HOGOI ETA HAMALAUGARREN KAPITULUA
Kanpoko gauzak ez bereganatzeaz.
1. Semea hainitz gauzatan behar duzu iakin gabea egon, eta kontu egin hilla bezala zaudela lurraren gainean, eta mundu guzia zuretzat gurutzatua dela dagoela.
Behar duzu halaber hainitz gauza iragan beharriak gorturik, eta lehenik gogoeta egin zure bihotzeko bakeari dagozkanez.
Hobe da begiak itzultzea desgogarazko gauzetarik, eta batbedera utztea bere sentimenduarekin, ezen ez ihardukitzeko hitzetan iartzea.
Ongi bazaude Jainkoarekin, eta behatzen baduzu haren iujeamendura, errazkiago pairatuko duzu garaitua izaitea.
2. O Jauna, nora gare? Huna denborazko kalte baten gatik nigarrez iartzen gara, nekatzen gara irabazia aphurra gatik nekatzen gara, eta laster gabiltza haren ondoan; bizkitartean kalte espirituala ahantsten zaiku, eta nekez, beranduan ere, bihurtzen gare gure gana.
Gogoa dadukagu probetxu guti baizen, edo bat ere eztakazketen gauzen gainean, eta den premiazkoena ansiagabez iragaiten dugu.
Zeren gizona bihotz guziaz largatzen da kanpokoetara, eta laster bihurtzen ezpada bere gana, hetan gogotik etzaten da gathibaturik.
|