BERROGOI ETA ZAZPIGARREN KAPITULUA
Gaitz guziak pairatu behar direla sekulako bizitzea gatik.
1. Semea, ene ganik hartu ditutzun trabailluek etzaitzatela hauts, eta tribulazioneak etzaitzatela alde guziz beherera egoitz: bainan ene promezak azkar, bortitz eta konsola zaitzala heldu zaizkitzun guzietan.
Aski naiz zure saristatzeko neurri mukuruz eta nahiz bezala baino geiago.
Etzare denbora handiz hemen nekatuko, ez eta bethiere dolorez kargatuko.
Igurikazu aphur bat, eta sarri ikusiko duzu zure gaitzen finamendua.
Etorriko da orena non trabailluak eta abarrotsak geldituko baitira.
Aphurra eta laburra da denborarekin iragaiten den guzia.
2. Egizu egiten duzuna, hari zaite fidelki ene mahaztian, ni izanen zure saria.
Eskiriba zazu, irakur, kanta, zaude hatsberapenez, ixilik, othoitzez, kontrako guziak paira tzatzu gizon gisa, sekulako biziak balio itu gudu hek guziak eta handiagorik ere.
Jainkoak dakien egunean etorriko da bakea, eta egun hura ezta izanen mende hunetako ez eguna, ez gaua, baina bai bethiko eta fingabeko argia, bake fermua eta sosegu segura.
Orduan eztuzu erranen; nork libratuko nau gorputz hil beharrezko hunetarik? Eztuzu oiuz erranen: Ha zer da nitaz, ene hemen egoiteko ephea luzatu baita.
Zeren herria iraitsiko da ilhunbetara, salbamendua izanen da ezin ahituzkoa, ezta grinarik bat ere izanen, baina bai alegrianza doatsua, biltzarre arraia, konpainia amolsua.
3. O zeruan ikusi bazinitu sainduen koro ederrak, zein loria handiz orai gozatzen diren lehen munduko iduriz mesprezatzekoak eta kasik bizitzea merezi etzuten hek berak.
Gerthuz humil eta apal zindezke lurreraino, eta lehen hauta zenezake guzien azpian iartzea, ezen ez baten ere gainean esku izaitea, etzindezke guthizia bizitze hunetako egun ederrez; aitzitik laket lekidikezu Jainkoa gatik pairatzea, eta irabazia guziz handitan har zenezake gizonen artean ezdeustzat kondatua izaitea.
4. O baldin gauza horiok zure gustura balire, eta zure bihotzean barrena iragan balitez, nolatan ausart zindezke behin ere arrankuratzen.
Nekagarri guziak ez othe dira pairatzekoak sekulako bizia gatik?
Ezta gutia Jainkoaren erresumaren galtzea edo irabaztea.
Alxa bada begiak zerura. Huna ni eta ene saindu guziak enekin: hainitz gudu eta handiak izan tuzte munduan, orai bozkariotzen dira eta konsolatzen, orai segurean eta soseguan daude, eta sekulakotz enekin egonen dira ene aitaren erresuman.
|