BERROGOI ETA BIGARREN KAPITULUA
Eztela bakea ezarri behar gizonetan.
1. Semea, zure bakea ezarten duzu nihor baitan, zeren zure gogorakoa den, edo zeren elkarrekin zabiltzaten, nahasiko zare, eta eztuzu sosegurik izanen.
Baldin ordea ihesi bazoaz bethi bizi den eta bethi dirauen egia gana, etzare damutuko zure adiskidea zure ganik apartatua edo hillagatik.
Zure adiskideari diadukozun amorioa ene baitan finkatu behar da, eta nor ere prestu baitadukazu bizitze hunetan prestu eta hagitz maitatzeko baitadukazu, hura onetsi behar duzu ene gatik.
Adiskidetasunak eztu deus balio eta eztu iraunen ni gabe: ezta egiazko amoriorik ez garbirik, nik hura egiten ezpadut.
Hala behar duzu hilla egon maite ditutzunen afekzionetan, non (zutaz den bezanbatean) prestik zaudezin eta desira dezazun munduko konpainiarik gabe bizitzera.
Hanbatenaz gizona hurbiltzenago zaio Jainkoari, zenbatenaz urruntzenago baita lurreko konsolazionetarik.
Hanbatenaz ere gorago ikaiten da Jainkoa gana, zenbatenaz barrenago iautsten baita bere baitara, eta bere burua xipiago baitaduka.
2. Baina nork ere biatio zerbait onik baduela bere burutarik, trabatzen du Jainkoaren grazia haren gana etortzetik, zeren Espiritu sainduaren grazia bethi baitabilla bihotz humillaren bilha.
Baldin bazeneaki zure buruaren osoki ezdeus egitea, eta amudio kreatu guziez hutsten, orduan behar nuke zure baitan hainitz graziarekin sartu.
Kreaturetan behatzen duzunean Kreatzaillearen lista eramaiten zaitzu.
Ikazazu gauza guzietan zure buruari garaitzen Kreatzaillearen amorioa gatik, eta orduan helduko ahal zare Jainkoaren ezagutzara.
Zenbat ere xipi baita gauza bat, behar ez bezala onetsten eta begiztatzen bada, gibelatzen du gizona guzien gaineko ontasunetik eta arima pozoatzen du.
|