www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Iesusen imitazionea
Silvain Pouvreau
1669

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Jesusen imitacionea, Silvain Pouvreau. Hordago, 1979

 

 

aurrekoa hurrengoa

HOGOI ETA HAMALAUGARREN KAPITULUA

 

Maite duenari gozo zaiola Jainkoa gauza guzietan eta guzien gainetik.

 

        1. Huna ene Jainko eta gauza guziak. Zer nahi dut geiago, eta zer desira dezaket dotsuagorik?

        O hitzaren eztia eta gozoa! Bai ordea maite duenarentzat horrelako hitza, ez mundua ez eta munduan den bertze gauzarik. Ene Jainkoa da ene gauza guziak.

        Endellegatzen duenarentzat aski errana da, eta haren maiz erraitea gozo zaio maite duenari.

        Eta egiaz zu, ene Jainkoa gurekin zaudenean, aitzinean zaitugunean alegerak dire guziak, kanpoan zarenean unha eta nardagarriak dira guziak.

        Zuk bihotza sosegatzen, zuk bake handia emaiten, zuk bestako alegrianza egiten duzu.

        Zure graziaz gizonak sentimendu ona du guziez eta laudatzen zaitu gauza guzietan.

        Zu gabe eztaiteke iraupe handizko plazerik deusetan ere, eta zerbait izaitekotzat gogorakorik eta saporosorik behar du zure grazia lagun, eta premia da zure zuhurziaren errekaitu gozoaz aphain dadin.

 

        2. Nori ere zu gozo baitzaizko, zer etzaio gozo izanen? Eta nork ere ezpaitu zure baitan saporerik edireiten, zertan aurkituko ahal du atseginik?

        Ordea zure zuhurzian eskasten dira munduko zuhurrak, eta haragizaleak, zeren batean hainitz banaloria da, eta bertzean heriotzea kausitzen da.

        Baina nor ere baitarraitzu munduko gauzak mesprezaturik eta haragia hildumaturik, ezagun da egiazki zuhurra dela, zeren iragaiten baita banaloriatik egiara, eta haragitik espiritura.

        Horrelakoei gozo zaie Jainkoa, eta zer ere onik aurkitzen baita kreaturetan hura bihurtzen dute bere kreatzaillearen laudoriora.

        Badarik ere diferenzia handia eta xoil handia dute bere artean Kreatzaillearen gozotasunak eta kreaturarenak, eternitatearen saporeak eta denborarenak kreatu gaberiko argiaren arraitasunak eta argi kreaturarenak.

 

        3. O egundainoko argi kreatu guzia iragaiten tutzuna, aurtiki zazu gainetik ene bihotzeko barren aldi guziak iragan detzan zizminta bat.

        Garbi, alegera, argi eta pitzazu ene arima bera indar guziekin, arren neurrigabeko bozkariomenduz itxeki diazazun arren.

        O noiz etorriko da oren doatsu eta ordu desiratzeko hura, non satiatuko bainauzu zure begitarteaz, eta izanen baitzara ene guzia gauza guzietan.

        Hori eman diazadazun artean, ene bozkarioa ezta bethea izanen.

        Ah dolorea! bizi da oraino gizon zaharra ene baitan, ezta gurutzean osoki iratxekia, ezta osoki hilla.

        Orai ene haragia hagitz guthiziatzen da espirituaren kontra, barrenean pitzten tu gerlak, eta bakerik eztio utzten arimaren erresumari.

 

        4. Baina zu itsasoaren bothereari bortitzturari jauntzen zaizkona, uhinen higizarea eta muthiritasuna, hel zakizkit.

        Barraia tzatzu gerla nahi duten jendeak, eta porroka tzatzu zure eskuaren indarraz.

        Erakuskitzu, othoi, zure eskuineko eskuari:

        Berdin ezta enetzat esperanzarik, ez eta nora ihes egin lekurik zure baitan baizen, o ene Jainko jauna.

 

aurrekoa hurrengoa