|
ERAKUSTE LABUR BAT
Orra, zelan ifinten ezteutsuguezan emen gogortadeak, azoteak, latztasunak, ez barauak; emo-lei eurok baño osagarri errazagorik? Artzen ezpadozuez, adigarri da, gura eztozuela osasuna. Bada esan: zer esango zenduke gaiso bategaitik, eukirik bere eskuan osagarri bigun osasuntsu bat, ta doarik, bera artu baño, ill bere gurago baleu? Esango zenduke, maite-ebala osasuna, ta ondo egiten ebala?
Ha! zuei, ta niri joaku onetan, ez gitxiago, ezpada gure arimea, ta izatea, edo zorionekoak, edo adu-gaistokoak. Eta zenbat joaku onetan? Ezin esa-lei. Eta nos artean? Beti iraute guztirako. Eta, maiteak, artu gura eztozuez ain osagarri errazak? Bada alan, gura eztozue osasuna; bildur nas, egunen baten negar egingo dozuela.
Bestela, maiteak, jakin, eze, misiño, konfesiño jeneral edo guztirokoa, ta ejerzizio santuen ostean, (irurok doaz onetan batera), jakin bat, diñot, eze artzen ezpadozuez zuzen-bide bakar barri batzuk, obetuteko bizitzea; eta kontentetan bazara bakarrik, Jangoikoa obeto serbietako propositu jeneral, edo guztirokoakaz, sinistu egidazue, zimendu bako etxeak legez, laster emongo dozuela lurrean. Egizue zuen konzienziakaz, oi-dozuena zeuroen soñekoakaz; non egotzten deutsazue atal-zati adoba-geia? Urraturik dagoan zatian, ta ez edozein lekutan. Eta jausteko dagoan etxe bati estribo eutsigarria? An, non jaustera doian. Alan da.
Era onetara, ikusiko dozue, zelan errenak ifinten daben polibi andiago bat, baña iños ifinten eztabe oñ luzean, ezpada orpo laburragoan. Begira nondik erren-egiten daben zeuroen arimeak, ta erantsi egiozue antxe takoi, ta ardurea; zerren bestela, izango zara etxe zimendu bageak, ondo laster banatuten dirianak legez. Izango zara, arako itxasoan itxas-orratza, ta norte segura baga dabiltzenak legez; edo bideak uts eginik or-emen neketuten dirian bidezkoak legez; zer egiten dabe oneek? neketu alperrik; ta zer geiago? ezer ez geiago; edo san Pablok esaten eban legez: quasi aerem verberans: axeari kolpeka esetsi, ta daragoiona legez, zein galanto neketuten da, baña nekea baño geiago ateretan eztau.
Artu egizuez, bada, adi-bide txikiok, ta ondo gordetan badozuez, seguru-bere, orain bakarrik lorak dirianak, elduko dira denporaz frtutu elduak izatera. Diñot denporaz ta ez beingoan, zerren au da gure zori-gatxa, kanaka gura izatea azi santutasunean, ez balitzan legez au gauzarik gatxena, erraza bada bere, gogo sendo, ta Jangoikoaren graziaz bat-batean. Baña esazue: ezta zorakeri andi bat? Gorputza azi dedin, itxodoten eztozue? Beste frutuak artuteko, itxadoten eztozue? Orain zarean erdia, ozta azi ziñian amabi urtean. Esku bete ginda itxadoten dozue urte betean arbola bati. Zortzi klabelina artzeko, urte guztian zagoze, ura ezarten bere sustraiai.
Itxadon egizue, bada, santutasun, ta bertutezko frutua, zein dan fruturik egiazkoena; eta eztozue gitxi egingo, irabazten badozue ilte orduko; onetarako, ta ez alperrik emoteko, luzetuten dau Jesusek zuen bizitzea. Eztakizue, zeinbat onek iraungo daben; orra bada, ze ardura andiaz bizi bear zarean, zerren lana da ardurazkoa, ta luzea, eta eztakizue laburra danez denporea. Alan bada, ezkara ibilli bear umeak legez pensetan, azten bagara, edo ezpagara, ezpada pazienziaz diardu ta erago beti lan santu oni. Eta kontuz bizi, zergaitik ze, esetsiko deuskue tentaziño andiak, ta deabrua beti ibilliko da zur.
Ezkeunke gura, uste-izan daizuen, askok legez, bertutea dagoala, ez asmetan gerra, ta tentamenduak. Alaba maiteak, diño San Franzisko Salesek, gauza bi bear dira onetarako. Bakizue zeintzuk? Iltea; ta zerura joatea; bada bizi garean artean, bearturik gagoz peleetara. Gerra utsa da gizonaren bizitzea; ill baño ordu laurentxo bat lenago bere, egingo ez jaku mesede au. Gara angeruak? Baña zer? Milla bider enzun ezteuskuzue, guk alegiña gure aldetik egiñik, ez indarka, ez larritasunaz, ezpada biotz humil bigun bategaz Jesus, ta Maria gana egaz lasterka eginik ta joanik, eurak estalpetu, ta eskudatuko gaituela?
Ea bada, ez izu-bildurtu; arerioa txakur estu bat da; ausika egin lei, guk gura ez izan arren; tentau gaikez; baña eldu, ta usegin, ez; bada bakarrik bere borondatez beraganduten danari usegin leio. Ez, ez, maiteak, infernu guztia amurratu arren zuen kontra; ta tentaziño gogaikarriak sarritan biraldu arren. Maiteak, deitu fede biziaz Jesusi, emonik dauko berbea, entzungo gaituzala; esanik dauko, prest egongo dala, guri lagunduteko; gugaz egongo dala estura guztian, non arerioaren asmu, ta gerra guztia, izango da gure bitoria, ta onerako.
Sendotu, ta biztu, bada zeuroen biotz jausiok; ea, Jesus, Mariaz egonik, zeren bildur zara? Zetarako larrituten zara? Jangoikoa badago gure aldetik, nok azpitu, ta goiartuko gaitu? Jangoikoa izanik gure argia, bidea, ta osasuna, noren bildurra euki giñei?
Bai, guztirako prest, ta gaiak izango gara Jesusegaz, ta Jesusegan; geratu zaiteze beragaz, ta bere ama laztan gozoagaz; ta erregutu egizue orain ta beti, eskatuten dabena kaitik zuekaitik Jesusen oñetan.
|
|