www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Lora sorta espirituala
Pedro Antonio Añibarro
1803

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Lora sorta espirituala, ta propositu santuac vicitza barri bat egiteco, Pedro Antonio Añibarro. La Lama, 1803

 

aurrekoa hurrengoa

SART-AURREA
zeinetan erakusten dan, zetarako dan Lora-sorta santu au

 

        Anaje maiteak Jesusegan; ara zer dirudigun misiño santuak dirauan eraldiak; egiaz ez besterik, ezpada jazo jakeena Isrraeldarrai Jordaneko ibai-korrontak igarotean. Urten eben oneek Ejitoko erbestetik, eta ango atsekaba, neke-pen andien azpitik; jarraitu eben ermuko bidea, batzuetan zoriondurik mirari arrigarriakaz, beste batzuetan arikaturik, Jangoikoak euren onerako biralduten eutsezan nekeakaz; baña aror non idoreten dirian beste bein mirari barrien bearturik, igaroteko ibai zabala.

        Igaro bear eben ibaia, ta ez egoan zubirik, ez barkurik, ez zetan igaro; urak zirian andiak, korrontak bildurgarriak, ta errekea oxin ondura andikoa. Zer uste dozue jazo zala? Enzun: Josue agintariaren adi-bidez sartu zirian sazerdoteak ibaira, ta geratu zirian urik andienen erdian Testamentuko utxa santua lepoan ebeela; au egin, ta beste baga, gelditu zirian bideriozko mendi miragarrien antzera goitik etozen urak; bekoak barriz beranz euren bidea jarraiturik, ur bien erditik egintzan bide leorra, ta oñazpia busti baga, igaro zirian Israeldarrak beste aldera.

        Etzan miraria ikusgarri bat, urak geldi-baturik ikustea? Ur bien erditik bide leorra idigitea? Baña zenbat, uste dozue, iraun ebela urak istanda egin baga? Bakarrik utxa santua euren erdian geldi egontzan bitartean; bada berpetatik artu eben bidea; ta asi zirian ibiltera, ordugiño esturik egozan ur korrontak.

        Aramen misiño santu baten jazo oi danaren irudin egiazko, baña errukigarri bat. Jesusen misionariak erri baten erdian ifinten dabenean krutze santea, zeñaren antz adigarria zan arako lege zarreko utxea, dirudi, bizio guztiak bildur-izuturik atzeratu, ezkutatu,ta gelditu dituezala euren korronta atsituak; baña zeinbat dirau egotaldi onek? Misiño santuak dirauan aldiak baño asko geiago ez; bada denporau igarorik, eta misionariak Jesusegaz joan, ta arik laster, euren bide, ta korronta galdu ebela zirudien bekatuak, artzen dabe ain bizkortasun, egoa, ta indar andia, eze, dirudi, damuturik geldi egon izanaz, bete, ta aurreratu gura dabela lengo utsunea, ta ego-taldia. Eztakutsuez emen galdurik misionarien lan neke, buru-auste, ta ardurazko alegin guztiak? Zerren, ondu zirianetatik batek, edo besteak iraun arren bere propositu onetan, azkozaz geiago dira, biurtzen dirianak lenagoko gaistakerietara.

        Baitabere jazoten da, gertaten dana itxasoko ekatxa bildurgarri baten; zeñak dirauan artean, guztia da Jesusi dedarrez deitutea; makaldu, ta otsandu zirian axeak? baketu zan ekatxa? Bada epeldu zan deboziñoa; aztu zan guztia. Onetan jatort gogora gure kolejioko almendru bat; ekusenak ude-barrian loraz bitxiturik, uste izango eban, etzala arbola, ezpada lorategi eder andi apaindu bat; baña ez egoan zer itxadon bere garaurik; bada iñosko alditan ikusi eneutsan almendra garau bat.

        Beste onenbeste jazo eztedin arimetan, gogoratu jaku, ta eretxi deusku, opa, ta eskiñitea zuei, adibide dun beste lora dituan Lora-sorta bat; euroen bitartez mantendu daizuezan sendotasun irmeaz zeuroen propositu onak, ta oneek iraun daien frutu ugariz beterik, ta iños igartu baga egite on guztietan.

        Bada egiaz, zer balio dau udebarrian arbolak lora eder ikusgarriz janzitea, beinbere fruturik emoten ezpadabe? Zetako da Madrileko bidea eun bider asitea, bide erditik atzera biurtzen bada? Ozta idoroko da infernuan arima bakar bat, beinik bein kristiñaua, zerurako pausuren batzuk emon etzituanik; baña zer dau orregaz? Andiagoa, samiñagoa izatea bere neke-pena. Frutu ugarien itxaromena euki danean, geiago sentietan da abustu eskas urria. Gogatu egizue, ze pena errukigarria izango litekean aberats itsasoz datorren batena, igaro ezkero milla gora bera ta pelligru, irunsi ezkero eun ekatx bildurgarri, galduko balitz kaia, edo portuaren aurrez aur, eta ondatuko balitz ondasun ontzi ta guzti; ya ekusela bere etxea, ta bereai laztan gozo bat emoteko legez besoak zabalik joianean.

        Adu gaistoko infernutarra! diñot nik orain, a, aldi baten jarraitu ezkero Jesusi, iges eginik bera ganik, ta eginik Satanasen bandera-pekoa, ondatu zana betiko infernuan! Ze gogaiturik egongo dan! Ikaratu zaiteze, neure maiteak, gogoraturik Judasen zorigatx adu gaistokoa; ta beinbere aztu ezpedi zeuroen gomutetik Jesusen sentenziau, diñoanean: bakarrik au salbauko dala, azken giño ondo iraunten dabena. Bildurtu gaiztezan bada, ta au geiago, gomuteteaz, ze gitxik irabazten daben, azkenera artean ondo irautea.

        Zerren, zer adierazo gura izango deusku Jesusek esateaz, au bakarrik salbauko dala? Eztiño aek bakarrik, ezpada au. Uste dot adietan emon gura deuskula, len esan dodana, au da, gitxitxo, ta neurri laburrekoak diriala ondo ta luzero dirauenak, asko izan arren Jaunaren serbizioan asten dirianak. Ederto esa eban san Pablok: Israeldarren gertaldiak, gureen antz-irudikoak ziriala; ta nire eretxian, eztakit zetan au obeto ikusten dan, oraintxe erakustera noianean baño.

        Asko ta txito asko zirian faraon gogorraren aginduaren azpitik urten eben isaeldarrak, ta guztiz ondo asi eben erri santurako urtetea. Ondo; baña zeinbat eldu zirian Israelgo erri zorionekora? Bakarrik bi, Josue, ta Kaleb. Aramen misiño santu baten irudi egiazko, baña negargarri bat! Gauza miragarri bat da, ikustea misiño baten, largarik deabrua ta bekatua, zeruko bide arteza asten daben arimak; baña zeinbat dira luzero jarraitu ta iraunten dabenak? Esango badot egia, gitxitxo.

        Bitartean, anaje maiteak; nok segurutuko deutsue, danez au azkenengo misiñoa? Izango dan ala ez gerorengoa orain artu dozuen propositu ta onduteko gogo santua? Eukiko dabenez beste bein zuekaz miserikordiarik Jesusek? Zorionekoak ondo irauten dabenak! Bai, ze bestela, zer jazoko da zuekaz? Ara: ikusirik kolejio onetako guardiana batek, beinbere fruturik ez ekarrela len esan dodan almendro eroak, ikusirik alper alperrik betetan ebala hortuko lurra, agindu eban, jo sustraitik, ta bota egieela surtara. Aramen Ebanjelioko ikoaren irudia berbera. Iru urte zan ikorik emon baga, lurra galtzen egoala; sarri joan zan jabea ikustera, fruturik bekarren, baña beti alperrik; ta gogaiturik ikusteaz ganora baga beteten ebala lurra, esa eutsan iraindurik Hortulauari; Ea, ebagi egizu iko ori, zetako itxiko dogu doarik lurra jaten? Zeinbat bekatarigaz egin oi dau auxe egunoro Jangoikoak?

        Esan egidazue bada orain: zenbat misiño santu daroazuez enzunik? Zenbat konfesiño jeneral egin eztozue? Zenbat gogo ta asmo on artu eztozue, onduteko zeuroen bizitza deungak? Bete dozuez? Iraun dozue? Ai! Bearren dozuen gauzan; baña zer da ardura merezietan dabena, ezpada salbaziñoa? Lanik andienetan, ta zeregiñik ardurazkoenean egiten dozue umetxikien jokoaren antzera. Lotsatuko zintekez, gizon prestu bategaz egitea, gure Jangoiko maiteaz egiten dozuena. Baña nos artean? Ah! auxe ameneko izango da gerorengo urtea.

        Uste dot, amarik maite gozo Maria santisima izan dala bitarteko bere seme laztanaz; ta Ebanjelioko hortulauak baño bitartetasun egiazkoaz erregutu izango deutsela, bete eztidilla oraingoan bere sentenzia gogorra. Baña gogoratu egizuez, ta bildurtu zaiteze Ebanjelioko berbakaz. Jauna, ziñoan hortulauak, itxadon egizu arren aurten, bearbada frutua ekarriko dau, ta ezpadakar, ebagi ziñei. Ara, ze denpora laburra eskatuten daben; bakarrik urte bat; baña nok daki, gurea laburrago izango danez? O gizonen itsutasun eroa! O neure Jesus maitea, ta emon al banei mundu guztian enzun al litekean dedar andi bat! Jauna, irazartu, ta argitu egizuz gizonak, zeintzukaitik ill zinian krutze baten.

        Beinik bein ondo dakigu, gorputzeko gatx bakotxak dituan legez bere medizina osagarriak; alan arimeko gatxak bere dituezala euren sendagarri berezkoak. Baña nok eztaki, osagarri guztirokoen antzera, oi diriala gauza batzuk, ontsuak izanik gatx guztientzat, ontsuak diriala gatx bakarrentzat? Esaterako: dietea, edo gitxi jan-edatea da ain ontsua, ta osasun-emolle alasokoa, eze, botikan dirian osagarri guztiak eztauke zer ikusi bere aldean; salduko balitz, elegoke zegaz erosi; mundua danik ona asmatu dirian osagarri, ta botika guztiak baño, geiago osatu ditu beronek bakarrik.

        Onelan, bada, arimeko gatxetan bere idoroten dira osagarri batzuk, osasuntsuak izanik gatxa guztientzat, ontsuak dirianak gatxa bakotxarentzat. Guk emon gura izan arren osagarri banakak gatx bakotxentzat, eztaukagu astirik, ez lekurik onerarako, misiñoko zeregin andiakaz; eta zuen artean bere asko zale eztira onelako adi-bide zeruzkoak irakurteko; orregaitik obetzat daukagu, osagarri guztirokoak zuei emotea. Ganekoan neure maiteak Jesusegan, misiño santuan luzaro, ta astiro enzun deuskuzuezan adi-bidetatik, artu egizuez, bearren dozuezenak zeuroen gatxetarako, baña ez urten ezetan zeuroen konfesoren esanetik.

        Egizue onetan, egiten oi dabena, sartzen danak lorazko jardin eder baten; bada onen adierantzakoa dirudit misiño santu batek; sartzen dana lorategi baten, mirariturik dago, lora guztiai adi; baña eztau eskua esarten guztiai, ezpada ondoen deritxakazan eder usaintsuenai; eta eurekaz egiten dau lora-pilla eder bat, lora-sorta polit bat.

        Guri, bada, jatorkuna da, zuei opa, ta eskiñitea era guztiko lorak dituan Lora-tegi bat, baña txito usaintsuak, ta guztiz ederrak. Kontuz bada arren gorde egizuez Jesus gatik; ta ez begiratu ainbeste, noren eskuz egiñak, ta ze borondate onaz opa deutsueguzan; aditu bai, diriala zeuroen arimen zorion betikorako, ta Jesusen honra, ta gloria andienerako; bada bere bost llaga miragarrien erreberenzian, bost lora eukiko ditu lora-sorta, edo Lora-tegi onek.

 

aurrekoa hurrengoa