LAUR HOGOI ETA SEIGARREN KAPITULUA
Jainkoa baitako fidanzaz hitzen tragaza aurtikien kontra.
1. Semea, zaude gizon gisa finko, eta duzun esperanza ene baitan.
Ezen hitzak zer dira hitzak baizen? Airean dabiltza, bainan eztute harririk zaurtzen eztiote harriari kalterik egiten.
Hobenduri bazare, orhoit zaite oneratzeko borondate hartzeaz.
Hobenik ezagutzen ezpaduzu zure baitan, orhoit zaite zure kontrako hitztunkeria gogotik pairatu behar duzula Jainkoa gatik.
Guti da zuk hitzak batzutan pairatzea, azote bortitzik ezin oraino paira dezakezunaz geroztik.
Zergatik hain gauza aphurrak iragaiten derautzu bihotza, zeren oraino haragizkoa zaren, eta munduaz behar den baino kontu geiago egiten duzun baizen.
Ezen nola beldur baitzare mespreza zaitezin, eztuzu nahi nihork erakus diatzatzun zure hutsak eta zure buruaren edeki atheratzeko aitzakien eta desenkusen itzalpeak bilhatzen tutzu.
2. Ordea mira zaite hobeki, eta ezagutuko duzu oraino zure baitan bizi dela mundua eta gizonen gogalgin izaiteko amudio ergela.
Ezen ihesi zoazkonean beheitimenduari, eta zure eskasak gatik merezi duzun ahalkedurari, segur ageri da etzarela oraino egiazki humilla, eta mundukotz osoki hilla, eta mundua zure bihotzean eztela gurutzatua.
Baina adi zazu, ene hitza, eta eztuzu axolarik izanen munduko erranez hamar milla balira ere.
Horra zure kontra erran balitez gaixtakeriarik handienaz asma eta pensa ditezken guziak zer kalte egin liazakezute, utz bazenetza iragaitera, eta fitzkeria bat baino geiago ezpazenedutza? Ille izpi huts bat athera othe liazakezute burutik?
3. Ala baina bere bihotzean barrena eztagoena, eta Jainkoa begien aitzinean eztadukana errazki asaldatzen da bere hutsen kontrako hitzik erraiten zaionean.
Kontrara ene baitan fidatzen dena, eta bere buruko zuhurziaren gainean thematzeko eta nabarnentzeko guthiziarik eztuena, ezta munduaren beldur izanen.
Zeren ni naiz iujea eta sekeretu guzien iakilea ezagutlea: nik dakit nola egin den egitekoa: nik ezagutzen tut bidegabegillea eta bidegabeztatua.
Hitz hori ilki da ene ganik, nik egitera utzirik hori gertatzen da hainitz bihotzetako gogoeta ager ditezin gatik.
Nik hobendurik eta hobengabea iujeatuko itut bainan arrazoin estali batez nahi izan dut bata eta bertzea lehenik frogatu.
4. Gizonen lekukotasunak hainitzetan enganatzen du, baina ene iujeamendua bethi da egia, bethi iraunen du, eta nihork eztu hura gezurtatuko.
Hainitzetan gorderik dago, eta nihork gutik hura ezagutzen du bere parte guzietan: halarik ezta nihoiz errebelatzen, eta ezin errebela diteke, batzutan zuhurgabeen begiei iduri zaielarik eztela xuxena.
Ni gana beraz etorri behar da iujeatzeko diren gauza guzietan, eta ezta bere ustearen gainean permatu behar.
Ezen zer ere iustuari gertatuko baitzaio Jainkoa ganik, ezta hargatik aldaratuko, eta zuzen ezten gauzarik haren kontra errana gatik eztu ansia hainitz izanen.
Ezta ere loriatuko bertzeak haren alde iarriak gatik haren arrazoinaren balia arazitzeko: Ezen orhoitzen da nik miratzen ditudala bihotzak eta barrenaldeak sondatzen ditudala, eta eztudala iujeatzen nihoren begitartearen edo munduko iduriaren arauera.
Zeren gizonen iujeamendura laudatzeko den gauza, hainitzetan ene begietan da baiatzekoa.
5. Ene Jainko Jauna, Juje iustua, bothez eta pazienziaz bethea, gizonen erorkortasuna eta gaixtarasuna ezagutzen duzuna, zarela zu ene indarra eta fidanza guzia, zeren ene konszienzia eztut etzait aski.
Zuk dakizu nik eztakidana, eta hargatik ene hutsak erakusi izan zaizkidanean behar izan dut humil iarri eta emeki pairatu.
Ene iuje emea, arren barka diazadazu humil eta manso egon enaizen ordu guziak gatik, eta indazu berriz ere grazia bertze aldi batez geiagorik pairatzeko.
Zeren zure neurrigabeko miserikordia hobe zait barkamenduaren ardietsteko, ezen ez nik neure ustez dudan iustutasuna eta hobengabetasuna ene konszienzian estalirik dauntzan hutsen defendatzeko ederki atheratzeko.
Eta hobenik sentitzen eztudalarik neure baitan, guziarekin ere ezin derraket iustu naizela; zeren zure miserikordia kanporarik, ezta bizien artean iustu aurkituko denik zure begien aitzinean.
|