LAU HOGOIGARREN KAPITULUA
Gizonak bere buruz eztuela deus onik eta ezin loria ditekeiela deusez ere.
1. Jauna, zer da gizona, zu hartaz orhoitzekotz? edo zer da gizonaren semea, zuk hura bisitatzekotz? Zer merezi izan du gizonak, zuk hari zure grazia emaitekotz?
Jauna, zertaz arrankura naiteke utzten banauzu? Zer arrazoin dut zure kontra ihardukitzeko, ni eskatzen naizena egiten ezpaduzu?
Segurki hau pensa dezaket eta egiaz erran: Jauna, ez naiz deus ere, deusik ezin daidit, eztut neure buruz deusere onik; baina guzietan eskasten naiz, eta bethi ezdeusera eramaiten naiz.
Heltzen ezpazaizkit, eta ene barrenean irakasten ezpaderautazu, naizen guzia epeltzen naiz eta flakatzen.
2. Ordea zu, Jauna, bethiere orobat zare, sekulakotz zarena zaude, bethi on, iustu eta saindu: bethi ongi, iustuki eta sainduki gauza guziak egiten tutzu, eta zure zuhurziaz ordenatzen.
Baina ni, nola erorkorago bainaiz errazago bainaiz huts egiten, aitzinatzen baino, ez nago bethi estante batean, zeren zazpi denbora aldatzen dira ene gainean.
Badarik ere plazer duzunean, eta zure esku maitea hedatzen derautazun bezain sarri, hobeki kausitzen naiz.
Berdin zu xoilki hel zakidizket gizonen arartekotasunik gabe, eta halako indar eman diazakedazu, non ene bekokia ezpaita geiago hainitz aldetarako, eta non ene bihotza zu gana itzuliko baita eta zure baitan, pausatuko baitu. Deskansatuko baita.
3. Halakotz ongi baneaki munduko konsolazione guzien arbuiatzen, dela debozionearen ardietsteko dela zure bilhatzeko mengoaz eta beharrez, dakidala eztela nihor konsola nazakeienik, orduan arrazoinez ahal nuke esperanza zure graziaren ardietsteko, eta konsolazione berri baten dohainaz bozteko esperanza.
4. Eskerrak zuri, Jauna, nola zure ganik heldu baita ongi heldu zaitan guzia.
Nitaz bezanbatean banitatea naiz eta ezdeusa zure aitzinean, gizon flakoa eta ezin nagokeiena naiz.
Nondik bada loria naiteke, eta zergatik guthizia dut estimatua izaiteko? Ene ezdeusagatik othe? bainan hau da gauzarik erhoena.
Gerthuz loria alferra da, izurri gaixtoa, xori burutasunik handiena apartatzen baigaitu egiazko loriatik eta zeruko loriaz billusten.
Ezen gizonari bere baitan laket zaionean, higointzen zaitzu, hura higoin duzu: eta noiz ere ahoa zabaldurik munduko laudorioen ondoan baitabilla, egiazko bertuteez gabetzen da.
5. Bada egiazko loria eta bozkariotasun saindua da zure baitan boztea, ez bere burua baitan; zure izenean atsegin hartzea, ez bere bertutean, eta kreaturetan plazerik ez hartzea zure gatik baizen.
Lauda bedi zure izena, ez enea: laudoriozki aipha bedi zure obra, ez enea: benedika bedi zure izen saindua, eta eztakidala niri eman munduko laudoriorik bat ere.
Zu zare ene loria, zu ene bihotzeko bozkariomendua: zure baitan loriatuko eta bozkariotuko naiz egunak diraueino; nitaz bezanbatean eztut atseginik bilhatuko ene flakotasunetan baizen.
6. Iuduek bilha bezate elkarganikako loria, nik Jainkoa ganik heldu dena xoilki bilhatuko dut.
Gizonaren loria guzia, mende hunetako ohore guziak, munduko gradu eta estatu handiak zure sekulako loriarekin komunztaturik eztira banaloria eta erhokeria baizen.
O ene egia eta ene miserikordia. Ene Jainkoa, Trinitate saindua, zuri xoilki laudorio, ohore, bothere eta loria sekula sekuloronekotz.
|