LEHEN KAPITULUA
Munduko banaloria guzien mesprezioaz.
1. Nor ere baitarrait eztabilla ilhunbean, aitzitik izanen du biziaren argia (Io. 8, 12), dio gure iaunak. Hauk dira gure Salbatzaieearen hitzak eta hetaz gonbidatzen gaitu bere biziaren eta bizitzeko antzearen iarraikitzera nahi badugu egiazko argiaz gozatu, eta bihotzeko ilhuntasun guzietarik libraturik ibilli.
Biz bada gure artharik handiena Iesus-en bizitzea hemendik hara gogoan erabiltea.
2. Gure Salbatzaillearen dotrina garaitzen zaie bertze Saindu guzien nahiz diren dotrinei, eta nork ere bailuke haren endellegua hartan barrena kausi lezake, zeruko iakia gorderik.
Bainan hala gertatzen da non hainitzek, Ebanjelioa maiz enzunagatik hari iarraikitzeko desir guti eta hala ere hotzik sentitzen baitute, zeren eztuten Iesus-en espiritua ardietsi.
Bada nork ere nahi baititu haren hitzak osoki eta gozoki iakin, behar du bere bizitza guzia haren bizitzearen gainean ahal bezanbat moldatu.
3. Zer probetxu duzu gauza handirik ebastia Trinitate sainduaren gainean humiltasuna ezpaduzu zeinagabe higoinduko baitzaizko Trinitate sainduari?
Gertuz gauza gorez mintzatzeak eztu nihor egiten saindu eta iustu, baina bai bizitze bertutetsuak hura egiten du Iainkoaren gogorako.
Nahiago dut urrikimendua ene baitan sentitu, ezen ez iakin zer den urrikimendua.
Bazeneaki ere Eskiritura saindu guzia gogoz eta endelleguz, bai eta filosofen erran zuhur guziak bazeneakizki, zer probetxu zenduke handik, karitatea eta grazia gabe?
Banalorien banaloria, eta guziak banaloria (Eccl. 1), lekat Jainkoa maite izaitea, eta hari xoilki serbitzu egitea baizen.
Guzien gaineko zuhurzia eta iakintasuna da zeruko erresumara gogoz eta obraz xedatzea, mundua mesprezaturik.
4. Beraz banaloria da galkor diren aberatstasun galkorren ondoan ibiltzea, eta hetan esperanza emaitea.
Banaloria da ohoreen ondoan kexatzea, eta gradu edo kargu handietara alxatzea.
Banaloria da haragizko guthiziei iarraikitzea, eta, zeren ene gatik garratzki pensatu behar baita nihor, haren desiratzea.
Banaloria da bizitze luzearen desiratzea eta prestuki bizitzeaz axola guti izaitea.
Hainitz dira zeinen iakite hutsak probetxu guti baitakarkeo arimari edo ez bat ere eta erho handia da nork ere buruan baitarabilla bere arimaren salbamenduko gauzez bertzerik. Hainitz hitzgileak eztu arima satiatzen, bainan bizitze prestuak bozten du gogoa, eta konszienzia garbiak emaiten du Iainkoa baitako fidanza handia.
3. Zenbatenaz areago eta hobeki baitakizu hanbatenaz garratzkiago iujeaturen zare, saindukiago bizi ezpazara.
Etzaitezila beraz urguillu ikasi duzun ofizioa edo ardietsi duzun iakintasuna gatik; aitzitik zarela beldur eman izan zaitzun ezagutza gatik.
Iduri badagotzu hainitz gauza dakizula, eta ongi aski, halarik ere iakin ezazu geiago dela eztakizunik.
Ez egin zure burua iakin handi, aitzitik zinetan aitor ezazu zure iakingabea.
Zergatik nahi duzu abantailla hartu bertzeen gainean ikusirik hainitz bertzerik edireiten dela zu baino iakinsunagorik? eta legeetan frogatuagorik?
Nahi baduzu zerbait ikasi eta iakin zure probetxutan duzun atsegin zeren munduak etzaituen ezagutzen eta ez deus zadutzan.
4. Beregaineko eta probetxu guziz handitako Lekzionea eta iakintasuna da, bere burua ongi ezagutzea eta mesprezatzea.
Bere burua ezdeus idukitzea eta bertzeez bethiere iujeamendu on eta kontu handi egitea zuhurzia eta perfekzione handia da.
Nihor ikus bazeneza ere ageriz bekatutan erorten, edo zerbait gaizki handi egiten, etzenduke hargatik zure burua hobe estimatu behar, zeren ezpaitakizu noiz artean prestutasunean ahal zaudezken.
Banaloria da oraiko bizitzeari xoilki gogoa emaitea, eta etorkizunari aitzinetik ez behatzea.
Banaloria da lasterka iragaiten diren gauzei amudio ekartzea eta sekulako bozkario dagoen lekura ez lehiatzea.
5. Orhoit zaite maiz ohiko erranaz: eztela begia asetzen ikusteaz, ez eta beharria enzuteaz. Eccls. 1
Duzun bada artha, zure bihotzaren atheratzeaz ikusten diren gauzetarik, eta haren eramaiteaz ikusten eztirenetara. Ezen nor ere baitarraio bere gutizien oldeari hark bere konszienzia lizuntzen du, eta Iainkoaren grazia galtzen.
|