|
BIZI BEDI JESUS
Misiño santua prediketara, elduten garean errietan, egiten deuskuez ain esker-mesede asko, ta andiak bertako auzo, nagusi, ta txikiak, eze, uste dogu, premiñaturik gagozala, erakutsi, ta adierazotera guztiai eurak ganako eskertasun andia gure aldetik; alantxe da; baña izan arren zordun andiak, gu lako pobreak ezin eranzun leioe mesede andi oneei doe nagusiakaz; baña zor guztia kitutu ezin danean, nok esango eztau, alegiñaz eranzun bear dala? Aramen bada non opa dogun, gure biotz eskertuak idoroten daben gitxitxoa, adierazoteko gure lealtasuna.
Misiño santuak iraun daben denpora guztian, berein aranza-zikadaz sumindu, ta zatitu doguz zuen biotzak; zuen onerako, ta alde egiteko eureetatik era guztiko gaisotasunak; orra bada, ze galanto datorren orain, eurak gozatuteko, lora gozo osagarriak dituan Lorategi eder usaintsu bat, zein emoten dogu moldera; ara ze gatik; Pulpitutik ezarten dirian Lorak, ta paperean moldetuten dirianak dauke bardintza, ta antz-irudi bat hortuko lora, ta ol, edo eun baten pintetan dirianakaz; oneek baño aek obeak dira; baña dauke zorigatxa bereala makaldu, ezaindu, ta igartutea.
Gura genduke, pulpitutik egotzi doguzan lorak, luzero, betiko, ta iños igartu baga iraun dagien, ta loratatik, frutu gozo elduak izatera igaro ditezen. Onegatik, bada, eretxi deusku, emotea moldera; moldeturik paperean, aldatu daizuezan zeuroen biotzetara; ta zeruko iñontzaz, zeuroen alegin ardurazkoaz, ta deboziñozko beroagaz batera, eldu ditezen lora oneek izatera zeuroen arimetan frutu eldu gozoak Jesus gure jabe maitearentzat.
|
|