59 ASTOA GIZON-GAÑEAN
Taka, taka, bazijoan Pernando bere astotxoa aurrean zuala. Kalera iritxi zan, eta mikeleteak esan zion:
—Katea ordaindu bear dezu, Pernando.
—Zergatik gero?
—Astoa daramazulako.
—A, ta nererik ez ta astoarena bai?
—Jakiña ba...
—Nererik ez, orduan.
—Ezetz.
—Ta bizkarrean karga badaramat ere ez?
—Ezetz bada, gizona; zurerik ez.
Ori entzutean, astoa bizkarrean artuta an joan zan Pernando, mikeletea zer egin ez zekiala utzita.
|