BERROGOI ETA BORTZGARREN KAPITULUA
Etzaiela guziei zinetste eman behar, eta maiz huts egiten dela hitzetan.
1. Jauna hel zakizkit ene tribulazionetan, zeren alferrik beha nago nork libratuko nauen.
Zenbatetan eztut federik ediren federik uste nuen lekuan? eta zenbatetan ediren du fedea gutien uste nuenean?
Alferrik bada esperanza emaiten da gizonetan, baina iustuen salbamendua zure baitan da, o ene Jainkoa.
Zarela benedikatua, ene Jainko Jauna, gertatzen zaizkigun guzietan.
Flako gara eta ezin gaudezke, laster enganatzen gara eta ganbiatzen.
2. Nor da bere burua halako artharekin eta zuhurziarekin begira dezakeienik, non eztadin batzutan eror zenbait enganamendutan eta garritan?
Ordea zure baitan fidatzen dena, eta bihotz sinpleaz zure bilha dabillana, ezta hain errazki behaztopatzen.
Zenbait tribulamendutan erortzen bada, nola ere izanen baita korapillatua, zuk hura laster bai laster atherako duzu eta konsolatuko, berdin zure baitan esperanzatua eztuzu bethikotz utziko.
Adiskide guti da, leialik, bere adiskidearen herstura guzietan bethi leial eta finko dagoenik.
Zu, Jauna, zu xoilki zare guziz leiala inkontru guzietan, eta zutaz lekora ezta zu bezalakorik.
3. O zein zuhur zen arima saindu hura, erraiten zuenean: Ene bihotza, ene gogoa finkatua eta zimendatua dago Iesus baitan.
Hura bezalakoa baninz, munduko beldurrak enenzake hain errazki asalda, ez eta hitzen tragazez hala uki. Enenzakete hala uki.
Nork dakuskike guziak hel baino lehen? nor begira daite etorkizuneko gaitzetarik?
Baldin aitzin-ikusiez maiz ere zaurtzen badute, zer eginen dute ustegabekoek garratzki iasartziaz bertzerik?
Ordea zergatik nik miseriatsu horrek eztiot hobeki neure buruari aitzinetik behatu?
Zergatik ere horrein errazki zinetsi tut bertzeak?
Baina gizon gare, eta gizon erorkorrak, bertzerik ez, hainitzek uste dutelarik Angeru garela, eta Angeru deitzen gaituztelarik.
Nor zinetsiko dut, Jauna? nor, zu baizen? Zu zare nihor enganatzen eztuzun, eta ezin engana ditekeien egia.
Bertze alde, nahiz den gizona gezurtia da, flakoa, nihon ezin egona, leun eta erorkorra hitzetan behintzat geienik; hala non nekez berehala zinetsi behar baitira egia diruditen gauzak.
4. Zein zuhurki aitzinetik abisatu gaitutzun begiratu behar dela gizonetarik! gizonaren etsaiak direla haren etxekoak, eta eztela zinetsi behar nihork erraiten badu; huna hemen da, edo horra non den.
Ene kalteak egin nau iakinsun, eta Jainkoak ailiotsa zure ontasunak nahi hala gertatu lizen nik neure buruari hobeki guardia, eta erhokeriarik ez geiago egitea gatik.
Begirauzu, dio urliak, begirauzu, idukazu, zure baitan nik erran hitza. Eta ni ixil nagoenean, eta zinetsten dudanean haren errana gorderik dagoela, berak ezin estal dezake nahi zuen nik estal nezan gauza; aitzitik berehala salhatu nau saldu nau eta bere burua ere salhatu, eta ioan da.
Begira nazazu, Jauna, halako elhetarik, eta zuhurgabeko gizonetarik, beldurrez hekin eskuetan eror nadin, eta hek bezalako hutsik dagidan.
Emadazu ahoan egiazko eta zinezko hitza, eta eztiazadazula utz bi aldetako mihirik. Eta lekora zazu ene ganik mihi.
Bada eta ezpada begiratu behar naiz pairatu nahi eztudanetik.
5. O zein gauza ona eta bakegarria den bertzeez ixil egoitea, guziak orobat ez zinetstea, eta enzunak arinki ez kanporatzea, gutiri bere burua agertzea, zu bihotz jakile bethi bilhatzea, eta huna horrako hitz haize guziez ez itzultea; baina bai desiratzea barreneko eta kanpoko guziak egin ditezila zure borondate onaren arauera.
Zein gauza gerthua eta segura den zeruko graziaren idukitzekotzat munduko itxurapenari ihes egitea, ez guthiziatzea kanpotik miragarri diruditen gauzez, baina debozionea berotzen, eta bizitzea oneratzen dutenei artha handiz iarraikitzea.
Zenbaiti kalte egin deraue bere bertute iakinak eta lasteregi laudatuak! Zenbati probetxu ekarri deraue bere grazia gorderik idukiak bizitze hautskor hunetan, zeintaz erraiten baita, guzia dela tentazione eta gerla! dela.
|