BERROGOI ETA HIRURGARREN KAPITULUA
Banaloriazko eta munduko iakintasunaren kontra.
1. Semea, etzaitezila uki gizonen hitz ederrez eta sotillez, zeren Jainkoaren erresuma eztago hitzetan, baina bertutean.
Beha zazu ene hitzetara: irazekitzen dute bihotza eta arima argitzen, erakartzen dute urrikimendua eta hainitz konsolazione emaiten.
Eztezazula sekulan hitzik irakur iakinsunago edo zuhurrago iduritzea gatik: bainan ikazazu bizioen bildumatzen, zeren handik probetxu geiago atherako duzu, bazeneaki baino hainitz puntu eta galde gaitzi ihardetsten.
2. Hainitz gauza irakurri eta ikasi dukezunean bethi behar da ithurburu batetara bihurtu.
Ni naiz gizonari iakintasuna irakasten diodana, eta ezagutza klarago humillei emaiten derauedana, nihork bertzek irakas dezaken baino.
Nori ere mintzo bainatzaio, hura laster izanen da zuhur eta hainitz probetxu eginen du espirituan.
Zori gaitza gizonetara dabiltzanentzat hainitz sotilleziaren ikasten, eta niri serbitzu egiteko bideaz axola guti dutenentzat.
Etorriko da denbora non agertuko baita Iesus nausien nausia, Angeruen jauna, guziei bere lekzioneak erran arazitzeko, erran nahi da, batbedearen konszienziaren miratzeko.
Orduan Jerusalemeko soko-moko guziak miratuko dira argiak pitzturik; orduan zer ere estalirik eta gorderik baitzegoen ilhunbetan, agertuko da eta hitzen arrazoinak ixilduko dira.
3. Ni naiz begi keinu batez adimendu humilla alxaxen dudana, eta sekulako egiaren gainean arrazoin geiago emaiten diot aditzera, nihork hamar urthez eskoletan ibilliz iakin dezakeien baino.
Nik irakasten dut hitz azanzik gabe batari eta bertzeari zer iduri zaion behatu gabe, ohorezko buruperik gabe, eta arrazoinamenduzko ihardukimendurik gabe.
Nik bai nik irakasten dut lurreko gauzen mesprezatzen, presentekoez nardatzen, bethierekoen bilhatzen eta saporatzen, ohoretarik ihes egiten, eskandaluen pairatzen, ene baitan esperanza guziaren ezartzen, nitaz kanpoan deusez ere ez guthiziatzen, eta guzien gainetik niri beroki amorioz itxekitzen.
4. Urliak niri amorioz lotuz barrenalde guziez Jainkoaren gauza gordeak ikasi zituen, eta hetaz miragarrizki minzo zen.
Probetxu geiago egin zuen gauza guzien utzteaz sutillen estudiatzeaz baino.
Ordea batzuei mintzo natzaie gauza arruntenez eta bertzei bereziez.
Emeki agertzen natzaie batzuei seinaletan eta figuretan, eta bertzei misterioak klaratzen derauztet argidura handi batez.
Libururen hitzkuntza orobat da guzientzat; eztitu ordea guziak berdinzki dotrinatzen.
Zeren ni naiz barrenean egia irakasten dudana, bihotzak sondatzen, gogoak ezagutzen, obrak aitzinatzen ditudana, eta diren guziei partitzen derauedana gaiak iujeatzen ditudan arauera.
|