BIGARREN KAPITULUA
Behar duela nor nahik bere buruaz sentimendu humil eduki.
1. Badute guziek bere sorkuraz iakiteko guthizia, ordea iakiteak zer dakarke Iainkoaren beldurtasunik ezpada? Segur Iainkoa serbitzatzen duen langille humilla hobea da, zeruen itzul-inguruan bere burua largaturik miratzen hari den Filosofo urguillua baino.
Nora ere ongi ezagutzen baitu, berehala bere burua xipi daduka, eta eztu atseginik hartzen munduko laudorioez.
Baneakizki ere munduan diren gauza guziak eta ediren banendi karitatez eta graziaz billusirik zer probetxu nuke ene obrak gatik iujeatu behar nauen Iainkoaren aitzinean?
2. Larga zazu iakiteko guthizia soberaniazko hura, ezen hartan hainitz errebelamendu da eta enganamendu hainitz. Iakinsunek nahi ohi dute munduak ikus detzan, eta erran dezan hainitz iakinak direla.
Guziak erorkor, hautskor eta flako gare, bainan eztadukazula zu baino erorkoragorik eta flakoagorik badela.
|