LAUGARREN KAPITULUA
Egitekoei aitzinetik behatzeaz eta hetan behar den zuhurziaz.
1. Hitz guziak eztira zinetsteko, ez eta gogoratzen diren guziak, bainan dena den bezala pisatu behar da begiratuz, eta astiroki Iainkoaren arauera.
Ha dolorea! hainitzetan errazkiago gure lagunaz gaizkia zinetsten dugu ongia baino, hain flako baigara ezen.
Ordea gizon zuhurrek eztituzte berehala berri ekarleak zinetsten: baitakite gizonaren flakotasuna gaizkira eroria, minzakorra eta hitzetan erorkorra dela.
2. Zuhurzia handia da egitekoetan ez lehiatzea, eta bere burua ustetan ez thematzea.
Zuhurziari ere dagoka elhe berri guziak ez zinetstea, eta adituak edo zinetsiak berehala, bertzeren beharrietara ez eramaitea.
Har ezazu gizon zuhur eta konszienzia onetako baten konseillua, eta duzun artha geiago zu baino hobeagorik bilhatzeaz haren ganik ikasteko, ezen ez zure buruko asmatzen ondoan ibilteaz.
Bizitze prestuak egiten du gizona zuhur Iainkoaren aitzinean, eta hainitz gauzatan iakinduri.
Zenbatenaz humillago baita gizona, eta Iainkoagana obedientago, hanbatenaz izanen da zuhurrago eta bakeago ibil-bide guzietan.
|