HOGOI ETA HEMEZORTZIGARREN KAPITULUA
Kanpoko gauzetan ongi gobernatzeaz, eta perilletan Iainkoa gana laster egiteaz.
1. Semea, hau da zeintara xedatu behar duzun xuria. Behar duzu leku, obra eta kanpoko egiteko guzietan zure barrenaldian libro egon, zure burua zure eskuko izan, gauza guziak zure azpian iduki, eta hekin azpian ez iarri.
Behar zare zure obra guzien nausi eta xuxentzaille, ez gathibu, ez mutil erosia, bainan egiazko Israeltar bezala, iragaiten zarela Jainkoaren umeen estatura eta libertatera.
Hek baitaude presenteko gauzen gainean iarririk daudezila sekulakoen miratzen eta miretsten.
Ioaiten diren gauzak ikusten tuzte eskerreko begiaz, eta zerukoak eskuinekoaz.
Eztira eramaiten munduko gauzetara, hei lotzeko aitzitik erakartzen tuzte serbitzu onik egitera. Iainko guzien gaineko egilleak ordenatu dituen arauera, zeinek ezpaitu deus ere eskasik edo makurrik utzi bere obretan.
2. Geiago, gertatzen diren guzietan behatzen ezpaduzu kanpoko idurira, eta ikusten edo aditzen duzuna konsideratzen ezpaduzu haragizko begiaz, baina berehala, zer ere okasionetan nahi den, sartzen bazare Moisez bezala leku sainduan sartzen bazare hari konseillu eske, noizbait enzunen duzu Jainkoaren ihardetspena, eta bihurtuko zare presenteko eta etorkineko gauza hainitzik ikasirik.
Ezen Moisek bethiere laster egin du Jainkoaren leku saindura ikastea gatik nola ihardets egiten zeizkon duden eta galdeen gainean, eta bethi orazioneaz baliatu da bere perillen eta gizonen gaixtakerien kontrako erremediorik aurkitzeko.
Hala zuk ere lasterka sartu behar zare zure bihotzeko gela gordean Jainkoaren helzakitzaren ahalik berokiena eskatzeko.
Ezen hargatik irakurtzen dugu Gabaonitek enganatu zituztela Josue profeta eta Israeleko umeak, zeren Jainkoari konseillu ezpaitzaizkon lehen eskatu, baina bere etsaien hitz eztiei zinetste sobera emanez pietate falsoz lilluratu baitziren.
|