|
PROPOSITU EGIAZKOAK ONDO BIZITEKO ADI-BIDEA IRAKURLEARI
Irakurle maitea: Aurrengo lora-sortaren ostean ifinten dot zure eskuetan librutxo au, ta berean: 1. Propositu egiazko batzuk ondu daizun zure bizitzea; 2. Bitartekoak mantenduteko igartu, ta ezaindu baga lora oneek; 3. Bertuterik onenak, ta bearrenak; 4. ta azkenean lollo, bedar gaistozko sorta bat surtan erretako.
Artu egizu, bada, maitetasunaz txuri au; eta ez aitu ainbeste bere gitxitasunari, ezpada zure onerako opa, ta eskiñiten deutsudan borondate onari. Bear-bada esango dozu, libru onik askok lenago bere urten dabeela; alan da; baña egunean egunean badagoz libruak ateretan jente alperrentzat; ezta ondo etorriko, ateretea kristiñau on bertutera emoten dirianentzat?
Zuk dakutsu, ta guztiak dakusde, zenbat erako jateko zalegarri asmetan dirian gaurko egunez, betetako, gogaiturik garabiltzezan gurari zori-gaisto oneek; zegaitik bada nosik bein asmauko eztogu janari santu zalegarrien bat gozotuteko gure arimea?
Eta esaten badeustazu, zegaitik beti ateretan dodazan libru txikiak, ta ez nagusiagoak? eranzungo deutsut, errazoi asko gaitik, batzuk zuen aldetik, ta beste batzuk niretik. Nire aldetik dagozanetarik ona emen lenengoa, nire jakituriaren laburtasuna, zein ezta aurreratuten enpeñu andietara; baña enas orregaitik atzeratu bear egiteko alegiña, apainduteko Jangoikoaren tenplu biziak. Ekartzuz beste bein gogora, Ebanjelioko alargun pobreak eskiñi zituan txuriak; ta arako atxinako legeko jente humillak, ez eukirik urre, ta aberastasunik, apainduteko Testamentu Utxa santua, eskiñiten eben borondate oso, ta biotz maiteaz auntzen ulle, ta narruak. Exod. 35. v. 23. Bigarren errazoia, da, nire betiko zeregiñak, ta ibilteak baterik bestera misiño, ta ejerzizio santuetako laneetan, ta asti gitxi eukiteak, astiro, ta luzero eskribietako.
Zure aldetik idoroten dodazan errazoiak dira onexeek: uste dot, iru erako pobre beartsuz beterik dagoala mundu au; eta dira, deboziñorik eztaukeenak; bolsarik ez dabenak; ta denporaren premiñadunak. Lenengoak deboziño ta espiriturik eukite ezarren, ikaratuten dira dakusenean libru andi bat; ta guztia irakurte ezarren, eztabe ezerbere irakurten.
Bigarrenak, eztaukee zegaz erosi libru andia, ta alan ezin irakurri leie. Eta denpora, ta astirik ez dabeenak, zelan emon leiez ordu luzeak libru andiak irakurten? Orra bada, daukadazan errazoiak, ez ateretako libru andiak, ezpada txikertxoak; eta onetan egin daroat bekatari gaisoaz, oi dabeena medikuak euren gaisoakaz, ta amak señtxo txikiak kaz. Egia da, sarri emoten jakeela saldea gaisoai, ta ugatza ume bularrekoai; baña bakotxean gitxi. Onetan euroi jarraituten deutset nik bere, ez askotan emotean, ase, ta lar bete eztitezen, batera asko emonaz.
Berba bakar baten deutsut guztia esanik; zuk gorde egizu gitxi au Jesusen graziaz, ze, onegan itxadoten dot, asko aurreratu, ta dendotuko zareala Jangoikoaren begien aurrean; ta eskatuten deutsut, berari erregutu daiozula nigaitik, bada gurari andiaz gura-dot zure arimearen aurre-bidea.
Agur.
SARTAURRE LABUR BAT
Aldi askotan adierazo dot, ejerzizio santuak, edo misiñoak dirauen denporeak dirudiela ude-barri eder gozo bati. Ze lora ederrezko proposituak, ta gogo santuak egiten dirian orduan! Baña o erruki negargarria! bada arik laster otzitu zirian gogo on guztiak, aztu proposituak, ta ezereztu guztia, jazoten oi dan legez lei, edo izotz andi batek igartu, zimeldu ta ezainduten dituanean lorak. Eta zeinbat bider biurtzen eztira asko, orduan euken egotaldia baño gaistoagora?
Gauza askotarik dator au; baña izentauko dodaz bi agirienak; lenengoa da, egiten eztirialako bakotxa berez propositu bakarrak; ta aidean ezarten dirian tiroak legez, ilten eztitubezalako pasiño gaisto, ta bizio txarrak ta kaltetsuak. Biagarrena da, egin arren propositu banaak, eskribietan ezpadira, aztuten dirialako; ta eskribietan badira, irakurten eztirialako; eta alan guztia galtzen da. Onegaitik bada Jesusen graziaz, noatzu emotera urrengo propositu santuak.
PROPOSITUAK
Lelengo propositua
Alde egin ardura andiaz okasiño bekatutsu guztietatik; eta batezbere a, ta a: begira bakotxak, nondik asmetan dan argalago. Auxe da lenengo propositua, ta beste guztien burua; bera gorde baga, ezer balio eztabe ganeko proposituak; eta alan, gura dabenak zerua, alde-egin begiz bekatuzko okasiño, ta galdu-bideak.
Bigarren propositua
Urrindu lagun gaisto, ta batzar oker guztietatik; bestela, galdua nas betiko. Eransgarriak badira gorputzeko gatxak, geiago dira arimekoak.
Irugarren propositua
Gorde neure zenzun, edo gorputzeko sentiduak; Ai! bada bestela zelan gordeko dot biotza? Santuak ezin eben.
Laugarren propositua
Erbestetu alperkeria, zerren bera da bizio ama, sustraia, ta iturria. Euki lei gizon batek lotsaria ezainagorik, zein, ez izatea ezpada jan, edan, lo, ta alperrik egoteko? Gauza onen batera emoten ezpada, zer egingo dau? era guztizko gaistakeriak. Eztiñot bakarrik, soloan bear egin daizula; bada ezta au zuk egin ziñakean bear bakarra; munduak dirudi gorputza; onek ditu bere zati bakotx, ta zenzun banaak; ta dirianak dira zetarako, edo atarako; eskuak, bear egiten dabe; begiak, ikusi; belarriak, entzun.
Ez jake eskatuten surrai, ikustea; ez begiai, entzutea; bai, bakotxari jagokana egitea. Era onetara munduko gorputzean, batzuk egiten ditu Jangoikoak nekatzalle, beste batzuk beste ofizio-dunak; baña guztiak izan bear dabe zerbait on egiteko. Ezain badirudi, begiak ez ikustea; zer irudingo dau gizon bat ez ezertako izateak?
Bostkarren propositua
Ardura andi bat ondo emoteko denporea, bada da balio andikoa; ta bein galdurik, betiko galtzen da. Alan, erago beti gauz onen bati; ta onak uten daian zerurako, euki beti gogoan Jesus, ta egin borondate onagaz. Arraiñak burua uretan jasoten daben legez, ni-pere jasoko dot sarri nire biotza Jesus gana, ta esango deutsat: O Jesus maitea, indazu arren grazia neure estaduko premiñak betetako, neure umeak ondo azteko, neure etxea zuzen erabilteko.
Bai neure arimea, auxe eginik zeure lan-bearretan, ain agradu andikoa izango da Jesusentzat, zein erlijiosa bat koruan oraziñoan dagoanean. San Isidrok irabazten eban zerua soloko bearretan; san Krispin, ta Krispinianok oñekoak josten; san Sebastianek gerran peleetan; santa Katalina Senakoak suateko lan ta tresnak garbietan; santa Franziska Erromatarrak obediturik bere senarrari, ta bere etxeko gobernu onagaz. O aimak, zetako alan egiten eztozue bada bide batez arinduko dozue bearra, ta irabaziko dozue ain bear-sari andia!
Seigarren propositua
Paseoa, jokoa, debrsiñoa eztodaz artuko, ezpada onak dirianean, ta bere neurrian, gatza legez, ez ekandu-oituraz, ta ofiziotzat; gatza legez; Ezarten deutsazu jatekoari eskutadaz? Ez, ezpada garauka, gitxitxo; onelan, ta onetan zuzendurik Jangoikoari, irabazi ziñei zeru asko. Paseoan nabillenean, zerura joan al-izanik; jokoan gloria irabazi al badot, zetako galduko dot? Enas zoro bat izango? Bai.
Zazpigarren propositua
Gogo sendo bat ez jausteko bekatu txikietan; nik ontzat epadaroadaz, bestek egiten deustazan irain, ta ofensa txiker arinenak, zegaitik nik egingo deutsedaz neure Jangoiko onari? Eta egiten badeutsadaz, esango dot, maite dodala? Baldinbere, bekaturik txikerrenak aurretuten dau zerbait, bekatu mortalean jaustea; jaramoten ezpadeutset, txikiak dirialako, segurubere laprast egingot nagusietara; eta nire zoriontasunaz alan gerta ez-arren, izango nas arima etiku argal bat legez. Emo-lei errukitasun andiagorik?
Zortzigarren propositua
Argaltasunez jausten banas bekatu arinetan, bertatik biurtutko nas Jangoikoa gana, (baña izu-itsutu baga), eta nagoanean bakarrean, etxungo nas, parkeske, lurrean. Au baño geiago egiten eztot katarro bat dodanean? Eta zein da bietarik gatx andiago? Ai! lorak jaten dituan arrak ilten dodaz; zegaitik bada itxiko dodaz bizi-bizkorrik bertutea jaten deusteenak?
Bederatzigarren propositua
Nire adu-gaistoz jausten banas bekatu mortalean: O Jesus maitea! eztira asko geiegi ta lar lenagokoak? alanbere jausten banas, diñot, laster laster, milla bider laster, ta bertati arin egingo dot konfesorearen oñetara; baña lenago Jesu Kristoren oñetara; emen urtuko nas negarrez, ta bigun-samurturik ondo ondo neure biotza, ta barau, ta oraziño luzeren bat lenago eginik, konfesauko nas bereala.
|
|