www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Lora sorta espirituala
Pedro Antonio Añibarro
1803

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Lora sorta espirituala, ta propositu santuac vicitza barri bat egiteco, Pedro Antonio Añibarro. La Lama, 1803

 

aurrekoa hurrengoa

BERTUTERIK ONEN,
TA BEARRENEN LORA-SORTA BAT

 

Lenengo bertutea

        Humiltasuna, berau da bertute guztien sustraia; berau baga zerbait irudi leie, iraun ez; da bertute-kume asko dituan ama. Irabazten dabena, izango da zorionekoa, zerren eukiko ditu ondasun guztiak. Zeinbat nagusiago zarean, ainbat geiago humildu bear zara; lenengo, goitura, arrotasun, ta andi-usteaz geiago galduko zendukelako; bigarren, gagozalako argaltasunez, ta doakabaz beterik, ta eurok dira asko humildu, ta beeratuteko gizonik panparroiena; irugarren, doguzan doeak zer dira ezpada zorrak? Ta nor poztuko da, zor andiak eukitea gaitik? Alangorik bada, adietan emoen dau, zenzun gitxi daukala. Azkenez, geiago artu dabenak, geiago zor dau; ta eztago zoriona kontu luzea emotean, ezpada ondo emotean.

 

Bigarren bertutea

        Pazienzia, edo onez-igarotea, da humiltasunaren alaba-len-jaioa; eztago au, baxu berba egitean; burua, ta begiak beranz erabiltean. Pazienzia edo eroa-pena da menast-arria zeintean ezagutzen dan humiltasuna; bada ainbat humiltasun eukiko dau batek, zeinbat pazienzia.

        Pazienzia, datorrela datorren eskutik. Jangoikoa ganik badator, etorri leite esku oberik? badator kriaturak ganik, Jangoikoaren mandatariak dira, eta bere agindua egiten dabe gure onerako. Daigun, besteak bekatu egiten dabela ni illarazo, suminfu, ta gogaerazoteaz; baña nik asko irabaziko dot sufrieteaz. Eta zer doa, nik atarako biderik emon ezeiteaz? Ai! Ez jatort obeto, jarraitutea Jesusi, eze ez lapur onari? Igarotea erru baga, beragaz baño? Kalbarioko iru krutzetatik zeinegaz ezpada Jesusenagaz laztandu bear nas? Argaltasun andia! Izan seiñkeria bat igaroten dodana; euki ainbeste, zegaitik padezidu; ta izatea ain bildurtia!

        Zelan eukiko nas Jesusen jarraitzalletzat; bere maite-laztantzat, atz bategaz arinduten ezpadot bere krutzea? Azkenez, gogoratu bear dot, neure gurariz ez jatordazan neke txikiak, estimagarriak diriala Jangoikoaren begietan.

        Aurreratuko nintzateke, esatera, izan arren guztiz estimagarria penitenziazko nekea, oraindo ontza bat pazienziaz geiago balio dabella, libra bat neke-pen borondatezkoak baño. Egiaz, eztaukala neke-penak igaroteko egiazko biotzik, esan lei, jazoera txikietan exetu, gogaitu, mukertu, ta agirika asten danak. O zeinbat arimazxko ondasun galduten doguzan, ajzoten doguz astunagoak gure krutzeak.

 

Irugarren bertutea

        Obedenzia, zerren sakrifizioa baño obeagoa dan; eta alan obedenzia gaitik itxiten dodazanean nai deboziñoak, nai beste lan santuak, ez bakarrik eztot ezer galtzen, baña bai asko irabazten Jesusen aurrerako. Nagitasunez itxitea ezta on, baña largetan dodazanean obedenziaren aginduz, aldatuten dodaz gauza obera.

        Jarraitu onetan santa Franziska Erromatarrari. Eukan onek deboziño askoen artean, Ama Birjiñaren ofizio txikerra errezetea; ta berso bat esaten asirik, lau bider eukan zer itxi, egitearren bere senarrak agindu eutsan etxe-bear bat; ez bakarrik etzan kexau, ezpada ain bake, ta epetasun andiaz zein lenengoan, biurtuzan laugarrenez agindua egitera. Orra bada zer jazo zan: biurutrik boskarrenez emotera asierea berso berari, idoro eban urre-gorrizko letraz eskribidurik; gogaiturik santeak obeditu, ta jaramon ezpaelutso bere senarrari, esango neuke, angeruak borrauko ebala a bersoa, edo bearbada erreko ebala librua, adierazoteko, Maria santisimari egin aleion egitekorik onena, ta maitegarriena, zala, nagusien agindura prest egotea.

 

Laugarren bertutea

        Angeruzko garbitasuna edo kastidadea; au eukitea tentamenduak asmau baga, ezin litzeteke; baña goi-artuten badodaz Jesusen graziaz, gloria geiago eukiko dot. Orretarako, O neure Jauna! indazu grazia alde-egiteko okasiño txarrak, gorde ta jagoteko neure almen, ta zenzunak, eta deboziñoa, irauteko ondo oraziñoan. Berau da almibera zeinetan gordetan dan ezaindu baga kastidade lora argal-mea.

        Asmetan dodazanean gogoraziño, ta tentaziñoak, enas izututko, ezpada, usoak usategira legez, egaz-egingo dot laster, ta estal-petuko nas Jesusen biotzean, an sendatu, ta erre nagiantzat bere amorezko suaz.

        Gagozan beti onetan, eztala irabazten bitoriarik pelea baga; Jangoikoak gura gaituala gerrariak, ez ollotu-bildurtiak; ta tentamendu gogaikarrien artean idoroten gareanean, eztogu uste-izan-bear aztu gaituala, ezpada, sal-sendoak gura gaituala.

        Zelanbere, o eta ze tentaziño bildurgarriak igaro zituezan santa Teresak, santa Katalinak, santa Anjelak, san Benitok, san Agustinek, aita san Franziskok, ta beste santu askok! Baña ze gloria andia irabazi ez eben? Gura dogu guk izan onetan, santu miragarriok baxen zorionekoagoak; edo joan zerura, eurok joaz etzirian beste biden batetik?

        Egin daigun gure aldetik jatorkuna, zelan dan, len esan dodana, urrindu belatuzko okasiño, lagun ta bide galduetatik, beti daragoiot oni, bai, bein edo bein aditu daizuen, gorde gorputzeko zenzun edo sentiduak; oraziñoa; nekegarria, ze, au eginik zuen Jangoikoaren laguntzaz, ganekoa egingo dau Jaunak bere graziaz. Baña kontu, esango dot milla bider, egiteaz zeuroen aldetik dagoana; zerren bestela erakeri azartua izango liteke, gura-izatea, ez ezaindu kastidade, edo garbitasuna, ifinirik pelligruan, sarturik okasiñoan, erabillirik deslai zabaldurik sentiduak.

        Bada santa Teresa batek, san Franzisko Salesek, eta berba baten, edozein santu garbienak, gura-izan balebe gorde garbitasuna, urrindu baga pelligruzko okasiñoetatik, edo emonik alperkeria, jan-edan larretara, benetan diñot, marai bat emongo eneukela euren garbitasun guztia gaitik. Zer bada, san Jeronimo batek argaldurik penitenziakaz, sarturik Belengo lurruspe leze estu baten, egonik gau ta egun oraziñoan, eukan zereginik asko, gordetean bere garbitasuna; zuek barriz gogo guztiaz sarturik munduan, ta bere gal-bide bildurgarrienetan, ta eukirik biotza mundutasunez beterik, gura dozue goiartu, ta goiartu arma baga; ta orrezaz geiago, zeurok bizturik tentaziñoak?

        Zetako da, esatea, argalak gara, baldin sendotu bearrean oraziñoan, zeurok bazabiltze aragiaren su-biztugarrien billa? Zeurok kondenetan zara. Ez bada egotzi errua munduari, ta bere okertasunari; mundu onetan, gaistoa bada bere, euki ditu Jangoikoak, ta daukaz gaur arima guztiz onak, zeintzuei jarraitu giñeie. Daigun arimearen gatxetan, egin oi doguna gorputzekoetan, artu sendagarriak.

 

Bostkarren bertutea

        Modestia moduzkotasuna edo modu ona, baña gauza guztietan, begietan, miñean, ibiltean, jantzitean, bai onek izan bear dau nire apaindurarik maitenak; berak egiten dau bat estimagarria Jangoiko ta gizonen begietan; baneriak barriz, ta arrotasunak egiten dabe gorrotogarria, ta daroe ondamendira. Bai bada, moduzkoa izango nas gauza guztietan; enas iños mukertu, ta itsaltuko; pozik bai, baña Jesusegan; ta beti ikusiko nabe modu, ta txera argian. Kotorrak adierazoten dabe eruen poza berba asko egiñaz; arkumeak saltuka. Ondo legoke nik alan egiteaz? Ez ori.

 

Seigarren bertutea

        Karidadea, da bertute guztien erregiña, ta bai euren arimea bere; bera baga ots andiak emo-leiz bertuteak, baña beti izango dira utsak. Ardura andiaz jagongo dodaz bere ego biak. Lenengoa, maitetasun benetako bat neure Jangoiko laztanari, gogoraturik, bera laztan-maite dabenak, gordetan dabela bere lege santua.

        Bigarrena, biotzezko maitetasun egiazko bat neure projimu edo lagun urkoari; baña ez aozko maitetasuna bakarrik, ezpada aoaz, ta biotzaz; esate, ta egiteaz. Orrela bada, ze gorroto andia artu bear ezteutzet murmuraziño, ta esate gaistoai? Danik txikerrena alde egingo dot Jesuen graziaz. Murmuraziñoa da karidadea ezainduten daben sitsa. Errukigarria litzateke ainbeste gatx laketutea. Ontzat eroango zenduke zeure jaztekoan? Ez; ta ariman? Bai: arima gixajoa!

        Bestetan esana esan, eztala gauza aozko karidadea bakarrik, diño san Juanek. Ara bere berbak: balekus batek bear-premiñaturik bere anajea, ta itxiko baleuskioz bere erraiak, ezer emon baga, zelan iraungo dau beragan karidadeak? Beste onenbeste diño Santiagok txito ederto: baldin zure anajea, edo arrebea arkietan badira billosik, ta goseak-illik, ta zuk orduan berba gozo labanakaz esaten badeutsezu: ea zoaze edo nonbere beroetara, ta gosea kentzera; baña eurak bear dabena, emoten ezpadeutsezu, quid proderit? Zer dabe ori esateaz? Ezagutu egizue bein, edo bein.

 

Zazpigarren bertutea

        Deskonfianza noberagan, ta konfianza Jangoikoagan; biak batera, ta neurri bardinean. Batek berez bakarrik ezin lei ezer, baña guztia Jesusen graziaz batan. Txoritxo batek ezin egaz-egin dau ego bakar bategaz, baña biakaz ze erraz eztau egiten? Alan, danik arimerik txikerrenak Jesusen graziaz batean, egaz-egin lei santutasunik andienera.

        Ze errukia! Uste-izatea, santutasuna bakarrik egin zala komentoetarako! Bada zer, estadu bakotxa ezta bertutezko bide bat? Mundukoak eztira bardin Jesussen arimak? Etzan bardin ill eurekaitik? Ezteutse dei-egiten, erlijiñoko arimai legez? Eztau guztiakaz berba-egiten, diñoanean: izan zaiteze onak, zeuroen aita zerukoa dan legez? Gaurko egunez eztaukaz arima txito onak mundukoen artean? Eta alan ezpalitz zer litzateke munduaz?

        Dazaugun bada aldien baten, ze, erlijiñoko estadua bada bere guztiz miragarria, ta erraz daroiana santutasunera, baña ezta guztientzat premiñazkoa, guztiok gagozala bearturik perfeziñozko estadura bide-egitera; onek izan bear-leukala gure zeregiñik ardurazkoena; bada ganeko guztiak onen aldean ezer eztira. Bada egiaz, denpora gitxi barru zetarako doguz ganeko gauzak? quid prodest homini. O Jauna, zabaldu egiguzuz begiak.

 

Zortzigarren bertutea

        Intenziño edo gogo garbia, zuzendurik gauza guztiak Jangoikoa gananz; lenengo, oitu, ta ekanduko enas egitera neure egitekoak ganora baga, ta epeltasunaz. Ai! eta zeinbat galtzen dogun, alan ez egitea gaitik! Zer aterako dogu, egiteaz gauzak animalia, edo abereak legez? Bai bada, izan bedi guztia gogo garbi biziaz, ta gurari andiaz Jesusi agradetako; alan, gauzarik txikienak urtengo dau andiak; ta egitekorik zantarrena izango da txito nagusia.

        Ze gauza txikerra dna diamantea! Baña balio andikoa. Alakoak izango dira nire egitekorik txikitxoenak. Geli-okela ondo ifiniak, eperra dirudi; baña ondo ifinten ezpada gauza ezta ezpada katuai ezarteko. Eztakutsue zeinbat balio daben gisu on batek? Jangoikoaren gauzetan geiago balio dau a modu, ta intenziño onak zeinegaz egiten dan gauzea, gauza berak baño.

        Bigarren, eztodaz egingo gauzak, munduari ondo eretxitarren; baña eztodaz itxiko, asmau arren v. g. baneria, zerren, zelan liteke ez asmetea onelako axe utsak? dira euliak legez, ta eurai jaramon baga, jarraitu bear deutsat gogo garbiaz neure bearrari; egiten dodan legez, irakurten, edo eskribietan nagoanean, bada enas geratuten euliak joten; galduko neunke denporea, ta pazienzia. Aurrera, baña esan dodan legez, intenziño ta gogo on bat euki bear dot Jesus billatu, ta berari gustu emoteko.

        Bestela, ze erakeria andia ez liteke izango, autsa, lurra, ta axearen billa ibiltea zeregin ta lan santuetan? Eta bitarik bat: edo pagetan deust munduak egiten dodana bera gaitik, edo ez; pagetan badeust, Jesusek esango deust azkeneko egunean: recepisti mercedem tuam: artu zenduan zeure bear-saria. Pagetan ezpadeust munduak, esango deust Jesusek, ezer zor ezteustala, zerren eneban bear-egin beretzat ta bere maitetasuna gaitik, eta jakin bear neban, enebala serbidu bear mundua lango ugazaba billau prestuez bat.

 

Bederatzigarren bertutea

        Sendotasuna. Lenengo, irauteko azkenengo ordu giño neure lanean; bada bakarrik alan dirauanari emoten jako bear-saria. Bigarren, ez nagitu, ta nasaituteko neure ejerzizio santuetan, asmau arren epeltasun, atzerakuntza, nagitasun, ta iluntasunik andienak. Aurrera, ze aldatsa igorik, idoroko dot bide zelaia. Erromeria batera igoteko aldats-gorak, ta neke-izardi guztiak aztu-erazo, ta gozotuten badeustaz, noian lekuko gomute gozoak; Ai Jauna! zeru ederrak, zeinetara noian, zeinbat geiago biztu, ta poztu bear nau?

        Neure Jesus maiteak igoten dau Kalbarioko mendira aranzaz koroiturik, ta krutze astunaz lepoan; eta nik bekatari onek gura dot igo zerura loraz koroiturik, ta neke gitxi bat kosta baga? Zetan erakutsiko dot nire amorea? Zer legoke orduan zer saritu? Olgura, ta atsegiñik idoroten ezpadot, asko izango da, Jesus kontentu eukiteaz. Eta eztator ondo, ni izatea, ume txikiak legez, zeintzuk ezpadakusde prest konfit gozoa, nagitasun andiaz ibilten dira.

        Sendotasuna, ostera-bere, ez ollotu, ta bildurtuteko tentaziñoetan, dirianak diriala, ta edozein bertuten kontra. Gerra utsa da gizonen bizitzea; edo ill, edo esetsi. Zetako ditu Erregeak soldaduak? Eta nos zoriondu, ta sarituten ditu, ezpada leialak dirianean? Alantxe egiten dau Jangoikoak peleetan dabenakaz sendotasun irmeaz.

        Milla bider esango dot: urrindu zaitezeela okasiñoetako bide galduetatik; maite izan daizuela oraziñoa, ta nekezko mortifikaziñoa; etzaitezeela bildurtu; estalpetu, ta ezkutau zaitezela, erleak erla-tegira, ta txoriak orma zuloetara legez, alan zuek bere eskutau, ta egaz-egin daizuela Jesuen bost llaga gozoetara; an idoroko dozuez pozkari, ta zoriontasun guztiak.

        Ikusten gareanean tentaziñoan, ez ta señale, Jesussek aztu gaituela; baña bai, bere urrean euki gura gaituela. Ai! ze, onetan, ume txikiak legez gara. Ume txikerrak olgetan euren gustura dabiltzenean, eztauke euren amaren gomuterik; baña jazoten bajake gatx-min gitxi bat, orduan lenengo gomutea ta deia da euren amarena, ta bereala doaz bere altzora. Apostolu santuak itxasoan ondo ebiltzen artean, itxi eutsen Jesusi lo-egiten; irazartu eben gero, baña zan, ekatx bildurgarria asmau ebenean.

        Orrez geiago dira tentaziñoak, gu humilduteko; zur zoliak egiteko; bertutean sustraituteko, gu sendotu, segurutu, ta zorionduteko. Eta zetako ez? Ai! ze ondasun asko ta ugariak dakardezan! O geure Jangoikoaren probidenzia miragarria! Baña zu nire arimea beeratu, ta humildu zaite, ta eldu zaite beti Jauna gana. Emonik dau bere berbea, lagunduko deutsula; eta Jangoikoa egonik zure aldetik, nore bildur izango zara? Alan, galdu ez egizu bein-bere zure biotzeko bakea, ta Jangoikoagan itxaromena.

 

aurrekoa hurrengoa