|
LENENGO LOREA
Zeuroen biotzean ifini bear dozuen lenengo Lorea, da, artzea gogo sendo benetako bat, aurrerantzean, ta gaur-geiago alde egiteko okasiño bekatutsuak, ta iges egiteko zeuroen arimea lenago ezaindu, ta ill deutsuen gal-bide, ta ondamendietatik. Eta alan, dakizu urlia persona, edo besteaz lagundu, edo berba egitea gaitik jatortzuzala gogoraziño loiak, gurari txaarrak, ta aragizko tentamenduak? Urrindu zaite bera ganik; ebagi egizu bere adiskidetasuna; jatortzuz, or-emen zabaldurik, non nai deslai dabiltzelako zure zenzunak? batu egizuz. Ezarten dozuz juramentuak, biaraoak, añenak; aserratuten zara, ordietan zara urlia etxean sartu, edo lagun gaistoakaz batuten zarealako? Alde egizuz; ken ortik; larga ori.
Onetara, billatu, ta arakatu bear ditu bakotxak bere biotzeko ezkutuak, (eta onetan betiraun guztiko salbaziñoa baxen gitxiago ez joako), eta billatu zein dan, ta nondik datorren bere bizio bakarren sustraia; bada jakin eze, eztagoan legez gindarik aretx gindatik jaioten eztanik; alan ezta idoroko bekaturik, bere sustrai jatorrizko, edo okasiño deungaren baterik azten eztanik.
Sinistu eidazue, neure maiteak Jesusegan, eze, irekaste au gorde ezik, ill-otzituak urtengo dabela zuen berotasunik exetuenak. Zer bada? jausi zan Salomon, jausi zan Dabid, jausi zan Sanson, jausi zan san Pedro pelligruzko okasiñoan ifinirik; bada gu argalok zelan jausi, ta laprast egingo eztogu bekatuan, gatx-bide ta ondamendi deungetatik alde egin ezik? Alperrik negar egingo dozue; utsak izango dira oraziño, ta libru santuen irakurtzak; igartuak urtengo dabe zuen egitekorik onenak; ta eztira prestu zuen propositurik sendoenak, okasiño bekatutsuetatik urrinduten etzarean artean; lagun txarretatik iges egiten eztozuen bitartean.
Ain benetako egia da au, eze, Jangoikoak berak dauko baiezturik; enzun ez niri, ezpada Espiritu Santuari: qui amat periculum, diño, peribit in illo: ifinten dana pelligruan galduko da berean. Gura dozue ez jausi, ta ez galdu betiko? Bada arin-lasterka urrindu zaiteze okasiño, ta bekatu-bidetik. Billostu arren gindaz beterik dagoan arbola bat, ikusiko dozue urrengo urtenan garauz beterik. Baña ez alan aterako balitz sustraitik. Zetako, bada, dira oraingiñoko egite on guztiak, biurtzen bazara barriro lenagoko gal-bideetara? Ukatu ezin leian egia da, eztala benetako konbersiño, edo biurrerea, kentzen ezpada borondatezko okasiño urkoa. Baña dana dala okasiñoa, nai borondatearen kontrakoa, nekez batek asko iraungo dau grazian, okasiñoa kentzen eztan artean. Beintzat gauza bildurgarria da; bada lapurra bizi da etxe barruan; beragaz artu bear dira neurri estuak, irauteko jausi baga, eta izateko konfesiñoa ona.
Kendu arren itogiñatik jausi dan ura, beste bein bere jausiko da, euriari badiñotso, tella urratua kentzen ezpada. Gure arimetan bere sartuko dira bekatuen ur edenduak, zarratuten ezpadira okasiñoak idigi zituan ateak. Ez eikezue egin, oi ebana arotz batek, zeñak, emen egoan tella ausia ifinteban an; eukirik beti itoz-ura, euki leientzak beti non bear egin. Era onetara misiño santu baten, ondu arren asko aragizko bekatuetan, jausten dira murmuraziñoan. Ez, ene anaje maiteak, ezta onelan egin bear, zerren bardin izango da gure ondamendia, ondatuten bagara infernuan. Zer geiago doa, ez galtzean gaistakeri onegatik, bestea gaitik galduten bagara?
Baña jakin, zuen onerako, eze, ezin litekean gauza dan legez ondutea arima bat, kendu baga okasiñoa; alan txito erraz da, berau kendurik, ateretea biotzean dan bizio gaisto sustraituena. Ara ze argal mea dan biderioa, bada alanbere iraute andikoa da, austeko pelligruetatik ondo gordetan bada. Alantxe, kastidadea, edo garbitasuna, esaterako, balio andikoa, baña lora argalak, graziaren bitartez ondo gorderik okasiño galdugarrietatik, eukiko dau betiko irautasun miragarri bat.
Lora onen orria izango da, alde egitea okasiñoa, urrindu, ta iges egitea laguntza gaisto, ta batzar oker guztietatik; bada Dabid Erregeak diño: onakaz batzen bazara, ona izango zara; ta deungekaz lagunduten bazara, gaistoa izango zara. Jazteko bat ifinten danean lora usain onekoen artean, eransten jako usain gozoa; baña nastuten bada gauza atsituen artean, usain kirastua emon daroa. Bazabiltze lagun onakaz, erantsiko jatzuez euren ekandu onak; baña txarrak, gaistoakaz laguntzen bazara.
Eta oitura txarrak, onak baño errazago oratuten dira geienetan; zerren gure borondate argal gaisotua, gatxera makurturik dagoan legez, onera baño, prestago doa gatxera. Pestez atsiturik dagoan gaiso bat da asko, gaisotuteko erri guztia; baña milla osasundun ibilli arren gaiso baten inguruan, erantsiko ezteutse osasunik. Jesus gaitik erregututen deutsuet, etzaitezela meetasun andiaz onetan ibilli, esanik, au edo beste okasiño, edo adiskidetasuna beartsua, premiñazkoa, edo ontsua dala zuentzat. Zer bada, obeagoa, ta bearragoa ezta zuen salbaziñoa? Ara zer dirauskun Jesusek Ebanjelio santuetan zure eskoako begiak emoten badeutsu okasiño edo biderik bekaturako, atera egizu, ta bota zeuganik; obe jatortzu, begi bat galtzea, eze ez gorputz guztia infernuan erretea. Auxe berau diño, egin daigula eskoako eskuaz, bekatura eroango bagaitu.
Zetako bada dira orain, okasiñozale askori, euren aitutasun aragizkoak asmaerazoten deutsezan asmuak, irauteko urten baga bekatu-bidetik? Batek esan oi dau: joan bearra daukat urlia etxera; euki neure etxean arako presonea. Zer diño Jesusek? Ain bearra zein zeure begia ta eskua izan arren bere, larga bear dozu, atera, ebagi, ta urrindu zeuganik. Nori sinistuko deutsegu? Nori obeditu, ta noren esanera egon bear gara? Beste batek urtengo dau esateaz: zer esango dau munduak? Ta eranzun egidazu: zer esango dau Jesu Kristok? Zer zeru guztiak? Bateo santuan larga ez genduan mundua? Iñok serbidu ezin leiz erabatera ugazaba kontrario bi, diño Jesusek.
Gure arimea salbetarren, iruntsiko eztogu mundu zoroaren zer esan, esamesa ero uts bat? Onenbeste ta geiago eroaten eztozuez algara andiaz beste eun gauzeetan? Zer esango dabe? Ta eriotzako orduan zer esango dozue? Zer balioko deutsue, zor ez jatzuen izenak, Jangoikoaren juizio bildurgarrian ikusten zareanean? Santa Maria Madalena, etzan izango dana, onenebeste puntu, ta meetasunaz begiratu izan baleutso bere onra, ta on-eretxiari. Aurreratuten nas esatera, bera iraindu baga; eze, ez bakarrik etzala izango santa Maria Madalena, ezpada andra argal errukigarri bat. Eta bada jarraitu deutsazue gaistakerian, jarraitu egiozue penitenzian; despreziatu egizuez bere antzera munduko zer esanak, irabazteko onra egiazkoak.
Besteren batek esango dau: joango nas urlia etxe edo lekura, baña joango nas kontuan; egongo nas serietasun ta arpegi ilunaz; enas sarri sartuko; ez nas luzero egongo; eztot bakarrean berba egingo. Asmu zoragarriak! Polboreak bear eztau, ez su andirik, ez denpora luzerik, kalte andiak egiteko. Bada oraindiño polborea baño prestago erexegiten da aragizko amorea. Lagundurik bazabiltz, laster bakartu, ta bekatuan jausi zara. Eztiño Jesusek: gitxi ikusi daizula, urrinetik begiratu daizula; eztiño bere, zarratu edo itxi daizuzala begiak, estu eskuak. Begi itxiak erraz zabalduten dira ifinirik okasiñoan. Gitxi begiratuten danean, gustu geiagoaz ikusi gura izan oi da; ta oni darraio, atan gelditutea. Dirausku bai Jesusek, atera daigula begia, ta bota kanpora; beste ainbeste diño besoa gaitik; ta ain bizitasun andiaz au aginduteaz, adierazoten deusku, bota daiguzala txito urrin; ez bakarrik pelligruren bat etorri eztidin, okasiñora barriro biurtzeko, baita kendu dedin gure gogotik bere gomute guztia.
Eta ara adibide beartsu bat; eta da, borondatearen kontra, edo gura ta gurezko okasiñoak esan oi dirianetatik, ozta idoroko da bat, alan danik. Dakuskuna da, ondasunen bat galduko danean, eragozgarri guztiak benzietan dirala; ta etxeko otseiñ batek zerbait ostu dabenean, ezeri aitu baga, ateretan da etxetik kanpora. Niri zer deust, esan oi da, jentea oñoten egon arren? Baldin nire ondasuna gordetan badot, esan daiela, aora jatorken guztia. Bada alan, adigarri da, bere zera dala, kanpokoen bildurrez ateretan eztanean etxetik arako mutil edo emakume maitea? Bai. Ta zein izango da? adiskidetasun zikiña, maitetasun aragikorra. Gertaldi asko, askotan jazoak, esaneiz, egiau baieztuteko, ezpaliz zuek gogaitute arren.
Auxe baño besterik jazoten ezta, ezerezkeria zatar bategaitik ebagiten danean beingoan arako etxeko sart-urtena, ta urte askotako adiskidetasuna. Zer balio dau, esatea onelakoari, deungero diñoala jenteak? Guztien aotan dabillela, ta ezain dirudiala bere aldegiteak? Epetasun soseguzkoaz eranzuten da; laster aztuko dala, ta ezerezkeria bat gaitik guztia biaramoneko ixilian geldituko dala; bere konzienzian arrik, ez kezkarik eztaukela, ta alan jenteen zer esaneen ardurarik ez dabela. Eta ainbeste atzerapena, bekatuzko etxea itxiteko? Bai; zerren maite dan; ta itxitea, neke egiten dan. Ta onexek dira okasiñoko etxea ez largetako, asmu eragozgarriak, ez benetakoak, bai azaleko irudituak, ta begitanduak.
Diñot bada, premiñazko, edo naigura bageko esaten dirian milla okasiñotik, ozta idoroko dala bat, alan danik. Eta alan, nekez jazoko da, benetan bat Jangoikoagana biurtzea, sustraitik atera, ta alde egiten ezpada bekatuzko okasiñoa, begi bat baño bearrago ta maiteago izan arren; ebagi ezeze, guganik urrin bota bear da; ta bestela, esana esanik, diñot osterabere Jesusgaz: obe dala gorputz zati bat galtzea, betiko iraute guztian infernuko su ta gar bizian erretea baño. Zorigatx onen aldean ze beste gatxek bildurtu bear gaitu?
Zarratuko dot goiko guztia gertaldi eder bategaz. Gizon gazte batek gura eban artu bizimodu on zeruzko bat; ta ondo asteko eskatu eutsezan adibide santuak ermutar agure santu bati. Bai, esa eutsan onek, emongo deutsudaz zuzen-bide egiazkoak, ta eskribidu egizuz paper baten, nik esaten deutsudazan erara. Prestau zan gizon gaztea, ta asi zan onela ermutarra. Lenengo konsejua: neure seme maitea, urrindu zaitezala okasiño deungetatik. Eskribidu eban gizon gazteak. Bigarren konsejua, jarraitu eban agure santuak: urrindu zaitezala okasiño deungeetatik. Ifini eban. Irugarren konsejua, seme maitea, esa eban ermutarrak: urrindu zaitezala okasiño deungetatik. Aita, esa eban orduan gazteak, konseju ori bein ezeze, birritan bere ya dago eskribidurik, ta zetako diraustazu irugarrenez ifinteko?
Orra emen agure santuaren eranzuna: neure semea, ain balio andikoa da konseju au, eze, berau baga, eztabe ezer balio, nik emon aldaizudazan zuzen-bide guztiak; baña baldin auxe gordetan badozu ardura andiaz, erraz gordeko dozuz ganeko guztiak; ta biderik geiena eukiko dozu ibillirik, gura dozun zeruzko bizitzea egiteko. Onen ondoren berbatxo bat, eta da, eztaukenak biotzik ateretako okasiñoak sustraitik, eztabela eukiko, ekandu txarrak kenduteko. Emon arren negarrik ugarienak, azalezkoak izango dira negarrampulluak. O bekatari gaisoa, diño Santo Tomas Villanovakok, egiaz negar egiten badozu, kanpora urten egizu. Esango baleu legez: benetakoak ta biozkoak badira zure negarrak, itxi egizuz bekatuzko bideak, okasiño, ta adiskidetasunak. Ta azkenez diñot: dan legez uts guzurtia konfesiñoa, alde egiten eztanean borondatezko okasiño urkoa ta berez bekatutsua; alan sospetxa ta bildurrezkoa izango da konfesiñoa, borondate bagako okasiñoak izan arren, ikusten ezpada emienda ezagun bat.
|
|