik, ta zuk ezer-bere egin baga sortu zinduan Jangoikoak; baña etzaituz salbaduko zeu baga, edo zeure aldetik alegiña egin baga. Grazia da bearrena, bera baga ezin giñei ezer, baña beragaz batean ekin bear dau gizonak.
Gure Jangoiko maiteak ez bakarrik gura gaitu zoriondu, ta doatsutu zeruan, baita bere gura dau, guk pere euki daigula pozkaria, guk geuroi zor izatea zerbait a zoriontasuna; koroitu, ta sarituten gaituz; baña gura dau, geuk landu daigun koroia.
Bigarren, zer dira ganeko gauza guztiak gure arimen aldean? Salbetan bagara, zer joaku, biziko garean lau egunetan zerbait txikiagoak izatea? Kondenetan bagara, ze on egingo deusku, oraingo lau egunetan zorionekoak izateak? Iges doaz gure egunak; ez, egaz doaz. Ze laburrak egiten jakuzan igaroko urteak! Urrengoak izango dira luzeagoak? Baña nok daki izango dirianez urteak, ala egunak? Ordu baten segurantzarik eztaukat; bada zer egiten dot? Zergaitik, bada, dot ain maite daukadan ondra gitxi au? Lau egun iraungo daben bizitzea gaitik bear latz-gogorrak egiten dodaz, ta bear-neke arina egingo jat gatx, irabaztko betiko irautea daben zoriontasuna?
Aztu ez egizuz beinbere nire aita san Franziskok bere semeai esan oi zituan adi-bide zeruzko oneek: O neure anaje guztiz maiteak, ta betiko seme biotzekoak; enzun nagizue, ta aditu egizuez zeuroen aitaren berbak:
Gauz andiak opa genduzan,
Andiagoak opa jakuz;
Gorde daiguzan aek,
Irabazi daiguzan oneek;
Laburra da gozotasuna;
Azken bagea penea;
Arina nekea;
Betirokoa gloria;
Asko dira deituak,
Gitxi autatuak,
Guztientzat dago saria. Amen.
|
|