HOGOI ETA HAMAHIRURGARREN KAPITULUA
Gure bihotzaren nihon ezin egonaz, eta gure intenzionea Jainkoa gana bere azken xedera bezala xuxen idukitea.
1. Semea, eztezazula zure gogoa zinets: orai duzuna laster ganbiatuko da bertze batetara.
Bizi zaitezkeino mudakorra zare nahi eztuzularik: hala non ikusiko baituzu batean alegera, bertzean triste, batean sosegatua, bertzean asaldatua, batean debozionetsu, bertzean debizionegabeko, batzutan ikastera iarria, bertzetan nagia, batzutan pausatua, eta bertze batzutan arina zarela.
Ordea gizon zuhurra eta gauza espiritualetan ongi ikasia mudanza hekin gainean nausi dago behatu gabe zer sentitzen duen bere baitan, eta nondik heldu den mudakortasunaren haizea; baina kontu daduka bere arimako intenzione guzia xuxen doan behar den xede hoberenera.
Zeren horrela eginez bethi egonen ahal da bat eta bera, eta inharrosigabea, bere intenzionearen begi sinplea ni gana xuxendurik dadukala, bat ere aldaratu gabe hain bertze kasuren artean.
2. Ezen zenbatenaz garbiago izanen baita norbaiten intenzionearen begia, hanbatenaz segurago iraganen da aldizkatzen duten tenpestetarik.
Ordea hainitz gauzatan lilluratzen da intenzione garbiaren begia, zeren laketgarri bat presentatzen denean laster sartzen da haren miratzen, eta gutitan aurkitzen da nihor osoki libraturik bere munduko probetxuaren ondoan ibilteko kutsutik.
Hala Juduak etorri ohi ziren Bethaniara Martha eta Maria ganik ez xoilki Iesus gatik, bainan eta Lazaro ere ikustea gatik.
Beraz intenzionearen begia garbitu behar da, arren sinple eta xuxen dagoela, hain bertze suertetako inkontruen artean niri xoilki beha diezadanzat.
|