www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Lora sorta espirituala
Pedro Antonio Añibarro
1803

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Lora sorta espirituala, ta propositu santuac vicitza barri bat egiteco, Pedro Antonio Añibarro. La Lama, 1803

 

aurrekoa hurrengoa

IRAUN-GARRIAK IRAUN-ERAZOTEKO
LORA ONEI IÑOS IGARTU, TA EZAINDU BAGA

 

Lenengo iraun-garria

        Sarritu sakramentuak, baña deboziño guztiz andiaz, eta aurrerantzean onduteko gogo benetakoaz; ez modara, konfesiñorik bekatura; bekaturik konfesiñora, betiko inguruan; au da burlazar ibiltea. Damu egiazkoaz; onetarako uste-izan, orain egiten noian konfesiñoa dala ezkenengoa. Zer alan balitz? Zer alan dala, angeru batek esango baleust?

 

Bigarren iraun-garria

        Abogadu letradun, ta mediku osagilla onenen atzean banabil, zegaitik billatuko eztot konfesorerik angeruzkoena? Orren gitxi joat? Ez dot onen bear geiago? Itsuak beste itsu bat badaroa, zer jazoko da? bata, ta bestea ondatutea.

 

Irugarren iraun-garria

        Egunean ordu erdiko irakurtza santua, ta beste ordu erdiko oraziñoa. Au baño geiago emoten eztot gorputz ustel onegaz? Arimeari zor etxako ardurarik? Enda zer? Neke andia da, seme batek berba-egitea bere aitagaz, ta Jesus lako aita bategaz? Onetan gagozan, eze, lorai ezarten ezpaiake ura, igartuko dira laster.

        Eztakigu oraziño egiten? Lotsatu gaitean; baña len bere ez genkian irakurten, ta eskribietan. Oituraz ekiñaz ikasi dogu; eldu gaitean Jesus gana, ze berak irakatsiko deusku. Oraziño lan-geiak izan bitez azkenengoak, au da, eriotzea, juizioa, infernua, ta gloria; eta Jesu Kristoren pasiño santua izan bedi eguneango ogia; berau da guztia gozotu, ta erraztuten daben ogia, ta eztia; bera da espillua, non apaindu bear garean, humildu, ta beeratu, ikusirik bere humiltasuna.

 

Laugarren iraun-garria

        Beti geure gogoan erabiltea Jesus, da ermuko janari zeruzkoa, gauza guztira emoten dabena; argala, sendotuten dau; tristea, poztuten dau. Jesusen gomutea baxen ze gauza gozoagorik? Milla bider begiratuko deutsat arimeko begiakaz; eta uste-izango dot, dakusdala krutze astun bategaz lepoan, ta diraustala: Semea, bakutsu, ze maite zaitudan? Ofendidu nei onelan? Geiago: itxi nei; biotz guztirik bere ontasuna ez maite izatea? Bekatu egiten dot? Bai; baña da, aztuten dodalako: desolatione desolata.

 

Bostkarren iraun-garria

        Deboziño guztiz andi bat, guztiz biotzeko bat ama Birjiña txito santeari. Maite eztabenak Maria, zetarako dau biotza? atera bear leuskioe. Edertasun zale bagara, non andiagorik? O Maria guztiz sotil eder maitegarria? Baña deboziño onek balio eztau, ezpada egiazkoa. Errosarioa, dira gauz onak, baña o Ama nirea! Zu, ta zure seme Jesus laztana ofendietan baldin bazaituedaz, zetarako dot zu alabetea? Alan bada, bere seme egiazkoak izateko, euki bear da biotz garbi bat; eta jarraitu bere bertute miragarriai, batezbere humiltasuna, garbitasuna, pazienzia, karidadea. Semeak irudin bear dabe euren amai.

 

Seigarren iraun-garria

        San Josepe zorionekoa izango da nire biotzeko kutuna; san Migel nire bitartekoa; angeru gordetzallea nire lagun, ta adiskida; purgatorioko arima bedeinkatuak iños aztuko eztodaz.

 

Zazpigarren iraun-garria

        Limosnea izango da nire bertuterik maiteena; bada bera da bertute miragarriena; baña eztot egingo limosnea, besteai ostuagaz; eta neure errentari beartsu gixa-gaisoakaz errukia erakustea, izango da nire ezaugarririk maiterena. Ezta errukia, ikustea atsekabaz, ta neke-peturik aek eurak, zeintzuetatik jatort nire zoriontasuna? neke-bear gogor latzakaz betetan deuskuez erregaluz gure maiak; eta eurenetan arto gitxi bat bere eztago aldi askotan.

        Zelan da, bada, au? Ona emen: geitu da guztiz asko baneria; mantendu gura da bere oñean andikeria; eta onetarako ain estura, ta premiña errukigarrian ifinten dituez euren errentariak, eze, ozta oneek atera aldabe eguneango igaro-pide gitxi bat. Da au prestutasuna? Ezta au gogortaderik ezainena? Bai, ta ondo negargarria, bizi garealako, gure eretxian, erarik argienean! O argitasun zori gaistokoa, ta ze itsuturik, ta zorabiaturik garabiltzuzan!

        Alan bada neure errentore gixajoak eroango babe aurrerantzean nire errukitasuna; egingot alegiña, albait ondoen ifinteko euren bizi-lekuak; eztot egingo oi dabena Jabe askok, zeintzuk errentea osorik, ta aurraturik eroanik, eztauke ardurarik, etxe jausi-banatuak ondu, ta zuzenduteko. Eta zer, etxeak badira ain ganora bakoak, non, alakr ta erabatera lo egin bear izaten dabe nasturik era guztiko personak aposentu baten, ta au dagoanean? Ha! osasunak ezeze, askozaz kalte-gatx andiagoak eroan bear izaten ditu garbitasun, edo honestidadeak! Zeinbat arima galtzen dirian onelan alkar nastauaz! O gurosoak! O etxe jabeak!

        Orrez geiago: egingo dodaz aldaidazan limosnak, baña bere moduan; au da, eztot eurekaz emongo biderik iñori alperrak urteteko, baña bai beargillak, ta ontsuak egiteko pobreak. O zeinbat bendiziño, itzadoten dodan, eroango dituala Jangoikoa ganik, dazaudan persona bertuosa, ta nagusi batek! ara zer egin daroan: dauko alde batera pobren ondasuna deituten deutsan irabazte bat; beragaz erosten dau kirru pilo bat, zein emoten dau andra gorulari beartsuai; ta euna eginik, ta saldurik; eta aterarik kostazana barriro asiteko, ganeko guztia emoten deutse gorulari pobreai, euren neke, ta beartasunak eskatuten daben legez. Alan alde egiten dau alperreria ta gaistakeria; alan irakasten dau ondo bear egiten; eta erabatera on egiten deutse gorputz, ta arimai; aei, bear-sariaz sokorridurik; ta onei, urrindurik alperkeria, gaistakeria guztien ekarlea. Eta agaitik deritxat txito ondo pobre eskekoen on, ta bearrerako egiten dirian miserikordiaren etxeak; ta nire aldetik beti egingo dot alegina, alan egin, ta gorde ditezen.

        Zaletu nadin, limosna egitera, eukiko dodaz beti josirik nire biotzean iru egia oneek: lenengoa, enasala ni neure ondasunen jabea, ezpada jabe-orde begiratzalle Jangoikoak ifiniko bat, zeinek artuko badeust berba alper baten kontu estua, estuago artuko deust, nire erruz galduten dan, lauziri giñokoa, zerren zerbait geiago dan.

        Bigarrena, ondra apur bat, ta on-eretxi utsa bat irabazten badot lau gizon buru bakoen aurrean, emonik neure ondasunak baneria, ta andikerian, galtzen dot gloria egiazkoa, bai ta neure on-eretxia gizon prestuen aurrerako. Azkenez, Jangoikoak euki daian nigaz errukia, bitartekorik andiena da, neuk besteakaz eukitea. Ezta au Jangoikoak emonik daukan berbea? Izan liteke ni baño prestutasun, ta miserikordia gitxiagokoa? Enda biurtzen badodaz begiak nire bizitzara, eukiko ete dot Jangoikoaren errukitasun, ta ontasunen bearrik?

 

Zortzigarren iraun-garria

        Urtean bein ejerzizio santuak, neure etxean baño brere izango ezpadira; ta ille bakotxean bakartasuneko egun bat, lan santuai emoten deutsadala.

 

Bederatzigarren iraun-garria

        Goxean eskiñi Jangoikoari egun atako egikerak; egi-kai, edo akto fedekoak, proposituak azpituteko pasiño, edo bizio agintaria; iru Abe maria Ama Birjiñari; Mezea deboziñoaz; eta egun guztiko lan-bear santuetan Jesus gogotik iños kendu baga. Arratsean, esaminea, akto kontriziñokoa; eta uste-izan, natzan oea dagoala krutzearen oñetan, ez aztu Jesus, ta maitetu gozotasunaz.

 

Amargarren iraun-garria

        Astero egin neke bat, zelan dan barau bat, edo itxi jan baga au, edo beste kopau zalegarria, edo frutea. Nekaldi, edo mortifikaziñoa da gatz espirituala; gatza baga ustelduten da aragia; nekegarri baga galtzen da bertutea. Gatz baga gauza ezta jatekoa; ta deboziñoa bere ez, mortifikaziño baga; izan bedi gatza legez, baña bere neurrian.

 

Amakagarren iraun-garria

        Astean bein barrirotu propositu oneek, baña ardura geiagoaz bakartasuneko egunean, irakurririk eurok beti belauniko. O Jangoikoa! Eztot egingo ain gauza erraz bat zure amorea gaitik, ta nire arimearen onerako? Bai, zure grazia, ta laguntzaz.

 

aurrekoa hurrengoa