|
URRE-GORRIZKO ARI-ALBIÑUA Lora-sorta onetako lora guztiak estuten dituana
Da au eguneango lan bat guztiz erraza, baña txito baliotsua. Goxean bada irazartu, ta bertati, esker onak emon Jesusi, ordugiño gorde zaituelako. Jazten zarean artean, esan Abe Maria batzuk zeuroen ama gozo laztanari. Jagi ta bereala, adoradu belauniko iru bider trinidade, edo irutasun txito santua, ta esan Aita gurea. Egin lastertxo fede, esperanza, ta karidadezko egikaiak. Opa, ta eskiñi egun atako gogo, berba, ta egite guztiak Jesus, ta bere Ama Maria Birjiñaren honran, ta eskaturik beronen bitartetasuna, esan iru Abe Maria.
Ifini gogo sendo bat Jesus, ta Ama Birjiñaren izenean, ez jausteko, geien galtzen zaituela uste dozuen, uts onetan, edo bestean; edo azpituteko arako bizio agintaria v, g, aragizkoa, aserrakuntza, lar jan-edatea. Edo ezpabere eskiñi, au edo beste zenzuna gordetea, esaterako, begiak, miña, edo irabaztea au, edo beste bertutea, esaterako, humiltasuna, obedenzia, baketasuna, eskaturik egun-artean sarriro Jesuseri, emon daizuela grazia, alan irabazi, ta alan egiteko.
Esagarri eztan gauzea da, adierazotea, ze ondasun ugariak dakazan egikera onek, urrinduteko bizio txarrak, ta irabazteko bertuteak. Lora-pilla txiki bat dan legez au, balitz Lora-sorta nagusi bat, erakutsiko neuskizue luzeroago, egikai onek, Jesusen graziaz batean, dakazan mirari neurri-bageak, ebagiteko sustraiak bizio gaisotenari, ta irabazteko bertuteak; ikusi, ta ezagutuko dozue, egia badirautset, ala ez.
Onelan banan banaka irabaziko dozuez bertuteak; ta erbestetuko dozuez zeuroen bizio, ekandu, ta oitura txar zorigaistokoak. Ez beingo baten esetsi guztiai erabatera, (diñot txikiak dirianean, ta luzerea emoten dabenean) ezpada banaka, ta bakotxa berez, gaur bat, biar beste bat; bestela, erbi bien jarraian doianari, batak, eta besteak iges egiten deutsen legez; alan jazoten jako, bizio, edo pasiño gaisto biri batera esetsiten deutsenari; eta oraindiño gatxago da au; bada esan deutsuet, diriala azeariak, ta erraz ezta oneek kojietea.
Baña orrez guztiaz, artu arren goxean gogoa, bertute oni, edo besteari jarraituteko; edo bizioren bat goiartu, edo ebagiteko; badakutsue, besteren batek jasoten dabela burua egun-artean, ez eikezue galdu okasiño au, edo irabazteko bertutea, edo ebagiteko burua, jagi gura daben bizioari; zerren, gogo au artu ezarren goxean, etzan onei ez jaramoteko, ezpada batagan ardurea ifinirik, bestean zur egoteko.
Onetarako ifini egiozue zeuroen buruai penitenzia, edo neke txikien bat uts-egiteren baten jausten zarean bakotxean; bada zartea da sendatzallerik onena zoro batentzat. Edolabere lurra mun.egitea, Aita gure bat Abe Maria bategaz besoak krutzeturik errezetea, uts-egite bakotxa gaitik.
Eguneango lan, ta zeregin oneen zati galant bi dira: lenengoa, egitea Jesusen boroondatea gauza guztietan, nai dala bere eskutik jatorkuzan krutze arineetan, nai dala egun atako gertaldietan jatorkuzan jazoera nekezkoetan. Uste izan, guztiak biralduten deuskuzala Jesus maiteak gure onerako; nai datozala artez bere eskutik, nai zearretara bere aginduz beste batzuen eskutik. Bai, neure maiteak Jesusgan. Guztiz erruki andia artzen dot, gogoraturik, erraztasun andiaz santutuko litekezela asko, eroango balituez pazienziaz, bizitza onek dakartzan neke-pen, garratz-min, naibaga, ta atsekaba andiak.
Nekatzalle, edo ofiziodun beartsu batek, ze neke-bear latz-garratzak eztitu igaro bear izaten, mantenduteko bere etxea? Ze izardi labanak, ze eraldi, ta eguraldi txarrak, ze alegin ardurazkoak? zenbat bider gosea, egarria, eguzki beroa, otzak, ta euriak? ze nekeak igaroten eztituez gurasoak semeakaz, ta semeak gurasoakaz? Auzoak auzokoakaz, ta nor naik bere lan ta igaro-pidean? Bada nor dago krutze baga erbeste negarrezko onetan? Bai; ta batzuetan aberatsak, jaun agintariak, ta aide-nagusiak daroez krutzerik nekezkoenak.
Ea bada Jesusen arima maiteak; dana dala, nai dala gaisotasuna, nai beste edozein atsekaba, iruntsi, igaro, artu, ta maitetu pozik Jesus gaitik. Alan eginik, ondasun bi aterako dozuez zuen onerako: bata, irabaziko dozue zeru asko, ta kitu-ordetuko dozuez purgatorioko zorrak; bestea, erraztu, gitxitu, ta arinduko dituzuez, gura ta gurez igaro bear dozuezan neke-bearrak, zeintzuen garratztasuna gozotuko dau Jesusek bere graziaz. Bada, edari garratz, ta azukereaz egiten dan legez gozo-garratz zalegarri bat, alan, zuen neke, ta Jangoikoaren graziaz urtengo dau gozotasunez beteko edari batek.
Zelan eroango dozue obeto egur karga bat, edo arrastaka oñetatik, ala besartean edo lepoan jasorik? Lepoan obeto. Eta bada gura ta gurez eroan bear dozue zeuroeen sorta edo kargea, edo lepoan pozik, edo oñeetan gogaiturik, ezta bada obe lepoan jasorik eroatea?
Maitetasun gozoaz eroan daizuezan, bada, zeuroen neketxoak, orra emen gogarte labur batzuk, gogoratu bear dozuezanak sarri egunean. Lenengoa: gomutautea Jesus krutzean josirik, ta aranzazko koroi gogor bategaz koroiturik guri asko-gurea gaitik. Zelan biztu bear ez gaituz gomute errukizun onek? Ze bestek indartu zituan santuak, gu legez argal sentikorrak zirianak?
Bigarrena: emon ta itxi euskuen ejenplu ta ikasbidea santuak eurak, ya martirak, ya konfesoreak, ya birjiña argalak, zeintzuk izanik gu baño erru bageagoak, igaro eben geiago.
Irugarrena: gogoratu, igaroten dozuena baño geiago zor jakala zuen bakatuai. Askotan merezi izan badogu infernua, zeren kexetan gara?
Laugarrena: eroanik pazienziaz, orain dozuezan nekeak, ez bakarrik aurreratu, edo obeto, pagetan dozuez lenagotik, purgatorian igaro bear dituzuezan penak; bai ta, egiten dozue koroi eder bat, zeruan itxadoten dozuena. Nkerik txikiena da, koroi au apainduko daben, perla balio andiko bat. Beargille bati aztu eragiten badeutsaz bere neke izardiak, itxadoten daben bear-sari edo alogerak, zelan gozotasunez betatan ezkara san Pablogaz, gogaturik oraingo neke-pen arinak ekarriko deuskuela beti iraungo daben pozkari gozoa?
Esango dozue: neke egiten dala, alako gogarte edo konsideraziñoak betibere egitea. Baña neketzat dozue, ain zorioneko gozotasunak dakartzana? Zer diñozue? Izan bedi bada alan; baña da egazti batek asmetan daben nekea legez, zeiñek lurrean dabillenean, bere lepo ganean darabiltz bere egotxoak. Ara ze arina dan pisua; baña begira, zelan daukan gero bere egoen bearra, pozik egaz egiteko aidean. Da bidezko baten nekearen antzekoa, zeñek igaro bear dituanean bide luze, nekezko, ta bakarrak, prestetan da bere bide-zorroagaz; pisua daroa, baña zer jazoko lekikio, zerbait aldean ezpaleroa, ezpada mendiren baten ill, ta abere ta egaztien janaritzat bera antxe geratutea?
O ze engañaurik dagoan mundua, neketzat daukezenean, garraztasun guztia kendu, ta nekeak eurak gozotuten dituan bitarteko ederrak! Zergaitik santuak ez eben asmetan gozotasun, ta pozkaririk, ezpa Jesu Kristo gaitik padezietan? Zirian gu baño izate obeago, ta indartsuagoren batekoak? Ez askoxe. Zelan beti zituezan josirik euren biotzetan egia oneek, pozik eroaten zituezan nekaldirik garratzenak. Zer gaitik guri gogor ta aldats gora egiten jakuz nekeak? Abereen antzera bizi garealako asko, zenzun baga, ta ezauguera baga.
Eguneango zeregiñen bigarren zatia da, oera joan baño len, egitea konzienziako billakuntza, edo esaminea gau bakotxean; bada lauziri giñoko kontu ziur estua artzen badeutsazuez gau guztietan zeuroen otseñai, zergaitik artuko ezteutsazue zeuroen arimai, zelan emon daben eguna, ta zetan emon dituezan Jesusen esker-mesedeak? Konfesa zaiteze Jesusegaz gau guztietan; egizue akto kontriziñozko, edo biotz-damuzko egikai bat; zerren oera joan arren osasunaz, nok segurutu deutse, elduko zareala bizirik egunsentira?
Eta kontu, egin bear dozuezan propositu, ta penitenziakaz; izan bedi gitxienez estaziño bat besoak zabalik, edo gitxiago, edo geiago; eta goxean zilizio, edo laztasunen bat; ze nbai dabenak, baki erabilten sedearen azpian bere; ta gitxiagoren bearra ez dabe arako eder ederrik janzten dirian emakume ero, arrotu askok.
Ementxe dator galanto, egitea komuniño espirituala. Eguneko esamina laburra egin ezkero, konfesau zarean legez espirituz Jesusegaz akto kontriziñoko damuzko baten bitartez; eginik penitenziaren bat, Jesusek krutzetik ifini baleutsuen legez, asiko zara barrirotutera Jesus sakramentaduaren gomutea. Ta lenengo gogotu egizue: zelan egi guztiaz geratu zan altareko sakramentuan, gure laguntzan bizitearren, guri euskun maitetasun oxin bagea erakustarren, gu ondasun ugariz zoriondutarren ta gu geure estura premiñazkoetan beregana eldu gintezen.
Bigarren bururatu: bere gozotasun guztiak dituan legez, gure artean egoteaz; gurari andiaz dagoala, bere anditasun zabal miragarria alkartu ta batuteko gure arimakaz, deseozko komuniñoaren bitartez; ez gure bearrik dabelako ain Jaun andiak, bai bakarrik, gu betetako mesede ta bendiziñoz; bada dan legez neurri, marra, ta mugarik ez daben ontasuna, bere konsuelua dago, zorionez betetan gu, argal esker bageak izan arren.
Orain: zenzundunak bagara, gomutaurik ainbeste ontasun, ta jatorkuzan ondasun andiak, eranzunik bere amoreari amoreaz, ta deseoai deseoz, zelan egon geintekez erexegin baga gure biotzak, ta maitetasun amagarrienaz berari eskatu baga, arren etorri dedilla, gu ikustera, ta gure arimakaz alkartutera? Alantxe bada, biotz-dei arin, baña biziagaz erregutu egiozue, etorri dedilla zeuroen bularretara. Erdu, Jauna, esan egiozue, ta ez arren atzeratu ure etortea. Bazaut nire ezerbereztasun prestueza, baña zelan aurreratuko enas, zelan itxadongo eztot zure ontasun miragarriaren aurrean? Zerutik etorri ziñian legez, ez onen, ezpada bekatarien billa, etzinian batzuen, ta besten konsuelurako gelditu sakramentu santu adoragarri orretan? Zu bazara nire arimearen bizitzea, zelan biziko nas zu baga?
Ea; sosega zaiteze; batu egizuez o arimak, zeuroen zenzun ta almenak; josi egizuez sakramentuan bertan, ta etorriko jatzuez gogo on, gurari, ta biotz-berba asko onetarako. Beinik bein, ez ibilli berba ederren billa, kontu bai, biotz bizikoak izan ditezen. Gero gitxi baten uste izango dozue, ya daukazuela zeuroen biotzean Jesus sakramentadua, ta erexeginik bere amorean, ta laztandurik mosuka bere oñak, Madaleneak egin eban legez ikusi ebanean bizturik, zagoze an asti labur baten, esaten ta egiten milla afekto, ta propositu on, Jaunak berak adierazoten deutsuen erara.
Presta zaiteze gero oera joateko, eranziten zareala dezenzia askogaz. Akorda zaizeze orretarako, zeuroen ondoan dagoala beti angeru eder bat. Esan Abe Maria batzuk, edo beste erregutre batzuk Ama Birjiñari, jazte orduan legez; ta bizturik gero emongo deutsuedazan konsideraziñoetatik bat, arturik ur-bedeinkatua deboziñoaz ta bekatu txikienen damuaz, ta egotzirik fede biziaz ur-beinkatua oean, ta gelan, oeratu zaiteze, eskiñirik biotza Jesusi. Berba bat: Jesus gaitik erregututen deutsuet, eztaizuela iños artu ur-bedeinkatua ganora baga. Da errukigarria, zanik ain bertute andikoa, ez gugan fruturik ateretea, artutearren epeltasun zenzun bageaz.
Ona bada orain, len oartu deutsuedazan konsideraziño biak. Gogotu lenengo, loa dala eriotzearen irudintza bat; oea, sepulturako ill-oearena; ta gerta litekela, irazartutea beste munduan, ta oetik sepulturara jasotea. Zenbati au alan jazo jake, etxun izan arren onak, ta osasuntsuak? Zetako da, esatea, olango gogoraziño tristeak tristura itsalak dakarkezala biotzai? Kontrara bai; gogarte oneekaz etzaten dirianak, bereala asmetan dabe zeruko argia, Jaunaren laguntza, ta konsueluz betetan dira. O arimak! ikusi ta begiratu egizue egia diñodanez. Ez enzuterik emon asmugilla ero askori, gozotzat garratza, ta garratz-mintzat gozoa daukenai.
Baña aror bigarren konsideraziñoa lengo baño gozo zalegarriagoa; eta da, oera etxutorduan, uste izan, angeru batek ifini deutsuela oea, kalbarioko mendi santuan Jesu Kristoren krutzearen ondoan, edo gogoratu, antxe zatzazen toki bertan dagoala krutzean josirik gure Jesus maitea. Pensau, krutzetik berba egiten deutsuela, esanik gozotasun andiaz: deskansuzko lo gozoa artu egizu semea, bada nik irazarririk jagon ta zainduko zaitut. Gomutaurik zagozela arbola santuaren gerizpean, kantetako esposea legez, ta Jesusek berak gordetan zaituela, zelan gozotasunez beteko etzara? Zeren bildurra euki ziñeie? Gogoratu bere egizue: loraturik dagozan arboletatik udebarrian, jausten dirian legez lorak lurrera, alan krutze santa arbola loratsutik, ta frutu bedeinkatu Jesus ganik jausten diriala loratxo gorri gozoak, bere odol balio andikoaren tantak, diñot, ya zuen bekoki ganera, ya zuen begietara, ezpanetara, guztia santutzeko. Eta arimeak, erletxo ardurazkoaren antzera, batuten dituala aek loratxoak, ta daroazala biotzera eztiabia gozoak egiteko; au da, era askotako afekto amorezkoak. Esan egidazue, ze gozotasun ezti-darioak asmauko eztitu arima on batek gogarte zeruzko onekaz?
Neure Jangoikoa! ezin eldu nas ni au adierazotera, zerren, ay ene! argal errukigarria nasan; ta onen ganean bakarrik berba egin lei, probau dituanak zure ontasunaren gozaldiak. Bakarrik biurturik mundutarreetara errukituko nas euren itsutasunaren, ikusirik, euren asmo eroa kaitik galtzen dituezala ainbeste zorion. Baña zuek arima debotak, alabatu Jesus, ainbeste argiz bete zaituelako. Eta eurekaz baliaturik, jarraitu egizuez meditaziño santuok.
Loak artu baño len, gura badozue, berbarik ez txitik egin baga, esan kanta-soñu amorezkoak Jesusi; deseatu, lo zagozen artean bere, bera ametan egotea. Ez uste izan, onek loa galtzen dabela, bai emoten dau ondo bake gozoa; ta onelan arturik loa, premiñazkoa dalako, biziko bagara, ta jaunaren serbiziora emoteko, lo-denporako atsegiñak berak balio leigu merezimendutzat. Bada san Pablok badirausku, jatean, ta edatean irabazten dogula zerurako, zergaitik loan ez? Edolabere asko irabazi giñei, lotara baño len ditugun konsideraziño santuetan.
Berba bat: onez guztiaz, bajatortzue lo txarren bat, gura eztozuela, ez bildurtu, txar gaistoena izan arren; bada eztago bekaturik, eztanean ezaguera ta borondaterik; kentzera egizue, irazartu ta laster; ta mun-egin gogoz ta asmoz Jesusen llagaren bat. Esazue: Bizi bedi Jesus, ta ez geiago gomutau, ez jaramon. Goxean barriz, ta oerik jagitean, ekin ta erago lenago esanik daroa danari. Ta onenbestegaz goazan azken emotera lorasorta santu oneri erakuste labur bategaz.
|
|